Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7122

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 17koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak egiten duten trenbide-zerbitzuko tarifa berriak onartzeko dena

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2003ko abenduaren 17an egindako bilkuran gehiengoz hartu zuen akordioaren xedapen zatia argitaratu egiten da, guztiek jakin dezaten:

AKORDIOA:

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak tren-zerbitzuen, Reinetako funikularraren eta Bilboko tranbiaren tarifak berrikusteko eskaria egin zuen 2004ko ekitaldirako; eskabideari 2003ko azaroaren 24an eman zitzaion sarrera Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean

Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren) enpresak aurkeztutako trenbide-zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude «autonomi elkarteko prezio baimenduak» modalitatean, Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduaren (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) 3. eranskinaren eta ekainaren 7ko 7/1996 Erregeren Lege–Dekretuaren (ekainaren 8ko EBO, 139 zk.) 16.4 artikuluaren arabera.

Euskadiko Prezioen Batzordeak eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuaren (irailaren 20ko EHAA, 175 zk.) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduaren (urriaren 4ko EHAA, 185 zk.) indarrez darabil. Organo horri dagokio eskatutako tarifak lotuta daudeneko prezioen araudi orokorrera egokituta dauden erabakitzea, prezioen politikarako neurriei buruzko urriaren 28ko 2695/1997 Errege Dekretuari eta hori garatzeko xedapenei jarraituz.

Aipatu arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, ondasunen eta zerbitzuen eta, bereziki, bizitza-kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak eta monopoliopean edota konpetentziarik gabe egiten diren produktuen prezioak osatzeko mekanismoak zaintzekoak ere badira.

Aurreko lerroaldeetan aipatzen den eskumena Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak berriki emandako jurisprudentziak berretsi du (Epaiak: maiatzaren 12ko 342/97; 343/97 eta 344/97; maiatzaren 23ko 284/97; uztailaren 18ko 558/97 eta urriaren 10eko 726/97) ; uztailaren 30eko 618/97 zenbakia; urtarrilaren 23ko 32/98 eta 33/98 zenbakiak; otsailaren 5eko 98/98 zenbakia; martxoaren 20ko 250/98, 257/98 eta 258/98 zenbakiak; martxoaren 26ko 272/98 zenbakia eta otsailaren 22ko 145/99 zenbakia).

2004. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordera etorritako kideek, ahobatez, honako hau erabaki dute:

Lehenengoa.– Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. (Eusko Tren)-k ematen duen zerbitzuaren tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

a) Ferrocarrileko 2004ko ekitaldirako tarifak:

TARF.	NOIZEAN	JOAN	BONOA 10	HILEKOA	GAZTE	URTEKOA

	BEHINGOA *	ETORRIA			BONOA

TARF.	OCASIONAL *	IDA Y	BONO-10	MENSUAL	B.–JOVEN	 ANUAL

		VUELTA

T-0	1,05	1,70	6,90	20,60	144,20	190,55 Eur

T-1	1,25	2,05	8,50	25,00	175,00	231,25 Eur

T-2	1,60	2,70	11,20	31,00	217,00	286,75 Eur

T-2’	1,60	2,70	11,20	32,00	224,00	296,10 Eur

T-3	2,10	3,55	14,70	42,00	294,00	388,50 Eur

T-4	2,70	4,60	18,90	48,60	311,05	413,10 Eur

T-5	3,40	5,75	23,80	61,20	391,70	504,90 Eur

T-6	4,10	6,95	28,70	65,60	419,85	541,20 Eur

T-7	4,90	8,30	34,30	78,40	501,75	646,80 Eur

T-8	5,70	9,60	39,90	91,20	570,00	752,40 Eur

T-9	6,00	10,00	42,00	120,00	780,00	1.080,00 Eur

T-10	6,50	11,00	45,50	130,00	845,00	1.170,00 Eur

* NOIZEAN BEHINGO TARIFA:

Bidai baterako bakarrik.

Familia ugariaren txartelen titularrek deskontu portzentajea izango dute noizbehinkako tarifan, familia ugariaren sailkapenaren arabera:

– 1. mailako familia ugaria (3 eta 6 seme-alaba bitartean): %20

– 2. mailako familia ugaria (7 eta 9 seme-alaba bitartean): %40

– Ohorezko familia ugaria (10 seme-alaba edo gehiago): %50

* TARIFA OCASIONAL:

Válida para un solo trayecto.

Los titulares de los carnets de familia numerosa, tendrían un porcentaje de descuento en la tarifa ocasional dependiendo de la calificación de la familia numerosa:

– Familia numerosa 1.º grado (de 3 a 6 hijos): 20% de descuento.

– Familia numerosa 2.º grado (de 7 a 9 hijos): 40% de descuento.

– Familia numerosa de Honor (10 o más hijos): 50% de descuento.

b) Tranbiarekin konbinatutako txartelak:

Eusko Trenek beherapena eskainiko die treneko eta tranbiako ibilbideak konbinatzen dituzten txartelei. Beherapen hori ondokoetan eskainiko da: joaneko txartelean, joan-etorriko txartelean, 10 bonuan, hilabeteko bonuan eta bonu gaztean.

Horietan aplikatuko den beherapena %30ekoa da, bi ibilaldien guztizko prezioan, muga batzuk jarrita. Horrela, konbinatuagatik ordaindutako zenbatekoa izango da bestelako erako tren txartelaren prezioa gehi honelako gehigarri bat gutxienez:

–. 0,20 Euro gehiago treneko noizean behineko txartela baino.

–. 0,30 Euro gehiago joan-etorriko txartela baino

–. 1,40 Euro gehiago 10 bonoa baino

–. 4 Euro gehiago hileko bonoa baino

–. 20 Euro gehiago gazte bonoa baino

c) Reinetako funikularreko lineako tarifak:

NOIZEAN BEHINGOA	JOAN ETORRIA	ASTEKO BONOA 10	HILEKOA

OCASIONAL	IDA Y VUELTA	BONO-10	MENSUAL

0,85	1,50	5,00	10,40 Eur

d) Tarifas para el Tranvía:

– Ocasional 			1,00 Euro

– Billete de día 		3,00 Euros

– Fin de semana 		5,00 Euros

– Creditrans 			0,52 Euros

– Bono-10 tarifa reducida	2,50 Euros

d) Tranbiako tarifak:

– Noizean Behingoa 		1,00 Euro

– Egunekoa 			3,00 Euro

– Asteburukoa 		5,00 Euro

– Creditrans 			0,52 Euro

– Bono-10 tarifa murriztua 	2,50 Euro

(baliagarria da Tranbiarako)

e) Tarifa murriztuak:

Tarifa hauek, heldukoentzako eta mugitzeko urritasuna dutenentzako erreserbatuta daude, prezio bakarra dute ibilbide guztietan eta Eusko Trenek dituen garraiobide guztietan erabili daitezke. Honako titulu hauek eskeintzen dira:

– Noizean Behingoa 			0,40 Euro

– Tarifa murriztu Unibertsaleko 	2,80 Euro

Bono-10		

Bigarrena.– Ebazpen honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala