Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1111

LEHIAKETA. Iragarkia, Bizkaiko Lurralde Historikoko organo judizialak inprimakiz hornitzeko kontratazioa egiteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: S-024/DJT-2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: oinarri teknikoen pleguan zehaztutakoaren arabera.

c) Loteak: ez.

d) Entregatzeko lekua: Bizkaiko Lurralde Historikoan dauden organo judizialetan entregatu beharko dira.

e) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hirurogeita hamabost mila euro (175.000, 00) euro, BEZ barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2006ko martxoaren 17a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: lizitatzaileek ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko dute, berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulan zehazten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko martxoaren 17a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A"””, "B"”” eta "C"””), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Zerbitzu Zuzendaritza (1. solairua, B gunea, Lakua I eraikina).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko martxoaren 23a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala