Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
5422

EDIKTUA, ordaindu ez izanagatiko desahuzioaren gainean bideratutako 455/06 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. L2 455/06.

Demandatzailea: José Luis Aroceta Bilbao.

Abokatua: Reig Gurrea, Juan.

Prokuradorea: Ibon Bilbao Cabarcos.

Demandatua: Entornos Inmobiliarios y Urbanísticos, S.L.

Gaia: ordaindu ez izanagatiko desahuzioa.

Judizio horretan epaia eman da eta honako hau da epaitza:

Entornos Inmobiliarios y Urbanísticos. S.L.-ren aurka Jose Luis Aroceta Bilbaoren izenean eta ordez Ibon Bilbao Cadarcos prokuradoreak aurkeztutako demanda zati baten onartzen dudanez gero, suntsitutzat jo beharra daukat bi alderdiek sinatutako kontratua. Demandatua kondenatzen dut Sopelako Bidebieta kaleko 6. zenbakidun finka libre, hutsik eta auzi-jartzailearen esku uztera hilabeteko epean, horrela egin ezean etxetik botaraziko dela ohartaraziz. Halaber, zorpetutako eta ordaindu gabeko errentengatik eta haiei lotutako diru-zenbatekoagatik 7.698,71 (zazpi mila seiehun eta laurogeita hemezortzi euro eta hirurogeita hamaika zentimo) euro ordaintzera kondenatzen dut, baita ebazpen honetako bigarren oinarrian erabakitako interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan presta dezakete jakinarazpena egiten denetik harako bost eguneko epean.

Nik, M.ª Teresa Rubio Cabrero epaile magistratuak, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Entornos Inmobiliarios y Urbanísticos, S.L demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesatuaren eskura.

Getxo (Bizkaia), 2007ko uztailaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala