Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

43. zk., 2006ko martxoaren 2a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Herriko Unibertsitatea
1089

EBAZPENA, 2006ko otsailaren 6koa, Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena. honen bidez agindua ematen da ikastegien atxikitze eskaeratarako arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

AURREKARIAK:

Estatutuen 211. artikuluak jasota du EHUk atxiki ditzakeela gune edo egitura mistoak, bai irakaskuntzarako eta bai zientzia, teknika eta arte zereginetarako, edota kultura edo unibertsitate hedakuntzarako jarduerak garatzeko, baldin eta lortu nahi diren helburuak EHUn dagoeneko sortuta dauden egituren bidez egokiro lortu ezin badira.

Atxikitzea gauzatzeko, eta aplikatu beharreko arauei trabarik egin gabe, 216. artikuluak dioenez, Gobernu Kontseiluak onartu behar du Ikastegien Atxikitze Eskaeratarako Arautegia.

Arautegi honek 216. artikuluaren agindua garatzen du, kontuan hartuta Gobernu Kontseiluak arautua daukala jadanik unibertsitateko ikerketa institutu, ikastetxe nagusi eta unibertsitate egoitzen atxikitzea.

Gobernu Kontseiluak 2004ko uztailaren 22an egindako bileran, Estatutuak garatzeko prozedura ezarri zuen, eta 2006ko urtarrilaren 26an, organo berak, EHUko Ikastetxe Nagusien Oinarrizko Arautegia onartu zuen, eranskinean jasotako moduan.

Azkenik, EHUko Estatutuetako 258.1.d) idatz-zatiak dio, idazkari nagusiak bermatu behar duela EHUko ebazpenak argitaratzea; eta, bestalde, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemaren buruzkoak, dio ebazpenak oso-osorik argitaratu behar direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horregatik guztiagatik, honakoa

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea EHUko Ikastegien Atxikitze Eskaeratarako Arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, eranskinean ageri den moduan.

Bigarrena.– Arautegia indarrean sartuko da argitaratzen den egunean bertan.

Hirugarrena.– Ebazpen hau behin betikoa da eta administrazio bidea agortzen du. Haren kontra aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke, eta hilabeteko epea dago horretarako, ebazpen hau eman duen organo berberaren aurrean. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzietako Bilboko epaitegien aurrean, bi hilabeteko epean.

Leioa, 2006ko otsailaren 6a.

Idazkari nagusia,

IÑAKI ESPARZA LEIBAR.

ATARIKOA

Estatutuen 211. artikuluak jasota du EHUk atxiki ditzakeela gune edo egitura mistoak, bai irakaskuntzarako eta bai zientzia, teknika eta arte zereginetarako, edota kultura edo unibertsitate hedakuntzarako jarduerak garatzeko, baldin eta lortu nahi diren helburuak EHUn dagoeneko sortuta dauden egituren bidez egokiro lortu ezin badira.

Atxikitzea gauzatzeko, eta aplikatu beharreko arauei trabarik egin gabe, 216. artikuluak dioenez, Gobernu Kontseiluak onartu behar du Ikastegien Atxikitze Eskaeratarako Arautegia.

Arautegi honek 216. artikuluaren agindua garatzen du, kontuan hartuta Gobernu Kontseiluak arautua daukala jadanik unibertsitateko ikerketa institutu, ikastetxe nagusi eta unibertsitate egoitzen atxikitzea.

Arautegi honen eranskin gisa doa Ikastegiak Atxikitzeko Hitzarmen eredua.

I. TITULUA
IKASTEGI ATXIKIAK

1. artikulua.– Definizioa.

Ikastegi atxikiak dira EHUri hitzarmen bidez atxikitzen diren ikastegi publiko edota pribatuak, estatu osoan balio duten titulu ofizialak lortzera zuzendutako ikasketak eta EHUren berezko tituluak edo unibertsitateko bestelako ikasketa ez homologatuak emateko.

2. artikulua.– Araubide Juridikoa.

1.– Ikastegi atxikiak dagokien atxikitze hitzarmenaren arabera gobernatuko dira eta haien antolatze eta funtzionamendu arauen bidez. Edonola ere, EHUren estatutuek ezarritakoa eta aplika dakizkiekeen gainerako legeak ere errespetatu beharko dituzte.

2.– Ikastegi atxikien irakaslan, ikerlan edota kultura nahiz unibertsitate hedakuntzarako jarduerak garatzeko, kasuan kasuko atxikitze hitzarmenak arautuko ditu.

3.– Euskal Herriko Unibertsitateak ezarritako arauak eta prozedurak betez ikastegi atxikian egindako ikasketek EHUko ikastetxeetan egindakoek duten akademi balio berbera izango dute, eta kasuan kasuko ondorio profesional berbera.

4.– Ikastegi atxikian matrikulatutako ikasleak unibertsitate zerbitzuez balia daitezke, haien egoeraren kasuan atxikitze hitzarmenak jasotako baldintzetan.

5.– EHUren irakats eskaintzan matrikulatuz ikastegi atxikiko ikasleek aukera askeko kredituak amortizatzeko eta EHUko ikasleek ikastegi atxikiko irakats eskaintzan matrikulatzeko, hitzarmen bat sinatu beharko da, ikasturte bakoitzerako, eta, besteak beste, hainbat alderdi jasoko dira organo eskudunek onar ditzaten: plaza kopurua, matrikulako kreditu kopurua, prezio publikoak eta abar.

I. KAPITULUA

IKASTEGIAK ATXIKITZEKO PROZEDURA

3. artikulua.– Atxikitzeko prozeduraren hasiera.

1.– Gizarte Kontseiluak gauzatuko du estatu osoan balio duten titulu ofizialak lortzera zuzendutako ikasketak emateko ikastegien atxikitzea, Gobernu Kontseiluaren proposamenez eta, lehenago, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak eta dagokion Campuseko Batzarrak txostena egindakoan.

2.– Atxikitze proposamenarekin batera txosten bat aurkeztu beharko da, gutxienez, honako alderdi hauek jasoz:

a) Eskaeraren edukiak eta nondik norakoak.

b) Justifikatu helburuak ezin direla egokiro lortu EHUk dituen egituren bidez.

c) Irakasleak eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, eta beroriek kontratatzeko araubide juridiko-ekonomikoa.

d) Baliabideen jatorria zehazten duen ekonomi azterketa.

e) Zein diren oraingo instalazioak eta proiektuan daudenak, baita ikastegiko unibertsitateko kideei eskainitako zerbitzuak ere.

f) Irakaskuntzarako baldintzak.

g) Gobernu, administrazio eta ordezkaritzaren araubidea.

h) Hitzarmenaren iraupena eta oinarrizko edukiak.

i) Ikastegiaren arautegi proiektua.

j) EHUri dagozkion ekonomi eskubideak atxikitze hitzarmenaren ondoriozko jardueren truke.

3.– Gizarte Kontseiluak onartu ostean, autonomia erkidegoari aurkeztuko zaio, behin betiko onar dezan, eta Unibertsitateak Koordinatzeko Kontseiluari jakinaraziko zaio.

4.– Ikastegiko jardueren hasiera autonomia erkidegoak baimenduko du, eta haren ikasketa planen homologazioa beharko da aurretiaz. Ikasketa plan horiek EHUko beste ikastegi batzuetako titulu ofizial berberak lortzeko onartutako ikasketa planen egitura berbera izango dute: kredituen iraupen kopuru berbera, prestakuntza eduki komun berak. Ikastegi atxikiak ikasketa planetan jasotako izaera diskrezionaleko prestakuntza edukien bidez bakarrik ezar ditzake ibilbide, sakontze, profil, curriculum lerro bereiziak. Ikastegi atxikiek esku hartuko dute ikasketak ezarri, aldatu edo kentzeko proposamenak aztertzeko bideratuko den prozeduran, baita ikasketa planetan ere, baldin eta ikasketa horiek haiengan eragin zuzena badute.

5.– EHUko Gobernu Kontseiluak eman beharko du baimena, berezko tituluetako ikasketak edo unibertsitateko bestelako ikasketa ez homologatuak bakarrik ematen dituzten ikastegiak unibertsitate honi atxiki eta jardunean hasteko, Akademi eta Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordearen proposamenez, eta dagokion Campuseko Batzarrari entzun ondoren. Atxikitze proposamena 2. paragrafoan aipatzen den txostenarekin batera aurkeztuko da.

4. artikulua.– Atxikitzeko dosierra.

Ikastegi baten EHUri atxikitzeko dosierrak honakoak bildu beharko ditu:

a) Zer ikasketa emango diren hasierako etapatik erabateko errendimendua lortu artekoan, eskainiko den plaza kopurua, zer ikasturtetan hasiko diren jarduera horiek eta ikasketak guztiz ezartzeko izango den egutegia ere. Nolanahi ere, antolatutako ikasketek ziklo osokoak behar dute izan.

b) Zein diren ikastegi berriko titulazio ofizialekin zerikusia duten zientzi arloetako ikerketen helburuak eta programak, zein helburu horiek bermatuko dituzten egitura espezifikoak eta zein EHUren kasuan kasuko unibertsitate egiturekin koordinatzeko bideak.

c) Jarduera hastean ikastegiak izango duen irakasle kopurua, eta urtero zenbatean handituko den plantila behar diren ikasketa guztiak jarri arte.

d) Jarduera hastean, zenbat izango diren Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, eta urtero zenbatean handituko den plantila behar diren ikasketa guztiak jarri arte.

e) Ikastegia Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzeko ebazpena, eta txostena ere aurkeztu beharko da zehaztuz, jardunean hasteko eta ikasketak guztiz ezarri arte, zer eraikin eta instalazio dauden, baita proiektuan daudenak ere. Beti egin beharko da aipatutako eraikin eta instalazioen deskribapen fisikoa, horiei buruzko titulartasuna eta ikastegiko unibertsitateko kideei eskainitako zerbitzuak justifikatuz.

f) Bultzatzaileen identifikazioa eta, ikastegi pribatuen kasuan, zer nortasun duten.

g) Antolamendu eta funtzionamendu arauak ikastegiko jarduerak antolatzerakoan.

h) Ikastegiak aldi batean jardungo duen konpromiso zintzoa, harik eta bertan ikasketak hasi dituzten ikasleak, gutxienez, behar bezalako akademi aprobetxamenduarekin atera arte.

i) Zein diren proiektuaren finantza bideragarritasuna bermatuko duten oinarrizko ekonomi azterketak, baita ikerketarako partidak eta ikasteko eta ikertzeko bekak eta laguntzak ere.

j) Azaldu beharrekoak dira i) letrako ekonomi baliabideak bermatuko dituzten finantza bermeak.

5. artikulua.– Atxikitzeko hitzarmenak.

1.– Atxikitze hitzarmenak eskatutako formalitateak hartu behar ditu kontuan, eta ikastegiaren gobernua eta funtzionamendua arautuko, bi aldeek beretzat gordetzen dituzten kontrolatze eta egiaztatze ahalmenak eragotzi gabe.

2.– Edonola ere, hitzarmenek alderdi hauek arautuko dituzte;

a) Ikastegiaren ezaugarri eta nortasun juridikoa, ongi azalduz zer ikasketa ematera dagoen baimenduta, eta, behar izanez gero, gogoan izan beharko da zein izango den ikasketa horiek zabaltzeko edo aldatzeko prozedura.

b) Ikastegiaren kokapena, deskribatuz zein diren, batetik, unibertsitateko kideei eskainitako instalazio eta zerbitzuak, eta, bestetik, zein irakasteko eta kalitatea bermatzeko baldintzak. Edozein irakasgai irakasteko, venia docendi eman beharko dio, lehenik, EHUk irakasleari.

c) Zuzendu, koordinatu eta ebaluatzeko egitura mistoak, ikastegiak EHUren egiturekiko lankidetza egokia bermatze aldera.

d) EHUko langileek ikastegietan esku hartzeko moduak, eta irakasleak, ikertzaileak eta laguntzaileak trukatzeko araubidea. Nolanahi ere, EHUko langileen soldatak bertako nominaren bitartez ordainduko dira, eta interesdunek, soldatak jasotzeko, unibertsitate arautegiak xedatutakoa errespetatu beharko dute.

e) Lankidetza ekonomiko eta tekniko motak, bi aldeen artekoak nahiz beste erakundeekikoak.

f) Irakasleak eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak, eta beroriek kontratatzeko araubide juridiko-ekonomikoa. Hitzarmenak bermatu beharko du ikastegiko langile guztiek bete ditzaten indarrean dauden lege guztiek xedatutako baldintzak. Langileek ikastegi atxikiaren erakunde titularrarekin mantenduko dute beren lan eta kontratu harremana, eta ez dute EHUrekin inolako kontratu edo estatutu loturarik izango.

g) Ikastegiaren arautegia.

h) Honakoak bermatu behar dituzte haien eskumenen eremuan: euskararen erabileraren normalizazioa, ezinduen integrazioa ikastegiko kideen artean eta kide guztien arteko berdintasuna eta bereizkeriarik eza.

i) Finantza alderdiak, EHUri dagozkion ekonomi eskubideak, batik bat, atxikitze hitzarmenaren ondoriozko jardueren truke. Gizarte Kontseiluak onartu behar ditu eskubide horiek, Gobernu Kontseiluak proposamena eginda.

j) EHUren jarraipen eta kontrol motak hitzarmena betetze aldera.

k) Hitzarmenaren iraupena eta hitzarmena deuseztatzeko baldintzak.

3.– Hitzarmenak bermatu behar du akademi gestiorako arautegia oso-osorik beteko dela eta EHUren estatutuetan ikasleei aitortzen zaizkien eskubideak ere errespetatuko direla. Era berean, hitzarmenak jasoko du aldezleak erabateko eskumena izango duela egitura horietan ikasten duten ikasleen kexak bideratzeko. Atxikitze hitzarmenak ikastegi atxikian matrikulatutako ikasleek unibertsitate zerbitzuez baliatzeko baldintzak arautuko ditu.

4. Bestalde, ikastegiak agertu beharra du, dokumentazio eta jarduera guztietan, Euskal Herriko Unibertsitatearen ikastegi atxikia dela, baita EHUren irudi korporatiboa errespetatu ere.

6. artikulua.– Ikastegi atxikiaren arautegia.

1.– Ikastegiaren arautegiak, hitzarmenaren eranskin gisa sartuko denak, arautuko du ikastegia nola gobernatu, administratu eta ordezkatu, baita zein izango diren kontrolatzeko administrazio bitartekoak eta barne prozedurak ere.

2.– Kide anitzeko eta kide bakarreko gobernu, administrazio eta ordezkaritza organoak atxikitze hitzarmenak xedatutakoak izango dira.

3.– Arautegiaren erreforma, EHUko Gobernu Kontseiluak onartu beharko du, indarren sartzeko.

4.– Arautegian adierazi ezean, EHUko ikastegien Oinarrizko Arautegiko xedapenek, aplika dakizkienek, arautuko dituzte.

7. artikulua.– Unibertsitateko kideen parte hartzea ikastegi atxikietako gobernu organoetan.

1.– Errektoregoak izendatu behar du EHUk ikastegi atxikian izango duen ordezkaria. Ordezkariak arduraldi osoko irakasle eta ikertzaile iraunkorrak behar du izan, eta, ahal izanez gero, doktorea.

2.– Unibertsitatearen ordezkariak EHUren presentzia bermatuko du ikastegi atxikian, ikastegiko errealitatea eta jarduerak zuzen-zuzenean ezagutuz, eta Errektorego eta ikastegiko Zuzendaritzaren harremanen bidez. Ordezkariaren ardura da atxikitze hitzarmena bete dadin, eta, bereziki, ikasleen ebaluazio eta kalifikazio prozesua gainbegiratzea, horretarako beharrezkotzat jotzen duen behar beste argibide eskatuta.

3.– Atxikitze hitzarmenak jasotzen ez duen kasuetan, Gobernu Kontseiluari dagokio unibertsitateko kide guztien parte hartzea baimentzea ikastegi atxiki bateko gobernu organoetan.

8. artikulua.– Ikuskatzea.

Unibertsitateari atxikitako ikastegiak EHUren begiradapean egongo dira uneoro, autonomia erkidegoari dagokion ikuskatzaile lana eragotzi barik. Unibertsitateak eskatzen dien informazio guztia eman beharko diote ikastegiek.

II. KAPITULUA
IKASTEGI ATXIKIAK ALDATZEKO ETA ATXIKIPENA KENTZEKO

9. artikulua.– Aldaketa.

Ikastegi atxiki bat aldatzeko, espediente bat zabaldu eta beste hitzarmen bat sinatu beharko da, I. Kapituluan xedatutakoaren arabera.

10. artikulua.– Atxikipena kentzeko erak.

1.– Bi aldeetako edozeinek atxikipena kentzea nahi badu, txostena aurkeztu beharko du eskaerarekin batera. Horren ondorioz, espedientea bideratuko da kapitulu honetan xedatutako prozeduraren arabera.

2.– Abiatu ostean, ikastegia txikiak antolamendu juridikoan xedatutako baldintzak edo atxikitze hitzarmenaren bitartez hartutako konpromisoak bete ezean, edo EHUren erakunde eginkizunetatik bereizten badira, egoera epe jakin batean erregulariza dezaten eskatuko zaio. Epe hori igarotakoan, erregularizatu ez balitz, arlo horretan eskumena duen Zuzendaritza Kontseiluko organoak prestatuko du txostena, dagokion ikastegi atxikiari entzun ondoren.

11. artikulua.– Txostenaren edukia.

1.– Atxikipena kentzeko txostenak horren arrazoiak eta ondorioak aztertuko ditu, eta emandako ikasketa eskaintzaren arrazoizko proposamena eta ikasleen eskubideak nola bermatuko diren ere jasoko du.

2.– Azken bost urteetako jardueren balantzea ere bilduko da txostenean.

12. artikulua.– Organo eskudunak.

1.– Gobernu Kontseiluari dagokio Gizarte Kontseiluari estatu osoan balio duten titulu ofizialak lortzera zuzendutako ikasketak ematen dituzten ikastegi atxikien atxikipena kentzeko proposamena aurkeztea, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak eta dagokion Campuseko Batzarrak txostena egindakoan. Ebazpena onartuta, autonomia erkidegoari jakinaraziko dio Gizarte Kontseiluak atxikipena kentzeko proposamena eta aipatutako tituluak emateko baimena ezeztatzekoa.

2.– Gobernu Kontseiluari dagokio EHUren berezko tituluak edo unibertsitateko bestelako ikasketa ez homologatuak bakarrik ematen dituzten ikastegien atxikipena kentzea, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeak txostena egin ondoren.

3.– Atxikipena kentzeko kasu guztietan, Gobernu Kontseiluak ezarriko ditu, atxikipena kentzeko bitarte horietan, beharrezkoak diren xedapenak, batez ere, ikasleek beren ikasketak amaitzeko aukera izan dezaten.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Zuzendaritza Kontseiluak beharrezkoak diren gestioak egingo ditu indarreko atxikitze hitzarmenen berriztapena, urtebeteko epean gehienez, bermatzeko, hitzarmen horien xedapenak oinarrizko arautegi honetan ezarritakora egokitu daitezen.

AZKEN XEDAPENA

Arautegi hau indarrean sartuko da EHAAn argitaratu eta biharamunean.

ERANSKINA
IKASTEGIAK EUSKAL HERRIKO
UNIBERTSITATEARI ATXIKITZEKO HITZARMEN EREDUA

……………………(e)n, ……(e)ko …………… aren ...…(e)an.

(tokia eta eguna)

BILDUTA:

Batetik, ………………………………………… ………………… jauna/andrea (izena eta bi abizen), Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, EHUren izenean eta berorren ordezkari gisa.

Eta, bestetik, ……………………………………. jauna/andrea (legezko ordezkariaren izena eta bi abizen, zer kargu gisa ageri den) eta ……………… …………… (atxikitzen den ikastegia sustatzen duen erakunde publiko edo pribatuaren izen ofiziala) berorren izenean eta ordezkari gisa.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Ikastegia atxikitzeko hitzarmen hau EHUren estatutuek arautzen dute, 2004ko urtarrilaren 12ko EHAAn argitaratuak; Ikastegien Oinarrizko Arautegiak, 2005eko irailaren 1ean argitaratua; Ikastegien Atxikitze Eskaeretarako Arautegiak, EHAAn argitaratua (eguna), baita beste honetan ere (azaldu beste erakunde publikoari edo pribatuari aplika dakiokeen berariazko arautegia). Arautegi horiek elkarren arteko kontraesanik izanez gero, unibertsitate araudian ezarritakoa nagusituko da.

Bigarrena.– EHUren estatutuen 216. artikuluak xedatzen duenez, ikastegiak atxikitzeko, lehenengo eta behin, hitzarmen bat sinatu beharko da unibertsitatearekin.

Hirugarrena.–

Estatu osoan balio duten titulu ofizialak lortzera zuzendutako ikasketak emateko

Gizarte Kontseiluak ………………………(e)an (eguna) onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ………………(e)an (eguna) argitaratu zen EHUri atxikitzeko hitzarmena aurkeztu zuen …………..(e)an (eguna) bildu zen Gobernu Kontseiluak, Akademi Antolakuntzako eta Doktoregoko Batzordeari egindako ………… (e)ko bileran (eguna) eta ………… Campuseko Batzarrari (ikastegia zer campusetan dagoen) egindako …………… (e)ko bileran entzunda, baita…………….. (e)ko Gobernu Kontseiluak berak aurkeztu zaion txostena eta ikastegiak gutxieneko iraupen jakin bat izango duela ikusita ere (adierazi zer urte kopuru beharko luketen ikasleek beren ikasketak behar bezalako aprobetxamenduarekin bukatzeko).

Berezko tituluak eta unibertsitateko bestelako ikasketa ez homologatuak lortzera zuzendutako ikasketak emateko

Gizarte Kontseiluak ………………………(e)an (eguna) onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ……………… (e)an (eguna) argitaratu zen EHUri atxikitzeko hitzarmena onartu zuen ……………(e)an bildu zen Gobernu Kontseiluak, Akademi Antolakunzako eta Doktoregoko Batzordeari egindako ………… (e)ko bileran eta …………. Campuseko Batzarrari (ikastegia zer campusetan dagoen) egindako …………… (e)ko bileran entzunda, baita…………….. (e)ko Gobernu Kontseiluak berak aurkeztu zaion txostena eta ikastegiak gutxieneko iraupen jakin bat izango duela ikusita ere (adierazi zer urte kopuru beharko luketen ikasleek beren ikasketak behar bezalako aprobetxamenduarekin bukatzeko).	

Laugarrena.– Horren ondorioz, ………… …………………………ikastegia (atxiki den ikastegiaren izen ofiziala) EHUri atxikitzeko hitzarmen hau sinatzen da, kontuan hartuta ondorengo

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Izaera, nortasuna, izena eta egoitza.

1.– ……………………………………………… ……helbidea eduki (herria eta posta helbidea), …………………………………erakundeak sustatu (sustatzen duen erakundea) eta atxiki den …………………. (izena) ikastegiak atxikitzeari dagozkion eskubide eta betebehar guztiak izango ditu, eta, bereziki, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Legearen 80.4. artikuluak jasotzen dituen zerga onurak eta zerga salbuespenak.

2.– Atxiki den ………………………….. (izena) ikastegia ………………………………………… (erakunde izaera eta nortasun juridikoa) gisa sortu da, eta instalazio eta zerbitzu hauek ditu: ……………… ……………………………………………………………………………………………….

Bigarrena.– Emango dituen ikasketak.

1.– Atxiki den …………………………………… …… (izena) ikastegiak ikasketa hauek emango ditu (zehaztu zein diren estatu osoan balio duten titulu ofizialak nahiz berezko tituluak eta unibertsitateko bestelako ikasketa ez homologatuak lortzera zuzendutako ikasketak):

2.– Ikasketa hauek ematerakoan, haien ikasketa planek (proposamena(k) jarri hitzarmen honen eranskin gisa) xedatutakoa errespetatu beharko dute; aurrerago, homologatuek hartuko dute horien tokia. Atxiki den ……………………………….. (izena) ikastegiak indarreko legeria eta EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako arautegia errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

3.– Hasieran, ikasketak honela emango dira (egunez, gauez/talde eta plaza kopurua/eskola presentzialak, birtualak, beste batzuk –aipatu alderdi garrantzitsuenak-). Akademi jarduerak ikasturte honetan hasiko dira: ……………… (adierazi ikasturtea), eta hauxe izango da egutegia: …………………………….. (jarri hasierako etapatik errendimendu osoa lortu artekoa). Gobernu Kontseiluak onartu beharko du baldintza horien edozein aldaketa. EHUko akademi arautegiaren arabera egingo da, urtero, sarrera plazen eskaintza.

4.– Atxiki den ………………………………… …………….. (izena) ikastegiak konpromisoa hartzen du, irakaskuntzaren kalitatea bultzatu eta hobetu nahirik, unibertsitatean ezarritako tresnak hartzeko eta prozedurak betetzeko. Irakaslan kalitatearen kontrola EHUko ikastegi guztietan oro har ezartzen den irakats ebaluazioaren bidez egingo da.

5.– Konpromisoa hartzen du, halaber, bere jarduerak denbora honetan iraunarazteko:.................... ............ (gutxieneko epea: ikasturteak adierazi). Eta, horrela, ikastegi horretan hasitako ikasleei, baldin eta behar bezalako akademi aprobetxamendua izan badute, ikasketak bukatzeko aukera emango zaie.

Hirugarrena.– Aukera askeko kredituak.

……………………. (izena) ikastegi atxikiko ikasleak aukera askeko kredituak amortiza ditzake, ikasturte bakoitzerako onartzen den akordioaren esparruan, EHUren eskaintzan matrikulatuz.

Akordio horretantxe arautuko da EHUko ikasleak nola matrikulatu daitezkeen, goiko ondorio berak izateko, ikastegi atxikiko eskaintzan.

Laugarrena.– Ikasketen izaera eta unibertsitate titulu ofizialak ematea.

1.– Euskal Herriko Unibertsitateak ezarritako arauak eta prozedurak betez ………………………. (izena) ikastegi atxikian egindako ikasketek EHUko ikastetxeetan egindakoek duten akademi balio berbera izango dute, eta kasuan kasuko ondorio profesional berbera.

2.– Unibertsitate titulu ofizialak EHUko errektoreak emango ditu, estatuburuaren izenean, arloaren inguruan dagoen indarreko legeria errespetatuz.

3.– Berezko diplomak eta tituluak errektoreak emango ditu, EHUren izenean, arloaren inguruan dagoen indarreko legeria errespetatuz.

Bosgarrena.– Irakasleak.

1.– ……………………… (erakunde publiko edo pribatu sustatzailearen izena) bermatuko du ikastegiko irakasleei buruzko ratioa bete dadin, apirilaren 12ko 557/1991 Legearen 6. artikuluak xedatutakoaren arabera.

2.– Atxiki den …………………………………… (izena) ikastegiko irakasleek

pribatu sustatzailearen izena) izango dituzte harremanak hitzarmen hau sinatu aurretiko baldintza berberetan eta arautegi berberak xedatutakoaren arabera. Ez dute EHUrekin ez inolako kontratu ez estatutu loturarik izango.

3.– Atxiki den …....................................... (izena) ikastegiko irakasleek indarreko legeriak unibertsitateko gainerako ikastegietako irakasleentzat eskatzen duen titulazio berbera izan beharko dute.

4.– Edozein irakasgai emateko, venia docendi eman beharko zaio, aurretiaz, horretaz arduratuko den irakasleari. Dagokion errektoreak eman beharko du, lehen-lehenik beharrezko diren txostenak eskatuta. Emate horren balioa iraunkorra izango da, eta, aldatzekotan, ofizioz edo unibertsitatearen ordezkariak eskatuta aldatuko da.

5.– Ikastegi atxikiak irakasle bat kontratatzen duen guztietan, unibertsitatearen ordezkariari jakinarazi beharko dio, txostenarekin batera, venia docendi eskaera errektoreari helarazteko.

Seigarrena.– Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak.

1.– Atxiki den …………………………………… (izena) ikastegiko irakasleek

pribatu sustatzailearen izena) izango dituzte harremanak hitzarmen hau sinatu aurretiko baldintza berberetan eta arautegi berberak ezarritakoaren arabera. Ez dute EHUrekin ez inolako kontratu ez estatutu loturarik izango.

2.– Bere gain hartzen dituen eginkizunak gauzatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitatearekiko elkarlana koordinatzeko, Administrazio eta Zerbitzu Sailean behar beste langilez osatutako plantila lortu behar denez, …………………… …… .(erakunde publiko edo pribatu sustatzailearen izena) langile plantila bat izango du (adierazi zein izango den hasierako langile kopurua, eta zenbat handituko den plantila urtero harik eta ikasketa guztiak jarri arte).

Zazpigarrena.– Zuzendaritzaren egiturak eta barne funtzionamendua.

1.– Atxiki den ……………………… (izena) ikastegia era honetara egituratuko da:

(zehaztu zein izango diren kide bakarreko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoak).

(zehaztu zein izango diren kide anitzeko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organoak).

2.– Atxiki den ……………………………….. (izena) ikastegia bere arautegiak, hitzarmen honetan eranskin gisa datorrenak, gobernatuko du.

Zortzigarrena.– Ikasleak.

1.– Atxiki den ……………………….. (izena) ikastegiak ikasketak egiten utziko die bakar-bakarrik indarreko legeriak eta EHUren berariazko xedapenek, kasuan kasu, eskatutako titulazioa eta gainerako eskakizunak betetzen dituzten pertsonei.

2.– Atxiki den ……………………… (izena) ikastegiko ikasleen ebaluazioa ikastegian bertan egingo da EHUko Gobernu Kontseiluak onartutako arautegiak xedatutakoa betez.

3.– Atxiki den ………………………………. (izena) ikastegian matrikulatutako ikasle guztiek dute bertan ikasten segitzeko eskubidea, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ezartzen duen unibertsitatean iraute arauekin bat etorriz gero.

4.– Matrikula ikastegi atxikiko Idazkaritzan egingo da. Atxiki den ……………………………. (izena) ikastegiak konpromisoa hartzen du, EHUko Akademi Gestiorako Zerbitzuak xedatutakoak betez (azaldu, behar izanez gero, zein diren zehaztapen horiek), matrikulari dagozkion datu guztien berri emateko.

5.– Atxiki den …………………………. (izena) ikastegiak bere ikasleen akademi gestioa egingo du EHUko Akademi Gestiorako Zerbitzuaren jarraibideak betez. Zerbitzu horrek behar adinako laguntza emango du akademi gestioa behar den moduan burutzeko, Akademi eta Irakaskuntza Gestiorako Arautegiarekin bat etorrita, ikasturte bakoitzerako EHUko Gobernu Kontseiluak onartuko duena.

6.– Atxiki den ……………………….. (izena) ikastegian matrikulatutako ikasleak EHUko ikasletzat hartuko dira unibertsitateko zerbitzuak erabiltzeari dagokionean (ezarri, behar izanez gero, zein diren zerbitzu sarrerako eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak.

Bederatzigarrena.– Koordinazioa eta elkarlana.

1.– EHUren eta atxiki den ……………….. (izena) ikastegiaren arteko komunikazioa ordezkariaren eta ikastegi atxikiko Zuzendaritza organoaren bitartez gauzatuko da. Atxiki den ……………………….. (izena) ikastegi atxikiko dekano edo zuzendari dela eragotzi gabe, ezin izango du esku hartu EHUko Gobernu Kontseiluaren ordezkaritza hautatzean, Estatutuen 241.1. b) artikuluak EHUko ikastegientzat bakarrik gordetzen baitu eskubide hori. Atxiki den ………………. (izena) ikastegiko dekanoak edo zuzendariak Gobernu Kontseiluaren bileretan har dezake parte, baina, Gobernu Kontseiluaren Funtzionamendurako Arautegiak xedatzen duenez, nahiz eta hitz egin ahal izan, ez du bozkatzeko aukerarik izango. Halaber, bere ikastegiari dagokion Campuseko Batzarraren bileretan har dezake parte.

2.– Atxiki den ………………….. (izena) ikastegiko Zuzendaritza organoei entzun ondoren, errektoreak izendatuko du EHUk atxiki den

ordezkaria lanaldi osoan diharduten irakasle eta ikertzaile finkoen artetik, eta, ahal bada, doktorea izango da. Izendatuz geroztik, ……………………………….. (e)ko berezko kidea (ikastegi atxikiko kide anitzeko organo gorena) izango da, eta bere gain hartuko ditu indarreko arautegiak adierazitako eginkizunak.

3.– Arloan eskumena duen errektoreak edo errektoreordeak eskatuta, edo ordezkariak galdatuta, atxiki den …………… (izena) ikastegia behartuta egongo da akademi jarduerez eskatzen zaion informazio guztia ematera.

4.– Dena dela, gorako errekurtsoa aurkez dakioke errektoreari, unibertsitatearen ordezkariak hartutako ebazpenak direla eta.

5.– EHUko kideek atxiki den ...........................

6.– Atxiki den ………………(izena) ikastegia lankidetzan ariko da EHUrekin (gehitu, egonez gero, parte hartuko duten beste erakundeak) modu honetan: (azaldu lankidetza ekonomiko eta teknikoetarako erak).

7.– EHUk ikastegi atxikiko irakats eskaintza zabalduko du unibertsitateko berezko ikastegietako eskaintzekin batera.

Hamargarrena.– Unibertsitateko kideen esku hartzea.

1.– Atxiki den …………………….. (izena) ikastegiak, 557/1991 Errege Dekretuaren 11.a artikuluak xedatutakoak betetzeaz gainera, konpromisoa hartzen du bere arautegi eta gobernu organoetan zaindu eta aplikatzeko unibertsitateko kideen atal guztiak ordezkatuak izateko estatutuek duten printzipio nagusia.

2.– ………………………………. (erakunde publiko edo pribatu sustatzailearen izena) eta Euskal Herriko Unibertsitateak konpromisoa hartzen dute, dagozkien arloen eskumenetan, honakoak bultza daitezen, unibertsitatearen estatutuetan eta horiek garatzeko arauetan xedatutakoaren arabera: euskararen erabileraren normalizazioa irakaskuntzan eta unibertsitate zerbitzuetan, urritasuna duten pertsonak ikastegian integratu, kideen berdintasuna eta bereizkeriarik eza.

3.– Atxiki den ……………………….. (izena) ikastegiko irakasleak eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak EHUk bere langileentzat antolatzen dituen prestakuntza ikastaroez balia daitezke, EHUren beraren langileekin bete ezean, eta, hala balegokie, ezarritako prezioak ordainduko.

Hamaikagarrena.– Finantza alderdiak eta prezio publikoen ordainketa.

1.– Finantzen arloari dagokionez, atxiki den ………………………. (izena) ikastegiak EHUri emango dio haren bideragarritasuna ziurtatzen duten ekonomi bermeei buruzko informazioa, eta, EHUk eskatuz gero, indarreko legeriak jasotzen dituen gainerako alderdiei buruzko informazioa ere bai.

2.– Atxiki den ……………………. (izena) ikastegiak konpromisoa hartzen du EHUri ordaintzeko, ikasturte bakoitzeko lehen hiruhilekoan, Gobernu Kontseiluaren proposamenez, Gizarte Kontseiluak maila bakoitzerako jarritako ekonomi eskubideak.

Hamabigarrena.– Ikuskatzea.

1.– Hitzarmena betetzeari begira, atxiki den ……………… (izena) ikastegi atxikiak EHUren ikuskatze ahalmenak onartzen ditu.

2.– Atxiki den …………………… (izena) ikastegiak aldezlearen esku hartzea ahalbidetuko du ikasleen kexak, haren eskumenekin zerikusia dutenean, bideratzeko.

3.– Atxiki den ……………………. (izena) ikastegiak EHUri eman beharko dizkio berorrek eskatzen dizkion informazio guztiak.

Hamahirugarrena.– EHUren irudi korporatiboa.

Atxiki den ………………………….. (izena) ikastegiak bere jarduera guztietan agertuko du EHUri atxikitako ikastegia dela, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen irudi korporatiboa errespetatzeko konpromisoa hartzen du.

Hamalaugarrena.– Indarraldia.

1.– Hitzarmen honen indarraldia ………… (e)koa (zehaztu) izango da, maila handiagoko araudiren bat egon eta klausularen bat aldatzeko eskatu ezik. Bestela, hitzarmena luzatu egingo da ………….(e)z, baldin eta bi aldeetako batek, epea bukatu baino sei hilabete lehenago, ez berriztatzeko desiorik agertzen ez badu.

2.– Hitzarmen hau indarrean sartuko da sinatzen den egunetik. Atxiki den ………………. (izena) ikastegiko jardueren hasiera autonomia erkidegoak baimenduko du, hitzarmen honetako bigarren klausulan adierazitako ikasketen ikasketa plana homologatu ondoren, baldin eta estatu osoan balio duten titulu ofizialak lortzera zuzendutako ikasketak badira.

3. Atxiki den ……………………… (izena) ikastegiak hitzarmen honetako betebeharrak bete ezean, automatikoki ekarriko du EHUren administrazio tramiteak bertan behera uztea, baita ikasleekin zerikusia dutenak ere, ez betetze horren berri eman ondoren. Ebazpenaren berri emango zaio autonomia erkidegoari, beharrezko ondorioak sor ditzan.

—————————— (e)ko epean (jarri) hitzarmenaren aurkako jarduna aldatuko ez balitz, arloan eskumena duen Zuzendaritza Kontseiluko organoak atxiki den ……………….. (izena) ikastegiaren atxikipena kentzeko prozedura abiaraziko luke.

(sartu, kasuaren arabera, hitzarmena aldatzeko prozedura edo atxikipena kentzekoa)

GEHIGARRIA

Atxiki den ……………………(izena) ikastegiaren arautegia


Azterketa dokumentala