Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
5425

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 214/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 214/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Rubel Maquinaria y Herramientas SL.

Abokatua: Julen Sopelana Gordo.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Ernesto Abal Chaves.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan 2007ko irailaren 10ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Prokuradore Mendozak, Rubel Maquinaria y Herramientas SLren izenean eta ordez, Ernesto Abal Chavesen aurka aurkeztutako demanda osorik onartzen dudanez gero, auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut aipatu demandatua: 555,32 euroko zenbatekoa eta ebazpen honen zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da, idatziz, bost eguneko epearen barruan.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Ernesto Abal Chaves demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Arabako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala