Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Basauriko Udala
7141

IRAGARKIA, aseguru pribatuen artekaritzari dagozkion zerbitzuak kontratatzeko, eta aseguruak berak ere kontratatzeko lehiaketari buruzkoa.

Helburua.– Iragarki honen helburua da, aseguru pribatuen artekaritzari dagozkion zerbitzuak kontratatzea, eta aldi berean, aseguruak berak ere kontratatzea; hori, bestalde, lehiaketa bidezko prozedura irekian egingo da.

Lehiaketaren baremoa.– Gaur egun Basauriko Udalak dituen arrisku eta estaldura-mailatik abiatuta, baremoak, zeinak Pleguko 11. klausulan jasota dauden, laburturik, honako hauek dira: estalduraren, frankizien eta prima osoen hobekuntza; Udalari arreta egiteko jarriko diren baliabide pertsonalak eta materialak; eta egokiro egiaztatutako esperientzia, azken hiru urteetan, aseguruen kudeaketa eta bitartekaritzan.

Bermeak.– Ez da bermerik eskatzen, ez behin-behinekorik ez behin betikorik, bitartekariak berak erantzukizun zibileko aseguruarekin erantzuten duelako.

Lizitazioan parte hartzeko epea.– Lizitazioko iragarki hau, Bizkaiko eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialetan, argitaratuko da, behin bakarrik aldizkari bakoitzean. Lizitazioko epeari hasiera, iragarkia lehendabiziko aldiz argitaratu ondorengo biharamunean emango zaio, eta amaitu, berriz, iragarkia bigarren aldiz argitaratu ondorengo hogeigarren egun naturalean amaituko da; hala ere, epemugako azken eguna baliogabea balitz, hurrengo lanegunera luzatuko litzateke.

Proposamenak Udaletxeko Ondasunen Atalean aurkeztuko dira, epe barruan eta egun baliodunetan, 9etatik 14etara; ondorio horietarako, larunbatak baliogabeak direla ulertzen da. Baldintzen Plegua kontsultatu ahal izango da, aipatu Ondasunen Atal horretan, eta interesatuek beren esku izango dute Proposamenaren Eredua.

Kartazalak irekitzeko ekitaldia.– Lizitazioko epea amaitu ondorengo epe luzaezinean egingo da, ekitaldi publikoan, Udaletxean, egokiro ezagutzera emango den egun eta orduan.

Basauriko Alkatea,
RAFAEL IBARGUEN GONZÁLEZ.

Azterketa dokumentala