Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
4114

LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Autonomia Erkidegoko portuetarako diren osagaien —parametro ozeanografikoak neurtu eta kontrolatzekoak— horniketa eta kontrola esleitzeko dena (KBN C03/8/2002 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herrilan Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C03/8/2000.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko portuetarako diren osagaien —parametro ozeanografikoak neurtu eta kontrolatzekoak— horniketa eta kontrola.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: oinarri teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

c) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

d) Non entregatu behar diren: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Entregatzeko epea (hilabeteak): 3 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: 1.270.000 euro (BEZ barne).

5.– Behin-behineko fidantza: 25.400 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 ( Lakua II, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Telefaxa: 945 01 89 50.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2002ko abuztuaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: Lizitatzaileek kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala kreditatu beharko dituzte:

– Azken 3 ekitaldietan enpresak egindako lan, zerbitzu, horniketa, obra eta negozioen guztizkoari buruzko deklarazioa.

– Kalitatea ziurtatzeko hornitzaileak erabilitako bitartekoak, ekipo teknikoaren deskrizioa eta enpresak ikerketak eta azterlanak egiteko dituen bitartekoak.

– Kalitate-kontrolaren ardura duten institutu edo zerbitzu ofizialen edo homologatuen ziurtagiriak, zenbait espezifikazio eta arauei dagokienez, zehazturiko artikuluekin bat datozela kreditatzen dutenak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko abuztuaren 23ko 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitakoak.

c) Non aurkeztu behar diren:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2. Helbidea: Donostia kalea, 1 (Lakua II, beheko solairua).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak onartzea: ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gora-beherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 ( Lakua II, beheko solairua).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko abuztuaren 29a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Beste argibide batzuek: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkarira noiz bidali zen: 2002ko uztailaren 1ean.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko uztailaren 4a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala