Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

255. zk., 2003ko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7148

318/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7112 Programan (Arrantza) 2.016.164, 92 euroko kredituak gaitzen dituena.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak konpromiso irmoa hartu du Arrantza 2002-2006 PDBari dagozkion gastuetarako AOFTari ekarpenak egiteko, eta horrela, aipatutako programan sartuta dauden arrantza sektoreko jarduketak finantzatzeko.

Horregatik, diru-sarrera horiek gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2003ko aurrekontu orokorrak onartu zituen abenduaren 27ko 8/2002 Legeko 19.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko abenduaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2003ko ekitaldiko aurrekontuan kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA EUROAK

7112 752.00 2.016.164,92

GUZTIRA 2.016.164,92

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA EUROAK

9311 741.05 2.016.164,92

GUZTIRA 2.016.164,92

Diru-sarrerok Arrantza 2000-2006 PDBari dagozkion jarduketak finantzatzeko erabiliko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko abenduaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala