Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2008ko maiatzaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2831

AGINDUA, 2008ko apirilaren 24koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Justizia Administrazioko Laguntzaileen Kidegoan txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien lanpostuen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia irailaren 15eko JUS/2975/2006 Aginduan egin zen.

Justizia Administrazioaren Zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautzeko oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:

Lehenengoa.– Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema orokor irekiaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten izangaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda argitara ematea (I. eranskina). Prozesua irailaren 15eko JUS/2975/2006 Aginduaren bidez deitu zen.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko hautagaiek Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari zuzendu beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiángo eta Bilboko EATko sarrera-erregistroan aurkeztu edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko erregistro orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako, egutegiko hamar egun izango dituzte, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Eskabideak formalizatzeko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua bete beharko da, jarraibide hauei jarraituz:

Eskabide-ereduan 35 lanpostu aipatu ahal izango dira gehienez, organoa, udalerria eta probintzia adierazita.

Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-ereduan adierazten duten probintzien araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.

Probintzia bakoitzean destinoak esleitzeko, hurrenkera honi jarraituko zaio:

1.– EAEko Auzitegi Nagusia

2.– Probintzia-auzitegiak

3.– Fiskaltzak

4.– Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea

5.– Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak

6.– Instrukzioko epaitegiak

7.– Zigor-arloko epaitegiak

8.– Espetxeratuen zaintzako epaitegiak

9.– Emakumearen aurkako biolentziaren arloko epaitegiak

10.– Lehen auzialdiko epaitegiak

11.– Merkataritza-arloko epaitegiak

12.– Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.

13.– Lan-arloko epaitegiak

14.– Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak

15.– Adingabeen epaitegiak

16.– Bake-epaitegiak

Laugarrena.– Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.

Bosgarrena.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatzaileek ez dute eskabidea ezeztatzerik edo aldatzerik izango.

Seigarrena.– Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, eta nahitaez onartu beharko du.

Zazpigarrena.– Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.

Zortzigarrena.– Esleitutako destinoak behin betikoak eta lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokideak izango dira. Lehiaketan ezingo da parte hartu behin betiko destinoa ematen dien Aginduaren datatik bi urte igaro arte, eta bi urte horien zenbaketa Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 24a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA

Organoa	Udalerria	Probintzia	Lanpostu hutsen kopurua	

Probintzia Auzitegia-Izapideen Bulego Orokorra	 Vitoria-Gasteiz	Araba	1	

Probintzia Auzitegia-Jakinarazpenen eta Enbargoen Zerbitzu Orokorra	Vitoria-Gasteiz	Araba	2	

Dekanotza-Gobernu Bulegoa eta Gainerako Zerbitzu Arruntak	 Vitoria-Gasteiz	Araba	4	

Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	 Araba	1	

Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	 Araba	1	

Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	 Araba	1	

Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	 Araba	1	

Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegia	Vitoria-Gasteiz	 Araba	1	

Probintzia Auzitegia-Zerbitzu Orokorra	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	4	

Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia)	 Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegia	 Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Adingabeen Epaitegia	Donostia-San Sebastián	 Gipuzkoa	1	

Fiskaltza	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	3	

Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Zigor Arloko 3 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Zigor Arloko 4 zenbakiko Epaitegia 	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

Zigor-Arloko Betearazpenen eta Izapideen Bulego Orokorra	 Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	3	

Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia	Donostia-San Sebastián	Gipuzkoa	1	

II. ERANSKINA

Destino-eskabidea, Justizia-Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan txanda irekiaren bidez sartzeko irailaren 15eko JUS/2975/2006 aginduak deitutako hautaketa-probak gainditu dituzten izangaientzat.

IFZ	Lehen abizena:	

Bigarren abizena:	

Izena:	

Hautaketa Prozesuko

Hurrenkera-zk.	Harremanetarako telefonoa:	

Hautaketa-probak egin ziren lurralde-esparrua:

	

Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikusi lanpostuen deialdia)	

Lantokia	

Hurrenkera-zk.	Organoa	Udalerria	Probintzia	

1				

2				

3				

4				

5				

6				

7				

8				

9				

10				

11				

12				

13				

14				

15				

16				

17				

18				

19				

20				

21				

22				

23				

24				

25				

26				

27				

28				

29				

30				

31				

32				

33				

34				

35				

Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (ikusi lanpostuen deialdia)

1	

2	

3	

....................................................., 2008ko ..................ren .......a

GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARIA

Donostia kalea 1.

01010 Vitoria-Gasteiz


Azterketa dokumentala