Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Kultura Saila
7127

AGINDUA, 2003ko abenduaren 9koa, Kultura sailburuarena, Agindu honen bidez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdi ebatzi eta delako lanpostua betetzeke uzten da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan eta sail honetan dagoen lanpostu batzuk izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Kultura sailbuak 2002ko urriaren 1ean emandako Aginduko (urriaren 21ko EHAAren 200.zk.) laugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Kultura Saileko Euskara Planen Zuzendaritzako goi-kargudun idazkari lanpostua(C/D taldea, 1001/147 kodea, 18 maila) betetzeke uztea.

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu beharko da Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 9an.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR


Azterketa dokumentala