Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

254. zk., 2003ko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7119

HUTSEN ZUZENKETA, urriaren 21eko 247/2003 Dekretuarena, aldi baterako kontrataturiko unibertsitate-irakaslei buruzkoarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Urriaren 21eko 247/2003 Dekretua, aldi baterako kontrataturiko unibertsitate-irakaslei buruzkoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2003ko azaroaren 5eko 216. zenbakian argitaratu zen eta bere testuan aipatu bezalako hutsak atzeman dira, ondoren zuzendu egiten direnak:

– 21238 orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

«1. artikulua.– Xedea.

Dekretu honen xedea da unibertsitateko irakasleen kontratazioaren gaian Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak garatzea, …»

Honako hau esan behar da:

«1. artikulua.– Xedea.

Dekretu honen xedea da unibertsitateko irakasleen aldi baterako kontratazioaren gaian Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak garatzea, …»

– 21239 orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

«4. Laguntzaile-plazak betetzeko lehiaketak epaituko dituzten batzordeak honela osatuko dira: Euskal Herriko Unibertsitateko hiru irakasle doktore egongo dira gutxienez, eta bost gehienez, plaza atxikita dagoen jakintza-arlokoak edo, bestela, antzeko jakintza-arlo batekoak. …»

Honako hau esan behar da:

«4. Laguntzaile-plazak betetzeko lehiaketak epaituko dituzten batzordeak honela osatuko dira: Euskal Herriko Unibertsitateko hiru irakasle doktore egongo dira gutxienez, eta bost gehienez, irakasle laguntzailearen plaza atxikita dagoen jakintza-arlokoak edo, bestela, antzeko jakintza-arlo batekoak. …»

– 21246 orrialdean, euskarazko testuan, honako hau esaten den lekuan:

«Epe hori igarotakoan, dekretu honetan ezarritakoaren arabera egin ahal izango zaie kontratua, eta doktore-titulua lortu dutenei irakasle laguntzaile doktore gisako kontratua egin ahal izango zaie, …»

Honako hau esan behar da:

«Epe hori igarotakoan, dekretu honetan ezarritakoaren arabera egin ahal izango zaie kontratua, eta doktore-titulua lortu duten denbora osoko irakasle elkartuei irakasle laguntzaile doktore gisako kontratua egin ahal izango zaie, …»


Azterketa dokumentala