Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1099

EBAZPENA, 2006ko urtarrilaren 17koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazteko.

Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2005eko irailaren 22ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuak arautu zituen. Arrazoi pertsonalak direla eta, Simón Enrique Labaqui jaunak uko egin dio bekari eta Arrate Arbaiza Lekue andreak, ordezkoak, ukapena jakinarazi du baita ere.

Hortaz, eta aipatutako jardunbidearen arabera, bidezkoa da Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko beka bati egindako ukoa onartzea eta beka bete gabe uztea.

Horren guztiaren ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Simón Enrique Labaqui jaunak bekari egindako ukoa onartzea eta beka bete gabe uztea. Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka hau Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2005eko irailaren 22ko ebazpenaren bidez esleitu zen.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko urtarrilaren 17a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala