Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
1108

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 519/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuzio bati buruzko hitzezko judizioa. L2 519/05.

Demandatzailea: Matxalen Mendiguren Abrisqueta.

Abokatua: María Jesús Pereda Chávarri.

Prokuradorea: Rosa Alday Mendizabal.

Demandatua: Daniel Clivent Cea.

Gaia: kontratuan jarritako epea amaitzeagatiko desahuzioa.

Aipatutako judizioaren gainean eman da epaia. Hau dio epaitzak:

Baietsi egiten dut Matxalen Mendiguren Abrisquetaren izenean eta ordez Rosa Alday Mendizabal prokuradoreak epea amaitzeagatik desahuzio bati buruz aurkeztutako ahozko judizio-demanda, Daniel Clivent Cearen aurkakoa, auzi-iheslaria. Deklaratzen dut kontratuan jarritako epea amaitzeagatik, jarduketen hasierako demandan aipatu errentamendu-kontratua suntsituta dagoela eta, ondorioz, eskatutako desahuzioa gauzatuko da, eta demandatua kondenatzen dut:

1.– Demandan adierazten den etxebizitza legezko epearen barruan uztera, bestela bertatik bota egingo dutela ohartaraziz.

2.– Auzi-jartzaileari judizioaren kostuak ordaintzera.

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu dut.

Daniel Clivent Cea demandatuak helbidea egun non duen ez dakigunez gero, erabaki da ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoarekin bat (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Epaitegi honetan aurkeztutako idazki baten bitartez egin beharko da errekurtsoa, bost egun balioduneko epearen barruan, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso horretan, bestalde, honako hauek adierazi beharko dira: zein ebazpen apelatzen den, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dute interesatuek, epaitegi honetako idazkaritzan.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala