43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Kultura Saila
1091
37/2006 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Kultura sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko otsailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Iñaki Gómez Sarasola jauna, Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendari kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2006ko otsailaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.