50. zk., 2004ko martxoaren 12a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osasun Saila
1354
107/2004 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, hutsik dauden destinoak esleituko dira, eta pertsonal estatutarioa izendatuko da, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako destinoak betetzeko, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kudeaketa sanitarioko unitateetan. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 26ko 270/2002 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kudeaketa sanitarioko unitateak) betetzeko aukeraketa-probetarako deia egin zen. Deialdi hori maiatzaren 21eko EHAAn, 94 zenbakian, argitaratu zen. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 3ko 512/2003 Ebazpenaren bidez, pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko, eta, fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategoriako destinoak (Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kudeaketa sanitarioko unitateak) betetzeko aukeraketa-probetako oposizio-aldia gainditu dutenen behin betiko zerrenda (lortutako puntuen arabera antolatutakoa) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen. Izangaien behin betiko zerrendaren aurka gora jotzeko errekurtsoak aurkezteko epea igarota, eta errekurtso horiek ebatzita, aipatutako deialdiaren 5.8 oinarrian ezarritakoari jarraituz, esleitu beharreko destinoak esleituko dira, eta dagozkien izendapenak egingo dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez; ondoren Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horregatik guztiagatik eta langileak direla-eta indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, ondokoa
Lehena.– Fakultatibo medikoen lanbide-taldean, mediku kategorian, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako kudeaketa sanitarioko unitateetan hutsik dauden destinoak betetzeko esleipenak egitea, eta pertsonal estatutarioaren egoerara helduko diren langileen izendapenak egitea, ebazpen honekin batera doan eranskinean ezarritakoaren arabera. Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute, bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko; epe hori esleipen-ebazpena Euskal Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen. Destinoko lanpostuaz jabetzeko ekitaldia Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian izango da, egoitza zentralean, eta esleipendunek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ekitaldi horretan: 1.– Txanda irekian lehiatu diren izangaiek: – Elkargoko inskripzio-egiaztagiria. – Zinpeko aitorpena edo hitzematea, hau jakinarazteko: ez dutela diziplinako espediente baten bidez inongo Administrazio Publikotako zerbitzutik bereizi, eta ez dagoela inhabilitatuta zeregin publikoetan jarduteko. – Mediku-azterketa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Prebentzio-zerbitzuak emandakoa, destinoko lanpostua behar bezala betzeteko gaikuntza psikofisikoa baduela egiaztatzeko. Horretarako, idatzizko jakinarazpena bidaliko zaie esleipendunei eskabidean agertzen den helbidera, eta hor adieraziko zaie zein zentrotan egin behar duten mediku-azterketa. Minisbaliatu-egoera aitortuta duten esleipendunek, berriz, mediku-azterketa horretan egiaztatu behar dute esleitu zaien destinoko lanpostua betetzeko behar besteko gaitasuna badutela; horrez gain, hala dagokionean, txosten berean adierazi beharko da lanpostuan zein moldaketa egin behar den minusbaliatuaren lanari egokitzeko. 2.– Barne-sustapeneko sistemaren bidez lehiatu direnek aurkeztu beharreko dokumentazioa: – Elkargoko inskripzio-egiaztagiria. Esleipendunak, gorago ezarritako epean, adierazitako dokumentazioa dakartela aurkezten ez badira, edo, dokumentazioa aztertuta, 3.2 oinarri-arauan eskatutako betekizunen bat bete gabe dagoela ikusten bada, ezin izango dira langile estatutario gisa esleitu zaien lanpostuaren jabe egin, eta baliorik gabe geratuko dira ordura arteko jarduketak; horrez gain, hasierako eskaera faltsutzegatik izan dezaketen erantzukizuna ere eskatu ahal izango zaie. Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira aurkeztu ezean dagokion epearen barruan, edo, hala badagokio, emandako luzapenean, hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak galduko dituztela. Orain arte adierazitakoari jarraituz, lanpostuaz jabetzeko ekitaldia bete duten esleipendunak, egin beharreko eginbideak egin eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, osasun-zerbitzuetan esleipendunetako bakoitzari dagokion erakundean. Hirugarrena.– Deialdiko 9. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 20a. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, JOSU I. GARAY IBAÑEZ DE ELEJALDE.
NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA	 15.914.745	RODRIGUEZ LE HALPER, JUAN MARIA	 ADMINISTRAZIOA - 		GIPUZKOAKO EKIALDEKO ESKUALDEA	 		ADMINISTRACIÓN- 		COMARCA GIPUZKOA ESTE	 NAN	IZENA ETA DEITURAK	ESLEITUTAKO LANPOSTUA	 DNI	NOMBRE Y APELLIDOS	PLAZA ADJUDICADA	 11.925.261	FERNANDEZ PEÑALBA, GEMMA	BASURTUKO OSPITALEA	 		HOSPITAL BASURTO	 16.264.830	ECHAVARRI LASA, MARIA JOSEFA	DONOSTIA OSPITALEA	 		HOSPITAL DONOSTIA	 15.942.293	ZAVALA AIZPURUA, ELENA	DONOSTIA OSPITALEA	 		HOSPITAL DONOSTIA	 72.568.182	BASTERRECHEA PEÑA, FRANCISCO JAVIER	 ADMINISTRAZIOA 		GIPUZKOAKO MENDEBALDEKO 		ESKUALDEA	 		ADMINISTRACIÓN 		COMARCA GIPUZKOA OESTE	 22.718.656	ORTUETA CHAMORRO, PEDRO JAVIER	 ADMINISTRAZIOA 		URIBE-KOSTAKO ESKUALDEA	 		ADMINISTRACIÓN 		COMARCA URIBE	 16.255.051	GUTIERREZ MENDIGUREN, FELIX MARIA	 TXAGORRITXU OSPITALEA	 		HOSPITAL TXAGORRITXU	 15.937.013	DIEZ AZURMENDI, LUISA	MENDAROKO OSPITALEA	 		HOSPITAL DE MENDARO	 15.934.499	IRUIN SANZ, ALVARO	ADMINISTRAZIOA - ARABAKO ESKUALDEA	 		ADMINISTRACIÓN - COMARCA ARABA 42.810.154	CABALLERO PEREZ, SINESIA	 ADMINISTRAZIOA - EZKERRALDEA- 		ENKARTERRIKO ESK.	 		ADMINISTRACIÓN - COMARCA 		EZKERRALDEA ENKARTERRI	EBATZI DUT:
ERANSKINA / ANEXO
KSU MEDIKUA / MÉDICO DE LAS U.G.S.
BARNE SUSTAPENEKO TXANDA / TURNO PROMOCION INTERNA
TXANDA IREKIA / TURNO LIBRE