Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Arrasateko Udala
1096

IRAGARKIA, 2006rako Lan Eskaintza Publikoari dagokiona.

2006ko otsailaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (22. zenbakia) hauek argitaratzen dira: 2006ko Lan Eskaintza Publikoa, hemen jasota datorrena; eta Arrasateko Udaleko funtzionarioen plantillan bete gabe dauden 5 plaza —Informazio eta izapidetze agentearenak— hornitzeko hautaketa prozesua arautu behar duten oinarri-arauak.

ARRASATEKO UDALEKO 2006KO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

Zenbat	Lanpostuaren izena	Izan beharreko titulua	HE	Derrigortasun 	Txanda 	Barne

				data	irekia	promozioa	

1	Arkitektoa	Arkitekto titulua	4	1991-06-07	1	0	

1	Kirol teknikaria	Heziketa fisikoa	4	2005-01-31	1	0	

1	Prebentzio eta gizarteratze teknikaria	Unibertsitateko erdi mailako titulua	4	1993-05-07	1	0	

1	Saneamendu eta mantenuko teknikaria	Ingeniaria/ Arkitekto teknikoa	4	2003-02-20	1	0	

2	Erizaintzako diplomaduna	Erizaintzako diplomatura	3	 2004-12-27	2	0	

1	Aisialdirako monitorea	LH I / LH II	3	2003-02-20	1	0	

1	Aukerako mantentze operarioa	Eskolatze agiria	1	Merituzkoa	 1	0	

8				 Guztira	8	0	

Informazio eta izapidetze agentearen hautaketa prozesurako eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udaleko iragarki taulan eta bere web orrian argitaratuko dira.

Gainerako hautaketa prozesuei dagokienez, horien deialdiaren berri emango dugu bere garaian.

Arrasate, 2006ko otsailaren 13a.

Alkatea,
IGNACIO LAKUNZA.

Azterketa dokumentala