Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7156

329/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, lanerako laguntzak arautzen dituena.

Eusko Jaurlaritzak 2003-2006ko Enplegua Sustatzeko Erakunde Arteko Plana onartu zuen 2003ko uztailaren 22ko bilkuran eta, hain zuzen ere, Plan horrek osatzen du Gobernuaren ekintzarako konpromisoa enplegu-politika aktiboen arloan. Eusko Jaurlaritzak arlo honetan duen aitzindaritza areagotzeko asmoa du eta, horretarako, enpleguaren mailak eta kalitatea, eta lan-merkatuan sartzeko arazo handienak dituzten giza taldeen laneratze-gaitasuna hobetzen eraginkortasunez lagunduko duten neurri eta tresna berriak bultzatuko ditu, langabeziaren arazoa denentzat berdina ez dela kontuan hartuta; izan ere, giza talderik behartsuenen eta laneratzen zaila duten pertsonen artean agertzen da bereziki.

Izan ere, gure lan-merkatuan sortzen diren enplegu-aukerak ez daude berdintasunez banatuta langabezian dauden pertsona guztien artean, eta lan-esperientziarik eza, adina, generoa, gizarte edo familia egoera eta ezintasun edo gaixotasunen bat izatea giza talde batzuek enplegu bat aurkitzeko aukerak oztopatzen dituzten faktoreak direla egiazta daiteke. Ondorioz, Planaren helburuak ondokoak dira: lehenik eta behin, lan-merkatuaren diagnostikoa egitea lan-merkatuan sartzeko zailtasunik handienak dituzten langabetuak identifikatzeko, ondoren langabetu horiei lan-merkatuan sartzea eragozten dieten oztopoak zehaztea eta, azkenik, herritar-sektore horiei enpleguaren bidea zailtzen dieten trabak kentzeko jardun-neurri zehatzak eta berariazkoak ezartzea.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, enplegu-arloan langabetuek laneratzeko aurkitzen dituzten oztopoak kentzeko baliagarriak izango diren laguntzak ezartzen ditu Dekretu honetan. Horrela beraz, langabetu behartsuenen kontratazioa bultzatzen du, emakumeen aldeko lehentasunezko ahalegina egiten du eta, kontratazio-modalitateari eta soldata-baldintzei dagokienez, kalitateko enpleguak lortzearen alde egiten du. Lan-merkatuan aldi baterako kontratuen kopurua handia izatea eragozpen handia da langabetu horiek kalitateko enplegua lortu ahal izateko, eta hori ezegonkortasun-faktore garrantzitsua da bizitzan eta gizartearekiko harremanetan. Hori dela-eta, Dekretu honen bidez diru-laguntza bidezko babes tinkoa eman behar zaie kontratazio mugagabeari eta aldi baterako kontratuen luzapen mugagabeari.

Ondorioz, enplegurako laguntzei buruzko Dekretu hau enplegu-politika aktiboetarako tresna arau-emailea da 2003-2006ko Enplegua Sustatzeko Erakunde Arteko Planaren esparruan. Dekretuak, alde batetik, laneratzen zaila duten langabetuak kontratatzeko laguntzak arautzen ditu (Planak berak lan-merkatua aztertu ondoren ezartzen dituenak), eta bestetik, hainbat Dekretutan jasota dauden eta orain indargabetuta geratu diren jardun batzuk (enpresetan plantillen berrikuntza sustatzearen, lan-denbora banatzearen eta aparteko orduak kentzearen ingurukoak) eta lana eta familia bateragarri egiteko neurriak biltzen ditu arau berean. Dena den, Seme-alabak dituzten Familiei laguntzeko Erakundeen Planak, Gobernu Kontseiluak 2001ko uztailaren 3ko saioan onartutakoak, jasotzen zituen zegoeneko azken horiek.

Enplegurako Laguntzei buruzko Dekretuak, zehazki, ondoko bost jardun-ildoak garatzen ditu:

II. Kapituluan jasota dagoen lehen laguntza-ildoak helburu hirukoitza du: lehenik eta behin, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten giza taldeetako pertsonen laneratzea erraztera zuzenduta dago. Horretarako, lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dauzkaten dituzten giza taldeetako langabetuen kontratazio mugagabea edo aldi baterakoa eta aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzea laguntzen da diruz, emakumeen egoera are okerragoa dela kontuan hartuta. Hori dela-eta, laneratzea errazteko, II. Kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntzak %25ean gehitzen dira kontratuak emakumeei egiten bazaizkie.

Laguntza-ildo honen bidez lortu nahi den bigarren helburua hiru hilabeteko aldi batean gutxienez 30 pertsonak osatuko duten talde baten kontratazioa (mugagabea edo aldi baterakoa) bultzatzea da. Nolanahi ere, aldi horretan egin beharreko kontratu guztien erdiak lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten giza taldeetako langabetuei egingo zaizkie.

Hirugarren eta azken helburua enpresaburu indibidualen esparruko kontratazioa sustatzea da. Horrela beraz, horien soldatako lehen langilearen kontratazio mugagabera eta aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzera zuzenduta dago laguntza, eta kasu horretan ez da beharrezkoa adierazitako giza talderen batekoa izatea.

Dekretuaren III. Kapituluan jasotako bigarren laguntza-ildoaren helburua txanda-kontraturako laguntzen bidez enpresetan plantillaren berrikuntza bultzatzea da. Eusko Jaurlaritzak, jardun-ildo honen bidez, Lan Harremanen Kontseiluko kideek 1999ko urtarrilaren 15ean (bere baitan izandako elkarrizketa-prozesuaren ondoren) izenpetu zuten "Enpleguari buruzko akordioa" izenekoa berresten du diru-laguntzen alderditik. Enpleguari buruzko akordioaren barruan kokatzen da, halaber, plantillak ordezkatzeko eta berritzeko lanbide arteko akordioa ere, eta akordioa izenpetzeko aktan bertan ezarrita dagoenez, "alderdi izenpetzaileek nahitaez bete beharreko akordioa baita, eta administrazio publikoei aurkeztu behar zaie akordio hori, izenpetutakoaren eraginkortasuna bermatzeko bete behar diren alderdiak adostu ahal izateko".

III. Kapitulu honen 1. Sekzioan, enpresek langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonekin edota iraupen jakineko kontratu bat itunduta duten langileekin egiten dituzten eta Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuen diru-laguntzak arautzen dira, betiere txanda-kontratu horiek lanaldi osokoak eta mugagabeak badira edota, iraupen jakinekoak izanez gero, amaitzen direnean kontratu mugagabe bihurtzeko hasierako konpromisoa jasotzen badute. Era berean, txanda-kontratua izenpetzen duen pertsona enpresan iraupen jakineko kontratu batekin lanean ari bada, txanda-kontratuaz gain kontratazio gehigarri bat egin beharko du enpresak langabetu gisa inskribatuta dagoen pertsona batekin, eta kontratuaren iraupena arestian adierazitako aldi baterako kontratua amaitzeko geratzen den denborakoa izango da gutxienez.

III. Kapituluaren 2. Sekzioan kooperatiba-sozietateetan plantillak berritzeko laguntzak arautzen dira. Diruz lagunduko diren jardunak ondokoak izango dira: kooperatibako bazkide langileek edo lan-bazkideek lan-jarduera uztea (betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira) eta bazkide langabetuak kontratatzea adierazitako lan-jarduera uztearen ondorioz geratutako lanpostu hutsak betetzeko.

Dekretuaren IV. Kapituluan jasota dagoen hirugarren laguntza-ildoak lan-denboraren banaketa sustatzeko jardunak biltzen ditu. Horretarako, 1. Sekzioan enpresetan aparteko orduak kentzera zuzendutako laguntzak arautzen dira eta langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonen kontratazioak lagunduko dira diruz, aparteko orduak egiteko aukera kentzea aurreikusten duen enpresaren eta langileen edota bazkide langileen edo lan-bazkideen arteko itun kolektibo baten ondorioz.

2. Sekzioan, enpresek itun bat izenpetu duten edota lanaldia murrizteko edo horretaz liberatzeko aukera jakin batzuei atxiki zaizkien langileak edota bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezkatzeko egiten dituzten kontratazioetarako diru-laguntzak arautzen dira. Nolanahi ere, adierazitako kasu horietan guztietan lanpostuaren erreserba edo lanaldi arruntera itzultzeko aukera bermatuta izan beharko dute ordezkatzen diren pertsonek.

Dekretuaren V. Kapituluan jasota dagoen laugarren laguntza-ildoa toki-esparruko Enplegu/Prestakuntza Proiektuen barruan egiten diren lan-kontratuak diruz laguntzera zuzenduta dago, prestakuntza-faseak enplegagarritasuna hobetzera eta laneratzea sustatzera bideratutako neurriak arautzen dituen Dekretuan xedatutakoari jarraiki diru-laguntza jaso duenean. Lan-kontratu horiek ez dira egingo jarduera normalak egiteko edo erakunde eskatzailearen ohiko zereginak egiten dituzten langileak ordezkatzeko. Gainera, lanaldi osoan egin beharreko 6 hilabete jarraituko iraupena izango dute (edota kontratua lanaldi partzialekoa denean dagokion iraupen baliokidea). Soldata Hitzarmen aplikagarrian ezarritakoa izango da.

Dekretuaren VI. Kapituluan jasota dagoen bosgarren eta azken laguntza-ildoaren xedea lana eta familia bateragarri egitea da. Laguntza hauen onuradunak honakoak dira:

– batetik, sei urtetik beherako seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartzeko eskubideez baliatzen diren besteren konturako langileak, zentzurik zabalenean ulertuta, edo, nahiz eta sei urtetik gorakoak izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duten seme-alabak dituztenak.

– bestetik, aipatutako eskubideez baliatzen diren langileak ordezkatzeko langabetu gisa inskribaturikoak lanaldi oso edo partzialerako kontratatzen dituzten entitate pribatuak –izaera juridikoa edozein dutela ere eta irabazi asmorik izan ala ez–, betiere ordezkatutako langileek Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan lan egiten baldin badute.

Langileentzako diru-laguntza horien bitartez egoera horietan gertatzen diren soldata-murrizketak konpentsatu nahi dira; ostera, entitate pribatuei zuzendutakoen xedea ordezkapenerako egiten diren bitarteko kontratuek sortutako gastuak arintzea da, gertakizun arruntei dagokien kotizazioaren %100erainoko hobaria emanez.

VI. Kapitulu horrek, bestalde, gizonezkoen aldeko ekintza positiboko eragile bat barne hartzen du. Kasu honetan, laguntza ekonomikoen kopurua gehitu da planaren printzipioekin bat datorren familia-arduren banaketarako eredu berri bat sustatzeko. Neurri horren bitartez gizonezkoen eta emakumezkoen eginkizunetan aldaketa bat eragin nahi da, azken horiek seme-alaben zaintza eta arretan inplikatzeko.

Adierazi ditugun laguntza-ildoei hertsiki lotuta, VII eta VIII. Kapituluek, alde batetik, diru-laguntzak emateko arau orori dagozkion baldintzak arautzen ditu, eta bestetik, guztientzat komunak diren xedapenak. Hala ere, dokumentazioari dagokion atalari dagokionez, laguntza-ildo bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa arautzen da zazpi eranskinetan.

Diru-laguntza izaerakoa den Dekretu hau Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9.2, 10.12, 10.39 eta 12.2 artikuluekin zerikusia duen 10.25 artikuluko eskumenei buruzko titulu orokorraren barruan kokatzen da.

Horren indarrez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez, organo aholku-emaileei entzun eta gero, eta 2003ko abenduaren 23an Jaurlaritzako Kontseiluan eztabaidatu eta onartu eta gero, honakoa,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Dekretu honen xedea Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez enplegu-arloan emango dituen laguntzen esparrua arautzea da. Laguntza horiek ondoko jardun-ildoen bitartez emango ditu:

a) Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten giza taldeetako pertsonen laneratzea errazteko kontrataziorako laguntzak.

b) Plantillak berritzeko laguntzak.

c) Lan-denbora banatzeko laguntzak.

d) Toki-eremuko Enplegu/Prestakuntza proiektuetarako laguntzak.

e) Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

1.– Indarrean sartzen direnetik aurrera egiten diren jardunei aplikatu zaizkie Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.

2.– Dekretu honen Kapituluetan aurreikusitako kontratazio bidezko laguntzak berriz, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan lan egiteko izenpetutako lan-kontratuetan aplikatuko dira.

3. artikulua.– Diru-laguntzaz salbuetsitako jardunak.

1.– Ez du diru-laguntzarik jasoko enpresariaren ezkontidearen kontratazioa, ez eta aurreko edo ondorengo ahaideena, edo odoleko, ezkontzako edo adopzioko alboko ahaideena ere, 2. gradura arte (hori barne). Era berean, ez du diru-laguntzarik izango, izaera pertsonalistako sozietateen kasuan, bazkide diren aipatutako ahaide horien kontratazioa, ez eta mota orotako sozietate, elkarte edo korporazio gisa eratutako entitateen gobernu eta zuzendaritza-organoetako bazkide edo partaideen ahaideena ere. Salbuespen hori ez da aplikatuko III. Kapituluaren 2. Sekzioaren babesean diru-laguntza eskatuta duten kontratazioetan, kontratua egiten duen kooperatiba-sozietatean bazkide langile edo lan-bazkide gisa edo norberaren edo besteren konturako langile gisa lan egiten duten pertsonen kopurua 50etik gorakoa denean.

2.– Gizarte Ekonomiako enpresetan izan ezik, bazkideen kontratazioak ez dira Dekretu honetan ezarritako laguntzen xede izango. Era berean, 6.1 artikuluko k) atalean definitutako giza taldekoak diren pertsonak gizarte-ekonomiako enpresetan sartzeko aukerak ez du diru-laguntzarik izango pertsona horiek bazkide sortzaile direnean.

II. KAPITULUA
LAN-MERKATUAN SARTZEKO ZAILTASUN HANDIENAK DITUZTEN GIZA TALDEETAKO PERTSONEN LANERATZEA ERRAZTEKO KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

4. artikulua.–Diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Kapitulu honen babesean, ondoko jardunek jasoko dute diru-laguntza:

a) Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden eta 6.1 artikuluan deskribatutako lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten giza taldeetakoak diren pertsonen kontratazioa –mugagabea edo aldi baterakoa– eta pertsona horien aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzea.

Diru-laguntzaz salbuetsita geratzen dira c) atalean aurreikusitako giza taldearen kontratazio mugagabea eta 6.1 artikuluko a) eta e) ataletan aurreikusitako aldi baterako kontratazioa.

Era berean, 6.1 artikuluko k) atalean definitutako giza taldekoak diren pertsonekin egindako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeak diru-laguntza jaso ahal izateko, beharrezkoa izango da epe mugagabe baterako luzatzen den aldi baterako kontratuak Dekretu honen babesean diru-laguntza jaso izana edo laneratzeko laguntzak arautzen dituen urtarrilaren 20ko 3/1998 Dekretuaren II. Kapituluaren kargura jaso izana.

b) Hiru hilabeteko aldi batean gutxienez hogeita hamar pertsonak osatutako talde baten kontratazioa, mugagabea edo aldi baterakoa (Dekretu honen ondorioetarako kontratazio kolektiboa izango dena). Kontratuak Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei egingo zaizkie. Nolanahi ere, hiru hilabeteko aldi horretan egin beharreko kontratu guztien erdiak 6.1 artikuluan deskribatutako langabetu-talderen bateko pertsonekin itunduko dira.

Kontratua egiten duen erakundeak, langileen kontratazio kolektiboa egin aurretik, lan-jardunerako plan bat aurkeztu beharko du Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren aurrean. Bertan, bete beharreko lanpostuen ezaugarriak, epeak, aurreikuspenak, prestakuntza-beharrak edo kontratazio kolektiboaren magnitudea zehazki definituko duten beste antzeko informazioak adierazi beharko dira.

Adierazitako hiru hilabeteko aldian gutxienez hogeita hamar pertsona kontratatzen direnean soilik emango da diru-laguntza. Hiru hilabeteko epea amaitu eta kontratu-iguripenak betetzen ez badira (gutxieneko hogeita hamar kontratuetara iritsi ez izanagatik edo kopuru horretara iritsita ere 6.1 artikuluan adierazitako taldeetako langabetuak kontratatzeko exijitutako erreserba egin ez izanagatik), diru-laguntza langabetu-talde horietako pertsonei egindako kontratuentzat baino ez dira emango.

c) Enpresaburu indibidual baten soldatako lehen langilearen kontratazio mugagabea eta aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzea Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta hartzen duenetik aurrera, betiere Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean eta hiru hilabeteko gutxieneko antzinatasunarekin langabetu gisa inskribatuta badago.

2.– Diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izan daitezke, betiere azken kasu horretan lanaldia gutxienez hitzarmen kolektibo aplikagarriaren araberako lanaldi osoaren erdia bada. Hala ere, toxikomano ohiak kontratatzen badira, lanaldi osoko kontratuetarako soilik emango da diru-laguntza.

3.– Diru-laguntza jasotzeko moduko aldi baterako kontratuen gutxieneko iraupena 18 hilabetekoa izango da, toxikomano ohiak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horretan, 6 hilabetekoa izan beharko du gutxieneko iraupenak.

4.– Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuetan, giza talde jakin batekoa izateko eta langabetu gisa inskribatuta egoteko edo, hala badagokio, antzinatasuna izateko baldintzak bete beharko dira aldi baterako kontratua egitean.

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Kapitulu honetan ezarritako laguntzen onuradunak pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak. Hala ere, salbuespen gisa, toxikomano ohiak kontratatzen direnean Udalak eta udal-erakundeak ere (hala nola Udal Elkarteak, Udalerrietako Mankomunitateak, Koadrilak eta Toki eta Eskualde Garapen Agentziak) onuradun izan daitezke.

6. artikulua.– Lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten giza taldeak.

1.– Kapitulu honetan araututako diru-laguntzen kontratazioaren xede diren giza taldeak ondokoak dira:

a) Gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin langabetu gisa inskribatuta dauden 45 urtetik gorako pertsonak.

b) Gutxienez 5 eta gehienez 12 hilabeteko antzinatasunarekin langabetu gisa inskribatuta dauden 30 urtetik beherako gazteak.

c) Gutxienez %33ko minusbaliotasun fisiko, psikiko edo sentsorial bat duten pertsonak.

d) Txosten mediko bidez egiaztatutako gaixotasun mental bat duten pertsonak.

e) Iraupen luzeko langabetuak, hots, gutxienez hamabi hilabeteko antzinatasunarekin langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonak.

f) Guraso bakarreko familia bateko aita edo ama, betiere langabetu gisa gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunarekin inskribatuta badaude. Ondorio horietarako, egoera horretan ordaindutako jarduerarik egiten ez duten ondorengoak beren kargura dituen pertsona dagoela ulertuko da.

g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, Terrorismoaren Biktimentzako Laguntzen Programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren III. Kapituluak pertsona horien kontratazioa sustatzeko ezarritako baldintzetan, eta terrorismo-ekintza baten biktima baten seme-alabak eta ezkontidea, biktima hiltzen denean edo ordaindutako jarduera batean aritzea eragozten dion baliaezintasun-egoeran geratzen denean.

h) Etxeko indarkeriaren biktimak izan diren pertsonak. Pertsona hauek edo beren seme-alabek ezkontidearen edo antzeko afektibitate-harreman baten bidez era egonkorrean lotuta dagoen edo egon zen bikotekidearen indarkeria fisikoa edo psikikoa jasaten dutenean ulertuko da pertsona horiek adierazitako egoeran daudela, betiere gertaera horiek dagokien polizia-erakundearen edo erakunde judizialaren aurrean salatu badira.

i) Abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuan araututako gizarteratze-enpresa batean gizarteratze eta laneratze prozesua amaitu duten pertsonak, betiere kontratazioa adierazitako prozesua amaitu eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan egiten bada. Kontratazioa gizarteratze eta laneratze prozesua amaitu eta berehala egiten bada, ez da exijituko langabetu gisa inskribatuta egotea.

j) Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera (egungo Oinarrizko Errenta) arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradunak.

k) Toxikomano ohiak (alkoholiko ohiak eta drogen mendeko ohiak). Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen ondorioetarako, dagokion talde terapeutikoaren iritziz desintoxikatzeko eta ohitura kentzeko faseak gainditu ondoren eta 6 hilabetetik gorako aldi batean tratamendu jarraitua jaso ondoren lanaren bitartez gizarteratzeko programa bati atxikitzeko moduan dauden pertsonak hartuko dira toxikomano ohitzat.

l) Espetxe batean preso dauden, ezein lan-kontraturik ez duten eta espetxe-erregimenari jarraiki lanpostu bat eskura dezaketen pertsonak eta preso ohiak, betiere kontratazioa askatasuna lortu eta hurrengo 12 hilabeteetan egiten bada. Espetxeetan preso dauden pertsonen kasuan, ez da exijituko langabetu gisa inskribatuta egotea.

2.– Langabeziako antzinatasuna kalkulatzeko, ez da kontuan hartuko gizarteratze-enpresetan edo Eusko Jaurlaritzak sustatutako Enplegu/Prestakuntza Programen babesean lanean emandako denbora.

7. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Lanaldi osoko kontratazio mugagabeak 6.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

2.– Lanaldi osoko aldi baterako kontratazioak 2.500 euroko diru-laguntza jasoko du.

3.– Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzeak 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du.

4.– Lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuetan, aurreko paragrafoetan ezarritako diru-laguntzen zenbatekoei lan-kontratuan agertzen den lanaldiaren iraupenak hitzarmen aplikagarrian ezarritako lanaldi osoan duen proportzioa aplikatuko zaie.

5.– Aurreko ataletan aurreikusitako kopuruak %25ean gehituko dira kontratatzen den pertsona emakumezkoa izanez gero.

6.– Enpresa arruntetan Dekretu honen 6.1 artikuluaren c) atalean aipatutako minusbaliotasuna duten pertsonak aldi baterako kontratatzeak kontratua egitean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren %55aren baliokidea izango den diru-laguntza jasoko du (lanaldiaren eta kontratuaren iraupenaren arabera).

7.– Diru-laguntza ez da izango, ezein kasutan, kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko ordainsari gordinaren %60 baino handiagoa.

8.– Toxikomano ohiak kontratatzen diren kasuetan ez da aplikatuko aurreko paragrafoetan xedatutakoa. Horren ordez, ondoko diru-laguntza emango da:

– Egiten diren kontratuek 6 hilabeteko iraupena badute, alokairu-kostuaren %80 izango da diru-laguntzaren zenbatekoa, kontratuak dirauen denbora guztian, kontratugileak enpresa pribatuak badira, eta alokairu-kostuaren %75, aldiz, kontratugileak udalak eta udal-erakundeak badira.

– Egiten diren kontratuek 12 hilabeteko iraupena badute, alokairu-kostuaren %75 izango da diru-laguntzaren zenbatekoa, kontratuak dirauen denbora guztian, kontratugileen izaera publikoa izan nahiz pribatua izan.

– Egiten diren kontratuak mugagabeak badira, alokairu-kostuaren %90ekoa izango da diru-laguntza lehenengo urtean.

– Aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtzen bada, alokairu-kostuaren %90 jasotzeko eskubidea emango du sei hilabetetan.

Alokairu-kostuaren zenbatekoa finkatzeko, kontratatutako pertsonari aplika dakiokeen hitzarmen kolektiboan lanbide-kategoria bakoitzeko jarritako gutxieneko ordainsariaren araberakoa izango da, betiere eskabidea aurkezten duen unea erreferentzia-puntu dela. Hitzarmenik egon ezean, indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata aplikatuko da.

Aplika daitekeen hitzarmen kolektiboan izan daitezkeen aldaketen ondorioz kontratatuari esleitutako ordainsariaren zenbatekoa aldatuz gero, aldaketa erakunde kontratugileak hartu beharko du kargura.

8. artikulua.– Toxikomano ohiak kontratatzeko berariazko prozedura.

Laguntza-programa honetan toxikomano ohiak onartzeko jarraitu beharreko prozedura ondokoa izango da:

1.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak toxikomanoen tratamendurako homologatutako Osasun Zentroek programa honetarako izangaia proposatuko diote Enplegu eta Prestakuntza zuzendariari. Programa honetan ahalik eta jende gehienak parte har dezan, Osasun Zentroek ezin izango dute pertsona bera proposatu, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen direnean edo proposamena bideratu arren kontratazioa gauzatu ez denean izan ezik.

2.– Osasun Zentroek honako alderdi hauek jasotzen dituen Memoria erantsi beharko dute:

a) Kontratatu beharreko pertsona identifikatzeko datuak.

b) Erakunde kontratugilea identifikatzeko datuak.

c) Txosten klinikoa.

d) Txosten soziala.

e) Biztanleen Udal Erroldaren egiaztagiria.

f) Enplegu-eskatzaile legez egindako inskripzioaren kopia.

g) Prestakuntza-plan berezia eta banan-banakoa, birziklatze profesionala beharrezkoa den kasuetan.

3.– Aurreko paragrafoan aipatu den Memoria eskuratu ondoren, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak izangaia programan sartzearekin ados dagoela adieraziko dio Osasun Zentroari. Adostasuna adierazten denetik hasi eta hiru hilabeteko epean kontratazioa egiten ez bada, programa honetan sartzeko beste izangai bat proposatuko du Osasun Zentroak artikulu honetan ezarritako prozeduraren arabera.

4.– Halaber, Osasun Zentroak beste izangai bat proposatu beharko du, erakunde kontratugileak aldi baterako kontratuak zirauen bitartean programa honetan ezarritako onurez baliatu den toxikomano ohiren baten kontratua mugagabe bihurtzen badu.

9. artikulua. – Diru-laguntzen baldintza bereziak.

1.– Toxikomano ohiei egindako kontratuetan salbu, diru-laguntza jaso ahal izateko –toxikomano ohien kontratazioen kasuan izan ezik–, Euskal Autonomia Erkidegoko kontratazioa egin aurreko 12 hilabeteetan zuten plantillaren gehikuntza garbia eragin behar du kontratazioak. Aldi baterako kontratu bat mugagabe bilakatuz gero, ez da gehikuntza hori eskatutako, baizik eta denboraldi berarekin alderatuta enpresaren batez besteko plantillari eutsi izana. Enpresen elkarteetan edo federazioetan, plantillaren gehikuntza garbia kalkulatzeko langile guztien kopurua hartuko da kontuan.

Kontratazioa edo mugagabeko luzapena egin aurreko 12 hilabeteetako enpresaren batez besteko plantilla honela kalkulatuko da: hilez hileko lan-unitateen kopurua batuz eta hortik ondorioztatzen den kopurua zati 12 eginda.

Ondorio horietarako, lan-unitatetzat hartuko da hilabete osoan lanaldi osoan kontratatutako langile bat edo kooperatibetako bazkidea, edozein izanda ere egin zaion kontratu-mota; eta lan-unitatearen frakzioak, berriz, lanaldi partzialaz edo hilabete baino gutxiagorako kontratatutako pertsonak. Honela kalkulatuko da lan-unitatearen frakzioaren kalkulua: baldin eta hilabete batean balego hilabete osoan alta emanda egon ez den enplegatutako pertsonaren bat, kalkulatze aldera alta emanda egon den egunak zati 30 egingo da; eta hilabete batean lanaldi partzialaz enplegatutako pertsonaren bat balego, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboaren arabera lanaldi osoaren aldean lanaldi partzial hori den proportzio berean zenbatuko da.

Diruz laguntzeko eskatzen den kontratuaren lanaldia osoa bada, plantillaren gehikuntza garbia bete dela ulertzeko, kontratazio egin den hilabetean dagoen lan-unitateen kopuruak gutxienez aurreko paragrafoetan kalkulatutako batez bestekoa baino bat handiagoa izan behar du. Lanaldi partzialeko kontratu bat izanez gero, batez besteko hori baino lan-unitate frakzio bat handiagoa izan beharko du; aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboaren arabera kontratuan hitzartutako lanaldia lanaldi osoaren aldean den proportzioaren baliokidea da frakzioa. Kalkulu hori egiteko, diruz laguntzeko eskatzen den kontratuaren hartzailea den pertsonari dagokion lan-unitateak bat balioko du baldin eta lanaldi osoko kontratua bada eta hari dagokion frakzioa lanaldi partzialekoa izanez gero, aurreneko hilabetean zenbat egunetan egon den alta emanda albo batera utzita.

Aldi baterako kontratu bat mugagabe bilakatu denean plantillari eutsi izanaren baldintza bete dela ulertzeko, kontratuaren bilakaera gertatu den hilabetean lan-unitateen kopurua gutxienez aurreko paragrafoan azaldutako moduan kalkulatutako aurreko hamabi hilabeteetakoaren batez bestekoaren berdina izan beharko du.

