Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7131

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza sailburuordearena. Honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eta itunpekoetako ikastetxeetako guraso elkarteen federazio eta konfederazioek 2003/04 ikasturtean egingo dituzten ekintza eta proiektuak finantzatzeko laguntzak ematen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2003ko uztailaren 9ko Aginduak egindako deialdian ezarritakoari jarraituz, eta izapidetu diren espedienteak aztertu ondoren, sail honek honako hau

EBATZI DU:

1. artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean zehazten diren laguntzak ematea ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioei 2003/04 ikasturtean zehar egingo dituzten ekintzak finantzatzeko. Ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketa ebazpen hau indarrean jarri ondoren egingo da, eta aitortutako zenbatekoaren %80 artekoa izango da. Bestalde, bigarren ordainketa egingo da dirulaguntzaren onuradunek 2003/04 ikasturtean zehar diruz lagundu diren jarduerak burutu, eta haiei dagozkien gastuen frogagiria sailera bidaltzen dutenean. Frogagiria 2004ko ekainaren 30a baino lehen bidali beharko da.

2. artikulua.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu andrearen aurrean. Horretarako epea hilabetekoa izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 1a.

Hezkuntza sailburuordea,

ABEL ARIZNABARRETA ZUBERO.

I. ERANSKINA/ANEXO I
FEDERAKUNDEAK/FEDERACIONES

UDALERRIA	ERAKUNDEAREN IZENA	1.ORDAINKETA	2. ORDAINKETA	GUZTIRA

MUNICIPIO	DENOMINACIÓN ENTIDAD	1.º PAGO	2.º PAGO	TOTAL

GASTEIZ	DENON ESKOLA	56.800,00 Eur.	14.200,00 Eur.	71.000,00 Eur.	

GASTEIZ	FAPACNE	18.960,00 Eur.	4.740,00 Eur.	 23.700,00 Eur.	

BILBAO	FAPV-BIGE	86.880,00 Eur.	21.720,00 Eur.	 108.600,00 Eur.	

BILBAO	FEDERAC CATÓLICA DE BIZKAIA	26.960,00 Eur.	 6.740,00 Eur.	33.700,00 Eur.	

BILBAO	BIZKAIKO IK. GUR. ELK. FEDERAZ.	15.200,00 Eur.	3.800,00 Eur.	19.000,00 Eur.

BILBAO	UFEPA: CONFEDERAC. DE EUSKADI	15.200,00 Eur.	 3.800,00 Eur.	19.000,00 Eur.	

BILBAO	IKASGE	9.600,00 Eur.	2.400,00 Eur.	12.000, 00 Eur.	

BILBAO	BIDE LAGUN	1.440,00 Eur.	360,00 Eur.	 1.800,00 Eur.	

GETXO	ELKARGARRI	1.617,60 Eur.	404,40 Eur.	2.022, 00 Eur.	

SANTURTZI	COORDINADORA GIDARI	1.082,40 Eur.	270,60 Eur.	1.353,00 Eur.	

LOIU	FAPAE	1.082,40 Eur.	270,60 Eur.	1.353,00 Eur.	

ABANTO ZIERBENA	SERANTESPEAN	1.459,20 Eur.	364,80 Eur.	1.824,00 Eur.	

DONOSTIA	BAIKARA	45.360,00 Eur.	11.340,00 Eur.	 56.700,00 Eur.	

DONOSTIA	FEGUIAPA	21.600,00 Eur.	5.400,00 Eur.	 27.000,00 Eur.	

DONOSTIA	GIPUZKOAKO IK.GUR.ELK.FEDER	11.200,00 Eur.	 2.800,00 Eur.	14.000,00 Eur.	

IKAZTEGIETA	FEDERACION ESKOLA TXIKIAK	4.800,00 Eur.	 1.200,00 Eur.	6.000,00 Eur.	


Azterketa dokumentala