Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
1097

EBAZPENA, 2006ko otsailaren 15ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, 2005eko irailaren 23ko Ebazpenaren bitartez (irailaren 30eko EHAA, 187. zk.) deitutako Brigada Mugikorreko ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako eskaerak betetzeko epe berri bat zabaltzen duena eta deitutako plaza kopurua gehitzen duena.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2005eko irailaren 23ko Ebazpenaren bitartez (irailaren 30eko EHAA, 187. zk.) Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorreko Espezializazio Ikastaroan sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zen.

Herrizaingo Sailak uste du deitutako plaza kopurua gehitzea beharrezkoa dela.

Ertzaintzako langileek karrera administratiboa burutzeko eta lanbidean trebatzeko eskubidea dute, ondorioz eskaeretarako epe berri bat zabaltzen delarik. Arrazoi horiei gehitzen zaie lehenago ezarritako eskaera epea amaitu denetik izendatu diren karrerako funtzionarioen kopuru garrantzitsua. Hori guztia, horretarako epe berri bat zabaltzea derrigorrezkoa izan ez arren.

Aurrekoan oinarriturik, ondorengoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2005eko irailaren 23ko Ebazpenaren bitartez (irailaren 30eko EHAA, 187. zk.) deitutako Brigada Mugikorrean Espezializatzeko ikastaroan sartzeko hautaketa prozeduran deitutako plaza kopurua gehitzea.

Deitutako plaza kopurua guztira 44koa izango da.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epe berri bat zabaltzea, 15 egun baliodunekoa, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

2005eko irailaren 23ko Ebazpenaren bitartez hartarako zabaldutako epearen barruan aurkeztutako eskaerak, ezarritako baldintzak betetzen dituztenak, baliokoak izango dira eta ez dira berriz ere egin behar izango.

Arkaute, 2006ko otsailaren 15a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala