Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
1100

4/2006 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2006ko otsailaren 7an Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzeko dena. Bertan Pirineotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatu ziren.

2006ko otsailaren 7an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak Pirineotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakia onartu zuen, eta beharrezko publikotasuna emateko xedez,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Pirineotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Erabakia ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko otsailaren 7a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko

Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK OTSAILAREN 7AN EMANDAKO 4/2006 EBAZPENARENA.

PIRINEOTAKO LAN ELKARTEA
PARTZUERGORAKO EUSKAL AUTONOMIA
ERKIDEGOKO ORDEZKARI TITULARRA ETA
BERE ORDEZKOA IZENDATZEKO
ERABAKIA

Pirineotako Lan Elkartea Partzuergoa zuzenbide publikoko erakundea da, nortasun juridiko propioa duena, bere estatutuek eraendua eta ordenamendu juridiko publiko espainiarren pean dagoena. Honakoak dira kide:

a) Akitania eskualdea,

b) Aragoiko Autonomia Erkidegoa,

c) Kataluniako Autonomia Erkidegoa,

d) Euskal Autonomia Erkidegoa,

e) Languedoc-Roussillon eskualdea,

f) Midi-Pyrénées eskualdea,

g) Nafarroako Foru Komunitatea.

Partzuergoaren lurralde-eremua berau osatzen duten erakundeen lurraldeari dagokiona da.

Pirineotako Lan Elkartea Partzuergoko Estatutuen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatu ditu.

Horren indarrez, Jaurlaritzaren Kontseiluak, dagokion deliberazioa egin ondoren, honako erabaki hau hartu du

ERABAKIA:

"Lehenengoa.– Pirineotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titular eta bere ordezko ondokoak izendatzea:

Titularra: José María Muñoa Ganuza.

Ordezkoa: Rafael Hueso Vicent.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du"””.


Azterketa dokumentala