Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2005eko urriaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5076

AGINDUA, 2005eko irailaren 28koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskola-garraioaren zerbitzua antolatzen du urtero, dagozkien ikastetxeetatik urrun bizi diren ikasleak eskolatzearren. Ikasleen kopurua, distantziak eta bidaia egiteko denbora kontutan hartuz zehazten dira ibilbideak.

Zenbait ikasleren kasuan, ordea, ezarritako ibilbide horiek ez dira egokiak. Horien artean, urritasun larriak dituzten umeek talde berezia osatzen dute, ezin baitituzte erabili eskolentzat jarritako lineak edo garraiobide publiko arruntak. Beraz, arreta berezia eskatzen dutenez, ikasle horiei beren bizilekutik ikastetxera egunero joateko modua eskaini behar zaie.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) VI. tituluan ezarritako xedapenei jarraiki (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren arloko diru-laguntzak arautzen dira titulu horretan), honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Deialdiaren xedea.

1.1.– Minusbaliotasuna dela eta hezkuntzuntza-premia bereziak dituzten ikasleak garraiatzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egin behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuetan izendaturiko kredituen arabera, hain zuzen ere, 1.023.402 euro erabiliko ditugu horretarako, EAEko aurrekontu orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partidaren kargura.

1.2.– Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, adierazitako kopurua aldatu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk bete ondoren agortu gabe geratu diren baliabide ekonomikoen arabera.

Aldaketa horren berri, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da.

2. artikulua.– Eskakizun orokorrak.

2.1.– Behar berezi iraunkorrak izan eta ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten ikasleak baliatu ahal izango dira agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzez:

a) 2005-2006 ikasturterako ikastetxe publiko batean matrikulatuta egotea.

b) 2005eko abenduaren 31n 21 urtetik gora ez izatea.

c) Minusbaliotasunaren ziurtagiria aurkeztea, horretarako eskumena duen lurralde mailako erakunde batek egindakoa: Honako hauek jaso beharko dira bertan: minusbaliotasun-mota, gradua eta garraio bereziaren beharrik duen ala ez; ezinezkoa gertatu behar zaio eskola-garraioa arrunta erabiltzea.

d) Dagokion lurralde-ordezkaritzak izendatu edo baimendutako zentrora, egunero, astero edo noizean behin joan beharra izatea.

e) Bere beharrak aseko dituen zentro publikorik herrian ez dagoelako, derrigorrez lekuz aldatu beharra izatea. Kasu honetan, eraginpeko eremuari dagokion zentro publikoan hartu beharko du eskola.

f) Doaneko garraiorik edo entitate publikoek edo pribatuek erabat ordaindutako garraiorik ez izatea.

g) Salbuespen gisa, itunpeko zentro batean eskolatuta egotea, Lurralde Ordezkaritzak espreski erabaki duelako. Honako hauek izan daitezke erabaki horren zioak: bizi den lekuari dagokion eremuaren barruan ikaslearen behar berezietarako zentro publiko egokirik ez egotea edo behar horien espezikotasunak hala eskatzea.

2.2.– Ezingo dira onuradun izan Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.

2.3.– Eskabideren batean agindu honetan espresuki aipatzen ez den egoera bereziren bat aurkeztuz gero, 4. artikuluan aipatzen den Balorazio Batzordeak aztertuko du horren egokitasuna.

3. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

3.1.– Ikaslearen etxebizitzatik ikastetxera haren minusbaliotasunerako egokitutako garraio publikorik egonez gero, diru-laguntzak garraiorik merkeena hartuko du bere baitan.

Irizpen orokor honetatik kanpo geldi daitezkeen kasuetan, horretarako sortuko den Balorazio Batzordeak hartuko du erabakia.

3.2.– Ikasleak ibilgailu partikularrez garraiatu behar badira, kilometroen kopurua 0,24 euroz biderkatuz aterako da asignazioaren zenbatekoa.

4. artikulua.– Balorazio Batzordea.

2. artikuluko 2. puntuan eta 3. artikuluko 1. puntuan aipatzen den Balorazio Batzordearen buru Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izango da, edo berak ordezkaritarako izendatzen duen pertsona. Honako kide hauek osatuko dute batzordea:

– Hezkuntza Bereziko Zerbitzuko burua.

– Lurralde Ordezkaritzetako Hezkuntza Bereziaren Kudeaketarako Unitate arduradunak.

– Aukera-Berdintasunerako Zerbitzuko kide bat.

5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.

5.1.– Ikasleak bere ikastetxeko zuzendariari egingo dio eskabidea, I. eranskineko eredua erabiliz.

5.2.– Ikastetxeek aurkeztu beharko dute asignazio hauetaz baliatu nahi duten ikasleen zerrendaren proposamena, II. eranskinean eskaintzen den ereduaren arabera, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetakoren batean.

2005eko urriaren 31n amaituko da proposamenak aurkezteko epea.

5.3.– Garraiorako banan-banako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, diru-laguntza eman ala ez erabakitzean funtsezko eragina duen ezer berezirik gertatuz gero, agiri bidez azaldu eta egiaztatu beharko dira gertaerok, eta ikastetxeak ziurtatu, kontuan hartu ahal izateko.

Horrelakorik gertatzen bada, eskabidea 2005-2006 ikasturtea amaitu aurretik egin beharko da, eta kreditu nahikoa baldin badago emango da laguntza.

6. artikulua.– Laguntzei buruzko ebazpena.

Balioespen-batzordeak proposamena Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari bidali beharko dio, proposamenak aurkezteko epea amaitzen denetik 30 egun naturaleko epean. Sailburuordeak 2005eko abenduaren 15a baino lehenago eman beharko du ebazpena; erreklamazioak eta agindu honetako 5.3. artikuluan jasota dauden kasuak, berriz, 2005-2006 ikasturtea amaitu baino lehenago ebatzi beharko dira.

Laguntza lortu duten eskatzaileen zerrendak dagozkien Lurralde Ordezkaritzetan argitaratzeko aginduko da.

Epe horren barruan berariazko ebazpenik ematen ez bada, ezetsitzat jo beharko da eskabidea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako; hori horrela izanik ere, lege horren arabera, Administrazioak eman egin beharko du berariazko ebazpena.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. artikulua.– Laguntza ordaintzea.

Izendatu diren diru-laguntzen ordainketa aldi batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten zentroetara bidaliko da diru-zenbateko osoa. Zentroek dena batera ordainduko diete ikasleei, deialdiari ebazpena emandakoan. Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzaren aurrean justifikatu beharko du zentroak ordaindu izana, ordezkaritzak emandako aginduei jarraituz.

8. artikulua.– Onuradunaren betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak orokorki aipatzen dituen obligazioez gain, agindu honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek obligazio hauek bete beharko dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Onuradunen zerrendak argitaratu eta hamar egunetara oraindik ez badute berariaz eta idatziz adierazi ez dutela laguntza onartzen, onartu egin dutela ulertuko dugu.

b) Diru-laguntza helburu jakin batera ematen dugu, eta horretarakoxe erabili behar da.

c) Diru-laguntza eman zaion jardueraren izaera edo helburuan funtsezko aldaketa eragiten duen gorabehera ororen berri ematea, eta, lurralde-ordezkaritzek, Aurrekontuetako eta Kontrol Ekonomikoko Zuzendaritzak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren eginkizunetan dihardutela deialdi honen kontura eskuratutako diru-laguntzen gainean eskatzen dieten informazioa ematea.

9. artikulua.– Diru-laguntzen kontrola.

Onuraduna zentrora joaten ez bada edo zentroan baja ematen badu, ikastetxeek Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari itzuli beharko diote emandako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, ordainketa eginda badago, zenbateko osoa edo justifikatu gabeko zatia itzul dezala eskatuko diote ikasleari.

Itzultzeko espedienterik zabaltzen bada, abenduaren 27ko 698/1991 Dekretuko Bigarren Tituluari jarraituko zaio; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du dekretu horrek.

Halaber, 2005-2006 ikasturtea amaitu baino lehen, diru-laguntzaren zenbatekoa egunero edo astero ikastetxera joan beharrak sortu dituen gastuak ordaintzeko erabili dela justifikatu dezatela eskatuko diete ikasleei.

Justifikazio-agiri horiek (txartelak, fakturak, zinpeko deklarazioa ibilgailu partikularra erabiltzen bada, e.a.) ikastetxean artxibatuko dira, behar izanez gero konprobatu ahal izateko.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Agindu honetan arautzen ez direnetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/92 Legeak -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuak- xedatutakoa aplikatuko da horren osagarri.

Bigarrena.– Agindu honetan aipatutako diru-laguntzak bat etorri beharko dute bertan finkatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan, azaroaren 11ko 1/1977 Legegintza Dekretu bidez onartua, finkatutakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epearen barruan.

Bigarrena.– Honako agindu honek ondoreak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 28a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

I. ERANSKINA
IKASLEAREN ESKABIDE-EREDUA 2005-2006 IKASTURTERAKO

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak: 	

NAN 	

Helbidea: 	 kalea. Herria:

Probintzia: 	 Jaiotze-data:

ESKARI-EGILEAREN 2005-2006 IKASTURTEKO DATU AKADEMIKOAK

– Zein zentrotan dabilen 	

– Ikasketa-maila 	

– Ikustertea 	

– Eredua 	

DEIALDIKO DATUAK

– Etxetik ikastetxera dagoen tartea (JOANA) 	 Km/mt

– Bide hori zenbat aldiz egunean: 	

– Eskaturiko garraiobidea

n TRENA

n AUTOBUSA

n TAXIA

n NORBERAREN IBILGAILUA

Horiek horrela, eskola-garraiorako banan-banako diru-laguntzen 2005-2006 ikasturterako deialdira biltzeko eskaria egiten dut eta horretarako, ondoko zinpeko aitorpena izenpetzen dut, ondokoak egiaztatuz: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez nagoela; bestetik, deialdiak onuradun izateko eskatzen dituen baldintzak betetzen ditudala.

Data: ............................	

Eskari-egilearen izenpea	

IKASTETXE PUBLIKOKO zuzendaria 	

	

II. ERANSKINA
2005-2006 ikasturterako eskabide-eredua.

Zuzendariaren izen-abizenak: 		

Ikastetxe publikoa: 		

Non dagoen: 		

	 kalea, ................zk.	

Ikasle hauei garraiorako banan-banako diru-laguntza emateko eskatu nahi du.

Izen-abizenak	Adina	Maila	Ikasturtea	Eredua	 Ikaslearen helbidea	(1)	IPra 	Zenbat 	(2)	Zenbat 	Guztira

					Kalea	Herria		zenbat 	aldiz 		egun 	zenbat

								Km 	egunean		 eskola-

								(joana)			 egutegian.

						

											

											

											

											

											

											

											

											

(1) ESKATURIKO GARRAIOA	2) EGUNEAN ZENBAT	Zerrenda honetako ikasleek bai betetzen dituzte –hala dela diot- Hezkuntza, 	

Trena: TR	Norberaren ibilgailua	Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ...................(e)ko aginduko baldintzak	

Autobusa: A	eskatzen baduzu, zutabe		

Taxia: T	horretan 0.24 euro jarri		

Norberaren ibilgailua: NI	 	

			Iz.: Ikastetxeko zuzendaria


Azterketa dokumentala