Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
7134

AGINDUA, 2003ko azaroaren 28koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko programako F-41 beka eman gabe uzteko dena.

2003ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuak Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko beka-programarako deia egin zen (2003ko irailaren 2ko 170. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

F-41 beka eskatu zuen izangai bakarrak, deia egiten zuen Aginduan aurreikusitako azterketak egin ez dituenez, hautaketa-prozeduratik at uztea erabaki da.

Beraz, 2003ko azaroaren 27an, hautaketa-batzordeak beka eman gabe uzteko proposamena igorri zion Garraio eta Herri Lan sailburuari. Proposamen hori 2003ko azaroaren 20an izandako bilkuran onartu zuen batzordeak, Agindu honekin batera eranskin gisa doan aktan ageri den bezala.

Bekak izapidatzekoan, deia egiten zuen Aginduan ezarritako eskakizun guztiak bete dira.

Bestetik, Garraio eta Herri Lan Sailak eskumena du espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitute 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4. artikuluak eta 2003ko beketarako deia egiten zuen 2003ko uztailaren 23ko Aginduak (2003ko irailaren 2ko 170. zenbakiko EHAAn).

Ondorioz,

XEDATU DUT:

Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko programako F-41 beka eman gabe uztea.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 28a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala