Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2007ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5418

EBAZPENA, 2007ko irailaren 3koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2006-2007 ikasturtean, emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

2006ko martxoaren 28ko Aginduak (apirilaren 27ko EHAA) Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten Ikastetxeek prestakuntza-proiektuak egin ditzaten 2006-2007 ikasturtean diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2006ko uztailaren 4ko Ebazpenaren bidez, proiektu horien antolakuntza eta garapenerako dirulaguntza batzuk ematen ziren, denetara 551.268,92 euro izanda.

Aipaturiko 2006ko martxoaren 28ko Aginduaren 22. artikuluan, memoria bat aurkezteko betebeharra aipatzen da eta 23. eta 24. artikuluetan aurreikusitako kasuetan, jasotako diru-laguntzaren edo zuzkiduraren itzulketa.

2006-2007 ikasturteari dagozkion memoriak aztertuta, onartuta zeuden prestakuntza-proiektu batzuetako zenbait jarduera ez direla gauzatu egiaztatu da.

Hori guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Lanbide Heziketako ikastetxeetarako prestakuntza-proiektuen antolakuntza eta garapenerako dirulaguntzak (2006-2007 ikasturtea) ematen zituen 2006ko uztailaren 4ko Ebazpena aldatzea, I. eranskinean agertzen diren Ikastetxeei eta hor agertzen diren kopuruetan, emandako dirulaguntza gutxituz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 3a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako

sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Ikastetxea	Hasierako dirulaguntza (euroak)	Amaierako dirulaguntza (euroak)	Gutxipena (euroak)

	(2006ko uztailaren 4ko Ebazpena)	(2007ko irailaren 3ko Ebazpena)

Centro	Subvención inicial (euros)	Subvención final (euros)	Minoración (euros)

	(Resolución de 4 de julio de 2005)	(Resolución de 3 de septiembre de 2007)

IES Canciller Ayala	9.370,00	5.470,00	3.900,00	

CPES Lea-Artibai	25.005,00	17.325,00	7.680,00	

IES Construcción Bizkaia	1.300,00	0,00	1.300,00	

IEFPS Elorrieta-Errekamari	22.919,74	14.381,74	 8.538,00	

Total minorado			21.418,00	

	Hasierako dirulaguntza (euroak)	Gutxipena (euroak)	 Amaierako dirulaguntza osoa

	(2006ko uztailaren 4ko Ebazpena)

	Subvención inicial (euros)	Minoración (euros)	 Total subvención final

	(Resolución de 4 de julio de 2006)	

Total ayuda concedida	551.268,92	21.418,00	529.850, 92	


Azterketa dokumentala