Ez da diruz lagunduko iraungitako kontratu bat ordezkatzeko egindako kontratua, baldin eta iraungitako kontratua kontratazio berria egin aurreko hiru ekitaldietan egina bada, eta kontratu horregatik Eusko Jaurlaritzak urte horietan enplegua sustatzeko neurrien babesean banatutako diru-laguntza jaso bada. Halaber, ekitaldi horietan plantillaren gehikuntza diruz lagundutako kontratazio-kopurua baino txikiago izan duten enpresei ez zaie diru-laguntzarik emango.

2.– Urteko ordainketa gordina, edo lan-aurrerakin gordina kooperatibako bazkideen kasuan, 10.000 eurokoa izan beharko du gutxienez, minusbaliotasunak dituzten pertsonen _6.1. artikuluko c) idatz-zatian aipatutakoak_ kontratazioaren kasuan izan ezik; izan ere, kasu horretan ordainketak lanbidearen arteko gutxieneko soldataren baliokidea izan beharko du behintzat. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuetan, kontratuak ez dira diruz lagunduko baldin eta haien ordainketa kopuru horri lan-kontratuan ezarritako lanaldiaren iraupenaren proportzioa aplikatuta ateratzen den zenbatekoa baino txikiagoa bada, aplikatzekoa den hitzarmenean ezarritako lanaldi osoa erreferentziatzat hartuta.

3.– Hona ezarritako baldintza bereziak toxikomano ohiak kontratatzeagatik ematen diren diru-laguntzei dagokienez:

a) Kontratatutako pertsonak Euskal Autonomia Erkidegoko udalen batean erroldatuta egon beharko du kontratatuaren eguna baino lehen.

b) Aldi baterako kontratua indarrean dagoen bitartean, edo luzapenen zein aldi baterako kontratuak mugagabe bilakatzen diren kasuetan diruz lagundutako garaiaren bitartean, kontratatutako pertsonak programa honetan laneratzeko proposamena egin zuen Osasun Zentroaren jarraipenak bete beharko ditu, bere osatze-prozesuaren segimenduari eta kontrolari dagokienez, eta ez du drogarik kontsumituko gizarteratze-prozesua garatzeko helburuaz. Baldin eta ez badu betetzen artikulu honetan ezarritakoa, Osasun Zentroak horren berri emango dio, era frogagarrian, bai kontratua egin duen erakundeari baita Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari ere, eta azken horrek diru-laguntza kitatzeko prozedurari ekingo dio.

10. artikulua. – Enpresa onuradunen betebeharrak.

1.– Dekretu honen 55. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe, eta toxikomano ohiak kontratatzen diren kasuan izan ezik (kasu horietan artikulu honen 2. paragrafoan xedatutakoari jarraituko baitzaio), Kapitulu honetan araututako laguntzen onuradun diren enpresek ondoko betebeharrak izango dituzte:

a) Langilearen edota bazkide langilearen edo lan-bazkidearen egonkortasuna bermatzea kontratua indarrean dagoen bitartean. Lan-kontratua amaitu aurretik iraungitzen bada edo langilea Autonomia Erkidegotik kanpoko lantoki batera lekualdatzen bada (lantoki mugikor edo ibiltaririk ez duten enpresetan), emandako laguntzarako eskubideari eusteko lehen kontratatuta zegoen pertsonak bete behar izan zituen baldintza berak betetzen dituen edota 6.1 artikuluan aurreikusitako giza talderen batekoa den beste langile baten aldi bereko kontrataziora jo beharko du enpresak kontratua amaitzeko geratzen den denborarako. Kontratu berri hori egiteagatik ez da inola ere EAEko Administrazio Orokorrak enplegua sustatzeko ezarritako arauetan programatutako beste laguntzarik emango. Osterantzean, jasotako diru-laguntza itzultzeko espedienteari hasiera emango zaio.

Kontratuaren iraungipena zein lekualdaketa Langileen Estatutuaren 40 eta 51. artikuluetan ezarritako arrazoietako batek eraginak badira, ez da exijituko diru-laguntzaren itzultzea eta aldi bereko kontratazioa.

b) Diru-laguntza jaso duen kontratazioarekin aurreko hamabi hilabeteetan lortutako enplegu-mailari eustea. Aurreko paragrafoan aipatzen diren arrazoiek eragindako lantoki-lekualdaketak edo iraungipenak soilik salbuetsiko dira.

2.– Toxikomano ohiak kontratatzen direnean, diru-laguntza eman ondoren edozein arrazoirengatik lan-kontratua diruz lagundutako aldia amaitu baino lehen iraungitzen baldin bada, edota kontratatutako pertsonak diruz lagundutako kontratu-aldian bere sendabiderako jarraipen eta kontrolari buruz Osasun Zentroak ematen dizkion aginduak betetzen ez baditu, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak, erakunde kontratugileari entzun ondoren, beste Ebazpen bat emango du, eta Ebazpen horri jarraiki, kontratua hasten den egunetik amaitzen den egunera arte nahiz erakunde kontratugileak Osasun Zentroaren bitartez kontratatutako pertsonak zentro horren aginduak bete ez dituela jakiten duen unera arte sortutako soldata-kostuek soilik jasoko dute diru-laguntza. Kasu bietan, erakunde kontratugileak diru-laguntza jaso duen langilearen nominen eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuen (TC-1 eta TC-2 ereduen) kopiak nahiz Langile Autonomoen Erregimen Berezian egindako ordainketen agirien kopiak bidali beharko dizkio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari, eta honek, agiri horiek jasotzen dituenean, diru-laguntzaren zenbateko berria eta, hala balegokio, itzuli beharreko kopurua eta itzultzeko epea jakinaraziko dizkio erakunde kontratugileari.

11. artikulua.– Eskabideak: epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, kontratua egiten den edo aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

2.– Eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen I. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

12. artikulua.– Ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Diru-laguntza, toxikomano ohiak kontratatzen direnean izan ezik, ondoko eran ordainduko da:

– %50 diru-laguntza ematen den unean, eta

– gainerako %50 kontratua egin edo aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu eta urtebete igaro ondoren. Horretarako, kontratuak urtebeteko indarraldia betetzen dueneko hilabeteko lan-unitateak –Dekretu honetako 9.1. artikuluan ezarri bezala kalkulatuak– kreditatzen dituen ziurtagiria aurkeztu behar du enpresak, baita kontratatutako pertsonaren nominaren kopia eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien kopiak (TC1 eta TC2), kontratazioa edo kontratuaren bihurketa egin zen hilabetekoak eta kontratuak indarrean urtebete betetzen dun hilabetekoak. Horrez gain, enpresak Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin (edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearekin) dituen betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak –eguneratuak eta ale bitan– erantsi beharko dira.

2.– Toxikomano ohiak kontratatzeagatiko diru-laguntzen ordainketa ondoko formularen arabera egingo da:

– %60 diru-laguntza ematen den unean, eta

– gainerako %40 diru-laguntzak hartzen duen denbora-tartea –6. artikuluan aipatzen dena– amaitzen denean. Bigarren zati hori ordaindu aurretik, erakunde kontratugileak, lan-kontratua bete dela egiaztatzeko eta diruz lagundutako soldata-kostua zenbatekoa izan den erakusteko, nominak eta Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 kotizazio-orriak aurkeztu beharko ditu. Halaber, Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak –eguneratuak eta ale bitan– igorri beharko ditu erakunde kontratugileak.

3.– Toxikomano ohiak kontratatzen direnean diruz lagundutako aldia amaitzen denetik hasi eta hiru hilabeteko epea edo diruz lagundutako kontratazioa egin nahiz aldi baterako kontratu bat mugagabe bihurtzen denetik hasi eta hamabost hilabeteko epea igaro ondoren enpresak artikulu honetan adierazitako dokumentazioa aurkezten ez badu, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak emandako diru-laguntza itzultzeko espedientea hasiko du Dekretu honen 65. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

III. KAPITULUA
PLANTILLAK BERRITZEKO LAGUNTZAK
1. SEKZIOA
TXANDA-KONTRATURAKO LAGUNTZAK

13. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Enpresek Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonekin edota enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat itunduta duten langileekin egiten dituzten eta Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuei diru-laguntza emango zaie, betiere txanda-kontratu horiek lanaldi osokoak eta mugagabeak badira edota, iraupen jakinekoak izanez gero, amaitzen direnean edo amaitu aurretik kontratu mugagabe bihurtzeko hasierako konpromisoa jasotzen badute.

2.– Txanda-kontratua izenpetzen duen pertsona enpresan iraupen jakineko kontratu batekin lanean ari bada, laguntza jaso ahal izateko enpresak txanda-kontratuaz gain kontratazio gehigarri bat egin beharko du Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dagoen pertsona batekin, eta kontratuaren iraupena arestian adierazitako aldi baterako kontratua amaitzeko geratzen den denborakoa izango da gutxienez.

3.– Era berean, kontratan edo emakidan izandako aldaketen ondoriozko subrogazio edo ondorengotza klausulak (enpresak beren plantillan enpresa batek dagokion lantokian dituen eta kentzen dituen langileak hartzera behartzen dituztenak) ezartzen dituzten hitzarmen kolektiboak aplikagarri zaizkien enpresek izenpetzen dituzten txanda-kontratuek diru-laguntza jasoko dute, betiere aurreko paragrafoetan ezarritako baldintzez gain ondoko hiru hauek betetzen badira:

a) iraupen jakin baterako hitzartzen diren txanda-kontratuen kasuan, artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutako egonkortasun-konpromisoa kontratu baten bidez gauzatuko da, aipatutako subrogazio-klausula aplikatuta txanda-kontratua hartzen duen langileak txanda uzten duen pertsonaren lantokian egonkortasunez lan egingo duela ezarriko duen kontratuaren bidez, hain zuzen.

b) txanda-kontratua bere horretan mantenduko da txanda uzten duen pertsona erretiroa hartzeko arauzko adinera heldu arte; egun horretan, aipatutako subrogazio-klausula aplikatuta, txanda-kontratuko langileak lantoki horretan iraunkortasunez egongo dela finkatuko duen kontratu bihurtuko da.

c) Txanda-kontratuko langileak zein txanda uzten duenak lantoki bakar batean lan egitea, adierazitako kontratua mugagabe bihurtu arte bederen.

14. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Sekzio honetan ezarritako laguntzen onuradunak txanda-kontratuak sekzio honetan bertan ezarritako baldintzetan egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak.

15. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Txanda-kontratuko langileari 13. artikuluan araututako baldintzetan egindako kontratua 4.510 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du.

2.– 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan egindako txanda-kontratua Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden eta Dekretu honen 6.1 artikuluan aipatutako giza talderen batekoak diren pertsonekin izenpetzen bada, ondoko diru-laguntzak jasoko ditu:

a) 6.1 artikuluko a) eta e) ataletan ezarritako kasuetan, txanda-kontratuko pertsonaren kontratazioak gutxienez 4.510 euroko eta gehienez 7.515 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du, erretiro partzialeko lan-kontratuaren iraupenaren arabera.

6.1 artikuluko a) atalean araututako giza taldekoak diren pertsonak –45 urtetik gorakoak– kontratatzean, ez da hiru hilabeteko antzinatasuna exijituko langabetu gisa inskribatzen direnean.

b) 6.1 artikuluan ezarritako gainerako kasuetan, txanda-kontratuko langilearen kontratazioak gutxienez 4.510 euroko eta gehienez 6.012 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du, erretiro partzialeko lan-kontratuaren iraupenaren arabera.

3.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako zenbatekoak 1.505 eurotan gehituko dira kontratatutakoa emakumezkoa bada.

4.– Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko ordainsari gordinaren %60 baino handiagoa.

5.– 13.2 artikuluan aipatutako kontratazio gehigarriak Dekretu honen II. Kapituluan aurreikusitako laguntzak jasoko ditu bertan aurreikusitako baldintza guztiak betetzen baditu.

16. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dekretu honen 55. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe, Sekzio honetan araututako laguntzen onuradun diren enpresek ondoko betebeharrak izango dituzte:

1.– Langilearen lan-egonkortasuna bermatzea. Izan ere, diru-laguntzak itzuli beharko dituzte kontratua amaitutzat emanez gero. Diru-laguntzak itzuli beharko dituzte, halaber, lantokiak mugikorrak edo ibiltariak ez dituzten enpresetan kontratatutako langilea Autonomia Erkidegotik kanpoko lantoki batera lekualdatu eta langilea diruz lagundutako kontratua egin duen pertsonaren giza talde bereko beste langile baten aldi bereko kontratazio bidez ordezkatzen ez badute. Kontratu berria egiteagatik enpresari ez zaio emango, ezein kasutan, EAEko Administrazio Orokorraren enplegua sustatzeko arauetan programatutako diru-laguntzarik.

Aitzitik, ez da itzultzerik eta aldi bereko kontrataziorik exijituko kontratuaren iraungipena kontratatutako pertsonaren heriotzagatik, lanerako ezintasunagatik edo erretiroagatik gertatzen denean, edota lekualdaketa Langileen Estatutuaren 40. artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egiten denean.

2.– Diruz lagundutako kontratazioak egiten direnean edo aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen direnean dagoen plantilla finkoaren enplegu-mailari eustea kontratua egin eta ondorengo hiru urteetan. Aurreko atalean aipatutako arrazoien ondoriozko iraungipenak edo lekualdaketak (plantillako edozein langileren kasuan), aldi horretan gertatzen diren langile finkoen borondatezko bajak eta kontraten galeraren ondorioz zerbitzu-enpresetan izandako iraungipenak soilik salbuetsiko dira.

3.– Langileen legezko ordezkariei, edo, ordezkaririk egon ezean, langileei beraiei Sekzio honetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardunen inguruan enpresak hartu nahi dituen neurriak jakinaraztea. Era berean, espresuki zehaztu beharko dira eraginpean hartutako pertsonak, aurreikusitako kontratazio-plana eta erretiro partzialerako baldintzak.

17. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Sekzio honetan aurreikusitako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, txanda-kontratua hasten den egunetik aurrera kontatzen hasita.

2.– Diru-laguntza jasotzeko eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen II. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

18. artikulua.– Ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa.

Sekzio honen babesean ematen diren diru-laguntzak ondoko eran ordainduko dira:

– %50 eskabidea baiesten den unean, eta

– gainerako %50 txanda-kontratua mugagabe egiten den dataren arabera ordainduko da. Hasieratik izaera mugagabez ituntzen den edota hasieran iraupen jakinekoa izanik ere sei hilabete baino lehen mugagabe bihurtzen den kasuan, bigarren ordainketa hori txanda-kontratua egin eta sei hilabete igarotzean egingo da. Horretarako, kontratatutako pertsonaren nominaren eta kontratua egin zeneko hilabeteko eta kontratua egiten denetik hasi eta seigarren hilabeteko Gizarte Segurantzako kotizazio-orrien (TC1 eta TC2) kopiak aurkeztu beharko dira, edota bi hilabete horietako plantilla finkoari buruzko enpresa-ziurtagiria langileen guztizko kopurua 25etik gorakoa izanez gero. Kontratua egin eta gutxienez sei hilabeteko epea igaro ondoren mugagabe bihurtzen denean, bigarren ordainketa hori kontratua mugagabe bihurtzen den unean egingo da. Horretarako, kontratatutako pertsonaren nominaren eta kontratua egin zeneko hilabeteko eta kontratua mugagabe bihurtzen den hilabeteko Gizarte Segurantzako kotizazio-orrien (TC1 eta TC2) kopiak aurkeztu beharko dira, edota bi hilabete horietako plantilla finkoari buruzko enpresa-ziurtagiria langileen guztizko kopurua 25etik gorakoa izanez gero.

Horrez gain, Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak –eguneratuak eta ale bitan– erantsi beharko dira.

2. SEKZIOA
KOOPERATIBA-SOZIETATEETAN PLANTILLAK BERRITZEKO LAGUNTZAK.

19. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

Sekzio honetan xedatutakoaren babesean, ondoko jardunek jasoko dute diru-laguntza:

– Kooperatibetako bazkide langileek edo lan-bazkideek lan-jarduera uztea, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

– Langabetuen kontratazioa aurreko paragrafoan adierazitako lan-jardueraren uztearen ondorioz.

LEHEN AZPISEKZIOA
LAN-JARDUERA UZTEN DUEN BAZKIDE LANGILEARENTZAKO EDO LAN-BAZKIDEARENTZAKO LAGUNTZAK

20. artikulua.– Onuradunak eta baldintzak.

Eskabidea aurkeztu ondoren, lan-jarduera uzten duten kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, betiere ondoko baldintzak betez gero:

a) bazkide langileari edo lan-bazkideari gehienez bost urte eta gutxienez bi falta izatea erretiroa hartzeko arauzko adinera heltzeko.

b) adin horretara heltzen denerako Gizarte Segurantzako erretiroko kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskatzen den gutxieneko kotizazioaldia egina izatea.

c) enpresan ordura arte betetzen zuen lanaldia osoa izatea.

d) kooperatiba-sozietateak, bazkideak lan-jarduera uzten duen unean, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei sozietate-kontratu mugagabeak egitea bazkide langile edo lan-bazkide gisa, Dekretu honen 22. artikuluan adierazitako baldintzetan.

e) kooperatiba-sozietateak bazkideak kooperatibako kotizazio-erregimena mantenduz gero erretiroa hartzeko arauzko adina betetzean izango lukeen erretiro-pentsioaren %90 bermatuko duen kopuru ekonomiko baten ekarpena egitea edo egin izana, bazkideak eskubidez jasotzen duen bestelako prestazio edo ordainsari ekonomikoekin eta Azpisekzio honi jarraiki emandako diru-laguntzarekin batera. Gainera, Gizarte Segurantzarekin erretiro-pentsioaren estaldurarako Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu beharko du, halakorik egiten bada.

f) bazkideak Enplegurako Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunderen batekin aurreikuspen-plan bat egitea. Dekretu honen ondoreetarako, erakunde hori diru-laguntzaren endosu-hartzailea izango da eta, beraz, kooperatibako bazkideari dagokion diru-laguntza jasoko du. Aurreikuspen Plan horri, halaber, enpresak kooperatibako bazkideari lan-jarduera uzteagatik ordaindutako diru-kopuruaren ekarpena egingo zaio.

21. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa bazkideari erretirorako arauzko adinera heltzeko falta zaion denboraren araberakoa izango da; hain zuzen:

– Erretirorako arauzko adinera heltzeko bost urte falta bazaizkio: 11.725 euro.

– Erretirorako arauzko adinera heltzeko lau urte falta bazaizkio: 8.425 euro.

–Erretirorako arauzko adinera heltzeko hiru urte falta bazaizkio: 5.875 euro.

– Erretirorako arauzko adinera heltzeko bi urte falta bazaizkio: 3.625 euro.

BIGARREN AZPISEKZIOA
KONTRATAZIO BERRIEN SUSTAPENA

22. artikulua.– Erakunde onuradunak eta diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Eskabidea aurkeztu ondoren, 20. artikuluan araututakoaren arabera kooperatibako bazkide batek erretiroa hartzearen ondorioz hutsik geratzen den lanpostua betetzen duten kooperatiba-sozietateak izan daitezke Azpisekzio honetan aurreikusitako laguntzen onuradun, betiere kooperatibek bazkide langile edo lan-bazkide gisako sozietate-kontratu mugagabeak egiten badituzte. Kontratuetako bat lanaldi osokoa izango da, eta besteak berriz, lanaldi osoaren 1/3ko gutxieneko lanaldia izango du gutxienez.

Hainbatek lan-jarduera uztearen ondorioz kontratazio berriak egiten diren kasuetan, osoa baino lanaldi laburragoa duten kontratuak pertsona berarengan metatu ahal izango dira lanaldi osoko kontratua osatu arte.

Orobat, hutsik geratu den lanpostu bat betetzeko, kooperatiba-sozietateak bi pertsona kontratatu ahal izango ditu lanaldi osoan. Hala gertatzen denean, sozietateak kreditu-erreserba bat izango du soberan kontratatutako lanaldiari begira, Dekretu honetan araututako diruz laguntzeko moduko ondorengo jardunetan erabili ahal izateko. Kreditu-erreserba hori aribideko urteko abenduaren 31n amaituko da, agortu zein ez.

2.– Diru-laguntza jasotzeko, Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei egingo zaizkie sozietate-kontratuak.

23. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Artikulu honetan deskribatutako diru-laguntzaren zenbatekoa lanaldi osoko kontratuei dagokie; lanaldia osoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa langileak lanean egiten duen denboraren araberakoa izango da.

2.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dagoen pertsona baten kontratazioak 4.510 euroko diru-laguntza jasoko du, Dekretu honen 6.1 artikuluan aipatutako giza talderen bateko pertsona bat kontratatzen denean izan ezik; kasu horretan, diru-laguntzak ondoko zenbatekoak izango ditu:

a) 6.1 artikuluko a) eta e) ataletan adierazitako giza talderen bateko pertsona baten kontratazioak 7.515 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du.

6.1 artikuluko a) atalean araututako giza taldekoak diren pertsonak –45 urtetik gorakoak– kontratatzeko, ez da hiru hilabeteko antzinatasuna exijituko langabetu gisa inskribatzen direnean.

b) 6.1 artikuluan aipatutako gainerako giza talderen bateko pertsona baten kontratazioak 6.012 euroko zenbatekoa izango duen diru-laguntza jasoko du.

3.– Aurreko paragrafoetan aurreikusitako zenbatekoak 1.505 eurotan gehituko dira kontratatutakoa emakumezkoa bada.

4.– Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da izango, ezein kasutan, kontratatutako pertsonak jaso beharreko urteko lan-aurrerakin gordinaren %60 baino handiagoa.

24. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dekretu honen 55. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe, Sekzio honetan araututako laguntzen onuradun diren enpresek ondoko betebeharrak izango dituzte:

1.– Diru-laguntza jaso duen kontratazioa izan duen bazkide langilearen edo lan-bazkidearen lan-egonkortasuna bermatzea. Izan ere, diru-laguntzak itzuli beharko dituzte kontratua amaitutzat emanez gero. Diru-laguntzak itzuli beharko dituzte, halaber, lantokiak mugikorrak edo ibiltariak ez dituzten enpresetan kontratatutako langilea Autonomia Erkidegotik kanpoko lantoki batera lekualdatu eta langilea diruz lagundutako kontratua egin duen pertsonaren giza talde bereko beste bazkide baten aldi bereko kontratazio bidez ordezkatzen ez badute. Kontratu berria egiteagatik enpresari ez zaio emango, ezein kasutan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren enplegua sustatzeko arauetan programatutako diru-laguntzarik.

Aitzitik, ez da itzultzerik eta aldi bereko kontrataziorik exijituko kontratuaren iraungipena kontratatutako pertsonaren heriotzagatik, lanerako ezintasunagatik edo erretiroagatik gertatzen denean.

2.– Diruz lagundutako kontratazioak egiten direnean dagoen plantilla finkoaren enplegu-mailari eustea kontratua egin eta ondorengo hiru urteetan. Aurreko atalean aipatutako kontratu-iraungipenak soilik salbuetsiko dira.

3.– Langileei beraiei Dekretu honetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardunen inguruan enpresak hartu nahi dituen neurriak jakinaraztea. Era berean, espresuki zehaztu beharko dira eraginpean hartutako pertsonak, aurreikusitako kontratazio-plana eta, hala badagokio, lan-jarduera uzteko baldintzak.

4.– Azpisekzio honen babesean diruz lagundutako kontratazioei jarraiki enpresan sartzen diren bazkideei enpresan beren lanbide-kategoriakoentzako ezarritako baldintzak aplikatuko zaizkie.

3. AZPISEKZIOA
SEKZIO HONETAN ARAUTUTAKO DIRU-LAGUNTZEN ESKABIDEAK ETA ORDAINKETA

25. artikulua.– Eskabideak: epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Sekzio honen lehen Azpisekzioan kontuan hartutako laguntzen eskabideak lan-jarduera uzten duen bazkideek aurkeztuko dituzte. Eskabidea aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da gehienez, bazkideak kooperatiba-sozietatean baja hartzen duen egunetik aurrera kontatzen hasita.

2.– Sekzio honen bigarren Azpisekzioan kontuan hartutako laguntzen eskabideak kooperatiba-sozietate kontratugileek aurkeztuko dituzte. Eskabidea aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da gehienez, diru-laguntzaren xede diren sozietate-kontratuak egiten diren egunetik aurrera kontatzen hasita.

3.– Eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen III. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

26. artikulua.– Ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Sekzio honen lehen Azpisekzioaren babesean ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa dena batera ordainduko da, bazkideak aurreikuspen-plana egina duen Enplegurako Gizarte Aurreikuspeneko sistemetan espezializatutako erakundearen bitartez eta laguntza eman ondoren.

2.– Sekzio honen bigarren Azpisekzioaren babesean ematen diren diru-laguntzak ondoko eran ordainduko dira: %50 eskaera onartzen denean eta gainerako %50 diru-laguntzaren xede diren kontratuak egiten direnetik hamabi hilabete igaro ondoren. Enpresak kontratatuen nominak eta kontratazioa egin zen hilabeteko eta hurrengo urteko hilabete bereko Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentuak (TC-1 eta TC-2 ereduak) edota Lagun-Arorenak edo antzeko beste erakunde batzuenak aurkeztu beharko ditu, bai eta erakunde kontratugileak Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin edota Lagun-Arorekin edo antzeko beste erakunde batzuekin dituen betebeharrak betetzen dituela egiaztatuko duten erakunde horien ziurtagiriak ere –eguneratuak eta ale bitan–.

IV. KAPITULUA
LAN-DENBORA BANATZEKO LAGUNTZAK
1. SEKZIOA
APARTEKO ORDUAK KENTZEKO LAGUNTZAK

27. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonei kontratuak egiten dizkieten enpresei emango zaizkie diru-laguntzak. Kontratu horiek, nolanahi ere, enpresaren eta langileen edota bazkide langileen nahiz lan-bazkideen arteko itun kolektibo batean oinarritu behar dira eta itun horretan aparteko orduak egiteko aukera kentzea aurreikusiko du. Dena den, kasuan kasu hitzartutako antolamendu-egokitzapenez gain, salbuespen gisa lanaldi arrunta luzatzeko aukera ere aurreikusi ahal izango du itunak ondorengo kasuren bat gertatuz gero:

a) Ezinbesteko arrazoia, hau da, ezbeharren edo bestelako aparteko eta premiazko kalteen prebentzio edo ordainaren kasuan.

b) Aurreikusi ezin diren arrazoiak direla-eta enpresaren funtzionamendu normalerako ezinbestekoa denean. Nolanahi ere, soberako lana ondoko arrazoietakoren batengatik langile berriek egin ezin dutela egiaztatu beharko da:

– Lanaren iraupen laburra dela-eta kontratazio berri bat bideraezina izateagatik.

– Beharrezkoa den denboran kontratazio berriak egitea materialki ezinezkoa izateagatik.

– Enplegu-zerbitzu publikoen laguntza eskatu eta hauek enpresa eskatzaileari lanposturako kualifikazio egokia duen langilerik bidali ez izanagatik.

2.– Kontratazioak lanaldi osokoak zein lanaldi partzialekoak izan daitezke. Horrez gain, kontratu horien bitartez hitzarmena sinatu aurreko urteko plantilla gehitu behar du enpresak.

28. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Sekzio honetan ezarritako laguntzen onuradunak aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan kontratatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak.

29. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

Diru-laguntzaren zenbatekoa kontratatutako orduek hitzarmen kolektibo aplikagarrian ezarritako urteko lanaldian hartzen duten proportzioaren araberakoa izango da. Era honetan, urte bateko lanaldi osoa kontratatzeagatik 4.000 euro emango dira. Nolanahi ere, Sekzio honi jarraiki enpresari eman beharreko laguntzaren zenbateko osoa ez da, inola ere, ituna egin aurreko urtean egindako aparteko orduei dagokiena baino handiagoa izango.

30. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dekretu honen 55. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe, Sekzio honetan araututako laguntzen onuradun diren enpresek ondoko betebeharrak izango dituzte:

1.– Diru-laguntza jaso duen kontratazioko langileen lan-egonkortasuna bermatzea. Izan ere, diru-laguntzak itzuli beharko dituzte kontratua amaitutzat emanez gero. Diru-laguntzak itzuli beharko dituzte, halaber, lantokiak mugikorrak edo ibiltariak ez dituzten enpresetan kontratatutako langilea Autonomia Erkidegotik kanpoko lantoki batera lekualdatu eta langilea diruz lagundutako kontratua egin duen pertsonaren giza talde bereko beste langile baten aldi bereko kontratazio bidez ordezkatzen ez badute. Kontratu berria egiteagatik enpresari ez zaio emango, ezein kasutan, EAEko Administrazio Orokorraren enplegua sustatzeko arauetan programatutako diru-laguntzarik.

Aitzitik, ez da itzultzerik eta aldi bereko kontrataziorik exijituko kontratuaren iraungipena kontratatutako pertsonaren heriotzagatik, lanerako ezintasunagatik edo erretiroagatik gertatzen denean, edota lekualdaketa Langileen Estatutuaren 40. artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik egiten denean.

2.– Langileen legezko ordezkariei, edo, ordezkaririk egon ezean, langileei beraiei Sekzio honetan jasotako diruz laguntzeko moduko jardunen inguruan enpresak hartu nahi dituen neurriak jakinaraztea. Era berean, espresuki zehaztu beharko dira eraginpean hartutako pertsonak eta aurreikusitako kontratazio-plana.

31. artikulua.– Eskabideak: aurkezteko epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Ez dago eperik Sekzio honetan araututako laguntzetarako eskabideak aurkezteko. Nolanahi ere, eskabidea egin aurreko urtean kontratutako eta egindako orduei buruzkoak izan beharko dute.

2.– Diru-laguntza jasotzeko eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen IV. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

32. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

Sekzio honen babesean emandako diru-laguntzen ordainketa oso-osorik egingo da aurkeztutako eskabidea baietsi ondoren.

2. SEKZIOA
LANALDIA MURRIZTEAREN EDO LANALDIAZ LIBERATZEAREN ONDORIOZKO KONTRATAZIOAK

33. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Itun bat izenpetu duten edo ondoko egoeretako bati atxiki zaizkion langileak edota bazkide langileak edo lan-bazkideak ordezkatzeko kontratuak egiten dituen enpresari emango zaio diru-laguntza:

a) borondatezko eszedentzia.

b) lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan adinagatik edo istripu edo gaixotasun batengatik bere kabuz baliatu ezin den eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen senitarteko bat (bigarren mailara bitarteko odolkidetasun edo ahaidetasunekoa, hori barne) zaindu ahal izateko.

c) lan-kontratuaren aldi baterako etendura titulu akademiko edo profesionalen bat ateratzeko edo lana hobeto egiteko beharrezkoak diren ezagutzak edo trebetasunak eskuratzeko edozein azterlan-mota egiteko ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

d) lan-kontratuaren aldi baterako etendura norberaren kontutarako ordaindu gabeko baimen bat eman izanagatik.

e) gehieneko lanaldiaren murrizketa heren batean gutxienez, era honetan irabazi asmorik gabeko erakunde publiko edo pribatuen baitan garatzen diren boluntario-jarduerak egiteko.

2.– Diru-laguntza eskuratu ahal izateko, kasu guztietan beharrezkoa izango da legearen aginduz edo itun indibidual edo kolektibo bidez langileek edota bazkide langileek edo lan-bazkideek lanpostuaren erreserba edo lanaldi arruntera itzultzeko aukera bermatuta izatea.

3.– Kontratatutako pertsonek Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta egon beharko dute.

4.– Kontratazioa Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluan aurreikusitako bitarteko kontratuaren bidez gauzatu beharko da eta hiru hilabeteko iraupena izango du gutxienez. Era berean, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea den lanaldi batez. Bestela, ordezkatutakoarena baino lanaldi luzeago baterako kontratatuko balitz, diru-laguntza ordezkapenari dagokiona baino ez da izango.

34. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Sekzio honetan ezarritako laguntzen onuradunak aurreko artikuluan aurreikusitako baldintzetan kontratatzen duten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak.

35. artikulua.– Diru-laguntzaren iraupena eta zenbatekoa.

33. artikuluan aipatutako bitarteko kontratazioek kontratuek dirauten bitartean jasoko dute diru-laguntza (hiru urte gehienez). Diru-laguntzaren zenbatekoa ohiko gertakariengatiko Gizarte Segurantzarako enpresa-kotizazioaren %50aren baliokidea izango da, Langile Autonomoen Erregimen Berezian barne hartutako aldi baterako kooperatiba-bazkideak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, diruz laguntzeko moduko portzentajea %40koa izango da.

36. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.

Dekretu honen 55. artikuluan ezarritako betebeharrak aparte utzi gabe, Sekzio honetan araututako laguntzen onuradun diren enpresak behartuta egongo dira langileen edota bazkide langileen edo lan-bazkideen lan-egonkortasuna bermatzera diru-laguntzak dirauen bitartean, eta diru-laguntzak itzuli beharko dituzte kontratua amaitutzat emanez gero. Diru-laguntzak itzuli beharko dituzte, halaber, lantokiak mugikorrak edo ibiltariak ez dituzten enpresetan kontratatutako langilea Autonomia Erkidegotik kanpoko lantoki batera lekualdatu eta langilea edo bazkidea beste langile edo bazkide baten aldi bereko kontratazio bidez eta kontratua amaitzeko geratzen den denborarako ordezkatzen ez badute. Kasu horretan, hasiera batean ezarritako denborarako luzatuko da laguntza.

Kontratuaren iraungipena zein lekualdaketa Langileen Estatutuaren 40 eta 51. artikuluetan ezarritako arrazoietako batek eraginak badira, ez da exijituko diru-laguntzaren itzultzea eta aldi bereko kontratazioa.

37. artikulua.– Eskabideak: aurkezteko epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Sekzio honetan aurreikusitako diru-laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, kontratua egiten den egunetik aurrera kontatzen hasita.

2.– Eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen V. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

38. artikulua.– Ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Diru-laguntza ondoko eran ordainduko da:

a) Urtebeteko edo hortik beherako iraupeneko kontratuen kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %60 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

–Gainerako %40, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

b) Urtebetetik gorako eta 2 urteko edo hortik beherako iraupeneko kontratuen kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %50 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

– %30 diruz laguntzen den jarduna hasten denetik urtebete igaro eta gero. Horretarako, diruz lagundutako bitarteko kontratuak indarrean dirauela baieztatuko duen ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

– Gainerako %20, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak hirugarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

c) Bi urtetik gorako eta 3 urteko edo hortik beherako iraupeneko kontratuen kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %40 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

–%40 diruz laguntzen den jarduna hasten denetik urtebete igaro eta gero. Horretarako, diruz lagundutako bitarteko kontratuak indarrean dirauela baieztatuko duen ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

– Gainerako %20, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak hirugarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

2.– Aurreko b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren bigarren ordainketei dagokien dokumentazioa 16 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, diruz laguntzen den jardunaren hasieratik kontatzen hasita.

3.– Azken ordainketei buruzko dokumentazioa 4 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, diruz lagundutako epea amaitzen denetik kontatzen hasita.

V. KAPITULUA
TOKI-EREMUKO ENPLEGU/PRESTAKUNTZA PROIEKTUETARAKO LAGUNTZAK

39. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

Toki-esparruko Enplegu/Prestakuntza Proiektuen barruan egiten diren lan-kontratuek jasoko dute diru-laguntza Kapitulu honen babesean, prestakuntza-faseak enplegagarritasuna hobetzera eta laneratzea sustatzera bideratutako neurriak arautzen dituen Dekretuan xedatutakoari jarraiki diru-laguntza jaso duenean.

40. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izango dituztenak ondokoak dira:

a) Lurralde-eremua udala baino txikiagoa duten udalerriak edo toki-erakundeak, Udal Sozietateak, Udalerrien Mankomunitateak eta Koadrilak.

b) Toki eta Eskualdeko Garapen Agentziak.

c) Gizarte-zerbitzuak ematen laguntzen duten erakunde pribatuak, urriaren 18ko Gizarte Zerbitzuen 5/1996 Legean ezarritakoaren arabera.

41. artikulua.– Erakunde onuradunen baldintzak.

Erakunde onuradunek aurkezten den proiektu bakoitzaren lan-esperientziaren zuzendaritza eta jarraipen-lanak egiteaz arduratzeko langile bat izendatu beharko dute eta behar duen laguntza emango diote egitekoa zuzen bete dezan. Pertsona hori erakundeko plantillakoren bat izan daiteke; hori ezinezkoa bada, programa honen kontura kontratatuko da norbait.

42. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen kontratuak eta baldintzak.

Lan-kontratuek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

– Lan-kontratuak izatea.

– Iraupena: 6 hilabete jarraitu lanaldi osoan edo horren baliokidea kontratua lanaldi partzialekoa denean.

– Soldata: aplikatu beharreko Hitzarmenean ezarritakoa.

– Jarduera normalak egiteko edo erakunde eskatzailearen ohiko zereginak egiten dituzten langileak ordezkatzeko helburua ez izatea.

43. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.

1.– Kontratatutako langileen soldatak eta kontratatzen duen enpresari dagozkion Gizarte Segurantzarako kuotak finantzatuko dira itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez, ondoko lanbide modulu eta kategoriei jarraiki:

– 1. modulua. Ondokoen lanbide-kategoriak: goi-mailako teknikaria, erdi-mailako teknikaria, langilezaina, arduraduna, tailerreko maisua, etab.; eta lehen mailako ofiziala.

Diru-laguntza: 10.500.– euro kontratu bakoitzeko.

– 2. modulua. Ondokoen lanbide-kategoriak: bigarren eta hirugarren mailako ofiziala, laguntzailea, peoia, peoi espezialista eta mendekoa.

Diru-laguntza: 8.000.– euro kontratu bakoitzeko.

2.– Diru-laguntza ez da egiten diren kontratazioen benetako kostua baino handiagoa izango.

3.– Erakunde onuradunak konpromisoa hartzen du diru-laguntzak betetzen ez dituen gizarte eta soldata kostuen finantzaketa fondo propioen kargura bere gain hartzeko.

44. artikulua.– Eskabideak, dokumentazioa eta epea.

1.– Eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Proiektuaren memoria deskribatzailearekin eta Dekretu honen VI. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

2.– Eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, lan-kontratuak egiten diren egunetik aurrera kontatzen hasita.

45. artikulua.– Ordaintzeko modua, diru-laguntzaren justifikazioa eta epeak.

1.– Ondoko eran ordainduko da diru-laguntza:

a) Lehen ordainketa, %40koa, kontratazioak gauzatzen direnean, aldez aurretik Gizarte Segurantzako alta-agiriak eta lan-kontratuen kopia aurkeztu ondoren (Enplegu Bulegoari igorritako jakinarazpenarekin batera).

b) Bigarren ordainketa, %60koa, kontratazioak egiten direnetik hasi eta 3 hilabete iragan ondoren, aldez aurretik erakunde kontratugileak diruz lagundutako kontratuen jarraipenari buruz egindako egiaztagiria aurkeztu ondoren.

2.– Erakunde onuraduna Udalen bat bada, kontratuak amaitzen direnetik hasi eta bi hilabeteko epea iragan ondoren, diruz lagundutako kontratazioen soldata-kostuei buruzko egiaztagiria igorri beharko da, Udaleko kontu-hartzaileak Alkatearen ontzat emanarekin egindakoa hain zuzen ere. Dekretu honen 40. artikuluan zerrendatzen diren gainerako erakunde onuradunek honako agiri hauek bidali behar dituzte: erakundeak soldata-kostuei buruz emandako egiaztagiria, kontratatutako pertsonen nominen kopia eta kontratuen indarraldian Gizarte Segurantzari egindako kotizazioen orrien (TC-1 eta TC-2 ereduen) kopia.

3.– Ordainketa guztiak egin ahal izateko, erakunde onuradunak Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen betebeharrak beterik dituela erakusten duten egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu, eguneratuak eta ale bitan.

VI. KAPITULUA
LANA ETA FAMILIA BATERAGARRI EGITEKO NEURRIAK.

46. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jardunak.

1.– Legezko xedapenaren edo itun indibidual edo kolektiboaren ondoriozko ondoko bi egoeretako batean geratzeko aukera egiten duten langileek jasoko dute diru-laguntza:

a) Seme-alaba natural zein adoptatuak zaintzeko eszedentzia hiru urteko gehieneko aldi batez, lizentziak, baimenak edo jaiotzaren edo adopzioaren ondorioz dagozkien beste antzeko eskubideak amaitzen direnetik aurrera kontatzen hasita. Hori lortzeko ez da beharrezko baldintza izango lanpostua ordezko beste langile batek bete izana.

b) Lanaldia gutxienez herenean eta gehienez erdian murriztea sei urtetik beherako seme-alabak edo, nahiz eta sei urtetik gorakoak izan, gutxienez %33ko ezintasun onartua duten seme-alabak zaintzeko.

2.– Hurrengo artikuluan adierazitako erakunde pribatuek langabetu gisa inskribatutako pertsonen lanaldi osoko edo partzialeko kontratazioak jasoko du diru-laguntza, ondokoren bat aukeratu duten pertsonak ordezkatzeko hain zuzen ere:

a) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki lanpostua erreserbatzen duen eszedentzia bada.

b) Seme-alabak zaintzeko lanaldi-murrizketa, betiere legezko xedapen, hitzarmen kolektibo edo itun indibidual bati jarraiki ordezkatutako langilea bere ohiko lanaldira itzultzeko bermea barne hartzen duen murrizketa bada.

47. artikulua.– Onuradunak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskubidea izango dutenak ondokoak dira:

a) Aurreko artikuluan adierazitako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratu duten.

Kapitulu honen ondorioetarako, enpresa pribatuaren esparruko zein Herri Administrazio, Erakunde Autonomo, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko eta horien mendeko Enpresa Publikoetako besteren konturako lanetan dihardutenak hartuko dira langiletzat, lotura lan-esparrukoa, funtzionario-esparrukoa zein estatutu-esparrukoa den kontuan hartu gabe. Kooperatiba-sozietateetako bazkideak ere halakotzat hartuko dira.

b) Kapitulu honetan aurreikusitako baldintzetan Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan lan egiteko langabetu gisa inskribatutako pertsonak lanaldi oso edo partzialerako kontratatzen dituzten erakunde pribatuak –izaera juridikoa edozein dutela ere eta irabazi asmorik izan ala ez–. Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko Enpresa Publikoak salbuetsita daude.

48. artikulua.– Baldintzak.

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak jaso ahal izateko:

1.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratzen duten langileek Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako biztanleen erroldan agertu beharko dute, diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu baino urte bat lehenagotik gutxienez.

2.– Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta egon beharko dute kontratatutako langabetuek.

3.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa aukeratu dutenen lanpostuak betetzeko ezarritako bitarteko kontratuek Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluan eta arau aplikagarrietan ezarritako baldintzak eta formalitateak bete beharko dituzte. Horrez gain, ordezkatutako pertsona kontratatuta zegoen lanaldi berdinerako kontratatu beharko da gutxienez, edo haren lanaldia murrizten den ordu kopuruaren baliokidea den lanaldi batez. Kontratua ordezkatutako langilearena baino lanaldi luzeago baterako egiten bada, emandako diru-laguntza ordezkapenari dagokion zatiarena baino ez da izango.

49. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako eszedentzia-egoerak ondoko laguntzak jasoko ditu:

a) Urteko 2.400 euro langilea emakumezkoa denean.

b) Urteko 3.000 euro langilea gizonezkoa denean.

Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten eszedentziaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Eszedentzia eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.

2.– Dekretu honen 46.1.a) artikuluan aipatutako lanaldi-murrizketak ondoko laguntzak jasoko ditu:

a) Murrizketa lanaldiaren %45etik %50era bitartekoa denean:

– Urteko 1.800 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 2.400 euro langilea gizonezkoa denean.

b) Murrizketa lanaldiaren %40tik %45era bitartekoa denean:

– Urteko 1.575 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 2.100 euro langilea gizonezkoa denean.

c) Murrizketa lanaldiaren %33tik %40ra bitartekoa denean:

– Urteko 1.350 euro langilea emakumezkoa denean.

– Urteko 1.800 euro langilea gizonezkoa denean.

Aurreko idatz-zatietan aipatutako diru-kopuruak lanaldi osoko kontratua duen pertsona baten lanaldi-murrizketaren kasuan aplika daitezkeen handienak dira. Murrizketa eskatzen duen pertsona lanaldi laburrago baterako kontratatuta dagoen kasuetan, laguntzen zenbatekoa proportzionalki gutxituko da.

3.– Eszedentzia edo lanaldi-murrizketaren denboraldia urte osokoa ez denean, 1 eta 2 idatz-zatietan ezarritako kopuruak proportzionalki gutxituko dira.

4.– Seme-alabak zaintzeko eszedentzien zein lanaldi-murrizketen kasuan, Dekretu honen 46.2 artikuluan aipatzen diren bitarteko kontratuek gertakizun arruntengatik enpresak Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren %100era bitarteko diru-laguntza jasoko dute, Estatuko Administrazioak kontzeptu horrengatik diruz laguntzen ez duen aldearen kopuru berdinarekin, Langile Autonomoen Erregimen Berezian barne hartutako aldi baterako kooperatiba-bazkideak kontratatzen direnean izan ezik. Kasu horietan, diruz laguntzeko moduko portzentajea %80koa izango da.

50. artikulua.– Laguntzen iraupena.

Dekretu honek arautzen dituen diru-laguntzak 3 urteko aldi baterako emango dira gehienez.

51. artikulua.– Eskabideak: aurkezteko epea eta aginduzko dokumentazioa.

1.– Laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea diru-laguntzaren xede den jarduna hasi eta hiru hilabete igarotzean amaituko da.

2.– Eskabideak oso-osorik bete beharko dira, eta Dekretu honen VII. Eranskinean jasotako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dira nahitaez.

52. artikulua.– Ordaintzeko modua eta diru-laguntzaren justifikazioa.

1.– Langileentzako laguntzak ondoko eran ordainduko dira:

a) Urtebeteko edo hortik beherako eszedentziak eta lanaldi-murrizketak:

– diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren %80, ematen den unean.

– gainerako %20 diruz lagundutako epea amaitutakoan, onuradunak aldez aurretik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zehazki nola egin den egiaztatzen duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu ondoren; bertan iraupena eta, lanaldi-murrizketaren kasuan, horren portzentajea jasoko dira.

b) Urtebetetik gorako eta bi urteko edo hortik beherako eszedentziak eta lanaldi-murrizketak:

– diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren %60, ematen den unean.

– %20 eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hasi eta urtebete igarotzean, onuradunak aldez aurretik egoera horretan jarraitzen duela egiaztatuko duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu ondoren.

– gainerako %20 diruz lagundutako epea amaitutakoan, onuradunak aldez aurretik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zehazki nola egin den egiaztatzen duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu ondoren; bertan iraupena eta, lanaldi-murrizketaren kasuan, horren portzentajea jasoko dira.

c) Bi urtetik gorako eta hiru urteko edo hortik beherako eszedentziak eta lanaldi-murrizketak:

– diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren %50, ematen den unean.

– %30 eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hasi eta urtebete igarotzean, onuradunak aldez aurretik egoera horretan jarraitzen duela egiaztatuko duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu ondoren.

– gainerako %20 diruz lagundutako epea amaitutakoan, onuradunak aldez aurretik eszedentzia edo lanaldi-murrizketa zehazki nola egin den egiaztatzen duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu ondoren; bertan iraupena eta, lanaldi-murrizketaren kasuan, horren portzentajea jasoko dira.

2.– Erakunde pribatu kontratugileentzako laguntzak ondoko eran ordainduko dira:

a) Urtebeteko edo hortik beherako iraupeneko lan-kontratuen inguruko eskaeren kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %60 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

– Gainerako %40, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

b) Urtebetetik gorako eta 2 urteko edo hortik beherako iraupeneko lan-kontratuen inguruko eskaeren kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %50 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

– %30 diruz laguntzen den jarduna hasten denetik urtebete igaro eta gero. Horretarako, diruz lagundutako bitarteko kontratuak indarrean dirauela baieztatuko duen ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

– Gainerako %20, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak hirugarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

c) Bi urtetik gorako eta 3 urteko edo hortik beherako iraupeneko lan-kontratuen inguruko eskaeren kasuan:

– Diruz lagundutako Gizarte Segurantzaren kotizazioaren kopuruaren %40 diru-laguntza ematen den unean. Eskabideari erantsitako agirietan oinarrituta kalkulatuko da kopuru hori.

– %40 diruz laguntzen den jarduna hasten denetik urtebete igaro eta gero. Horretarako, diruz lagundutako bitarteko kontratuak indarrean dirauela baieztatuko duen ziurtagiria aurkeztu beharko du erakunde onuradunak. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak bigarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

– Gainerako %20, diru-laguntzaren zenbateko osora iritsi arte, diruz lagundutako epea amaitutakoan. Horretarako, erakunde onuradunak aldez aurretik bere egiaztagiria aurkeztu beharko du, epe horretan kontrataturiko pertsonaren lanbideko gertakizun arruntengatik Gizarte Segurantzari hilero egindako kotizazioaren oinarria zein izan den jasoko duena. Horrez gain, nominen eta kontratatutako pertsona agertzen deneko TC2 ereduko kotizazio-dokumentuko orrialdearen kopiak aurkeztu beharko dira. Erantsi beharko dira, halaber, Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren –edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen– ziurtagiria –eguneratua eta ale bitan–, erakunde kontratugileak erakunde horiekiko betebeharrak hirugarren ordainketa horren eskaeraren datan betetzen dituela egiaztatzeko.

3.– Aurreko 1 eta 2. paragrafoen b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren bigarren ordainketei dagokien dokumentazioa 16 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, diruz laguntzen den jardunaren hasieratik kontatzen hasita.

Aurreko 1 eta 2. paragrafoetan adierazitako azken ordainketei buruzko dokumentazioa 4 hilabeteko epean aurkeztu beharko da, diruz lagundutako epea amaitzen denetik kontatzen hasita.

53. artikulua.– Laguntzen aldaketa eta iraungipena.

1.– Laguntza eman ondoren eszedentzia edo lanaldi-murrizketarako eskubidea erabiltzen duen pertsonak diru-laguntza jasotzeko aldia 50. artikuluan ezarritako 3 urteko mugaren barruan luzatzen badu, pertsona horrek edo ordezkatzeko kontratatu duen enpresak aldi berrirako diru-laguntza eskuratu ahal izateko beste eskabide bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epean, aldaketa gertatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

2.– Diruz lagundutako aldia amaitu aurretik eszedentzia-eskubidea erabiltzen duen pertsonak lanaldi-murrizketa lortzen badu –edo alderantziz–, pertsona horrek zein, hala badagokio, ordezkatzeko kontratatu duen eta laguntza hauek jaso dituen enpresak Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariari jakinarazi beharko diote, eta honek, 52. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, aurretik emandako laguntzak beste Ebazpen baten bidez likidatuko ditu edota, emandako diru-laguntzaren zati bat itzuli behar izanez gero, 65. artikuluan araututako itzultze-espedienteari hasiera emango dio. Sortutako egoera berrian diru-laguntza eskuratu ahal izateko, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute hiru hilabeteko epean, aldaketa gertatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

3.– Diruz lagundutako aldian lanaldi-murrizketa bat eskuratu duen pertsonak murrizketa horren portzentajea Kapitulu honetan exijitutako mugen barruan murrizten edo luzatzen badu, aldaketa gertatu den egunean diruz lagundutako jarduna amaitu dela eta diruz laguntzeko beste aldi bat hasten dela ulertuko da, bai berarentzat, bai ordezkatzeko kontratatu duen eta laguntza hauek jaso dituen enpresarentzat. Horiek, gainera, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariari jakinarazi beharko diote, eta honek, 52. artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu ondoren, aurretik emandako laguntzak beste Ebazpen baten bidez likidatuko ditu edota, emandako diru-laguntzaren zati bat itzuli behar izanez gero, 65. artikuluan araututako itzultze-espedienteari hasiera emango dio. Lanaldi-murrizketa berriaren aldirako diru-laguntza eskuratu ahal izateko, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute hiru hilabeteko epean, aldaketa gertatzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

4.– Emakidarako baldintzak betetzen ez direnean eta, nolanahi ere, emakidaren epea amaitzen denean iraungiko dira laguntza ekonomikoak.

VII. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZEN BALDINTZA OROKORRAK

54. artikulua.– Zerga eta lan betebeharrak, Gizarte Segurantzakoak eta diru-laguntza publikoen arlokoak betetzea.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak eman eta ordaintzeko, ondoko baldintzak bete beharko dira:

a) Enpresa eskatzaileek beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak bete dituztela egiaztatzea.

b) Minusbaliatuen Gizarteratzeari buruzko Legearen 38. artikuluan eta laneko segurtasun eta osasunaren arloko araudian xedatutakoa betetzea, Prebentzio Zerbitzuen Araudia eta gainerako lan-arauak onartzen dituen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze edo zigor prozedura amaitzea.

55. artikulua.– Pertsona eta erakunde onuradunen betebeharrak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2. artikuluan adierazita dauden eta kasuak kasu aplika daitezkeen betebeharrak aparte utzi gabe, pertsona eta erakunde onuradunek ondoko betebeharrak izango dituzte:

a) Diruz lagundutako jardueren helburua edo izaera funtsean aldatzen duen edozein gertakizunen berri ematea eta aipatutako jarduerak egiaztatu, ikuskatu, jarraitu eta kontrolatzeko prozeduretan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin lankidetzan aritzea.

b) Jarduera horien helburua eta aplikazioa harreman-bermeen bidez bermatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen berme eta itzuleren erregimen orokorra arautzen duen eta kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren Lehen Tituluan aurreikusitakoari jarraiki.

c) Diru-laguntzen erabilera fiskalizatzeko dagozkien egitekoak betez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duten informazio guztia ematea.

56. artikulua. – Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateraezintasuna.

1.– Dekretu honetan azaldutako kontrataziorako laguntzak bateraezinak izango dira elkarrekin eta kontratazio beragatik edo aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeagatik Erakunde Publiko honen edo beste batzuek ematen dituzten beste diru-laguntza batzuekin, Gizarte Segurantzarako kotizazioei lotutakoekin izan ezik.

2.– Gizarte Segurantzarako kotizazioa ordaintzeko diru-laguntza bat baino gehiagoren kasuan, diru-laguntza horien zenbatekoa enpresaren Gizarte Segurantzarako kotizazioaren %100ekoa izango da gehienez. Kasu horretan, Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztuko da.

3.– VI. Kapituluan seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa bat aukeratzen duten langileentzat aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira edozein Herri Administraziok ezarrita dituen edo ezar ditzakeen helburu bereko beste edozein laguntzarekin.

57. artikulua.– Diru-laguntzaren aldaketa.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok (betiere helburua betetzat hartuta) eta, hala badagokio, Herri Administrazio honek edo beste batzuek emandako beste diru-laguntza batzuen lorpenak, diru-laguntzaren emakidari buruzko Ebazpena aldatzea ekarriko du, betiere Dekretu honetan adierazitako diru-laguntzen onuradun izateko Dekretuan bertan ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira. Horretarako, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak bidezko likidazio-ebazpena emango du eta, bertan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko dira eta emateko ezarritako irizpideak eta mugak aplikatuko dira. Pertsona eta erakunde onuradunak behartuta geratuko dira soberan jasotako zenbatekoak itzultzera. Baldintzen aldaketa horren ondorioz emandako diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar izanez gero, 65. artikuluan araututako itzultze-espedienteari hasiera emango zaio.

VIII. KAPITULUA
XEDAPEN KOMUNAK

58. artikulua.– Eskabideen aurkezpena: forma eta publikotasuna.

1.– Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira (eta lan-kontratuetarako laguntzen kasuan lantokia kokatuta dagoeneko Lurralde Historikoko Ordezkaritzak izan beharko du), behar bezala betetako eskabide-orri estandar baten bidez, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako baliabideetako edozeinen bitartez.

2.– Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak osorik betetzen ez badira edo Eranskinetan zerrendatutako dokumentazioa falta bada, pertsona edo erakunde interesatuari errekerimendua egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzen dezan edo aginduzko dokumentuak aurkez ditzan. Halaber, hala egin ezean bere eskaera atzera egintzat hartuko dela adieraziko zaio eta Administrazioa behartuta geratuko da eskaera horri buruzko berariazko ebazpena ematera eta jakinaraztera.

3.– Publikotasun-printzipioa betetzeko, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpen bidez, Dekretu honetan aurreikusitako laguntza-ildoak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa jakinaraziko du urtero, edo, hala balegokio, hori gaurkotzeaz ondorioztatzen den zenbatekoa.

59. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko epea eta publikotasun-prozedura.

1.– Dekretu honetan araututako laguntzak kudeatzeko organo eskuduna Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza izango da.

2.– Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren berariazko ebazpen bidez eman eta ukatuko dira. Prozesu hau modu jarraituan egingo da eskabideak jasotzen direneko ordenaren arabera.

3.– Aurreko idatz-zatian adierazitako Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari eta bere kontra gorako errekurtsoa jarri ahal izango dute interesatuek Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordearen aurrean, hilabete bateko epean jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.

4.– Eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro ondoren ebazpen espresik ematen ez bada, baietsitzat hartuko da diru-laguntza jasotzeko eskaera.

5.– Publikotasun-printzipioa betetzeko eta emakidari buruzko ebazpenen berariazko jakinarazpen indibidualizatua aparte utzi gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradun izan diren pertsona eta erakundeen zerrenda (jasotako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren ebazpen bidez.

60. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dekretu honen xedea betetzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edo aurrekontu-izaerako lege-mailako arauetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik lortuko dira. Aurrekontu-ekitaldi baten barruan eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango du adierazitako diru-kopurua gainditu, edota eguneratzearen emaitzazkoa indarrean dagoen legeriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuan.

2.– Laguntzak egotzi beharreko aurrekontuak lortu nahi den helbururako kreditu egoki eta nahikorik ez badu, laguntzen emakida ukatuko da eta Dekretu honen eta berau garatzen duten arauen eraginkortasuna galduko da laguntza berrien emakidari dagokionez. Hori guztia dela-eta, Dekretu hau indarrean dagoen bitartean ekitaldi ekonomiko batean laguntzak emateko esleitutako kreditua agortzen bada, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordeak administrazio-ebazpena emango du zirkunstantzia hori argitara emateko eta, bertan, aipatutako kreditua zein datatan agortu den adieraziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratuko da.

3.– Aurrekontu-ekitaldi bateko aurrekontu-kredituen bidez bete ezin diren diruz laguntzeko moduko jardunetarako laguntzak jasotzeko eskaerak izanez gero, hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie, aurretik eskabide berria aurkezten bada, betiere adierazitako jardun horiek Dekretu honetan laguntzak lortzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

61. artikulua.– Europako Gizarte Fondoaren finantzaketa.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen emakidari buruzko Ebazpenean Europako Gizarte Fondoaren finantzaketa jasoaraziko da.

62. artikulua.– "De Minimis" araua.

Diru-laguntza erregimen hau Europar Batzordeak ezarritako "de minimis" arauari (urtarrilaren 12ko 69/2001 EB Arautegia, Batzordearena) lotuta geratzen da, eta horren ondorioz, Dekretu honetan aurreikusitako laguntza-erregimenaren onuradun diren erakunde pribatuek "de mínimis" laguntza gisa hiru urteko epean 100.000 euro baino gehiago jasoko ez dituztela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

63. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Dekretu honen bidez lortu nahi diren helburuak betetzen direla bermatzeko beharrezkoak diren ikuskapen eta kontrol ekintzak egin ahal izango ditu.

64. artikulua.– Ez-betetzeak.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen onuradun diren pertsonak edo erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 53.1 artikuluak adierazitako kasuren batean barne hartzen badira edo Dekretu honetan ezarritako edozein baldintza betetzen ez badute, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak, dagokion Ebazpenaren bidez, jasotzeko geratzen diren kopuruak hartzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako kopuruak gehi diru-laguntza ordaintzen denetik bidezkoak diren legezko interesak itzultzeko betebeharra adieraziko du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki bidezkoak diren gainerako ekintzak aparte utzi gabe. Aipatutako kopuruak sarrera publikotzat hartuko dira legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 64. artikuluan aurreikusitakoa izango da.

65. artikulua.– Itzultzeko prozedura.

Aurreko artikuluan aurreikusitako ez-betetzeen kasuetan, jasotako laguntzak itzultzeko prozedura ondokoa izango da:

a) Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariak itzultzeko prozeduraren hasiera eta horren funtsezko arrazoiak jakinaraziko dizkio pertsona edo erakunde interesatuari. Halaber, 15 eguneko epea emango dio bidezkotzat hartzen dituen alegazioak egin ditzan. Prozeduraren hasierak, hala badagokio, artean geratzen diren ordainketak etengo ditu.

b) Alegazioak jaso ondoren edo aurkezteko epea alegaziorik egin gabe amaitu ondoren, prozedurari amaiera emango zaio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren Ebazpen bidez. Itzultzeko prozedura ebazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da.

Ebazpenak ez-betetzea izan dela adierazten badu, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari bi hilabeteko gehieneko epean (Ebazpenaren jakinarazpenetik aurrera kontatzen hasita) dagozkion kopuruak itzultzeko betebeharra deklaratuko du. Epe hau borondatezko aldiko epetzat hartuko da.

c) Borondatezko aldian itzuli ezean, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ogasun eta Finantza Sailburuordetzari jakinaraziko zaio legezko araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraiki joka dezan.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.– Diruz lagundutako ekintzen ebaluazioa.

EGAILAN, SA, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoak, maiatzaren 11ko 142/1993 Dekretuak enplegu eta prestakuntza politikaren arloan ematen dizkion eskumenez baliatuz, eta Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzaren eta EGAILAN, SAren arteko harremanak arautzen dituen Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1994ko uztailaren 7ko Aginduari jarraiki, Dekretu honek arautzen duen Laguntza Programa ebaluatzeko funtzioa beteko du, estatistika eta ikerketa izaerako alderdian.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Bakarra.– Emandako laguntzen erregimen iragankorra, bideratzen ari diren espedienteak eta Dekretu hau indarrean sartu aurreko diruz laguntzeko moduko jardunak.

Dekretu indarrean sartu aurretik hasitako diruz laguntzeko moduko jardunek eta Dekretu honek indargabetzen dituen arauetako edozeinen babesean emandako laguntzek eta bideratutako diru-laguntzen inguruko prozedurek adierazitako arau horiei jarraituko diete.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen dira ondoko Dekretuak eta Dekretu honen edukiaren kontra dauden maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak:

– 50/1996 Dekretua, martxoaren 12koa, iraupen luzeko langabetuentzako toki-eremuko Enplegu eta Prestakuntza Programa arautzen duena.

– 232/1996 Dekretua, urriaren 1ekoa, lanaldia banatzeagatik eta kontratazio mugagabeak egiteagatik eman daitezkeen laguntzak arautzen dituena.

– 2/1998 Dekretua, urtarrilaren 20koa, kontratazio mugagabeak egiteagatik eman daitezkeen laguntzak arautzen dituena.

– 3/1998 Dekretua, urtarrilaren 20koa, laneratzeko laguntzak arautzen dituena.

– 279/1998 Dekretua, urriaren 20koa, gazte langabetuentzako enpresa-jardueretako Enplegu/Prestakuntza Programa arautzen duena.

– 267/1999 Dekretua, ekainaren 29koa, enpleguaren aldeko neurriak arautzen dituena.

– 283/2000 Dekretua, abenduaren 26koa, kooperatiba-sozietateetan lanpostuak sortzen laguntzeko neurriak arautzen dituena.

– 177/2002 Dekretua, uztailaren 16koa, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak arautzen dituena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Arauzko garapena.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu hau garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak hartzeko.

Bigarrena.– Zenbatekoen eguneratzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari ahalmena ematen zaio Dekretu honetan ezarritako diru-laguntzen zenbatekoa eguneratzeko.

Hirugarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Sailaren aurrean, bi hilabeteko epean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoari jarraiki.

Laugarrena.– Indarrean sartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua.

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA.
II. KAPITULUAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, enpresa eskatzaileak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Kontratatutako pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Lan-kontratuaren kopia eta, aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuetan, hasierako aldi baterako kontratuaren eta, hala badagokio, aldi baterako luzapenen kopia eta aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko erabakia jasoko duen dokumentuaren kopia, guztiak Enplegu Bulegoari egindako komunikazioarekin batera.

Kooperatiben kasuan, bazkide langileekin nahiz lan-bazkideekin egindako aldi baterako lan-kontratuaren kopia.

Lan-kontratuaren iraupena epe jakinik gabekoa bada, exijitutako gutxieneko iraupena izango duela bermatuko duen dokumentua aurkeztu beharko da.

e) Kontratatutako langilearen alta-agiriaren kopia.

f) Dekretu honetako 9.1. artikuluan ezarritako moduan kalkulatutako lan-unitateen kopurua hilez hil jasotzen duen enpresaren ziurtagiria, kontratua egin den edo aldi baterako kontratua mugagabe bilakatzen den aurreko 12 hilabeteetakoa, eta kontratazioa edo mugagabeko luzapena egiten den hil berekoa, baita dagoeneko ordainduta dauden aipatutako denboraldiko Gizarte Segurantzako kotizazio-dokumentuen kopia (TC1 eta TC2 ereduak) ere. Enpresa sortu berria baldin bada, ziurtagiriaz gain, jarduten eman duen denborari dagozkion dokumentuen eta Gizarte Segurantzako TA-6 inskripzio-ereduaren kopiak gaineratu beharko dira. Dokumentazio hori ez da beharrezkoa toxikomano ohiak kontratatzean.

g) Lan-kontratuan nahiz aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzean ezarritako soldata aplika daitekeen hitzarmenaren araberakoa baldin bada, urteko ordainsari gordina egiaztatuko duen ziurtagiria aurkeztuko da. Toxikomano ohiak kontratatzen direnean, horrez gain lan-hitzarmen kolektibo aplikagarriaren kopia edo, halakorik ezean, soldata-taulen fotokopia aurkeztu beharko da, lan-kontratuari aplikatu beharreko lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen primen epigrafea eta tarifa adierazita.

h) Kontratatutako pertsona langabetu gisa inskribatuta dagoela eta, hala badagokio, antzinatasuna egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

i) Enpresaburu indibidual batek besteren konturako lehen langilea kontratatzen duen kasuan, enpresaren lan-bizitzaren txostena aurkeztu beharko da.

j) Kontratazio kolektiboaren kasuan, kontratuak egin aurretik Lan Jardunerako Plan bat aurkeztu beharko du enpresak eta, bertan, bete beharreko lanpostuen ezaugarriak, epeak, aurreikuspenak, prestakuntza-beharrak edo kontratazio kolektiboaren magnitudea zehazki definituko duten beste antzeko informazioak adieraziko ditu.

k) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

l) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

m) Kontratatutako pertsona Dekretu honen 6. artikuluan definitutako giza talderen batekoa dela egiaztatzeko dokumentazioa:

– Minusbaliotasun fisikoa, psikikoa nahiz sentsoriala duten pertsonei egindako kontratuen kasuan, erakunde ofizial eskudunak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.

Gaixotasun mentala duten pertsonen kontratuen kasuan, hori egiaztatuko duen txosten medikoa.

– Guraso bakarreko familia bat kargura duten pertsonen kontratuen kasuan, bizikidetasun-ziurtagiria, Familia Liburuaren kopia eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen seme-alaba bat edo gehiago bere kargura izatearen zinpeko aitorpena.

– Terrorismoaren biktimak izan diren pertsonen kontratuen kasuan, aurreko lanpostua normal betetzea zaildu edo eragotzi duten zirkunstantziak terrorismo-egintzaren ondorioz gertatu direla egiaztatuko duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme edo alaba bada, Familia Liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo baliaezintasuna terrorismo-egintza baten ondorioa dela egiaztatuko duen dokumentazioa.

– Etxeko indarkeriaren biktimen kontratuen kasuan, aurkeztutako salaketaren kopia.

– Gizarteratze eta laneratze prozesua gizarteratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kontratuen kasuan, prozesua amaitu zeneko data egiaztatuko duen gizarteratze-enpresaren ziurtagiria.

– Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradun diren pertsonen kontratuen kasuan, adierazitako programaren onuradun dela egiaztatuko duen oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria.

– Toxikomano ohien kontratuen kasuan, kontratatutako pertsona Errehabilitazio Programan sartzeko aukera onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

– Espetxeetan preso dauden pertsonen eta preso ohien kontratuen kasuan, erakunde-ziurtagiria.

II. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
III. KAPITULUAREN 1. SEKZIOAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, enpresa eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetuta eta zigilatuta.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Kontratatutako pertsonen Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Txanda-kontratuaren eta erretiro partziala hartzen duen pertsonaren lanaldi partzialeko kontratuaren kopiak eta Enplegu Bulegoari egindako bidezko komunikazioa.

e) Txanda-kontratua enpresako langile batekin egiten bada, aurretik izenpetuta zuen iraupen jakineko kontratuaren kopia eta 13. artikuluaren bigarren paragrafoan aipatutako kontratu gehigarriaren kopia aurkeztu beharko dira Enplegu Bulegoari egindako bidezko komunikazioarekin batera.

f) Txanda-kontratua langabetu batekin egiten bada, langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatuko duen Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

g) Txanda-kontratua Dekretu honen 15.2 artikuluan aurreikusitako giza talderen bateko pertsona batekin egiten bada, aurreko idatz-zatian adierazitako ziurtagiriaz gain ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

– Minusbaliotasun fisikoa, psikikoa nahiz sentsoriala duten pertsonei egindako kontratuen kasuan, erakunde ofizial eskudunak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.

– Gaixotasun mentala duten pertsonen kontratuen kasuan, hori egiaztatuko duen txosten medikoa.

– Guraso bakarreko familia bat kargura duten pertsonen kontratuen kasuan, bizikidetasun-ziurtagiria eta Familia Liburuaren kopia.

– Terrorismoaren biktimak izan diren pertsonen kontratuen kasuan, aurreko lanpostua normal betetzea zaildu edo eragotzi duten zirkunstantziak terrorismo-egintzaren ondorioz gertatu direla egiaztatuko duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme edo alaba bada, Familia Liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo baliaezintasuna terrorismo-egintza baten ondorioa dela egiaztatuko duen dokumentazioa.

– Etxeko indarkeriaren biktimen kontratuen kasuan, aurkeztutako salaketaren kopia.

– Gizarteratze eta laneratze prozesua gizarteratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kontratuen kasuan, prozesua amaitu zeneko data egiaztatuko duen gizarteratze-enpresaren ziurtagiria.

– Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradun diren pertsonen kontratuen kasuan, adierazitako programaren onuradun dela egiaztatuko duen oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria.

– Toxikomano ohien kontratuen kasuan, kontratatutako pertsona Errehabilitazio Programan sartzeko aukera onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

– Espetxeetan preso dauden pertsonen eta preso ohien kontratuen kasuan, erakunde-ziurtagiria.

h) Kontratatutako pertson(ar)en Gizarte Segurantzako alta-orriaren kopia.

i) Dekretu honen 13.3 artikuluan aipatutako enpresek egindako txanda-kontratuen kasuan, subrogazio-klausula jasoko duen hitzarmen kolektiboaren kopia aurkeztu beharko da.

j) Lan-kontratuan soldata aplika daitekeen hitzarmenaren arabera finkatzen bada, urteko ordainsari gordina egiaztatuko duen ziurtagiria aurkeztuko da.

k) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

l) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

m) Enpresaren konpromisoa hiru urtetan plantilla finkoa ez murrizteko.

n) Enpresak langileen legezko ordezkariei edo, halakorik ezean, langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.

III. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
III. KAPITULUAREN 2. SEKZIOAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

A) LEHEN ASPISEKZIOAN BARNE HARTUTAKO LAGUNTZAK:

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, eskatzaileak, Aurreikuspen Erakundeak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua; bertan, diru-laguntzaren endosu-hartzaile gisa arituko den Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearen datuak adierazi beharko dira.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

c) Enpresaren ziurtagiria, ondoko alderdiak jasoko dituena:

Bazkidea enpresan lanaldi osoan aritu dela.

Kooperatiba-sozietateak bazkideak kooperatibako kotizazio-erregimen berean arauzko adinarekin erretiratu arte jarraituz gero jasoko lukeen pentsioaren %90 jasoko duela bermatzeko falta den kopuruaren ekarpena egin duela, hau da, hark jaso ditzakeen prestazioez eta Azpisekzio honen bidez ematen den diru-laguntzaz gain behar den kopurua, eta erretiro-pentsioaren estaldurarako Gizarte Segurantzarekiko Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu duela.

Kooperatiba-sozietateak sozietate-kontratuak egin dituela Dekretu honen 22. artikuluan ezarri bezala.

d) Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioa jasotzeko eskubidea edukitzeko behar den aldian kotizatu duela egiaztatuko duen agiria, dagokion erakundeak emana.

e) Bazkideak Enpleguko Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunde batekin aurreikuspen-plan bat sinatu duela egiaztatuko duen atxikipen-buletina; erakunde horrek enpresak ordaintzen duen diru-kopurua eta bazkideari Azpisekzio honen indarrez ematen zaion diru-laguntza jasoko ditu.

B) BIGARREN AZPISEKZIOAN BARNE HARTUTAKO LAGUNTZAK:

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, kooperatiba-sozietateak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Lanari utzi dioten bazkide langile edo lan-bazkideen eta haien ordez sartu diren eta diru-laguntzaren xede diren bazkide langile edo lan-bazkide berrien zerrenda. Langileren bat Dekretu honen 22. artikuluan eskatutakoa baino luzeagoa den lanaldi baterako kontratatzen bada eta, ondorioz, kooperatibak artikulu horretan adierazitako laneko kreditu-erreserba egin ahal badu, zerrenda horretan haren espedientearen zenbakia, izen-deiturak eta NAN adierazi beharko dira.

e) Kontratatuen Nortasun Agiri Nazionalen kopiak.

f) Bazkide langile edo lan-bazkideen sozietate-kontratuen kopia, lanaldia zehaztuta.

g) Diru-laguntzaren xede diren bazkideei Gizarte Segurantzan edo Lagun-Aron zein antzeko izaera duten beste erakunde batzuetan eman zaien altaren kopia.

h) Kontratatutako pertsonak langabetu gisa duen antzinatasuna egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

i) Sozietate-kontratua Dekretu honen 23. artikuluan aurreikusitako giza talderen bateko pertsona batekin egiten bada, aurreko idatz-zatian adierazitako ziurtagiriaz gain ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

– Minusbaliotasun fisikoa, psikikoa nahiz sentsoriala duten pertsonei egindako kontratuen kasuan, erakunde ofizial eskudunak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.

– Gaixotasun mentala duten pertsonen kontratuen kasuan, hori egiaztatuko duen txosten medikoa.

– Guraso bakarreko familia bat kargura duten pertsonen kontratuen kasuan, bizikidetasun-ziurtagiria eta Familia Liburuaren kopia.

– Terrorismoaren biktimak izan diren pertsonen kontratuen kasuan, aurreko lanpostua normal betetzea zaildu edo eragotzi duten zirkunstantziak terrorismo-egintzaren ondorioz gertatu direla egiaztatuko duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme edo alaba bada, Familia Liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo baliaezintasuna terrorismo-egintza baten ondorioa dela egiaztatuko duen dokumentazioa.

–Etxeko indarkeriaren biktimen kontratuen kasuan, aurkeztutako salaketaren kopia.

– Gizarteratze eta laneratze prozesua gizarteratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kontratuen kasuan, prozesua amaitu zeneko data egiaztatuko duen gizarteratze-enpresaren ziurtagiria.

– Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradun diren pertsonen kontratuen kasuan, adierazitako programaren onuradun dela egiaztatuko duen oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria.

– Toxikomano ohien kontratuen kasuan, kontratatutako pertsona Errehabilitazio Programan sartzeko aukera onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

– Espetxeetan preso dauden pertsonen eta preso ohien kontratuen kasuan, erakunde-ziurtagiria.

j) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

k) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren, Lagun-Aroren edo antzeko beste erakunde batzuen ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

l) Enpresaren konpromisoa hiru urtetan plantilla finkoa ez murrizteko.

m) Kooperatiba-sozietateak langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.

IV. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
IV. KAPITULUAREN 1. SEKZIOAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, enpresa edo pertsona eskatzaileak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Enpresaren eta langileen edota bazkide langile edo lan-bazkideen artean aparteko orduak kentzeari buruz egindako itun kolektiboaren kopia.

d) Kontratatutako pertsonen lan-kontratuen eta Enplegu Bulegoari egindako aginduzko komunikazioaren kopia. Kooperatiben kasuan, bazkide langileekin edo lan-bazkideekin egindako sozietate-kontratuen kopia.

e) Kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako alta-orrien kopia.

f) Kontratatutako pertsona langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

g) Ituna egin aurreko urtean lan egindako aparteko orduen kopurua jasoko duen enpresaren ziurtagiria, langileen ordezkarien ontza emanarekin.

h) Ituna egin aurreko urtean plantilla osatzen zuten pertsonen kopurua hilabetez hilabete zerrendatuta emango dituen enpresaren ziurtagiria.

i) Diru-laguntzaren eskaeraren xede diren kontratuak egiten direneko hilabeteetako Gizarte Segurantzarako kotizazio-dokumentuen (TC1 eta TC2 ereduen) kopia.

j) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

k) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

l) Enpresak langileen legezko ordezkariei edo, halakorik ezean, langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.

V. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
IV. KAPITULUAREN 2. SEKZIOAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, enpresa eskatzaileak eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Kontratatutako pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Lan-kontratuaren kopia, Enplegu Bulegoari egindako aginduzko komunikazioarekin batera.

Kooperatiben kasuan, bazkide langileekin edo lan-bazkideekin egindako aldi baterako sozietate-kontratuen kopia.

e) Kontratatutako langile(ar)en Gizarte Segurantzako alta-orrien kopia.

f) Kontratatutako pertsona langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzeko Autonomia Erkidegoko nahiz Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

g) Diruz lagundutako kontratazioa eragin duen kontratu-iraungipena edo lanaldi-murrizketa egiaztatuko duen dokumentua. Bertan, eskubide hauez baliatu den pertsonari dagokionez, ondoko alderdiak jasoko dira:

eskubide horiez baliatzeko denbora,

ordura arte egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko proportzioa (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera), eta

lanaldi-murrizketaren kasuan, ordura arte egiten zuen lanaldiarekiko portzentajea.

h) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan.

Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

i) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Probintzia Zuzendaritzaren ziurtagiria, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

j) Enpresak langileen legezko ordezkariei edo, halakorik ezean, langileei beraiei diruz lagundutako jardunaren inguruan hartu nahi dituen neurrien berri eman izanaren egiaztagiria.

VI. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
V. KAPITULUAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA.

a) Kontratazioak Dekretu honen 6. artikuluan deskribatutako giza talderen batekoak diren pertsonekin egin diren adieraziko duen Proiektuaren memoria deskribatzailea.

b) Kontratatutako pertsona Dekretu honen 6. artikuluan definitutako giza talderen batekoa dela egiaztatzeko dokumentazioa:

– Minusbaliotasun fisikoa, psikikoa nahiz sentsoriala duten pertsonei egindako kontratuen kasuan, erakunde ofizial eskudunak egindako minusbaliotasun-ziurtagiria.

– Gaixotasun mentala duten pertsonen kontratuen kasuan, hori egiaztatuko duen txosten medikoa.

– Guraso bakarreko familia bat kargura duten pertsonen kontratuen kasuan, bizikidetasun-ziurtagiria eta Familia Liburuaren kopia.

– Terrorismoaren biktimak izan diren pertsonen kontratuen kasuan, aurreko lanpostua normal betetzea zaildu edo eragotzi duten zirkunstantziak terrorismo-egintzaren ondorioz gertatu direla egiaztatuko duen dokumentazioa. Kontratatutako pertsona terrorismoaren biktimaren ezkontidea edo seme edo alaba bada, Familia Liburuaren fotokopia eta biktimaren heriotza edo baliaezintasuna terrorismo-egintza baten ondorioa dela egiaztatuko duen dokumentazioa.

– Etxeko indarkeriaren biktimen kontratuen kasuan, aurkeztutako salaketaren kopia.

– Gizarteratze eta laneratze prozesua gizarteratze-enpresa batean amaitu duten pertsonen kontratuen kasuan, prozesua amaitu zeneko data egiaztatuko duen gizarteratze-enpresaren ziurtagiria.

– Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrera arautzen duen apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuan eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legea garatzen duen Gizarte Larrialdietako Laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuan ezarritako laguntzen onuradun diren pertsonen kontratuen kasuan, adierazitako programaren onuradun dela egiaztatuko duen oinarrizko gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria.

–Toxikomano ohien kontratuen kasuan, kontratatutako pertsona Errehabilitazio Programan sartzeko aukera onartzen duen Enplegu eta Prestakuntza Zuzendariaren jakinarazpenaren kopia.

– Espetxeetan preso dauden pertsonen eta preso ohien kontratuen kasuan, erakunde-ziurtagiria.

c) Lan-kontratuen kopia, Enplegu Bulegoari egindako aginduzko komunikazioarekin batera.

d) Kontratatutako langile(ar)en Gizarte Segurantzako alta-orrien kopia.

e) Diru-laguntza eskatu duen enpresak bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan. Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.

f) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan, aurreko idatz-zatian aurreikusitakoaren antzeko baldintzetan.

VII. ERANSKINA, LANERAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ABENDUAREN 23KO 329/2003 DEKRETUARENA
VI. KAPITULUAN AURREIKUSITAKO DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO ESKABIDEAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

A) SEME-ALABAK ZAINTZEKO ESZEDENTZIA EDO LANALDI-MURRIZKETA HARTZEN DUTEN LANGILEENTZAKO LAGUNTZEN KASUAN:

a) Eskatzailearen NANaren fotokopia edo, hala badagokio, nortasuna egiaztatuko duen dokumentua.

b) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, pertsona eskatzaileak sinatua eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

c) Eskatzailea Euskal Autonomia Erkidegoan noiztik erroldatuta dagoen egiaztatuko duen ziurtagiria.

d) Gizarte Segurantzan baja eman duela egiaztatzen duen partearen kopia edota, lanaldi-murrizketaren kasuan, Gizarte Segurantzako datuetan aldakuntza izan dela egiaztatzen duen partearen kopia.

e) Seme-alabak zaintzeko eszedentzian dagoela edo lanaldi-murrizketa duela egiaztatuko duen dokumentua. Bertan ondoko alderdiak jasoko dira:

– eskubide horretaz baliatzeko denbora,

– ordura arte egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko proportzioa (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera), eta

– lanaldi-murrizketaren kasuan, ordura arte egiten zuen lanaldiarekiko portzentajea.

f) Laguntza jasotzeko eskubidea ematen duten adingabeetako batek %33ko edo gehiagoko ezintasuna aitortuta badu, dagokion Foru Aldundiak egindako minusbaliotasun-ziurtagiriaren fotokopia.

g) Familia Liburuaren fotokopia edo, adopzio-kasuetan, hori eratu zuen auto judizialaren fotokopia, nazioarteko adopzioaren kasuan izan ezik; kasu horretan, Erregistro Zibil Zentralean inskribaturik dagoela egiaztatuko duen ziurtagiria erantsiko da, adopzioa adingabeen jatorrizko herrialdeetan dagoen indarreko legeriaren arabera egin bada; adingabearen jatorrizko herrialdean Espainian adopzioa egiteko helburuarekin adopzio sinplea edo tutoretza baino egin ez denean berriz, Espainiako agintaritzak emandako adopziorako auto judizial irmoaren fotokopia konpultsatua.

B) ERAKUNDE KONTRATUGILEENTZAKO LAGUNTZEN KASUAN:

a) Hirugarren Interesatuaren Datuen Altako Fitxa, erakunde eskatzaileak sinatua eta dagokion bankuak sinatua eta zigilatua.

b) Erakunde kontratugilearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

c) Diruz lagundutako kontratazioa eragin duen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa egiaztatuko duen dokumentua. Bertan, eskubide hauez baliatu den pertsonari dagokionez, ondoko alderdiak jasoko dira:

– eskubide horiez baliatzeko denbora,

– ordura arte egiten zuen lanaldia eta lanaldi osoarekiko proportzioa (hitzarmen kolektibo aplikagarriaren arabera), eta

– lanaldi-murrizketaren kasuan, ordura arte egiten zuen lanaldiarekiko portzentajea.

d) Seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa duen langilea ordezkatzeko Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako bitarteko kontratuaren kopia. Kooperatiba-sozietateen kasuan, bazkide langile edo lan-bazkideekin sinatutako sozietate-kontratuaren kopia.

e) Kontratatutako pertsonaren enplegu-eskatzailearen txartelaren kopia edo, halakorik ezean, langabetu gisa inskribatuta dagoela egiaztatzeko dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoak egindako egiaztagiria. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta badago, egoera hori adierazi beharko da eta, hartara, ez da egiaztagiria aurkeztu beharrik izango.

f) Ordezko gisa kontratatutako pertsonaren Gizarte Segurantzako alta-orriaren kopia.

g) Erakunde kontratugilearen ziurtagiria. Bertan kontratatutako langileak jasoko duen hileko ordainsari gordina —aparteko ordainsarien zati proportzionala barne— agertuko da.

h) Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela egiaztatuko duen Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorraren Probintzia Zuzendaritzaren (edo, kooperatiba-sozietateen kasuan, dagokion erakundearen) ziurtagiria, eguneratua eta ale bitan. Atzerapena lortzen duenean eta dokumentu bidez egiaztatzen duenean ulertuko da enpresa arauzko egoeran dagoela ordainketei dagokienez.


Azterketa dokumentala