Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
5421

EDIKTUA, judizio arrunt bati buruzko 611/07 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ETA EPATZEKO ZEDULA

Aipatu den prozeduran ebazpena eman da. Honela dio hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzeko agindua eman duen auzitegia: Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Ebazpenaren gaia: goian aipatutakoa.

Epatua: Granitos Sanchez Romero SL, alderdi demandatua denez.

Helbidea: Belartza Guruntzegi poligonoa kalea 12, 13. bulegoa, Donostia-San Sebastián.

Epatzearen xedea: aipatutako judizioan agertzea, alderdi demandatu gisa demandari erantzuteko. Demandaren kopia, aurkeztutako agiriak eta demanda onartzeko autoa jarri dira.

Agertzeko epaitegia: epaitegi honen egoitza.

Agertzeko epea: hogei egun baliodun, epatze hau egin eta hurrengo egunetik aurrera.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Agertu ezean, prozesu honetan auzi-iheslaritzat joko da. Auzi-iheseko deklarazio hori jakinarazitakoan, ez da beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenarena izan ezik (Prozedura Zibileko 1/2000 Legea, PZLb, 496. eta 497. artikuluak).

2.– Judizioan prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar da (PZLb-ko 23. eta 31. artikuluak).

3.– Prozesua gauzatu artean helbidea aldatzen baduzu, auzitegi honi jakinarazi beharko diozu (PZLb; 155.5. artikulua, lehen paragrafoa).

Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta zazpiko uztailaren bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.

Granitos Sanchez Romeros dagoen lekua ezezaguna denez, epatze zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Donostia-San Sebastián, 2007ko irailaren 5a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala