Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
7133

AGINDUA, 2003ko azaroaren 28koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko programako F-40 beka emateko dena.

2003ko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, Garraio eta Herri Lan sailburuak Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko beka-programarako deia egin zen (2003ko irailaren 2ko 170. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

2003ko azaroaren 21ean hautaketa-batzordeak, hartutako erabakiaren berri eman zien interesdunei, deialdia egiteko Aginduaren 8.5 oinarrian betetzeko, baina ez dute alegaziorik aurkeztu.

Beraz, 2003ko azaroaren 27an, hautaketa-batzordeak beka esleitzeko proposamena igorri zion Garraio eta Herri Lan sailburuari. Proposamen hori 2003ko azaroaren 20an izandako bilkuran onartu zuen batzordeak, Agindu honekin batera eranskin gisa doan aktan ageri den bezala.

Bekak izapidatzekoan, deia egiten zuen Aginduan ezarritako eskakizun guztiak bete dira.

Bestetik, Garraio eta Herri Lan Sailak eskumena du espediente honi buruzko erabakia hartzeko, hala ezartzen baitute 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 4. artikuluak eta 2003ko beketarako deia egiten zuen 2003ko uztailaren 23ko Aginduak (2003ko irailaren 2ko 170. zenbakiko EHAAn).

Ondorioz,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Itsas Arduralaritza Eskolaren 2003ko programako F-40 beka, 9.000 eurokoa, María Casimiro Salterain andreari ematea, deia egiteko Aginduaren arabera eta Aginduan ezarritako hautaketa-batzordeak proposaturikoari jarraikiz. Beka 03.0.1.12.13.0100. 4.453.02.51510.002/J aurrekontu-sailetik ordainduko da.

2. artikulua.– Beka hori deialdia egiteko Aginduan ezarritakoaren arabera garatu beharko du eskatzaileak, eta diziplina, ordutegi eta akademi-araubide kontuetan Itsas Arduralaritza Eskolako arauak bete beharko ditu, lana egiteko nagusiak baimenduriko bidaietan izan ezik.

Deia egiteko Aginduan xedatutakoaren arabera ordainduko da beka, eta lehenengo zatia ordaintzeko, deialdiaren hamaikagarren oinarrian ordaindutako beste lanekiko bateraezintasunari buruz ezarritako eskakizuna bete beharko da; Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek eskakizun hori betetzen dela egiaztatuko dute, eta, betetzen ez bada, Agindu hau baliorik gabe utziko da.

3. artikulua.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lan sailburuari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, Euskadiko Auzitegi Nagusian.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko azaroaren 28a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

ÁLVARO AMANN RABANERA.


Azterketa dokumentala