Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7121

EBAZPENA, 2003ko abenduaren 17koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Bilboko Metroko zerbitzuko tarifa berriak onartzen dituena.

Euskadiko Prezioen Batzordeak 2003ko abenduaren 17an egindako bilkuran hartu duen akordioa argitaratu egiten da, guztiek ezagutu dezaten:

AKORDIOA:

«Metro Bilbao S.A.» sozietateak Bilboko Metroko zerbitzuko tarifei buruzko espedientea aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean, 2003ko azaroaren 10ean. Eskatutako agiri osagarriak, ordea, 2003ko abenduaren 4an aurkeztu zituen.

Ekonomi eta Ogasun Ministerioaren 1993ko otsailaren 26ko Aginduko (martxoaren 12ko EBO, 61 zk.) hirugarren eranskinean eta ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16. artikuluko 4. puntuan xedatzen denaren arabera, Bilboko Metroko zerbitzuen prezioak autonomien prezio-kontrolari buruzko arauen pean daude eta Euskadiko Prezioen Batzordeak betetzen du hori. Eta Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuan agintzen denaren arabera organo horri dagokio iritzia ematea tarifak prezioei buruzko arau orokorrei egokitzen zaizkien ala ez erabakitzeko (prezioak arau horiei atxikita daude, prezioen politikari buruzko neurrien urriaren 28ko 2695/1977 Errege Dekretuan eta hau garatzeko emandako xedapenetan agintzen denaren arabera). Inflazioari eustea eta nolabaiteko ekonomi-oreka lortzea da aipatu diren xedapen horien helburua. Gainera, bizitzaren kostuarekiko produktu estrategikoen prezioak nola eratzen diren gertutik zaindu beharrak eta monopolio-baldintzen pean, hau da, lehia barik, eratzen diren prezioak kontrolatu beharrak ere justifikatzen ditu aipatu diren xedapen horiek.

Espedientea aztertu ondoren, ondorioztatu da «Metro Bilbao S.A.» enpresak proposatutako tarifak egokiak direla eta zerbitzuaren kostu-egiturak barne hartutako kontzeptuen gehikuntzari aski doituak daudela.

Euskadiko Prezioen Batzordea egituratzen duen abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretua eta 1988ko irailaren 21eko Agindua, eta orokorrean eta bereziki aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, Euskadiko Prezioen Batzordeak, ahobatez, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– Onartzea Bilboko Metroko tarifak, gero zehazten diren kontzeptu eta zenbatekoen arabera, Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen tarifak:

2004KO TITULUAK ETA PREZIOAK, BIDAIA BAKOITZEKO
TÍTULOS Y PRECIOS POR VIAJE 2004

TARF/TARF.	NOIZEAN BEHINGOA */OCASIONAL *	 CREDITRANS	HILEKOA/MENSUAL

Tarifa eremu bat/ 1 Zona tarifaria	1,10 Eur	0,60 Eur	24, 50 Eur

2 Tarifa eremu/ 2 Zonas tarifarias	1,25 Eur	0,71 Eur	29,50 Eur

3 Tarifa eremu/ 3 Zonas tarifarias	1,35 Eur	0,81 Eur	34,00 Eur

SUPERRA 50/ SUPER 50	BONO PLUSA/ BONO PLUS

19,50 Eur	2,30 Eur

23,50 Eur	2,30 Eur

27,00 Eur	2,30 Eur

TARF/ TARF.	GAZTE TICKETA/ TICKET JOVEN	EGUNEKO TXARTELA/ BILLETE DE DÍA

Tarifa eremu bat/ 1 Zona tarifaria	162 Eur	3,00 Eur

2 Tarifa eremu/ 2 Zonas tarifarias	190 Eur	3,00 Eur

3 Tarifa eremu/ 3 Zonas tarifarias	220 Eur	3,00 Eur

* NOIZEAN BEHINGO TARIFA:

bidai baterako bakarrik.

Familia ugariaren txartelen titularrek deskontu portzentajea izango dute noizbehinkako tarifan, familia ugariaren sailkapenaren arabera:

– 1. mailako familia ugaria (3 eta 6 seme-alaba bitartean): %20

– 2. mailako familia ugaria (7 eta 9 seme-alaba bitartean): %40

– Ohorezko familia ugaria (10 seme-alaba edo gehiago): %50

* TARIFA OCASIONAL:

Válida para un solo trayecto.

Los titulares de los carnets de familia numerosa, tendrían un porcentaje de descuento en la tarifa ocasional dependiendo de la calificación de la familia numerosa:

– Familia numerosa 1.º grado (de 3 a 6 hijos): 20% de descuento.

– Familia numerosa 2.º grado (de 7 a 9 hijos): 40% de descuento.

– Familia numerosa de Honor (10 o más hijos): 50% de descuento.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2004ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta aplikatu ahalko dira tarifa berriak.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan. Bi hilabetekoa izango da errekurtsoa aurkezteko epea, ebazpen hau argitaratzen den biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 17a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,

JOSÉ LUIS MONTALBÁN MONGE.


Azterketa dokumentala