Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
2851

LEHIAKETA, irrati-loturen bidezko garraio-sarea SDH teknologiara migratzeko kontratazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-246/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: irrati-loturen bidezko garraio-sarea SDH teknologiara migratzea.

b) Unitate kopurua: ikus espedientearen agiriak.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: ikusi lehiaketaren agiriak.

e) Entregatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehaztutakoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienez ere: 3.500.000,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ikusi lehiaketaren agiriak.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Herrizaingo Saila (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Larrauri Mendotxe Bidea 18 eta interneteko www.ej-gv.net ataria.

c) Herria eta posta-kodea: Erandio -48950.

d) Telefonoa: 94 607 80 00.

e) Telefaxa: 94 607 83 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko maiatzaren 29a, 17:00ak.

7.– Kontratistaren betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko maiatzaren 30a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi lehiaketaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea: 6. puntuan adierazitakoa.

d) Eguna: 2008-06-06.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ikusi lehiaketaren agiriak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia EBAOra bidali den eguna: 2008ko apirilaren 8a.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 14a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.


Azterketa dokumentala