Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
1119

EBAZPENA, 2006ko otsailaren 6koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegiak bideratu duen Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoan (346/05 zenbakiko prozedura laburtukoa) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako Administrazioarekiko Auzi-Errekurtsoa (346/05 zenbakiko prozedura laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2005eko maiatzaren 24ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez, 2004ko irailaren 15eko (irailaren 27ko EHAA, 185. zk.) Ebazpenaz deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozeduratik baztertuta uzten du izangai bat. Administrazioarekiko Auzien Bilboko 1. Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesdun diren guztiei dei egiten zaie, egoki baderitzote, euren interes legitimoen defentsa egiteko, prozeduran azal daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Arkaute, 2006ko otsailaren 6a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala