Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
5424

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko burututako 502/06 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: L2 502/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Zurich España Seguros y Reaseguros, S.A. eta Seguros Biharko.

Abokatua: Olatz Santamaria eta Nora Esnaola.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia eta Adela Enriquez.

Demandatua: Biharko Aseguradora Cía. de Seguros y Reaseguros, S.A., Jose Perez Ezquerro eta Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da eta xedapenak honakoak dira:

Zurich Seguros y Reaseguros, S.A.ren izenean Ana Maria Lamsfus Mindeguia prokuradoreak aurkeztutako demanda zati baten onartu egiten dut, beraz,

– Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleak kondenatzen ditut Zurich Seguros y Reaseguros-i kalteak ordaintzera, 464 (laurehun eta hirurogeita lau) euro, hain zuzen, dagozkien interesekin.

– Absolbitu egiten ditut Jesus Perez Ezquerro eta Seguros Biharko euren aurka egindako eskabideetatik.

– Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleei egozten dizkiet kostuak eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiot Seguros Biharko eta Jose Perez Ezquerroren kostuak.

Baietsi egiten dut osorik Biharko Aseguradora, S.A.ren izenean Adela Enriquez Ordoñez prokuradoreak aurkeztutako demanda, beraz,

– Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleak kondenatzen ditut Biharko Aseguradora, S.A.ri kalteak ordaintzera, 562,60 (bostehun eta hirurogeita bi euro eta hirurogei zentimo), hain zuzen, dagozkien interesekin.

– Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleei egozten dizkiet kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Eta nire epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatua den Mercedes Escribano Matanzas-en jaraunsleen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Irun (Gipuzkoa), 2007ko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala