Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7150

323/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Hizkuntz Normalkuntzako Ulibarri programa arautzen duena.

Euskararen erabilera normaltzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarri Legeak, bere bigarren kapituluan, euskararen eskola-munduko erabilera du xede. Lege horrek honako betebeharra ezartzen dio Eusko Jaurlaritzari: eskola-munduko euskal giroa bermatzea eta ikastetxeen barne- nahiz kanpo-jardueran euskara adierazpide normal bihurtzea.

Horixe bera baieztatzen da 1983ko abuztuaren 1eko Aginduan. Agindu hori uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuaren garapenekoa da: dekretu horrek araupetu zuen hizkuntza ofizialen erabilera irakasmunduan. Azkenik, otsailaren 1eko 1/1993 Legeak, Euskal Eskola Publikoari buruzkoak, bere 23. atalean berrestsi egin du aurrekoa.

Lege-oinarri horiek guztiak gauzatzeko hainbat neurri hartu izan dira harrezkero. Hezkuntza-munduko arlo guztietan ahalegin eta lorpen handiak egin dira, besteak beste irakasleen eta ikasmaterialen prestakuntzan, berariazko curriculumean, didaktikan eta aholku-orientabideen lanketan. Jarduera horietariko gehienak, halabeharrez, euskara ikasi/irakasteari begira, edota gaiak euskaraz ikasi/irakasteari begira, egin izan dira.

Ikasleen erabilerari begira ere eratu dira, horrezaz gain, hainbat programa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bideratutakoen artean, berariaz aipatzekoak dira Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren Euskara Zerbitzuko NOLEGA ataletik ikastetxeei eskaini zaizkien programak: hizkuntzaren erabilera bera bultzatzekoak (Eskola-antzerkia, Bertso-lanketa, Kantagintza, IKE, EGE edota IKABILeko laguntza-deialdiak eta Euskal girotze-barnetegiak), kalitatea sustatzekoak (Urruzuno eta Barriola lehiaketak) eta hainbat elkarterekin egindako hitzarmenak (Idazleak Ikastetxeetan, Euskara Zine Aretoetara).

Didaktikaren eta ikasleen erabileraren arlo horietan aurrera egin ahala, arlo bietan hobekuntza nabariak egiteko premia begien bistatik galdu gabe ere besterik da gero eta beharrezkoago: hezkuntza-elkarteko partaide helduen arteko harreman-bizitzan eta bertatik kanporako proiekzioan euskarak duen lekua sendotzea. Horretarako urratsak eman beharra gero eta argiago ikusten du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Autonomi Elkarteko unibertsitateaz besteko ikastetxe publikoetako irakasleen ordezkariekin 1996-97 ikasturterako egindako Akordioak zera zehaztu zuen: EAEko ikastetxeetan hizkuntz normalkuntzako 20 proiektu ezarriko zituela Hezkuntza Sailak indarrean, saiakuntza gisa, ikastetxeko hizkuntz proiektuak egiteko eta abiarazteko oinarri izan zitezen.

Egin ere halaxe egin zen Autonomi Erkidegoko hiru lurraldeetako 20 herri-ikastetxetan eta 3 ikastetxe pribatutan. Hasiera-hasieratik ikusi zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, aurrerapausoak sare bietan emateko beharra. Esperientzia horietatik abiatuta, eta egindakoen on-gaitzak baloratu ondoren, ikastetxeetako hizkuntz proiektuak egin eta abiarazteko deialdi irekia egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak 1997ko maiatzaren 8an (maiatzaren 16ko EHAA). Deialdi horretara 246 ikastetxe bildu ziren, eta horietatik 240 ikastetxe hizkuntz normalkuntzako proiektua aurkeztera iritsi.

1998an deialdi berria egin zen, beste hainbat ikastetxeri hizkuntz normalkuntzako programan sartzeko aukera emanez. Bigarren deialdi horren bidez beste 68 ikastetxe gehitu zitzaizkion programari. Horren ondorioz 308 ikastetxek osatu zuten programa, 1998-99 ikasturtearen hasieran.

Programa honek eragin sendoa izan dezake EAEko eskola-sistemaren etorkizunean eta euskararen indarberritze-saioan. Horrezaz guztiaz jabeturik, ezinbestekoa ikusten da hizkuntz normalkuntzaren programa osoa arautzen duen lege-izaera osatu, eguneratu eta zehatz-mehatz egituratzea. Dekretu honek legezko egitura hori eratzea du xede, programa osoa arautuz eta berak dituen berariazko denbora- ezaugarrietara egokituz.

Hizkuntza gutxituen kasuan, eta halakoxe egoeran gaude euskaldunok, normalkuntza ez da berez datorren egoera. Berariaz landu eta etengabe garatu behar den arloa da, aitzitik. Hizkuntz normalkuntzako proiektua egitea eta garatzea, hezkuntza mundura mugatuz, EAEko ikastetxe guztiei dagokien eginkizuna eta eskubidea da. Programa horren motorea ikastetxean bertan dago. Ikastetxeetako normalkuntza-proiektuak dira, izan, programa osoaren ardatz. Osatu eta egituratu nahi den programa bera, hortaz, gure eskolaren funtsezko zutabe gisa gauzatu nahi da.

Programa hau ez da hiruzpalau urtetarako planteatzen den esperimentua, eskolaren laguntzaz ikasleak euskalduntzeko ahalegin osoaren beharrezko osagarri finkoa baizik.

Esandako guztia kontuan izanik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak hala proposaturik, Euskadiko Eskola Kontseiluaren eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gomendio-irizpen jaso ondoren, Aholku Batzorde Juridikoa entzunda eta 2003ko abenduaren 23an Gobernu Kontseiluaren bileran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATU DUT
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Xedea.

Ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzako ULIBARRI programa arautzen du Dekretu honek: helburuak, eragin-esparruak, parte hartzeko prozedurak eta irizpideak, bai eta programan sartuta dauden hizkuntz normalkuntzako proiektuen jarraipenerako eta ebaluaziorako moduak.

2. artikulua.– Hizkuntz Normalkuntzako ULIBARRI programa.

Ondoko eragile hauek bat egiten dute ULIBARRI programan: Hezkuntza Administrazioak, ikastetxeek eta ondoko artikuluan zehazten diren EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publiko zein kontzertatuetako hizkuntz normalkuntza proiektuen garapenean diharduen edozein eragilek.

3. artikulua.– ULIBARRI programan diharduten ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuak.

1.– ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntz normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dute helburu nagusi. Programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntz normalkuntzako proiektua eratu beharko dute. Proiektu orok ondoko puntuok izan beharko ditu:

a) Bere esparruko hizkuntz erabileraren egoera aztertzea, lan-eremu gisa ikastetxearen eragin-esparrua hartuz.

b) Ikastetxe barruan eta eskola-giroan euskararen erabilera, hitzez eta idatziz, areagotzeko urrats zehatzak.

c) Helburu eta epe zehatzak, beraien jarraipena eta ebaluazioa egin ahal izateko.

d) Kasuan kasuko organoaren onespenez ezarritako helburuetara iristeko neurriak nola hartu finkatzea. Neurri horiek eskola-elkarte osoari eragiten badiote, elkartearen onespena eta berariazko konpromisoa izan beharko dute aldez aurretik.

e) ULIBARRI programaren baitan antola daitezkeen prestakuntza-saio, mintegi edota hizkuntz normalkuntzako ikastaroetan ahal den neurrian parte hartzeko konpromisoa hartzen duten irakasleak izendatzea, betiere beraien aldez aurreko onespenarekin.

f) Arian-arian, norbere hizkuntz gaitasuna hobetzeari begira egin daitezkeen prestakuntza-saioetan aritzeko prest dagoen pertsonal ez irakaslea, administraziokoa eta kudeaketakoa, jantokikoa eta beste zerbitzu batzuetakoa, kontuan hartzea.

g) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzan arituko diren pertsonak izendatzea, batez ere arduradun teknikoa eta Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kideak, betiere berauen aldez aurreko onespenarekin.

2. Hizkuntz normalkuntzako proiektua garatzea eta jarraipena egitea ikastetxearen Hizkuntz Normalkuntzako Batzordeari dagokio.

II. KAPITULUA
BETEBEHARRAK ETA LAGUNTZAK

4. artikulua.– Ikastetxeen betebeharrak.

ULIBARRI programan sartzen diren ikastetxeek honako betebehar hauek dituzte:

1.– Ikastetxearen Hizkuntz Normalkuntzako Batzordea eratzea.

2.– Hizkuntz normalkuntzako proiektua ikastetxearen hezkuntza-proiektuan, curriculum-proiektuan, hizkuntz proiektuan, ikasturteko planean zein oroitidazkian txertatzea.

3.– Ikasturtero hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoa izendatzea, bere dedikazio-ardurak zehaztuz. Ikastetxe horretako irakasle bat izango da arduradun tekniko hori. Irakasle horrek bere gain hartuko du proiektua kudeatzea, eta proiektuaren ardura teknikoa. Programa horretara biltzen diren ikastetxeekin antolatutako eskualdeko gune-bileretan, edo gai horretarako Sailak begiz jotako beste lekuren batean, parte hartuko du. Arduradun teknikook eskuartean dituzten lanen berri emango diote elkarri, dokumentazioa barne. Berritzeguneen zein programaren gainontzeko aholkularien laguntza jasoko dute.

4.– Hizkuntz normalkuntzako proiektua (HNP) aztertu, eguneratu eta bere jarraipena egitea.

5.– Proiektu hauen ebaluaziorako Sailak finkatutako prozeduran zuzen-zuzenean parte hartzea, eskatzen zaizkion datuak eskainiz.

6.– Beren euskara-maila hobetu, zuzendu eta aberasteko ikastaroetan parte hartuko dute ikastetxeko irakasleek. Bestelako prestakuntza-ikastaroak ere euskaraz hartuko dituzte nagusiki, halakorik eskaintzen denean.

5. artikulua.– Administrazioaren betebeharrak eta laguntzak.

ULIBARRI programan dauden ikastetxeei honako lagungarri hauek eskainiko dizkie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak:

1.– Hizkuntz normalkuntzako proiektua eta jarraipena egin ahal izateko laguntza. Baliabide bi erabiliko dira horretarako: batetik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beraren laguntza-zerbitzuak; bestetik hizkuntz normalkuntzarako aholku-elkarteak. Berritzeguneen hizkuntz normalkuntzako teknikariek hurbileko aholkularitza eskainiko diete ikastetxeetako hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoei. Gune-bileretan, horrezaz gainera, Autonomi Elkarteko aholku-elkarteen laguntza ere jaso ahal izango dute arduradun tekniko horiek.

2.– Bere zereginei aurre egin ahal izateko ordu-liberazio jakina ikastetxeko HNATak (hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoak) izango du bere irakaslanean. Ordu-kopurua Dekretu honen 16. artikuluan zehaztutakoaren araberakoa izango da eta ondoko ezaugarriak izango ditu ikastetxearen titularitatearen arabera.

a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren titularitatepeko herri-ikastetxeetan HNATak astean zehar izango duen ordu-dedikazioa kontuan hartuko du Sailak. Gainontzeko programen lan-kargaz eta ohiko ratioez gainera gehigarrizko kontaketa ekarriko du HNATa programa honetan ari izateak.

b) Sailarenak ez diren ikastetxeen kasuan, aldiz, diru-laguntzaren bidez aurre egingo dio Sailak ordutan sortzen den gainkarga horri. Diru-laguntza hori, kopuruz, herri-ikastetxeetan bezalako dedikazioa eskaintzeko behar adinakoa izango da. Ikastetxe bakoitzari dagokiona Dekretu honetako 17. artikuluaren 2. atalean ezarritako eran kalkulatuko da. Programan sartzearekin batera aginduta dago diru-laguntza hori eta ikastetxeak programan jarraitzen duen bitartean bere horretan jarraituko du. Ordainketak bi epealdi izango ditu: lehena ikasturtearen hasieran; bigarrena ikasturte horren amaieran. Ordainketa horiek egin ahal izateko, aurretik jasotako laguntza helburu honetarako erabili izana justifikatu beharko du ikastetxeak. Horretarako oroitidazki zehatza aurkeztu beharko du ikastetxeak, asteko dedikazio-orduen erabilera azalduz. Jarraipen Batzordeari (JABAri) dagokio aldeko edo aurkako txostena egitea, jasotako justifikazioak oinarri hartuz eta, hala behar izanez gero, kontu-garbitze horri berariazko azalpenak edo ikuskatze-lanak gehituz. Diru-laguntza hori bateraezina da ordu horientzat emandako beste edozein diru-laguntzarekin. Helburua behar bezala betetzen ez bada, jasotako diru-laguntza itzuli egin beharko da abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera; dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura emango diren diru-laguntzen bermeei eta itzulketei buruzko araubide nagusia finkatzen da, diru-laguntzen kudeaketan parte hartuko duten entitateek bete beharreko baldintzak, horien araubidea eta betebeharrak ere aipatzen direlarik.

c) Deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruz Ekonomi Jarraipenerako Bulegoak edota Herri Kontuen Euskal Epaitegiak bere fiskaltza-lanaren ildotik eskatzen duen informazio oro eskaintzera behartuta dago laguntza-jasotzailea.

3.– Programan ari diren ikastetxeek ondoko aitortza izango dute, ikasturtero, ikastetxeko prestakuntza- edo berrikuntza-saio gisa: hizkuntz normalkuntzako arduradun tekniko izateak 90 orduko aitortza izango du; Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen kide izateak, berriz, 60 orduko aitortza, kide hori ikastetxeko irakasle baldin bada.

4.– Aurreko puntuan azaldutako laguntzaz gainera berariazko materiala ere eskainiko zaie ikastetxeei. ULIBARRI programak sortzen eta biltzen duen materiala, konkretuki, ikastetxeen eskura jarriko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Material horiek txukuntzeko, web-guneratzeko eta, hala dagokionean, argitaratzeko ardura ere bere gain hartzen du Sailak.

5.– Hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoarentzat, irakasleentzat eta Hizkuntz Normalkuntzako Batzordeko kideentzat ikastaroak, mintegiak eta prestakuntza-bideak eratuko ditu Sailak, GARATU edo IRALE programen bidez. ULIBARRI programaren aholku-elkarteek ere prestatu ahal izango dituzte prestakuntza-saio horiek. Berritzeguneen prestakuntzarako baliabideak ere erabili ahal izango dira hartarako.

6.– Programa horretan diharduten guztien prestakuntzari berebiziko garrantzia eskainiko die Sailak. Ondoko gai hauek landuko dira, besteak beste: goi-mailako hizkuntz gaitasun praktikoa, soziolinguistika-jakintza, curriculumaren euskal dimentsioa, glotodidaktika-jakintza, egungo euskalgintzaren ezagutza eta giza baliabideen gestioa. Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio prestakuntza-sorta hori finkatzea, ziurtagiriak homologatzea eta prestakuntza-bideak erraztea.

7.– ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. Aurreko urteetan egindako ahaleginak ere kontuan hartuko dira.

8.– Ikastetxeak hornitzeko egiten dituen deialdietan, eta modu berezian hezkuntza-softwareaz hornitzekoetan, euskarazko bertsioa aukeran izatea bermatuko du Sailak.

9.– Hizkuntz normalkuntzaren inguruko dokumentazio teknikoa sortu, bildu eta banatzea bultzatuko da. Besteak beste, ondoko gai hauek antzematen dira aztergai: eleaniztasuna, elebitasuna hizkuntzen arteko ukipen-egoeran, hizkuntz plangintza eta hizkuntzaren erabilera sendotzea.

III. KAPITULUA
PROGRAMAREN ANTOLAMENDU-EGITURA ETA FUNTZIOAK

6. artikulua.– Programaren antolamendu-atalak.

Dekretu honen garapenezko arauetan ezarritako atalak eta, nolanahi ere, ondoko atal hauek ditu ULIBARRI programak:

1.– Ikastetxean:

–Hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoa (HNAT)

–Ikastetxearen Hizkuntz Normalkuntzako Batzordea (HNB)

2.– Berritzeguneetan:

–Berritzeguneko hizkuntz normalkuntzako teknikaria (HNT)

–Berritzeguneko hizkuntz normalkuntzaren programa-arduraduna (HNA)

3.– Hezkuntza administrazioan:

–Jarraipen-batzordea (JABA)

–Euskara Zerbitzuko NOLEGA atala

4.– Bestelakoak:

–Ulibarri programaren aholku-elkarteak

7. artikulua.– Kide anitzeko organoen osaera.

1.– Ikastetxeko ordezkotza-organo gorenak finkatuko du Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen osaera. Horretarako kontuan izango ditu hizkuntz normalkuntzako proiektuaren eragin-esparruak. Horren arabera, batzorde hori irakasle hutsez osatua egongo da edota gurasoek, ikasleek eta pertsonal ez-irakasleak ere parte hartu ahal izango dute. Ikastetxearen Zuzendaritzako kide bat bederen batzorde horretako kide izan dadin saiatu behar da. Halaber, batzordearen osaeran hainbat arlotako irakasleak biltzeko ahalegina egingo da.

2.– Programaren Jarraipen-Batzordearen kideak eta ordezkoak Hezkuntza sailburuordeak izendatuko ditu. Ondoko hauek osatuko dute batzordea:

–Lehendakari: Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

–Batzordekide:

a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Euskara Zerbitzuaren burua.

b) NOLEGA ataleko bi teknikari.

c) Berritzeguneetako hiru aholkulari tekniko (HNT).

d) Hizkuntz normalkuntzaren alorrean itzala duten adituak. Gutxienez bi izango dira, eta gehienez bost.

–Idazkari: aurreko b) atalean aipatutako NOLEGAko teknikarietako bat.

8. artikulua.– Funtzioak eta funtzionamendu-arauak.

ULIBARRI programa osatzen duten antolamendu-atalek Dekretu honetan eta berau garatzeko arauetan aurreikusitako funtzioak, lan-bilerak, prestakuntza-saioak, urteko plana eta, oro har, funtzionamendu-modua izango dituzte.

IV. KAPITULUA
SARBIDEA, JARRAIPENA ETA IRTEERA

9. artikulua.– ULIBARRI programan sartzeko eta bertan jarraitu ahal izateko baldintzak

ULIBARRI programan sartu nahi duten ikastetxeek hizkuntz normalkuntzako proiektua egin beharko dute, betiere Dekretu honen 3. artikuluan eta, hala badagokio, berau garatzeko araubidean zehaztutakoaren ildotik. Prestakuntza- eta berrikuntza-saioak egiteko Sailak dituen laguntza-deialdietara aurkeztu daiteke ikastetxea proiektua egiteko garaian, betiere horretarako ezarritako baldintza eta arautegiaren arabera.

Dekretu honen 4. artikuluan eta garapenezko arauetan ezarritakoak ezinbesteko betebehar dira, orobat, programan sartzeko edota bertan jarraitu ahal izateko.

10. artikulua.– Sartzeko eskabidea

Urtero, martxoaren 1a baino lehen, programan sartu nahi duten ikastetxeek horretarako eskabidea aurkeztu beharko dute. Ondoko dokumentuok erantsiko zaizkio eskabideari:

a) Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzako proiektua.

b) Proiektuak ikastetxearen ordezkotza-organo gorenaren onespena duela adierazten duen froga-agiria.

c) Hizkuntz normalkuntzako proiektua burutu artean ikastetxeak egin duen ibilbidea zehazten duen oroitidazkia.

d) Proiektua burutzeko aholkularitza teknikoa izan duten ikastetxeek dagokien aholku-elkarteak sinatutako irizpen-txostena erantsi beharko dute. Aholkularitza hori gabe osatu diren proiektuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren teknikariek aztertuko dituzte.

11. artikulua.– Dirubideak.

Dekretu honen 5.2.b) artikuluan zehazten diren diru-laguntzei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan edota aurrekontu-izaera duten bestelako lege-arauetan ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira horretarako dirubideak. Aurrekontu-urte batean eman daitekeen diru-laguntzak ezin izango du gainditu aipatutako zenbatekoa, ez eta indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan kasuan-kasuan gerta daitekeen eguneratzea.

Publizitate-printzipioa betetze aldera urtero, lehenengo bi hilabeteetan EHAAn argitaratuko den Aginduaren bidez, Dekretu honetan aurreikusitako laguntza-lerroei aurre egiteko zenbateko kreditua dagoen jakinaraziko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak. Nolanahi ere, ikastetxe berriak programaren baitan hartzeko lehiaketa-bidea erabiliko da arau orokor gisa. Lehendik programaren barnean daudenekin, aldiz, prorrateo-bidera joko da baldin eta dirubideak ez badira aski aurrez finkatutako zenbatekoei aurre egiteko.

12. artikulua.– Eskabideen onespena.

1.– Urtero, lehen hiruhilekoan, martxoaren 1a baino lehen aurkeztutako eskabideak aztertu eta baloratuko ditu Jarraipen Batzordeak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak agindu bidez ezarritako irizpideen arabera egingo dira balorazio hauek.

2.– Jarraipen Batzordeak proposamena helaraziko dio Hezkuntza sailburuordeari eta honek, proposamen hori eta aurrekontu-aukerak kontuan hartuta, dagokion erabakia hartuko du. Ebazpen hori urte bereko maiatzaren 15erako argitaratuko da beranduenik EHAAn. Erabaki horretan zehaztuko da hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoaren ordu-dedikazioa.

3.– Baldin eta aurreko atalean ezarritako irizpideen arabera Jarraipen Batzordeak proposatutako ikastetxe guztiak programaren baitan hartzea ezinezkoa balitz, artikulu honen lehen atalean aipatzen diren irizpideak aplikatuz balorazio handiena lortu duten ikastetxeak onartuko dira.

4.– Onartutako ikastetxeen sarrera hurrengo ikasturtearen hasieran hezur-mamituko da.

5.– Baldin eta bigarren atalean adierazitako egunetik aurrera hiru hilabete pasatzen badira ebazpena argitara eman gabe, eskabideak ezetsitzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren ildotik, Administrazioak espresuki ebazteko duen obligazioa bazterrera utzi gabe.

13. artikulua.– ULIBARRI programan jarraitzea eta baldintzak aldatzea.

1.– Jarraipen Batzordearen proposamena kontuan hartuta, ULIBARRI programan jarraitzen duten ikastetxeen zerrenda erabaki eta argitaratuko du Hezkuntza sailburuordeak, urtero, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Erabaki horrek jasoko ditu ikastetxearen izaera juridikoaren aldaketarik suertatuz gero egin beharreko egokitzapenak, hala nola ikastetxeak bat egitea edo banatzea, izenez aldatzea eta antzekoak, betiere ikastetxea entzun ondoren. Halaber, erabaki horrek jasoko du 5.2.b) artikuluaren ildotik eta aurreko artikuluan ezarritako epean erabakitako diru-laguntzan egon litezkeen egokitzapenak, baldintzen aldaketak hala eskatzen duenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen 49.12 artikuluaren ildotik.

ULIBARRI programan sartuta egon eta irtetea espresuki eskatzen ez duen ikastetxeak bertan jarraitzekotan dela ulertuko da. Dekretu honen 5.2.b) artikuluan aipatzen diren ikastetxeek, hala ere, aurreko artikuluan ezarritako epean diru-laguntzarako berariazko eskabidea egin beharko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoarekin bat, eskabideak ezetsitzat joko dira baldin eta EHAAn ebazpena argitaratzeko ezarritako epea pasa eta hiru hilabetean ebazten ez badira.

2.– Jarraipen Batzordeak antzemango du, helburuak arian-arian lortzeari dagokionez zein ikastetxe dauden hala-hola, norabide argirik gabe edo zehaztasun faltan. Egoki deritzon irizpenak eta proposamenak egingo ditu halakoetan. Egoera hori onbideratzen laguntzeko proposamen zehatzak ere egin ditzake Jarraipen Batzordeak.

14. artikulua.– Programa uztea eta kanporatzea.

1.– ULIBARRI programan dagoen ikastetxe orok programa utzi ahal izango du. Berariazko jakinarazpena egin beharko du horretarako, ikastetxeko ordekotza-organo gorena ados dagoela frogatzen duen agiria erantsiz. Sailak, dagokion erabakiaz, ULIBARRI programatik kanpora utziko du ikastetxea.

2.– Ikastetxe batean gabezia edo zuzendu-behar nabariak antzeman ondoren, Jarraipen Batzordeak berauek berbideratzeko adierazpena egin eta ikastetxeak proiektua onbideratu ez badu, Hezkuntza sailburuordeak, Jarraipen Batzordearen proposamenez, ikastetxea programatik kanpora utz dezake, betiere gabeziak larriak izan eta programaren jarraipenerako baldintzak betetzen ez badira eta ikastetxea aurrez entzun ondoren.

V. KAPITULUA
ULIBARRI PROGRAMARAKO DEDIKAZIO-ORDUAK

15. artikulua.– Hizkuntz normalkuntza jorratuko duten teknikarien dedikazioa.

1.– Urriaren 1eko, 228/2002 Dekretuak ezarritakoaren arabera, Hizkuntz normalkuntzako programaren arduraduna (HNA) eta Berritzeguneen hizkuntz normalkuntzako teknikariak (HNTak) programa honetara emanak egongo dira dedikazio osoz.

2.– Ikastetxearen hizkuntz normalkuntzako arduradun teknikoaren (HNATaren) ordu-dedikazioa, berriz, programan sartzeko edo jarraitzeko ebazpenetan ikasturte horretarako zehaztukoa izango da.

3.– Programan dauden ikastetxeei beraiei dagokie Hizkuntz Normalkuntzako Batzordearen dedikazioa finkatzea.

16. artikulua.– Dedikazio-orduen finkapen-bidea.

HNAT bakoitzaren asteko dedikazio-proposamena Jarraipen Batzordeak egingo du, VI. kapituluan ezarritako irizpide eta ponderazioetan oinarrituz.

17. artikulua.– Dedikazio-orduak gauzatzea.

1.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila titularra den ikastetxe publikoen kasuan, Ikastetxeen Zuzendaritzari dagokio, plangintza garaian, beharrezko neurriak hartzea orduzko gainkarga hau bertan txertatzeko.

2.– Titularitatea Sailarena ez denean, aldiz, dedikazio-orduen gauzatzea 5.2.b) artikuluan zehazten den diru-laguntzaren bidez egingo da. Hezkuntza Sailburuordetzak jakinarazpena igorriko dio horretarako Hezkuntza Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetzari, ULIBARRI programan sartuta dagoen ikastetxe bakoitzari dagokion dedikazioa eta laguntzaren zenbatekoa zehaztuz.

Ikasturte bakoitzean jaso beharreko diru-laguntza, 5. artikuluan zehaztutako dedikazioa estaltzeko lan egin beharreko orduei modulu bat aplikatuz kalkulatzen da.

Modulu hori ondoko formula aplikatuz kalkulatzen da:

(urteko ordainsari gordina x 1,3159 gizarte-segurantza) + (urteko antzinatasun gordina x 3,83 x 1,3159 gizarte-segurantza)

Urteko ordainsari gordin gisa honako hau hartuko da: Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Irakasmaila Ertainetako zuzeneko pertsonal irakasleen ordainsarien batezbesteko aritmetikoa. Erabakia hartzen den garaian indarrean dauden hitzarmenak hartuko dira oinarri kalkulu horretarako.

