43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Kultura Saila
1093
39/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Edurne Basoa González andrea Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko otsailaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.