Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7165

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 30ekoa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena, uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren esparruan laguntzak emateko baliabideak gehitu egin direla publiko egiteko dena. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan teknologi ikerketa, garapen eta berrikuntzarako ekintzei (INTEK programa) laguntza emateko neurriak ezartzen ditu 2003 ekitaldirako.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 15eko Aginduak ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako proiektuak egiteko laguntzetarako deialdia egiten zuen 2003 ekitaldirako uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren esparruan. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoan teknologi ikerketa, garapen eta berrikuntzarako ekintzei (INTEK programa) laguntza emateko neurriak finkatzen ditu. Era berean, laguntzak emateko prozedura ere arautzen zuen aipatutako aginduak.

INTEK programaren barruan guztira eskatutako laguntzen zenbatekoari atxikiz eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuetarako dituen aurrekontu baliabideen arabera, bidezko da bertan finkatzen diren laguntzetarako fondoak gehitzea 2003 ekitaldirako.

Ondorioz, aipatutako aginduaren 1. artikuluan finkatutako eskumenei atxikiz eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzen dituen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan xedatutakoa betez, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 24.244.301,68 euro arte gehitzea ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikorako proiektuak egiteko deialdiaren 2003ko apirilaren 15eko Aginduan 2003 ekitaldirako aurreikusitako baliabide ekonomikoak, Euskal Autonomia Erkidegoan teknologi ikerketa, garapen eta berrikuntzarako ekintzei (INTEK programa) laguntza emateko neurriak finkatzen dituen uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuaren esparruan, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza programa batzuk burutzean agortu ez diren aurrekontu baliabideen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epearen barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 30a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala