Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6044

AGINDUA, 2007ko irailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) "Santa María-Hijas de la Cruz" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitateak gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gutxitzeko baimena eskatuz Santurtziko (Bizkaia) "Santa María-Hijas de la Cruz" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Arau hauek ikusi ditugu: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri zituena -dekretu horrek, halaber, 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi zion-; eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako xedapenak. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2007-2008 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzeko eta Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gutxitzeko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48007351.

Izen espezifikoa: "Santa María-Hijas de la Cruz".

Titularra: Hijas de la Cruz.

Helbidea: Sabino Arana, 1.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko unitate bat gehitzea.

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 4 unitate, 100 ikasposturako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikasposturako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: 4 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 10 unitate, 300 ikasposturako edukiera.

– Lanbide Heziketa:

• Familia: Administrazioa.

– Administrazio-kudeaketako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Idazkaritzako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari dagokionez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala