Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5081

IRAGARKIA, 250/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea bidali dela jakinarazteko eta interesatuak epatzeko dena.

Interesa duen orori hau jakinarazten zaio: Katixa Lezea Lafuente andreak 250/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2005eko maiatzaren 17ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Langileriaren Kudeaketa zuzendariaren 2005eko urtarrilaren 12ko ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa; izan ere, ebazpen horren bidez ezetsi egin zen erreklamazio bat, hain zuzen ere, Administrazio-kudeaketako Prozesuak eta Informatika-aplikazioetako Sistemak ikasgaietan ordezkapenak egiteko hautagaien zerrendaren funtzionamenduari buruzkoa.

Uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea jartzen zaie interesatu guztiei autoetan agertu eta pertsonatzeko (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 19a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

RICARDO BURUTARAN FERRÉ.


Azterketa dokumentala