Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1117

IRAGARKIA, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariarena, 547/05 prozedura laburtuaren izapideetan abian den administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatuak diren gainerakoak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian, Lourdes Alonso Mendez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat, zehazki, 547/05 prozedura laburtuaren izapideetan abian dena, aurkeztu duela jakinarazten zaio gainerako interesatu orori. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak 2005eko otsailaren 21ean emandako Aginduaren kontrakoa da aipatu errekurtsoa. Agindu horren bitartez aldatu zen 2003ko azaroaren 20ko Agindua, Justizia Administrazioko auzitegiko mediku, ofizial, laguntzaile eta agenteen lanpostu hutsak betetzeko funtzionarioak hautatu, proposatu eta izendatzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitekeela jakinarazten zaio gainerako interesatu orori. Bederatzi egun izango dira horretarako, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 13a.

Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ABEL LÓPEZ DE AGUILETA QUINTANA.


Azterketa dokumentala