Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7161

AGINDUA, 2003ko abenduaren 23koa; honen bidez, aldatu egiten da Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatuko duten autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren Agindua.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko maiatzaren 21ean emandako Aginduaren bidez (2003ko ekainaren 12ko EHAAn, 115. zk.koan), Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatuko duten autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa arautzen da.

Agindu honek laguntza-programa berria ezarri zuen. Horretarako, ekonomia sustatzeko hainbat laguntza-mota ezartzen dituen ekainaren 27ko 121/2000 Dekretuan xedatutakoa garatu zuen, zehazki 32 ter artikulua; hau 121/2000 Dekretua hirugarren aldiz aldatu zuen apirilaren 15eko 90/2003 Dekretuak barneratu zuen eta Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatuko duten autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa ezartzen du.

Laguntza-programa hau aplikatzerakoan beharrezkoa ikusi da laguntza horien balizko onuradunen kopurua gehitzea eta, ondorioz, programa hauek beste eremu batzuetara ere zabaltzea.

Halaber, araua eraberritzearekin batera argitaratutako xedapenaren testuan antzeman den akats material edo gramatikala zuzenduko da.

Aurreko guztia ikusita, beharrezkoa da Aginduaren artikuluetan zenbait aldaketa egitea.

Hori dela bide, ondokoa

XEDATU DUT:

Lehen artikulua.– Aldatu egin da Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatuko duten autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko maiatzaren 21ean emandakoa. Zehazki horren 3. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu da eta honela idatzita geratu da:

"1.–Agindu honetan aipatzen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte toki-erakundeek, hauen bidez eratzen diren edo hauen partaidetza duten entitate edo elkarteek, fundazioek eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden turismo-enpresa txiki eta ertainek, baldin eta eskaera egiteko unean beren establezimenduek dagokion jarduera-baimena edo sailkapena badute eta honelako kategoriaren batean barneratzen badira:

a) turismo-ostatuko establezimenduak

b) jatetxeak: jatetxeak eta kafetegiak, baldin eta horien edukiera baimendua gutxienez 70 eserlekukoa bada"

Bigarren artikulua.– Aldatu egin da Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatuko duten autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko maiatzaren 21ean emandakoa. Zehazki horren 5. artikuluko 1.2 idatz-zatia aldatu da eta honela idatzita geratu da:

" 1.2. Horren ondoriozko prestakuntza-ekintzak eskaintzea:- gehienez 60 euro ordu teoriko bakoitzeko. Gehienez 90 euro ordu teoriko-praktiko bakoitzeko"

Hirugarren artikulua.– Euskal Herriko turismo-establezimenduetan segurtasuna bermatze aldera autobabes-planak nahiz hauen ondoriozko prestakuntza-ekintzak garatzeko laguntzen programa arautzen duen Aginduan, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko maiatzaren 21ean emandakoan, h), i) eta j) letrak erantsiko zaizkio 8. artikuluko 4 idatz-zatiari. Honela diote:

" h) Toki-erakundeek, gainera, diruz laguntzen den eta diru-laguntza eskatzeko zioa den jarduera onesteko gorbenu-organo eskudunak eman duen erabakiaren ziurtagiria ekarri beharko dute."

" i) Toki-erakundeek eratzen dituzten edo horien partaidetza duten erakunde edo elkarteek honakoak ekarri beharko dituzte: administrazio-kontseiluak edo organo eskudunak emandako erabakiaren ziurtagiria eta entitatearen egiaztagiriak (eratze-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren kopia)"

"j) Fundazioek, gainera, Estatutuen kopia eta dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzen duten agirien kopia ekarri beharko dituzte. "

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Turismo sailburuordeari ahalmena ematen zaio agindu hau betetzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko, baita agindu honi buruz sortzen diren zalantzak argitzeko ere.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 23a.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala