Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1116

EDIKTUA, Lan eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren adierazten den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Ziak, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Prestakuntza zuzendariak, ematen du ondoko

EDIKTUA

Ez dugu izan Francisco Javier Piera Rodríguez enpresari 3/06 zk.ko itzulketa-espedienteari ekin diogula jakinarazterik izan, eskatzaileak helbidea aldatu duenez, jakinarazpena bueltatu digutelako. Horrenbestez, jakinarazte edo beste ondorio batzuetarako, ediktu hau Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkarian argitaratzen dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 59.5. artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetze aldera. Aldi berean, honako honen berri ematen diogu enpresari: itzulketa-espedienteari ekiteko Probidentzia eman da, espedientean (B-295-615-04-CE) jasotako diru-laguntza bueltatu behar den ala ez erabakitzeko; hori guztia Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak 2004ko urriaren 25ean emandako Ebazpenaren arabera eta abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren babesean (haren bidez, lanerako laguntzak arautzen dira). Kontua da enpresak ez dituela dekretu arautzaileko 52. artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu, eskatutako diru-laguntza jasotzeko baldintzak bete direla egiaztatzeko. Agiriok berariaz eskatzerik izan ez genuenez gero, posta arruntaz eskatu genizkion Francisco Javier Piera Rodríguez enpresari, 2005eko urriaren 5ean, eta, ondoren, 2005eko abenduaren 9an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren ediktua (zk.: 233) argitaratu genuen. Ondorio horietarako, hamabost eguneko epea eman diogu bere eskubidearen alde egiteko nahi duena aurkeztu eta alegatu diezaion Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari (helbidea: Donostia-San Sebastián 1, Vitoria-Gasteiz – PK: 01010–), hala zuzenean nola azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Orobat, honako hau ohartarazten diogu: hori egin ezean, prozedura amaitutzat joko dugu, ebazpen baten bidez, eta, gainera, baldintzak ez direla bete kontsideratzen bada, balitekeela kobratzeke duen kopurua jasotzeko eskubidea galtzea eta, hala balegokio, dagoneko jaso duena gehi legezko interesak –diru-laguntza kobratu zuenetik sortutakoak– bueltatu behar izatea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 27a.

Lan eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala