Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2002ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
4105

152/2002 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, zeinaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeko batzordekideak eta lehendakaria izendatzen baitira (hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeko batzordekideak eta lehendakaria izendatzen dituen ekainaren 25eko 152/2002 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 129. zenbakian, 2002ko uztailaren 9koan, argitaratu zen, eta aipatutakoen moduko hutsak atzemen direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

– 1. artikuluko 2, paragrafoan, honako hau esaten den lekuan:

"Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeko lehendakari izendatzea."

Honako hau esan behar da:

"Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria, Manuel Zorrilla Ruiz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde-Batzordeko lehendakari izendatzea."


Azterketa dokumentala