Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7149

319/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2003ko ekitaldiko aurrekontuko 4312 Programan (Etxebizitza) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa berean 2.999.991,12 euroko kredituak gaitzen dituena.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 315/2002 Dekretua indarrean sartzearen ondorioz, 2.999.991,12 euroko osagarrizko diru-sarrerak lortu dira, babes ofizialeko zenbait etxebizitza deskalifikatu egin direlako.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak 2.999.991,12 euroko aurrekontu-zuzkidura eskatu du "erabilitako etxebizitza librea" programa berria finantzatzeko. Programa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2002ko urriaren 9ko Aginduaren bidez arautu zen, 4312 Programaren barruan (Etxebizitza); eraginkortasun handia izan du ordutik.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2003ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA EUROAK

4312 753.00 2.999.991,12

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA KONTZEPTUA EUROAK

4312 380.00 2.999.912,12

4312 Programaren barruan (Etxebizitza) erabilitako etxebizitza libreko programa berria finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala