Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
7168

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 10ekoa, Osasun sailburuordearena, ikerketa-lan komisionatuak egiteko diru-laguntzak emateko dena.

2003ko ekainaren 24ko Aginduaren bitartez, ikerketa-lan komisionatuak egiteko diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, 2003ko uztailaren 14ko EHAAn argitaratuta.

Balorazio Batzordearen proposamena aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehena.– Ikerketa-lan komisionatuak egiteko diru-laguntzak ematea ondorengo zerrendan zehaztutako eskaera-egileei:

I.– OSAKIDETZA.

(Ikus .PDF)

II.– BESTELAKO ERAKUNDEAK.

(Ikus .PDF)

Bigarren.– Deialdia egiteko aginduan finkatutako lehentasun-irizpideak kontuan izanik, edo eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa denbora zein era egokian aurkuztu ez dela aintzat hartuta, aurrekontuak dituen mugak kontsideratuta, ebazpen honetan jasotako emakiden artean agertzen ez diren eskabideei ezezkoa ematea.

Hirugarrena.– Honako ebazpen honek ez du administrazio-bidea ixten, eta, beraz, honen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkez lezakete Osasun sailburuari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horrez gainera, ongi iritzitako beste edozein lege-egintza ere erabil lezakete interesatuek.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 10a.

Osasun sailburuordea,

RAFAEL CERDÁN ARANDIA.


Azterketa dokumentala