Urteko antzinatasun gordina ere urteko ordainsari gordina kalkulatzeko erabili diren irizpide berberekin zehaztuko da.

VI. KAPITULUA
EBALUAZIOA

18. artikulua.– Programaren baitan diren hizkuntz normalkuntzako proiektuen ebaluazioa.

1.– Bi urtetik behin, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hizkuntz normalkuntzako proiektuen ebaluazioa burutuko du.

2.– Ebaluazioa egiteko garaian ondoko irizpide hauek hartu ahal izango dira kontuan:

a) Proiektu bakoitzaren aplikazio-eremuak;

b) Ikastetxea kokaturik dagoen zonalde soziolinguistikoa;

c) Planaren egokitasun teknikoa;

d) Planaren errotze-indizea;

e) Ikastetxearen Hizkuntz Normalkuntzako Arduradun Teknikoaren egonkortasuna;

f) Batzordearen osaera;

g) Ikasleen berariazko batzorderik baden ala ez;

h) Ikastetxearen parte hartze maila NOLEGA programetan;

i) Diagnostikorako eta neurketarako tresnen aplikazio-maila;

j) Berariazko prestakuntza-saioetan parte hartzea;

k) Arloan egindako ekarpenak;

l) Proiektuari buruzko informazioa hedatzeko egin den ahalegina;

m) Ikastetxearen neurria.

JABA batzordeari dagokio irizpide horien zehaztapena eta ponderazioa proposatzea. Hezkuntza sailburuordeari dagokio irizpide horiek onetsi eta ebazpen bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

3.– Ebaluazioa, egitea dagokion urteko lehen hiru hilabeteetan egingo da. Bestelakorik arautzen ez den bitartean, ebaluaziorako eta ponderaziorako irizpide berberak erabiliko ditu batzordeak.

19. artikulua.– ULIBARRI programaren ebaluazioa.

Lau urtetik behin ULIBARRI programaren orotariko ebaluazioa egingo da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.– Epeen eta zenbatekoen eguneratzea.

Programaren kudeaketa arintzeko helburuarekin 5. artikuluaren 3. pasartean, 10. artikuluan, 11. artikuluan, 12. artikuluan eta 18. artikuluaren 3. pasartean ezartzen diren datak, epeak eta zenbatekoak egokitu ditzake Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak dagokion Aginduaren bidez.

Bigarrena.– Ikastetxe pribatuen diru-laguntzen izaera.

Ikastetxe pribatuentzat Dekretu honen 5.2.b) artikuluan aurreikusten diren diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen arabera bideratuko dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan onetsitako testu birlanduan oinarrituz.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.– Gaur egun programan ari diren ikastetxeak.

Hezkuntza sailburuordearen 2003ko uztailaren 14ko Erabakian ULIBARRI programan agertzen diren ikastetxeek programaren barnean jarraitzen dute eta hemendik aurrera Dekretu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie. Dekretu honen eranskin gisa ematen da, hain zuzen, egun horretan ULIBARRI programan ageri diren ikastetxeen zerrenda.

Bigarrena.– 2004-2005 ikasturtera arteko ebaluazio-irizpideak.

Dekretu honetan zehazten den ebaluazio-sistema erabat finkatzeko arrazoizko denbora eta aplikazio-epea behar denez, ikastetxe bakoitzaren ordu-dedikazioak finkatzerakoan orain arteko irizpidea erabiliko da 2003-2004 eta 2004-2005 ikasturteetan. Hau da, ikastetxearen neurria hartuko da ikasturte horietan ere gidari, dedikazioak eta laguntzak finkatzeko garaian.

Hirugarrena.– Programaren orotariko lehen ebaluazioa.

Dekretu hau indarrean jarri eta handik bi urteko epean egingo da ULIBARRI programaren orotariko ebaluazioa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden eta maila berekoak edo apalagokoak diren arauzko erabaki guztiak indargabetuta geratzen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.– Araubidezko garapena.

Dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapenak emateko baimena du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak.

Bigarrena.– Indarraldia.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.

HIZKUNTZA NORMALKUNTZARAKO ULIBARRI PROGRAMA arautzeari buruzko abenduaren 23ko 323/2003 DEKRETUAREN ERANSKINA

ANEXO al DECRETO 323/2003, de 23 de diciembre, DE REGULACIÓN DEL PROGRAMA ULIBARRI DE NORMALIZACIÓN LINGÜÍSTICA.

KODEA CUNEA HERRIA IKASTETXEA

CÓDIGO ZONA LOCALIDAD DENOMINACIÓN CENTRO

010165 A01 AIARA ETXAURREN IKASTOLA herri ikastetxea

010013 A01 ARAIA ARAIA herri ikastetxea

010332 A01 GASTEIZ A. LOPEZ DE GUEREÑU herri ikastetxea

010051 A01 GASTEIZ ABENDAÑO ikastola

010052 A01 GASTEIZ ADURZA ikastola

010342 A01 GASTEIZ ANGEL GANIVET-IZARRA-ST. LUZIA herri ikastetxea

010053 A01 GASTEIZ ARANZABELA ikastola

010311 A01 GASTEIZ ARMENTIA ikastola

010076 A01 GASTEIZ CERVANTES herri ikastetxea

010054 A01 GASTEIZ LANDAZURI ikastola

010135 A01 GASTEIZ LOS HERRAN institutua

010188 A01 GASTEIZ OLABIDE ikastola

010228 A01 GASTEIZ PRESENTACION DE MARIA ikastetxea

010018 A01 KANPEZU CAMPEZO institutua

010167 A01 KANPEZU NTRA.SRA. DE IBERNALO ikastola

010170 A01 LABASTIDA BASTIDA ikastola

010172 A01 LANTZIEGO LANTZIEGO ikastola

010173 A01 LAPUEBLA DE LABARCA ASSA ikastola

010178 A01 OION SAN BIZENTE ikastola

010046 A02 AGURAIN ANITURRI institutua

010179 A02 AGURAIN P. LOPE DE LARREA ikastola

010160 A02 AMURRIO ARESKETA ikastola

010319 A02 AMURRIO ZARAOBE institutua

010012 A02 ARRAZUA-UBARRUNDIA IKASBIDEA ikastola

010185 A02 GASTEIZ ABETXUKO ikastola

010142 A02 GASTEIZ BARRUTIA ikastola

010257 A02 GASTEIZ KOLDO MITXELENA institutua

010339 A02 GASTEIZ LUIS ELEJALDE-ROGELIA DE ALVARO herri ikastetxea

010329 A02 GASTEIZ MENDEBALDEA institutua

010153 A02 GASTEIZ TOKI EDER ikastola

010351 A02 LAUDIO AIALA KANTZELARIA-G. MARAÑON institutua

010174 A02 LAUDIO LAUDIO ikastola

015006 B01 ALONSOTEGI ALONSOTEGI ko herri ikastetxea

014119 B01 BILBAO GABRIEL ARESTI herri ikastetxea

014192 B01 BILBAO SAN ADRIAN institutua

014189 B01 BILBAO UNAMUNO institutua

014186 B01 BILBO BOTIKAZAR institutua

014111 B01 BILBO CERVANTES herri ikastetxea

014114 B01 BILBO DEUSTO herri ikastetxea

014508 B01 BILBO DEUSTUKO ikastola

014191 B01 BILBO ERREKALDEBERRI institutua

014509 B01 BILBO INTXIXU ikastola

015191 B01 BILBO SAN IGNACIO institutua

014516 B01 BILBO URRETXINDORRA ikastola

015078 B01 BILBO ZORROZA institutua

014160 B02 BILBAO ZURBARAN herri ikastetxea

014188 B02 BILBO GABRIEL ARESTI institutua

015074 B02 BILBO IBAIZABAL institutua

014927 B02 BILBO IGNACIO ELLACURIA institutua

014510 B02 BILBO KARMELO ikastola

014512 B02 BILBO KIRIKIÑO ikastola

014126 B02 BILBO LUIS BRIÑAS herri ikastetxea

015075 B02 BILBO SANTUTXU institutua

015077 B02 BILBO SOLOKOETXE-KARMELO institutua

014190 B02 BILBO TXURDINAGA BEHEKOA institutua

014151 B02 BILBO TXURDINAGA herri ikastetxea

015110 B02 BILBO TXURDINAGA-ARTABE institutua

014153 B02 BILBO URIBARRI herri ikastetxea

015079 B02 BILBO ZURBARAN institutua

014161 B02 BILBO ZURBARANBARRI herri ikastetxea

014544 B03 PORTUGALETE ASTILEKU-BERRIOTXOA ikastola

014928 B03 PORTUGALETE BALLONTI institutua

014391 B03 PORTUGALETE KANPAZAR ikastola

014392 B03 PORTUGALETE ZUBELDIA herri ikastetxea

014421 B03 SANTURTZI KANTAURI-AXULAR (Axular) institutua

015182 B03 SANTURTZI KANTAURI-AXULAR (Kantauri) institutua

014430 B03 SESTAO ALBIZ herri ikastetxea

014440 B03 SESTAO ANGELA FIGUERA institutua

014432 B03 SESTAO KUETO herri ikastetxea

014951 B04 BARAKALDO ALAZNE ikastetxea

014038 B04 BARAKALDO ARTEAGABEITIA herri ikastetxea

014066 B04 BARAKALDO BEURKO institutua

014065 B04 BARAKALDO CRUCES institutua

014067 B04 BARAKALDO IBAIBE herri ikastetxea

014050 B04 BARAKALDO MUKUSULUBA herri ikastetxea

014051 B04 BARAKALDO MUNOA herri ikastetxea

014055 B04 BARAKALDO RONTEGI herri ikastetxea

014583 B04 BARAKALDO ROSARIO ikastetxea

014010 B05 ABANTO DOLORES IBARRURI institutua

014492 B05 ABANTO-ZIERBANA ETORKIZUNA ikastola

014554 B05 BALMASEDA ZUBI-ZAHARRA ikastola

014761 B05 GUEÑES AVELLANEDA ikastetxea

015092 B05 MUSKIZ MUSKIZ institutua

014539 B05 MUSKIZ MUSKIZKO ikastola

014370 B05 MUSKIZ PEDRO CANTARRANA herri ikastetxea

014816 B05 ORTUELLA SAN FELIX DE CANTALICIO ikastetxea

014549 B05 TRAPAGARAN ITXAROPENA ikastola

014402 B05 TRAPAGARAN SAN GABRIEL herri ikastetxea

014426 B05 URTUELLA OTXARTAGA herri ikastetxea

014459 B05 ZALLA MIMETIZ herri ikastetxea

015095 B05 ZALLA ZALLA institutua

014454 B06 AREATZA AREATZA herri ikastetxea

014027 B06 ARRANKUDIAGA ARRANKUDIAGA herri ikastetxea

015072 B06 ARRIGORRIAGA ARRIGORRIAGAko institutua

014235 B06 ARTEA ARRATIA ikastola

014500 B06 BASAURI ARIZKO ikastola

014080 B06 BASAURI SOFIA TARAMONA herri ikastetxea

014086 B06 BASAURI URBI institutua

014087 B06 BASAURI URIBARRI institutua

014238 B06 DIMA DIMA-UGARANA herri ikastetxea

014254 B06 ETXEBARRI J.M. BARANDIARAN herri ikastetxea

014279 B06 GALDAKAO ANDRA MARI institutua

014268 B06 GALDAKAO APERRIBAI herri ikastetxea

014521 B06 GALDAKAO EGUZKIBEGI ikastola

014278 B06 GALDAKAO ELEXALDE institutua

015053 B06 GALDAKAO GANDASEGI herri ikastetxea

014280 B06 GALDAKAO UNKINA ko herri ikastetxea

015101 B06 GALDAKAO URRETA herri ikastetxea

014456 B06 IGORRE ARRATIA institutua

014455 B06 IGORRE INAZIO ZUBIZARRETA herri ikastetxea

014341 B06 LEMOA JUAN B. EGUSKIZA MEABE herri ikastetxea

