Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
1121

IRAGARKIA, "A-124 errepidea 66,100 KM-tik 71,370 KM-raino, Laguardiaren eta El Campillar-en artean egokitzeko eraikuntza-proiektu banakatuan (0,000 KM-tik 1,560 KM-rako bide-zatia)"”” okupazioaren aurreko eta balio justuko aktak egiteari buruzkoa.

2000ko uztailaren 28ko 555/2000 Erabakiaren bidez, xedatu zen "A-124 errepidea 66,100 KM-tik 71,370 KM-raino, Laguardiaren eta El Campillar-en artean egokitzeko eraikuntza-proiektu banakatuak (0,000 KM-tik 1, 560 KM-rako bide-zatia)"”” eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea eta jendaurreko erakustaldian jartzea.

Diputatuen Kontseiluak 2000ko azaroaren 21ean hartutako 906/2000 Erabakiaren bitartez, aipatutako proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubide guztien zerrenda behin betiko onartu zuen.

Desjabetze-espedienteak dagokion presako aitorpena jaso du Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 27ko 40/2001 Dekretuaren bidez.

Horren ondorioz, Arabako Foru Aldundiak, 1986ko apirilaren 18ko Legegintzako 781 Errege Dekretuaren 94. artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, eta indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta beronen Arautegiaren 56. artikuluan xedatutakoa betez, erabaki du delako proiektuaren eraginpean dauden eskubideen titularrei deitzea okupazioaren aurreko aktak, behin betiko okupazioko aktak eta, hala egokituz gero, balio justuko aktak egiteko ekintzara.

Ekintza hori martxoaren 7an, 8an, 9an eta 10ean izango da, 10:00etatik aurrera, Laguardiako Udaletxeko lokaletan (Plaza Nagusia z.g., Araba). Horren berri emango zaie interesatuei, banan-banako zitazio-agiri egokiaren bitartez (Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.

Ekintza horretara, interesatuak berak azaldu beharko dira, edo beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona bat, haien ordezkari moduan, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egokia baderitzote, beren peritu, abokatu edo notario batek lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.

Halaber adierazten da, Nahitaezko Desjabetzearen Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Arabako Foru Aldundian (Probintzia Plaza, 5 - 1.a, 01001 Vitoria-Gasteiz), Aurreko Aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.

Balio beza, orobat, argitalpen honek jakinarazitzat eman daitezen jakinarazpena egiterik izan ez den pertsona eta entitate guztiak, zein diren edo nora jakinarazi behar zitzaien jakiterik izan ez delako edota, jakinarazpena egiten saiatu arren, gauzatu ezin izan delako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, 59.4 artikulua).

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 8.

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

GUADALUPE MARTÍN ARMENTIA.

A-124 ERREPIDEA 66,100 KM-TIK 71,370 KM-RAINO (LAGUARDIA ETA EL CAMPILLARREN ARTEAN) EGOKITZEKO TRAZADURA - 3. ZATIA

PROYECTO DE TRAZADO DE ACONDICIONAMIENTO DE LA CARRETERA A-124, P.K. 66, 100 A P.K. 71,370, ENTRE LAGUARDIA Y EL CAMPILLAR- 3.ª FASE

00/706-3.ªFase

Finkaren 	Titularraren izena eta helbidea	Katastroko datuak	 Udalerria	Erabilera	Eragindako azalera M2	Eguna	Ordua

zk.		Poligonoa	Lursaila	 	 	Behin betikoa	 Behin-behinekoa		

N.º 	Nombre y domicilio del propietario	Datos catastrales	 Ayuntamiento	Aprovechamiento	Superficie afectada M2	Día	Hora

orden		Polígono	Parcela	 	 	Definitiva	Temporal		

172	Ayuntamiento de Laguardia	7	1441	Laguardia	 Landugabea/Erial	1182	 	07-03-2006	13:30

173	Calleja, Garcia, César	15	825	Laguardia	Mahastia/ Viña	1152	 	07-03-2006	12:30

174	Montoya, Suso, Teresa Eloisa	7	1332	Laguardia	Laborea/ Cereal	438	 	07-03-2006	13:00

175	Fincas San Baldomero, S.L.	7	1330	Laguardia	Mahastia/ Viña	861	 	07-03-2006	10:00

176	Gómez De Segura, Fernández, Tomás Luis	17	2	Laguardia	 Mahastia/Viña	711	 	09-03-2006	10:00

177	Blanco, Martínez de Osaba, Esther	17	7	Laguardia	 Mahastia/Viña	210	 	07-03-2006	11:30

179	Gomez de Segura, Fernandez Tomas Luis	7	1327	Laguardia	 Laborea/Cereal	46	 	09-03-2006	10:00

180	Blanco, Martínez de Osaba, Esther	17	8	Laguardia	 Mahastia/Viña	1575	 	07-03-2006	11:30

181	Gómez de Segura, Fernández, Tomás Luis	7	1326	Laguardia	 Landugabea/Erial	601	 	09-03-2006	10:00

182	Gomez de Segura Fernandez, Jose Antonio	17	21	Laguardia	 Mahastia Eta Laborea	1804	 	10-03-2006	10:00

					Viña y Cereal	

183	Martínez de San Vicente, Blanco, M. Gema	7	1323	Laguardia	 Mahastia/Viña	403	 	10-03-2006	10:30

185	Gómez de Segura, Fernández, M. Rosario	7	1322	Laguardia	 Mahastia/Viña	772	 	08-03-2006	10:00

186	Gómez de Segura, Fernández, M. Rosario	7	1321	Laguardia	 Landugabea/Erial	757	 	08-03-2006	10:00

187	Diputación Foral de Álava	7	1527	Laguardia	Landugabea/ Erial	233	 	 	

188	Gómez de Segura, Fernández, Tomás Luis Y M. Rosario	18	45	 Laguardia	Mahastia/Viña	2903	 	08-03-2006	10:00

								09-03-2006	

189	Amestoy, Gómez De Segura, J. Ángel	7	1315	Laguardia	 Mahastia/Viña	2670	 	10-03-2006	11:30

190	Gómez de Segura, Fernández, Tomás Luis Y M. Rosario	18	46	 Laguardia	Mahastia/Viña	52	 	08-03-2006	10:00

								09-03-2006	

191	Fincas San Baldomero S.L.	7	1312	Laguardia	Mahastia/ Viña	52	 	07-03-2006	10:00

192	Urarte, Espinosa, Juan José	18	731	Laguardia	Mahastia/ Viña	522	 	10-03-2006	12:00

193	Villar, Fernández, Emilio	7	1237	Laguardia	Laborea/ Cereal	610	 	10-03-2006	12:30

194	Gómez De Segura, Fernández, M. Rosario	7	1236	Laguardia	 Mahastia/Viña	104	 	08-03-2006	10:00

195	García Baquero, Gil de La Cuesta, Felisa	7	1235	Laguardia	 Baratza/Huerta	57	258	10-03-2006	13:00

190/090	Gómez de Segura, Fernández, Tomás Luis	18	44	 Laguardia	Lurzoru Elkorra	126	 	09-03-2006	10:00

					Eraikina

					Improductivo Edificio


Azterketa dokumentala