Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1120

IRAGARKIA, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak 2005eko abenduaren 16an egindako jakinarazpena eta ordainketa-informazioa —zehapen-espedienteari buruzkoa— José Alberto Amo Hidalgori jakinaraztekoa.

Aipaturiko zehapen-espedientearen jakinarazpena eta ordainketa-informazioa ohiko bidez helarazi nahi izan zaio Jose Alberto Amo Hidalgori ezagun den azken helbidean: Padre Pernet 1, Bilbao. Ezinezkoa izan denez, osorik argitaratzen da honako iragarki hau.

Jakinarazpena eta ordainketa-informazioa:

Espedientea: 48A002-25-2004.

Titularra: José Alberto Amo Hidalgo.

Aipatutako pertsonaren aurka 48A002-25-2004 zenbakiko espedientea izapidetu, eta horri lotuta emandako ebazpenaren bidez, honako zehapen hau ezartzen da: bostehun (500) euro 7/1994 Legearen arau-haustea egitearren; eta honako hau jakinarazten dut:

Lehenengoa.– Ezarritako zehapena berehalaxe bete behar da, eta, beraz, isunari dagokion diru-kopuru hori Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusiak BBVA banketxean duen kontu honetan ordaindu behar da: 0182-5685-07-0000226271; ordainketa egiterakoan jarri behar den kontzeptua espedientearen zenbakia bera izango da. Diru-bilketarako erregelamenduan ezarritako borondatezko epearen barruan egin behar da ordainketa, honako era honetara:

a) Hilaren 1etik 15era bitartean egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 5a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

b) Hilaren 16tik aurrera, hileko azken egunera arte egindako jakinarazpenak direnean: jakinarazpena egin den egunetik hurrengo hilaren 20a arte (egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte).

Bigarrena.– Ohartarazpen hau ere egiten da: goian aipatutako epeetan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez betearaziko da zehapena, berehalaxe eta bestelako izapiderik egin gabe.

Bilbao, 2005eko abenduaren 16a.

Lurralde Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.

Hori guztia jakitera ematearren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan jasotako ondorioetarako (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez azaroaren 26ko 30/1992 Legea erreformatu zen, hots, Herri Administrazioen Araubidearen eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Bilbao, 2006ko urtarrilaren 16a.

Lurralde Bulegoko burua,

ALFONSO ARRIOLA LACRUZ.


Azterketa dokumentala