Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7124

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 17koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxian bidaiarien hiri–garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Barakaldoko Udalak aurkeztutako 2004ko ekitaldirako tarifak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2003ko abenduaren 17an egindako bileran, hartu zuen akordioa argitaratzen da ondoren, guztiek jakin dezaten:

EBAZPENA:

Auto-taxian bidaiarien hiri–garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Barakaldoko Udalak aurkeztutako 2004ko ekitaldirako tarifak berrikusteko eskariaren espedienteari eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2003ko urriaren 13an. Eskatutako agiri osagarriak, ordea, 2003ko azaroaren 14an aurkeztu zituen.

Barakaldoko Udalaren auto-taxiaren zerbitzu publikoari (bidaiarien hiri-garraioa) dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude «autonomi elkarteko prezio baimenduak» modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren Lege–Dekretuaren (ekainaren 8ko EBO, 139 zk.) 16.4 atalaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175 zk.) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185 zk.) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrera egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Industria eta Merkataritzaren 1988.eko irailaren 21eko Aginduaren 5.1. artikuluak «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela» adierazten duela kontuan hartuz. Bestalde, Agindu horrek hiri eremuan egindako Auto-Taxi eta Auto-Turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.

Aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten duela kontuan hartuz: nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gora behera bereziak gertatzen badira, eta gora behera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango dira.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97) ; uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).

2004 urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

1988ko abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta irailaren 21eko Agindua eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusita, Batzordera etorritako kideek, ahobatez, hau ebatzi dute:

Lehenengoa.– Auto-taxian hiri–garraioa egiteko, Barakaldoko Udalak aurkeztutako 2004rako tarifak onartzea. Hona hemen prezioak:

I. TARIFA.– (*)

– Gutxienekoa 		4,04 EURO

– Egindako Km. 		0,87 EURO

– Itxaronaldia, orduko 	15,48 EURO

(*) Tarifa hau lanegunetan, 7:00etatik 23:00etara aplikatuko da.

II. TARIFA.– (*)

– Gutxienekoa 		4,38 EURO

– Egindako Km. 		0,94 EURO

– Itxaronaldia, orduko 	16,82 EURO

(*) Tarifa hau igandetan eta Autonomia Erkidegoko eta Tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, bai eta larunbatetan 13:00etatik aurrera.

Tarifa hau 23:00etatik 7:00etara ere aplikatuko da.

Bi tarifendako tarifaren gutxieneko ibilbidea 1.550 metrokoa da eta taximetroak paseak adieraziko ditu euroko 3 zentimo bakoitzeko (0,03 eur).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSE LUIS MONTALBAN MONGE.


Azterketa dokumentala