014379 B06 URDUÑA URDUÑAko herri ikastetxea

015245 B06 ZARATAMO ZARATAMO herri ikastetxea

014723 B06 ZEANURI ZULAIBAR Arratiako lanbide ikastegia

014237 B06 ZEBERIO ZUBIALDE herri ikastetxea

014090 B07 BERANGO STO. DOMINGO DE GUZMAN herri ikastetxea

014283 B07 GATIKA GATIKA herri ikastetxea

015109 B07 GETXO AIXERROTA-GETXO III institutua

014288 B07 GETXO ANDRA MARI herri ikastetxea

014523 B07 GETXO GEROA ikastola

014529 B07 GETXO GOBELA ikastola

014290 B07 GETXO JUAN BAUTISTA ZABALA herri ikastetxea

014524 B07 GETXO SAN NIKOLAS ikastola

014296 B07 GETXO ZUBILETA herri ikastetxea

014367 B07 MUNGIA LEGARDALDE herri ikastetxea

014384 B07 PLENTZIA PLENTZIA herri ikastetxea

014464 B08 DERIO DERIO ko herri ikastetxea

014837 B08 DERIO POLITEKNIKA ikastegia

014466 B08 DERIO TXORIERRI institutua

014560 B08 ERANDIO ALTZAGA ikastola

015084 B08 ERANDIO ERANDIOko institutua

014838 B08 ERANDIO JADO ikastetxea

014327 B08 LARRABETZU LARRABETZU ko herri ikastetxea

014766 B08 LEIOA ASKARTZA CLARET ikastetxea

015064 B08 LEIOA BETIKO ikastola

014339 B08 LEIOA J. M. BARANDIARAN institutua

014407 B08 LEZAMA LEZAMAko herri ikastetxea

014489 B08 ZAMUDIO ZAMUDIO ko herri ikastetxea

015071 B09 ABADIÑO ABADIÑO institutua

014003 B09 ABADIÑO ZELAIETA ko herri ikastetxea

014566 B09 AMOREBIETA-ETXANO EL CARMELO ikastetxea

015107 B09 AMOREBIETA-ETXANO URRITXE-ZORNOTZA institutua

014452 B09 APATAMONASTERIO APATAMONASTERIO herri ikastetxea

015073 B09 BERRIZ BERRIZ institutua

014097 B09 BERRIZ LEARRETA-MARKINA herri ikastetxea

015081 B09 DURANGO F.J.ZUMARRAGA-DURANGO (D) institutua

015307 B09 DURANGO F.J.ZUMARRAGA-DURANGO (FJ) institutua

014518 B09 DURANGO KURUTZIAGA ikastola

014242 B09 DURANGO LANDAKO herri ikastetxea

014726 B09 DURANGO SAGRADO CORAZON ikastetxea

014727 B09 DURANGO SAN ANTONIO-SANTA RITA ikastetxea

014729 B09 DURANGO SAN JOSE (Jesuitak) ikastetxea

014728 B09 DURANGO SAN JOSE (Maristak) ikastetxea

014258 B09 ELORRIO ELORRIO herri ikastetxea

015082 B09 ELORRIO ELORRIO institutua

014732 B09 ELORRIO LOURDESKO AMA ikastetxea

014520 B09 ERMUA ANAITASUNA ikastola

015085 B09 ERMUA ONGARAI institutua

014950 B09 IURRETA IURRETA ko institutua GBLHI

015090 B09 IURRETA JUAN OROBIOGOITIA nstitutua

014938 B09 IURRETA MAIZTEGI herri ikastetxea

014350 B09 MALLABIA LEARRETA-MARKINA herri ikastetxea

014372 B09 OTXANDIO OTXANDIOko herri ikastetxea

014457 B09 ZALDIBAR ZALDIBAR ko herri ikastetxea

015020 B10 ARRATZU BARRUTIA herri ikastetxea

015021 B10 ARRATZU BARRUTIALDE institutua (NAGUSIA)

014502 B10 BERMEO ELEIZALDE ikastola

015106 B10 BERMEO I. AROZENA-BARRUETAR B. Institutua

014923 B10 BERMEO SAN FRANTZISKO herri ikastetxea

014527 B10 GERNIKA SEBER ALTUBE ikastola

014308 B10 GERNIKA-LUMO ALLENDE SALAZAR herri ikastetxea

014320 B10 GERNIKA-LUMO GERNIKA ko institutua

014526 B10 GERNIKA-LUMO SAN FIDEL ikastola

014925 B10 LEKEITIO LEKEITIOko herri ikastetxea

015203 B10 LEKEITIO ONDARROA-ITURRIOTZ (Lekeitio) institutua

014530 B10 LEKEITIO R. M. DE AZKUE ikastola

014352 B10 MARKINA-XEMEIN BEKOBENTA herri ikastetxea

014531 B10 MARKINA-XEMEIN BERA-KRUZ ikastola

014775 B10 MARKINA-XEMEIN LEA-ARTIBAI ikastetxea

015091 B10 MARKINA-XEMEIN MARKINA institutua

014361 B10 MUNDAKA MUNDAKA herri ikastetxea

015179 B10 ONDARROA ONDARROA-ITURRIOTZ (Ondarroa) institutua

014378 B10 ONDARROA ONDARROAko herri ikastetxea

014543 B10 ONDARROA ZUBI ZAHAR ikastola

012358 G01 DONOSTIA AITOR ikastola (MANJON) herri ikastetxea

012224 G01 DONOSTIA ALTZAKO institutua

012359 G01 DONOSTIA AMASORRAIN ikastola

012960 G01 DONOSTIA ARANTZAZUKO AMA institutua

012361 G01 DONOSTIA AXULAR lizeoa

012362 G01 DONOSTIA BARANDIARAN ikastola

012225 G01 DONOSTIA BIDEBIETA ko institutua

012497 G01 DONOSTIA CEBANC-CDEA ikastetxea

012229 G01 DONOSTIA EASO institutua GBLHI

012363 G01 DONOSTIA EKINTZA ikastola

012364 G01 DONOSTIA HERRI-AMETSA ikastola

013083 G01 DONOSTIA IBAI herri ikastetxea

012366 G01 DONOSTIA IKAS-BIDE ikastola

013079 G01 DONOSTIA INTXAURRONDO HEGOA haur eskola

012367 G01 DONOSTIA INTXAURRONDO ikastola

012514 G01 DONOSTIA LA SALLE ikastetxea

012958 G01 DONOSTIA LAUAIZETA institutua

013085 G01 DONOSTIA LUBERRI-IBAI institutua

012516 G01 DONOSTIA M. AUXILIADORA ikastetxea

012523 G01 DONOSTIA NIÑO JESUS DE PRAGA ikastetxea

012370 G01 DONOSTIA S. TOMAS lizeoa

012542 G01 DONOSTIA SAN LUIS - LA SALLE ikastetxea

012982 G01 DONOSTIA X. ZUBIRI-MANTEO institutua

012372 G01 DONOSTIA ZURRIOLA ikastola

012468 G02 ERRENTERIA CIUDAD LABORAL D.BOSCO institutua GBLHI

012159 G02 ERRENTERIA CRISTOBAL GAMON herri ikastetxea (LMH)

012965 G02 ERRENTERIA CRISTOBAL GAMON institutua (DBH)

012905 G02 ERRENTERIA KOLDO MITXELENA herri ikastetxea

012173 G02 ERRENTERIA KOLDO MITXELENA institutua

012356 G02 ERRENTERIA LANGAITZ ikastola (LMH)

012964 G02 ERRENTERIA LANGAITZ institutua (DBH)

012357 G02 ERRENTERIA ORERETA ikastola

012174 G02 ERRENTERIA ZAMALBIDE institutua

012430 G02 HONDARRIBIA SAN JOSE ikastetxea

012071 G02 HONDARRIBIA TALAIA institutua

013021 G02 IRUN BIDASOA institutua GBLHI

012102 G02 IRUN ELATZETA herri ikastetxea

012742 G02 IRUN IRUNGO LA SALLE ikastetxea

013013 G02 IRUN PIO BAROJA-BIDASOA institutua

012108 G02 IRUN PLAIAUNDI-IRUN institutua

012966 G02 IRUN TOKI ALAI institutua

012110 G02 IRUN TOKI-ALAI herri ikastetxea

012968 G02 IRUN TXINGUDI institutua

012338 G02 IRUN TXINGUDI-IRUNGO ikastola

012979 G02 LEZO LEZO herri ikastetxea

012962 G02 LEZO LEZO institutua

012140 G02 OIARTZUN ELIZALDE herri ikastetxea (LMH)

012963 G02 OIARTZUN ELIZALDE institutua (DBH)

012352 G02 OIARTZUN HAURTZARO ikastola

012150 G02 PASAIA KARMENGO AMA herri ikastetxea

012353 G02 PASAIA PASAIA-LEZO lizeoa

013037 G03 ARETXABALETA ARRASATE-ARETXABALETA institutua (Aretxabaleta)

012015 G03 ARETXABALETA KURTZEBARRI herri ikastetxea

012945 G03 ARETXABALETA KURTZEBARRI institutua

013169 G03 ARRASATE ARRASATE herri eskola

013006 G03 ARRASATE ARRASATE-ARETXABALETA institutua (Arrasate)

012455 G03 ARRASATE LA MERCED ikastetxea

012379 G03 BERGARA ARANZADI ikastola

012981 G03 BERGARA IPINTZA institutua

012380 G03 BERGARA MARIAREN LAGUNDIA ikastola

013020 G03 BERGARA MIGUEL ALTUNA institutua (GBLHI)

012265 G03 BERGARA SAN MARTIN AGIRRE herri ikastetxea

012971 G03 DEBA LUZARO herri ikastetxea

012051 G03 EIBAR ARRATEKO ANDRA MARI herri ikastetxea

012949 G03 EIBAR ITZIO institutua

012327 G03 EIBAR J.A. MOGEL ikastola

012948 G03 EIBAR MOGEL-ISASI institutua

012053 G03 EIBAR UNI EIBAR-ERMUA institutua

012050 G03 EIBAR URKIZU herri ikastetxea

012984 G03 ELGOIBAR ARREITURRE-ELGOIBAR institutua

012777 G03 ELGOIBAR ELGOIBAR ko herri ikastetxea

012331 G03 ESKORIATZA ALMEN ikastola

012065 G03 ESKORIATZA LUIS ECEIZA herri ikastetxea

012348 G03 MUTRIKU GOIZEKO IZARRA ikastola

012132 G03 MUTRIKU MUTRIKU ko institutua

012970 G03 SORALUZE PLAENTXI herri ikastetxea

012946 G03 SORALUZE SORALUZE institutua

012996 G04 BEASAIN BEASAINgo ikastola

012950 G04 BEASAIN LOINAZPE institutua

013065 G04 BEASAIN TXINDOKI-ALKARTASUNA institutua

012341 G04 LAZKAO S. BENITO ikastola

012115 G04 LEGAZPI D. AGIRRE herri ikastetxea

012581 G04 ORDIZIA GOIERRIko lanbide eskola

012382 G04 ORDIZIA JAKINTZA ikastola

012279 G04 ORDIZIA URDANETA herri ikastetxea

012072 G04 TOLOSA-GABIRIA BALENTZATEGI herri ikastetxea

012035 G04 TOLOSA-ZERAIN ZERAIN herri ikastetxea

012284 G04 URRETXU GAIN-ZURI herri ikastetxea

012286 G04 URRETXU J.M. IPARRAGIRRE institutua

012384 G04 URRETXU URRETXU-ZUMARRAGA ikastola

013059 G05 AZKOITIA AZKOITIA-AZPEITIA institutua (Altamira)

012399 G05 AZKOITIA S, JOSE FLOREAGA ikastetxea

012319 G05 AZKOITIA XABIER MUNIBE herri ikastetxea (LMH)

012985 G05 AZKOITIA XABIER MUNIBE institutua

013060 G05 AZPEITIA AZKOITIA-AZPEITIA institutua (Berdelari)

013007 G05 AZPEITIA AZKOITIA-AZPEITIA institutua (Loiola)

012978 G05 AZPEITIA IKASBERRI ikastola

012404 G05 AZPEITIA IRAURGI ikastetxea

012403 G05 AZPEITIA JESUSEN ALABAK ikastetxea

012320 G05 AZPEITIA KARMELO ETXEGARAI ikastola (LMH)

012153 G05 TOLOSA-ERREZIL ERREZIL herri ikastetxea

012585 G05 ZARAUTZ ANTONIANO ikastetxea

012292 G05 ZARAUTZ LIZARDI institutua

012288 G05 ZARAUTZ OROKIETA herri ikastetxea

012037 G05 ZESTOA ZESTOA herri ikastetxea

012594 G05 ZUMAIA MARIA ETA JOSE ikastetxea

012972 G05 ZUMAIA ZUMAIA herri ikastetxea (LMH)

012298 G05 ZUMAIA ZUMAIA institutua (DBH)

012951 G06 ALEGIA ARALAR institutua

012004 G06 ALEGIA SAN JUAN herri ikastetxea

012007 G06 AMEZKETA ZUMADI herri ikastetxea

012746 G06 ANDOAIN LA SALLE-BERROZPE ikastetxea

012310 G06 ANOETA ANOETAKO ikastola

012277 G06 BILLABONA FLEMING herri ikastetxea

013012 G06 HERNANI A ITURRIAGA -K LABAKA institutua

012654 G06 HERNANI ELIZATXO ikastola (LMH)

012954 G06 HERNANI ELIZATXO institutua (DBH)

012334 G06 HERNANI LANGILE ikastola (LMH)

012955 G06 HERNANI LANGILE institutua (DBH)

012953 G06 HERNANI URUMEA IKASTOLA institutua

012956 G06 LASARTE-ORIA LANDABERRI institutua (DBH)

012983 G06 LASARTE-ORIA LASARTE-USURBIL institutua

012973 G06 LASARTE-ORIA P.G. LANDABERRI ikastola (LMH)

012974 G06 LASARTE-ORIA SASOETA-ZUMABURU herri ikastetxea

012565 G06 TOLOSA ESKOLAPIOAK ikastetxea

012244 G06 TOLOSA F. SAMANIEGO herri ikastetxea

012980 G06 TOLOSA ORIXE-TOLOSALDEA institutua

013023 G06 TOLOSA TOLOSALDEA institutua GBLHI

012375 G06 TOLOSA USABALGO LASKORAIN ikastola

012001 G06 TOLOSA-ADUNA ADUNA ko herri ikastetxea

012003 G06 TOLOSA-ALBIZTUR ALBIZTUR ko herri ikastetxea

012005 G06 TOLOSA-ALKIZA ALKIZA ko herri ikastetxea

012017 G06 TOLOSA-ASTEASU PELLO ERROTA herri ikastetxea

012031 G06 TOLOSA-BERASTEGI J. A. MUÑAGORRI herri ikastetxea

012032 G06 TOLOSA-BERROBI SAN ANDRES herri ikastetxea

012033 G06 TOLOSA-BIDEGOIAN BIDEGOIAN go herri ikastetxea

012090 G06 TOLOSA-IKAZTEGIETA IKAZTEGIETA ko herri ikastetxea

012123 G06 TOLOSA-LIZARTZA JUAN XXIII herri ikastetxea

012975 G06 URNIETA EGAPE ikastola (LMH)

012957 G06 URNIETA EGAPE institutua (DBH)


Azterketa dokumentala