Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
2846

EDIKTUA, Euskadiko Hockey Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria baiesten duen 1441/07 prozedurari dagokiona.

Jakinarazten da ezen, kautelazko neurrien 1441/07 piezan ebazpena eman zela 2008ko urtarrilaren 25ean, zeina ez baita irmoa, izan ere, kasazio errekurtsoa aurkeztu da bere kontra. Pieza hori Estatuko Administrazioak sustatu du Euskadiko Hockey Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Kirol zuzendariaren 2007ko ekainaren 13ko Ebazpenaren aurka (2007-09-05eko EHAA). Autoaren xedapen zatian hauxe erabaki da:

Euskadiko Hockey Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.1.a) artikuluak bertan behera uzteko kautelazko neurria hartzea, hain justu ere federazio horren kirol modalitateari dagokion euskal kirol federatuaren ordezkaritza bere eskumen modura hartzeagatik "nazioarteko kirol-jarduera eta -lehiaketa ofizialetan".

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 134.2. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2008ko otsailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala