Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2836

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian jardundako 63/08, 65/08 eta 71/08 zenbakidun prozedura laburretan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2008ko apirilaren 2ko Ebazpena eman duela non xedatu den Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiari bidal dakizkiola honako prozedurei buruzko espediente administratiboak:

a) Prozedura Laburtua 63/08 zenbakiduna: UGT sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartzeko dena.

b) Prozedura Laburtua 65/08 zenbakiduna: ELA sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartzeko dena.

c) Prozedura Laburtua 71/08 zenbakiduna: LAB sindikatuak jarri duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko azaroaren 21eko Aginduaren aurka doa, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daudenak, betetzeko lehiaketarako oinarri orokorrak onartzeko dena.

Aipatutako prozedura horiek eragina izan dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Erakunde Autonomiadunetako karrerako funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko konkurtsoen ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 2a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala