Boletin Oficial del País Vasco

233. zk., 2011ko abenduaren 12a, astelehena

N.º 233, lunes 12 de diciembre de 2011


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
5924
5924

4/2011 LEGEA, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena.

LEY 4/2011, de 24 de noviembre, de modificación de la Ley para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social.

Eusko Legebiltzarrak 4/2011 Legea, azaroaren 24koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak bermatzeko Legea aldatzen duena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 4/2011, de 24 de noviembre, de modificación de la Ley para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social

ZIOEN AZALPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen bitartez, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema jarri zen indarrean, sistema autonomo gisa, osotasun koherente eta integratu bat zuela. Sistema horrek azken hamarkadetan gizarte-esklusioaren aurka borrokatzeko eratutako egitura oso kontsolidatuaren gainean sortu bazen ere, aurreko eredua birformulatu zuen, gizartearen beharren bilakaera argiari eta errealitate berrien sorrerari hobeto egokitzeko.

La Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, dio carta de naturaleza al Sistema Vasco para la Garantía de Ingresos e Inclusión Social como sistema autónomo, constituido como un todo coherente e integrado, que si bien se construía sobre las bases sentadas a lo largo de las últimas décadas por un muy consolidado dispositivo de lucha contra la exclusión social, suponía una reformulación del modelo anterior, dirigida a su mejor adaptación a la clara evolución de las necesidades sociales y a la aparición de nuevas realidades.

Eredu horretan, funtsezkoak izan dira udalen eta foru-aldundien gizarte-zerbitzuak, eta udalen kasuan, gainera, oinarrizko sare oso kualifikatua eratu da, giltzarri izan dena gizarte-prestazioak eskaintzeko eta emateko, ekonomikoak barne. Enplegu-politika aktiboak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu izanak gaitasuna ematen dio enplegu egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapenean laguntzeko, eta langileen enplegagarritasuna bermatzen eraginkorki lagunduko duen lan-merkatu bat garatzearen alde lan egiteko, eta enpresen eskakizunei egokitutako langile-beharrizanak asetzeko, eta orobat gizartearen eta lurraldearen kohesioan laguntzeko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan esleitzen zaizkion enplegu-politiken kudeaketaren bidez.

En ese modelo han venido jugando un papel clave los servicios sociales municipales y forales, constituyendo en el primer caso, además, una red primaria altamente cualificada, que ha venido siendo clave como facilitadora y provisora de prestaciones sociales, incluidas las de carácter económico. La materialización de la transferencia en materia de políticas activas de empleo a la Comunidad Autónoma de Euskadi le dota de capacidad propia para contribuir al desarrollo del derecho al empleo, estable y de calidad, y favorecer la configuración de un mercado de trabajo que contribuya de forma eficiente a garantizar la empleabilidad de las personas trabajadoras, y a cubrir las necesidades de personal adaptado a los requerimientos de las empresas, así como a favorecer la cohesión social y territorial, a través de la gestión de las políticas de empleo que le sean encomendadas en el ámbito de las competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko politika egituratzeko eta ezartzeko esparru sortu berri hori guztiz baliagarria da oraindik ere. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoak lanerako aktibazioaren arloan izan ditzakeen eskumenek eta aktibazio hori gizarteratzearen eta diru-sarrerak bermatzearen esparrura eramateko beharrak komenigarri egiten dute une honetan politika hori enplegu-egiturara aldatzea. Berritasun horri esker, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarentzat eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemarentzat oso onuragarria izan beharko lukeen aldaketa bat sar daiteke kudeaketan: Eusko Jaurlaritzak, bereziki Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eskumenak eskuratuko ditu zuzenbidezko prestazio ekonomikoak, hau da, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria, tramitatzeko eta ebazteko; eskumenak, baita, gizarteratze-hitzarmenak egiteko, proposatzeko, negoziatzeko, harpidetzeko eta horien jarraipena egiteko.

Ese recién estrenado marco de estructuración y aplicación de la política de garantía de ingresos y de inclusión social sigue siendo plenamente válido en el momento actual. Sin embargo, el ejercicio competencial que en materia de activación laboral puede desarrollar la Comunidad Autónoma de Euskadi, y la necesidad de llevarla a cabo en este ámbito de la garantía de ingresos y la inclusión, aconsejan en este momento dar traslado de esta política al dispositivo de empleo. Esta novedad permite introducir en el modelo de gestión un cambio que debería resultar muy positivo tanto para el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social como para el Sistema Vasco de Servicios Sociales: la asunción desde el Gobierno Vasco y, en particular, a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, de las competencias relacionadas con la tramitación y resolución de las prestaciones económicas de derecho, es decir, de la renta de garantía de ingresos y de la prestación complementaria de vivienda, así como de la elaboración, propuesta, negociación, suscripción y seguimiento de los convenios de inclusión.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren esparruan, aldaketa hori garrantzi handikoa da eredu berriaren oinarrizko printzipioak inplementatzea lortzeko, kontuan izanik printzipio horiek zuzenean lotuta daudela gizarteratze aktiboaren estrategia integralarekin, zeinak, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko neurriak ez ezik, benetan laneratzeko beste neurri batzuk ere artikulatzen baititu.

En el marco del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social, este cambio es un elemento de gran relevancia en la consecución de la implementación de los principios básicos del nuevo modelo, directamente asociados a la estrategia integral de inclusión activa, que articula, junto a las medidas orientadas a la garantía de ingresos y a la inclusión social, otras medidas orientadas a la inclusión laboral efectiva:

- Lan-merkatutik urrutien dauden pertsonen prestasun aktiboa lanerako edo lanbide-heziketarako, lanean hasi ahal daitezen.

- Disponibilidad activa para el trabajo o la formación profesional de las personas que se encuentren más alejadas del mercado de trabajo, con el fin de posibilitar su acceso al mismo.

- Enplegua errentagarri egitea, laneratzea aukera erakargarria edo errentagarria izan dadin beti, bai langabezia-egoeran daudenentzat, bai lanik gabe daudenentzat, eta bai lan-merkatuan egon arren, prekarietate laboraleko egoeran daudenentzat, dela enpleguaren ezegonkortasunagatik, dela ordainsari txikiengatik. Horrelakoetan, malgusegurtasun-estrategia aplikatuko da, pixkanaka enplegu hobeak lortzen joan ahal izateko; ildo horretatik, etengabeko ikaskuntzako estrategia globalak ezarriko dira, pertsonek beren lan-bizitzan aurrera egiteko behar dituzten gaitasunak lor ditzaten, beren etengabeko moldagarritasuna eta enplegagarritasuna bermatuz.

- Rentabilización del empleo, con el fin de que la inclusión laboral constituya, en todos los casos, una opción atractiva o rentable tanto para las personas en situación de desempleo, como para las personas inactivas y para quienes, aun estando activas en el mercado de trabajo, se encuentran en una situación de precariedad laboral asociada a la inestabilidad en el empleo o a los bajos niveles salariales. En estos últimos casos se favorecerá la aplicación de una estrategia de flexiguridad orientada a facilitar la progresión hacia mejores empleos, mediante estrategias globales de aprendizaje permanente que doten a las personas de las capacidades necesarias para progresar en su vida laboral garantizando su adaptabilidad y empleabilidad continuas.

Kudeaketa-eredu berriak indartu egingo du alderdi hau, zeren eta eskubidezko prestazio ekonomikoak tramitatzeko eskumenak eta gizarteratze-hitzarmenak diseinatzeko eta ezartzeko eskumenak erakunde bakar batean bilduko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, zeinaren zereginak, duen izaeragatik, enpleguaren eta laneratzearen esparruan oinarritzen baitira eta, hemendik aurrera, baita enplegu-politika aktiboen inplementazioan ere, eta horrek, zalantzarik gabe, indartu egingo du elementu bien arteko elkarketa, prestazioarena eta gizarteratze-hitzarmenarena, zeina gizarteratze aktibora bideratutako tresna gisa konfiguratuko baita. Gizarteratzera bideratutako beste esku-hartze batzuk, gizarte, etxebizitza, osasun edo hezkuntzako zerbitzuen sistemek artatu beharrekoak, behar dituztenei dagokienez, kasuan kasuko ekintzen izaera espezifikoa errespetatzen duen formula bat aukeratuko da, kontuan hartuta ekintzok sistema bakoitzaren arreta pertsonalizatuko tresnetan txertatuko direla eta jarduketa horiek eta gizarteratze aktiborako hitzarmena lotzeko, titularrak edo, hala badagokio, haren bizikidetza-unitateko beste kideren batek, sistema desberdinetan aurreikusitako ekintzak beteko dituelako konpromisoa sartuko dela hitzarmenean.

El nuevo modelo de gestión reforzará este aspecto, porque la confluencia de las competencias de tramitación de las prestaciones económicas de derecho y de las competencias de diseño y aplicación de los convenios de inclusión en un ente como es Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que, por su naturaleza, centra sus funciones en el ámbito del empleo y de la inclusión laboral y, a partir de ahora, en la implementación de las políticas activas de empleo, no podrá sino reforzar la asociación directa entre ambos elementos, la prestación y el convenio de inclusión, configurándose éste como un instrumento orientado a la inclusión activa. Para el caso de las personas que requieran otras intervenciones orientadas a la inclusión que deban ser atendidas por los sistemas de servicios sociales, vivienda, sanidad o educación, se opta por una fórmula que respeta la naturaleza específica de las acciones de las que se trate, considerando que las mismas se integrarán en los instrumentos de atención personalizada propios de cada sistema y que el nexo entre dichas actuaciones y el convenio de inclusión activa se hará por la vía de la incorporación a este último de un compromiso de cumplimiento por parte de la persona titular, o en su caso de otros miembros de su unidad de convivencia, de las actuaciones previstas por los distintos sistemas.

Kudeaketa maila autonomikoan egitera pasatzearekin lortu nahi den bigarren helburua, lehenengoa bezain garrantzitsua, da prestazioak organismo bakar batek kudeatzeak gobernantzari, efizientziari eta kontrolari begira dituen abantailez baliatzea, eta, aldi berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari benetako aukerak eskaintzea bere funtzionamendua hobetzeko eta, horrela, prestazio ekonomikoen kudeaketak udaletako gizarte-zerbitzuei, eta bereziki oinarrizko gizarte zerbitzuei, eragin dien lan-karga biziki arintzeko. Horrek erantzuna emango lioke kasuak kudeatzeko eta gizartean esku hartzeko oinarrizko zereginak modu egokian egitea zailtzen zuen saturazio-egoerari, zeina sarritan jarri baitute agerian, bai udal-zerbitzuek berek, bai azken bi hamarkadetan oinarrizko gizarte-zerbitzuen egoera eta jarduera aztertzeko egindako ikerketek.

El segundo objetivo que se persigue con el paso a una gestión de nivel autonómico, no menos importante que el primero, es aprovechar las ventajas de gobernanza, eficiencia y control que ofrece la gestión de las prestaciones por parte de un único organismo, y simultáneamente ofrecer al Sistema Vasco de Servicios Sociales posibilidades reales de mejorar su funcionamiento, aliviando muy considerablemente la carga de trabajo que la gestión de las prestaciones económicas ha generado para los servicios sociales municipales, en particular para los servicios sociales de base. Esto daría así respuesta a una situación de saturación, repetidamente señalada por los propios servicios municipales y por los diferentes estudios realizados a lo largo de las dos últimas décadas para conocer la situación y la actividad de los servicios sociales de base, que dificultaba el ejercicio adecuado de sus funciones básicas de gestión de caso y de intervención social.

Lehenengo artikulua.- 2. artikuluko a) idatz-zatiari idazketa berria ematen zaio:

Artículo primero.- Se da nueva redacción al apartado a) del artículo 2:

«a) Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistema eratzea, sistema autonomo gisa, zeinen kudeaketan parte hartzen baitu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, lankidetzan arituz beste administrazio publiko batzuekin».

«a) Constituir el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social como sistema autónomo, en cuya gestión participa Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en colaboración con otras administraciones públicas».

Bigarren artikulua.- Idatz-zati bat gehitzen zaio legearen 2. artikuluari:

Artículo segundo.- Se añade un nuevo apartado al artículo 2 de la ley:

«d) Lan-merkaturako sarbidea bermatzea diru-sarrerak bermatzeko prestazioa jasotzen duten pertsona enplegagarriei».

«d) Garantizar el acceso al mercado laboral de las personas empleables y perceptoras de la renta de garantía de ingresos».

Hirugarren artikulua.- 7. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo tercero.- Se da nueva redacción al artículo 7:

«7. artikulua.- Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko tresnak.

«Artículo 7.- Instrumentos orientados a la inclusión social y laboral.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren barruan, hauexek izango dira gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko tresnak:

En el marco del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social, tendrán la consideración de instrumentos orientados a la inclusión laboral y social los siguientes:

a) Inklusio aktiborako hitzarmena. Gizarteratzeko eta laneratzeko behar diren era bateko eta besteko ekintzen multzoa antolatzeko oinarrizko tresna izango da, laneratzeko formazioari eta prestaerari garrantzi berezia emanda ekintza horietan.

a) El convenio de inclusión activa, que se configurará como el dispositivo básico de articulación del conjunto de acciones de diferente naturaleza que se estimen necesarias para la inclusión social y laboral, con especial énfasis en la formación y preparación para la inclusión laboral.

b) Esku hartzeko berariazko neurriak. Gizarte-babeseko hainbat alorretako programa, zerbitzu edo zentroak izan daitezke, bereziki gizarte-zerbitzuek, osasun-zerbitzuek, hezkuntza-zerbitzuek eta etxebizitza-zerbitzuek era autonomoan antolatu eta definitutakoak, eta, konbinatuta, gizarteratzeko hitzarmenean aplika daitezkeenak.

b) Las medidas específicas de intervención, ya sean programas, servicios o centros, organizados y definidos de forma autónoma por los diferentes ámbitos de la protección social, en particular por los servicios sociales, los servicios de salud, los servicios de educación y los servicios de vivienda, susceptibles de aplicarse, de forma combinada, en el marco de un convenio de inclusión activa.

Nolanahi ere, ekintza konbinatu horietarako eta behar den zerbitzuetara bideratzeko, erregelamendu bidez ezarri eta diseinatutako protokoloak izango dira».

En todo caso, estas acciones combinadas y la derivación a los servicios pertinentes contarán con protocolos establecidos y diseñados reglamentariamente».

Laugarren artikulua.- 11. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo cuarto.- Se da nueva redacción al artículo 11:

«11. artikulua.- Definizioa.

«Artículo 11.- Definición.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta aldizkako eta eskubide subjektiboko prestazio ekonomiko bat da, oinarrizko premiei lotutako gastuei zein gizarteratzeko edo laneratzeko prozesu baten ondorio diren gastuei aurre egiteko diru-sarrera nahikorik ez daukan bizikidetza-unitate batean integratutako kideei zuzendua».

La renta de garantía de ingresos es una prestación periódica y de derecho subjetivo de naturaleza económica, dirigida a las personas integradas en una unidad de convivencia que no disponga de ingresos suficientes para hacer frente tanto a los gastos asociados a las necesidades básicas como a los gastos derivados de un proceso de inclusión laboral o social».

Bosgarren artikulua.- 15. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo quinto.- Se da nueva redacción al artículo 15:

«15. artikulua.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenarekin duen lotura.

«Artículo 15.- Vinculación con el convenio de inclusión activa.

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errenta emateko, edozein modalitatetan, gizarteratze aktiborako hitzarmen bat egingo da errentaren titularrarekin, III. tituluaren I. kapituluan aurreikusitako baldintzetan, errazago laneratu eta gizarteratu dadin. Ez da gizarteratze aktiborako hitzarmenik sinatu beharko baldin eta bizikidetza-unitateko pertsona guztiek erretiro-pentsioa, ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko pentsioa edo kotizazio gabeko baliaezintasun-pentsioa jasotzen badute.

1.- La concesión de la renta de garantía de ingresos en cualquiera de sus modalidades estará vinculada al establecimiento con la persona titular de un convenio de inclusión activa en los términos previstos en el Capítulo I del Título III, al objeto de facilitar su inclusión laboral y social. Dicha obligación de suscripción de un convenio de inclusión activa no será exigible a las unidades de convivencia compuestas exclusivamente por personas beneficiarias de pensiones de jubilación o de incapacidad permanente absoluta, gran invalidez, e invalidez no contributiva.

2.- Titularrak edo haren bizikidetza-unitateko beste kideren batek laneratzeko jarduerez gain, gizarte, etxebizitza edo hezkuntzako zerbitzuek eman beharreko gizarteratze-jarduketak eskatzen baditu, gizarteratze aktiborako hitzarmenean berariaz jasoko da titularrak sistema desberdinek diseinatutako gizarteratze-jarduketak betetzeko konpromisoa hartzen duela eta jarduketa horietan sartzeko eskubidea duela».

2.- En los casos en que la persona titular u otros miembros de su unidad de convivencia requieran, además de actuaciones orientadas a la inclusión laboral, actuaciones orientadas a la inclusión social que deban ser atendidas por los sistemas de servicios sociales, vivienda, sanidad o educación, el convenio de inclusión activa integrará en sus contenidos el compromiso por parte de la persona titular de cumplir las actuaciones de inclusión social que los distintos sistemas diseñen y el derecho a acceder a las mismas».

Seigarren artikulua.- 16. artikuluko b) idatz-zatiari idazketa berria ematen zaio:

Artículo sexto.- Se da nueva redacción al apartado b) del artículo 16:

«b) Eskabidea aurkezteko unean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea, eta eskabidea egin baino urtebete lehenagotik, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egon izana eta benetan bertan bizi izana.

«b) Estar empadronadas y tener la residencia efectiva en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi en el momento de la presentación de la solicitud, y haber estado empadronadas y haber tenido la residencia efectiva en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi al menos con un año de antelación a la fecha de presentación de la solicitud.

Aurretiazko gutxieneko epea betetzen bada, baina hiru urtean erroldatuta egotera iristen ez bada, gutxienez bost urteko jarduera laboral ordaindua egiaztatu beharko da, bizitza laboralaren agiri bidez, salbu eta pentsio publiko bat jasotzen duten edo etxean tratu txarren biktima izan diren pertsonen kasuan.

Si se cumple el periodo mínimo previo, pero no se llega a tres años de empadronamiento, se deberá acreditar mediante la correspondiente vida laboral al menos cinco años de actividad laboral remunerada, exceptuándose aquellas personas que perciban una pensión pública o hayan sido víctimas de maltrato doméstico.

Gutxieneko epe hori bete ezean, eskatzaileak aurreko hamar urteen barruan bost urtez jarraian Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egona eta bertan benetan bizi izana izan beharko du».

Si no se cumple ese periodo mínimo previo, deberán haber estado empadronadas y haber tenido la residencia efectiva en cualquier municipio de la Comunidad Autónoma de Euskadi durante cinco años continuados de los diez inmediatamente anteriores».

Zazpigarren artikulua.- 16. artikuluko f) idatz-zatiari idazketa berria ematen zaio:

Artículo séptimo.- Se da una nueva redacción al apartado f) del artículo 16:

«f) Laneko diru-sarrerak, kontratu laboral bidez justifikatuak, izanez gero, ez egotea lanaldi laburtuan edo antzeko beste egoera batean, salbu eta erregelamendu bidez ezarriko diren salbuespeneko kasuetan».

«f) En el caso de disponer de ingresos de trabajo, justificados mediante contrato laboral, no disfrutar de una reducción de jornada laboral o situación análoga, salvo circunstancias excepcionales que se determinarán reglamentariamente».

Zortzigarren artikulua.- 17. artikuluko 1. paragrafoari idazketa berria ematen zaio:

Artículo octavo.- Se da nueva redacción al párrafo 1 del artículo 17:

«1.- Bizikidetza-unitate berean titular izan daitekeen kide bat baino gehiago baldin badago, bati bakarrik eman ahal izango zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, betiere prestazioaren modalitatearen arabera ezarritako zenbateko-mugen barruan. Kasu horretan, dagokion diagnostikoa egin ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erabakiko du nori eman prestazioa, dagokien kasuetan udalen gizarte-zerbitzuekin lankidetzan eta haien iritzia kontuan harturik».

«1.- En el supuesto de que en una misma unidad de convivencia existieran varias personas que pudieran ostentar la condición de titular, sólo podrá otorgarse la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, a una de ellas, dentro de los límites de cuantía previstos en función de la modalidad de prestación. En tal caso, la prestación se otorgará a quien decida Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en función del diagnóstico pertinente, en colaboración, en su caso, con los servicios sociales municipales y teniendo en cuenta su opinión».

Bederatzigarren artikulua.- i) bis idatz-zati berri bat sortzen da 19.1 artikuluan:

Artículo noveno.- Se crea un nuevo apartado 19.1.i bis:

«i bis) Titularra eta haren bizikidetza-unitateko kideak lanerako adinean daudenean, gizartearentzat lan egiteko prest egotea Administrazioak lurraldeko boluntariotza-erakundeen bitartez modu ezohikoan eskatzen dienean. Salbuespena izango dira honako pertsona hauek:

«i bis) Mantenerse tanto la persona titular como los miembros de su unidad de convivencia que se encuentren en edad laboral, disponibles para la realización de trabajos en beneficio de la comunidad, cuando de forma extraordinaria sea requerido por la Administración, a través de organizaciones de acción voluntaria del territorio, salvo cuando se trate de:

- Erabateko balioezintasuneko pentsioen titularrak direnak.

- Personas titulares de pensiones de invalidez absoluta.

- Ikasketa akademiko arautuak egiten ari diren 23 urtez beherakoak.

- Personas menores de 23 años que cursen estudios académicos reglados.

- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz gizartearentzat lan egiteko egoeran ez daudenak».

- Personas que a juicio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, no se encuentren en situación de llevar a cabo tareas de trabajo en beneficio de la comunidad».

Hamargarren artikulua.- 19. artikuluko 2.b idatz-zatiari idazketa berria ematen zaio:

Artículo décimo.- Se da nueva redacción al apartado 2.b) del artículo 19:

«b) Titularra eta haren bizikidetza-unitateko kideak lanerako adinean daudenean, enplegurako prest egotea. Salbuespena izango dira honako pertsona hauek:

«b) Mantenerse, tanto la persona titular como los miembros de su unidad de convivencia que se encuentren en edad laboral, disponibles para el empleo, salvo cuando se trate de:

- Ezintasun iraunkor absolutuko, baliaezintasun handiko edo kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa jasotzen badute.

- Personas titulares de pensiones de incapacidad permanente absoluta, gran invalidez o invalidez no contributiva.

- 23 urte baino gutxiago badituzte eta ikasketa akademiko arautuak egiten ari badira.

- Personas menores de 23 años que cursen estudios académicos reglados.

- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz, dagokien kasuetan udalen gizarte-zerbitzuekin lankidetzan eta haien iritzia kontuan harturik, epe laburrean edo ertainean lan-merkatura sartzeko egoeran ez badaude.

- Personas que, a juicio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en colaboración, en su caso, con los servicios sociales municipales y teniendo en cuenta su opinión, no se encuentren en situación de incorporarse al mercado laboral a corto o medio plazo.

Lanerako prest egoteak barne hartzen du etengabe izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa, indarreko legediaren arabera egokia den enplegu bati uko ez egitea, enplegutik ez behin betiko ez aldi baterako borondatezko bajarik hartzea, eta lan-eszedentziarik ez hartzea justifikatutako arrazoi oso estremorik izan gabe».

Esta disponibilidad incorporará también el compromiso de permanecer inscritas ininterrumpidamente como demandantes de empleo, de no rechazar un empleo adecuado de acuerdo a la legislación vigente, de no darse de baja voluntaria ni definitiva ni temporal del empleo y de no acogerse a una situación de excedencia laboral sin causa extrema justificada».

Hamaikagarren artikulua.- 23. artikuluko 2. eta 3. paragrafoei idazketa berria ematen zaie:

Artículo undécimo.- Se da nueva redacción a los párrafos 2 y 3 del artículo 23:

«2.- Prestazioaren ordainketa ez eteteko, hura ematea eragin zuten arrazoiek bere horretan dirautu bitartean, eskabidea berritzeko prozesua prestazioa azkendu baino hiru hilabete lehenago egiten hasi beharko da. Aurrekoaren ondorioetarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak titularrei jakinaraziko die, kasu bakoitzean dagokion egunean, eskabidea tramitatzen hasi behar dutela berritzeko.

«2.- Con el fin de evitar interrupciones en el devengo de la prestación en los supuestos en los que se mantengan las causas que motivaron su concesión, la renovación de la solicitud deberá iniciarse tres meses antes de la fecha de extinción de la prestación. A efectos de lo anterior, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comunicará a las personas titulares, en la fecha que corresponda en cada caso, la necesidad de iniciar la tramitación de la solicitud para su renovación.

3.- Aurrekoa hala izanik ere, lege honen erregelamenduzko garapenean zehaztuko da zein kolektibori luzatuko zaien automatikoki prestazioa eskabidea berritu beharrik gabe. Horien artean sartuko dira gizarteratzeko eta gizarte-babeseko oinarrizko errentaren titular direnak, baldin eta bizikidetza-unitateko kide guztiek erretiro-pentsioa edo ezintasun iraunkor absolutuko, baliaezintasun handiko edo kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa jasotzen badute, edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz, dagokien kasuetan udalen gizarte-zerbitzuekin lankidetzan eta haien iritzia kontuan harturik, epe laburrean edo ertainean lan-merkatura sartzeko egoeran ez badaude».

3.- Sin perjuicio de ello, en el desarrollo reglamentario de la presente ley se determinarán los colectivos para los que se prorrogará automáticamente la prestación, sin necesidad de proceder a una renovación de la solicitud. Deberán, en todo caso, incluirse en dicha regulación los supuestos de personas titulares de la renta básica para la inclusión y protección social cuando se trate de unidades de convivencia formadas exclusivamente por personas beneficiarias de pensiones de jubilación o de incapacidad permanente absoluta, gran invalidez o invalidez no contributiva, o personas que, a juicio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en colaboración, en su caso, con los servicios sociales municipales y teniendo en cuenta su opinión, no se encuentren en situación de incorporarse al mercado laboral, a corto o medio plazo».

Hamabigarren artikulua.- 24. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo duodécimo.- Se da nueva redacción al artículo 24:

«24. artikulua.- Aldiroko berrikuspenak.

«Artículo 24.- Revisiones periódicas.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berrikuspena egingo du hiru hilabetero prestazioaren kontrol telematikora gehituz doazen eskakizunei dagokienez; nolanahi ere, egokitzat jotzen den behar adina berrikuspen egin ahalko ditu, prestazioa ematea eragin duten kausek bere horretan dirauten egiaztatze aldera.

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo realizará de oficio una revisión trimestral de aquellos requisitos que se vayan incorporando al control telemático de la prestación, sin perjuicio de que pueda proceder a cuantas revisiones estime oportunas para comprobar si se mantienen las causas que motivaron la concesión.

Berrikuste- eta gainbegiratze-lanak egiteko behar-beharrezkoak diren datuak eta txostenak eskatu ahal izango dizkie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren barruan lankide diren gainerako administrazioei eta erakundeei».

Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá recabar del resto de administraciones públicas y entidades que colaboran en el Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social los datos e informes que resulten estrictamente necesarios para el correcto ejercicio de las funciones de revisión y supervisión».

Hamahirugarren artikulua.- 26. artikuluko 2. atala honela idatzita geratzen da:

Artículo decimotercero.- El apartado 2 del artículo 26 queda redactado como sigue:

«2.- Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea eteteak prestazioaren ordainketa etetea ekarriko du, eskubidea eteten den dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasita, eta mantenduko da hori eragin duten inguruabarrek irauten duten bitartean, baina inoiz ez hamabi hilabetetik gorako aldi jarraitu batean, zeina pasa ondoren prestazioa jasotzeko eskubidea iraungi egingo baita».

«2.- La suspensión del derecho a la renta de garantía de ingresos implicará la suspensión del pago de la prestación a partir del primer día del mes siguiente al de la fecha de suspensión y se mantendrá mientras persistan las circunstancias que hubieran dado lugar a la misma, aunque en ningún caso por un periodo continuado superior a doce meses, transcurrido el cual el derecho a la prestación se extinguirá».

Hamalaugarren artikulua.- 28. artikulua honela idatzita geratzen da:

Artículo decimocuarto.- El artículo 28 queda redactado como sigue:

«28. artikulua.- Eskubidea iraungitzea.

«Artículo 28.- Extinción del derecho.

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea, edozein modalitatetan, ondorengo arrazoiengatik iraungiko da:

1.- El derecho a la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, se extinguirá por las siguientes causas:

a) Prestazioaren titularra hiltzea, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateak direnean.

a) Fallecimiento de la persona titular, cuando se trate de unidades de convivencia unipersonales.

b) Prestazioaren bi urteko indarraldia amaitzea, Administrazioak hala eskatu ondoren berritzea eskatzen ez bada.

b) Finalización del periodo de dos años de vigencia de la prestación sin que se proceda a solicitar su renovación tras haber sido requerido para ello por la Administración.

c) Behin betiko galtzea eskubidea aitortzeko exijitutako eskakizunetako bat.

c) Pérdida definitiva de alguno de los requisitos exigidos para su reconocimiento.

d) Etete-egoera bat hamabi hilabetetik gorako denbora jarraituan mantentzea.

d) Mantenimiento de una situación de suspensión por periodo continuado superior a doce meses.

e) Ez betetzeagatiko bi eten egotea prestazioa indarrean dagoen bi urteko aldian.

e) Existencia de dos suspensiones por incumplimiento en el periodo de los dos años de vigencia de la prestación.

f) Titularrak uko egitea.

f) Renuncia de la persona titular.

g) Zigor-prozedura batek hala ebaztea.

g) Resolución en tal sentido de un procedimiento sancionador.

h) Ez betetzea lege honetako 19.1.b artikuluan ezarritako betekizuna.

h) Incumplimiento de la obligación prevista en el artículo 19.1.b de la presente ley.

i) Aplikatzeko modukoa denean, behin uko egitea, arrazoi justifikaturik gabe, indarreko legediaren arabera egokia den enplegu bati edo diru-sarrerak handitzea ekar lezakeen lan-baldintzen hobekuntza bati.

i) Cuando sea de aplicación, rechazar en una ocasión, sin causa justificada, un empleo adecuado según la legislación vigente o una mejora en las condiciones de trabajo que pudiera conllevar un aumento del nivel de ingresos.

2.- Prestazioaren titularra hiltzen den kasuan, bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez baldin badira, prestaziorako eskubidea ez da iraungiko, baizik eta titularraren senar-emaztea edo titularrari ezkontzaren antzeko etengabeko harreman batekin lotutako pertsona prestazio ekonomikoaren titulartasunean subrogatuko da, espediente berririk hasi behar izan gabe, eta halako pertsonarik ez baldin badago, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egokientzat jotzen duten bizikidetza-unitateko kidea subrogatuko da.

2.- En el caso de fallecimiento de la persona titular de la prestación, cuando las unidades de convivencia no sean unipersonales no se extinguirá el derecho a la misma, sino que su cónyuge o persona unida a ella por relación permanente análoga a la conyugal se subrogará, sin necesidad de incoar nuevo expediente, en la titularidad de la prestación económica y, en su defecto, el miembro de la unidad de convivencia que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo considere más adecuado.

3.- Prestazioa iraungiko balitz betebeharrak ez betetzeari edo hutsak egiteari lotutako kausengatik, titularrak ez du izango aukerarik diru-sarrerak bermatzeko errenta, bere ezein modalitatetan, berriro eskatzeko urtebetean, iraungitze-datatik zenbatzen hasita. Ondorio berbera eratorriko da artikulu honetako 1.d eta 1.e idatz-zatietan jasotako etete-kasuei lotutako iraungitze batetik.

3.- Si se extinguiera la prestación por causas asociadas al incumplimiento de obligaciones o a la comisión de infracciones, la persona titular no tendrá la posibilidad de volver a solicitar la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, por un periodo de un año a contar de la fecha de extinción. La misma consecuencia se derivará de una extinción asociada a los supuestos de suspensión contemplados en los apartados 1.d y 1.e del presente artículo.

4.- Prestaziorako irispidea urgentziazko prozeduraz eta lehentasunez tramitatuko da, hilabetetik gorakoa ezin izan daitekeen epe batean, baldin eta ordura arte titularra zen pertsonari zegokion diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea iraungitzeak edo mantentzeak ageriko kalteak ekartzen badizkie familia-unitateko gainontzeko kideei».

4.- Se tramitará con carácter de urgencia y prioritariamente, en un plazo que en ningún caso pueda ser superior a un mes, el acceso a la prestación en los supuestos en que la extinción o el mantenimiento del derecho a la renta de garantía de ingresos correspondiente a la persona que hasta entonces fuera la titular implique perjuicios manifiestos a los demás miembros de su unidad de convivencia».

Hamabosgarren artikulua.- 36. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo decimoquinto.- Se da nueva redacción al artículo 36:

«36. artikulua.- Prestazioa ematea.

«Artículo 36.- Concesión.

Etxebizitzako prestazio osagarria eman aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak beti egiaztatuko du ea eskatzailea benetan laguntza-premian dagoen 29.2 artikuluan aurreikusitako etxebizitza-gastuei dagokienez».

La prestación complementaria de vivienda se concederá, en todo caso, previa comprobación, por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, de la existencia de una situación real de necesidad en relación con los gastos de vivienda contemplados en el artículo 29.2».

Hamaseigarren artikulua.- 43. artikuluko 2. paragrafoari idazketa berria ematen zaio:

Artículo decimosexto.- Se da nueva redacción al párrafo 2 del artículo 43:

«2.- Prestazioaren titularra hiltzen bada, bizikidetza-unitateak pertsona bakarrekoak ez diren kasuetan prestazioa jasotzeko eskubidea ez da azkenduko, baizik eta zendutakoaren ezkontidea edo harekin ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez batuta zegoen pertsona subrogatuko da prestazio ekonomikoaren titulartasunean beste espediente bati hasiera eman beharrik gabe, eta horrelako pertsonarik egon ezean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz bizikidetza-unitateko kiderik egokiena dena».

«2.- En el caso de fallecimiento de la persona titular de la prestación, cuando las unidades de convivencia no sean unipersonales no se extinguirá el derecho a la misma, sino que su cónyuge o persona unida a ella por relación permanente análoga a la conyugal se subrogará, sin necesidad de incoar nuevo expediente, en la titularidad de la prestación económica, y en su defecto, el miembro de la unidad de convivencia que Lanbide-Servicio Vasco de Empleo considere más adecuado».

Hamazazpigarren artikulua.- 45. artikuluko 4. atala honela idatzita geratzen da:

Artículo decimoséptimo.- El apartado 4 del artículo 45 queda redactado como sigue:

«4.- Gizarte-larrialdietarako laguntzek diru-laguntza izaera edukiko dute eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako nahikoa kreditu dagoen neurrian emango dira. Nolanahi ere, laguntza horiei erantzuteko adinako diru-kopuruak izendatuko dituzte urtero Euskadiko administrazio publikoek».

«4.- Las ayudas de emergencia social tendrán naturaleza subvencional, quedando su concesión sujeta a la existencia de crédito suficiente para esa finalidad en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi. No obstante, las administraciones públicas vascas consignarán con carácter anual las cantidades suficientes para hacer frente a los gastos relacionados con las mismas».

Hemezortzigarren artikulua.- 51. artikulua honela idatzita geratzen da:

Artículo decimoctavo.- El artículo 51 queda redactado como sigue:

«Organo eskudunak berrikuspenak egingo ditu, sei hilabetero, prestazioa ematea eragin duten arrazoiek bere horretan dirauten egiaztatzeko. Ondorio horretarako, laguntzen onuradunei Administrazioaren aurrean ager daitezela eta lagun diezaiotela eskatu ahalko zaie».

«El órgano competente procederá a realizar revisiones semestrales para comprobar si se mantienen las causas que motivaron la concesión. A tal efecto, podrá requerirse a las personas beneficiarias de las ayudas para que comparezcan ante la Administración y colaboren con la misma».

Hemeretzigarren artikulua.- 54. artikuluko 2. eta 3. atalak honela idatzita geratzen dira:

Artículo decimonoveno.- Los apartados 2 y 3 del artículo 54 quedan redactados como sigue:

«2.- Bizikidetza-unitatearen ondarearen balorazioa egiterakoan, kanpoan utziko da unitatearen ohiko bizileku den etxebizitza edo bizitokia, salbu eta jabetzako etxebizitza bada eta 600.000 eurotik gorako balioa badu, erregelamendu bidez ezarriko den moduan. Nolanahi ere, halakoetan, ondasun horrek aparteko balioa duenentz zehazteko, etxebizitza erabiliaren batez besteko prezioa hartu beharko da kontuan, adierazle ofizialak baliatuta eta erregelamendu bidez ezarriko den moduan.

«2.- Quedará exceptuada de la valoración del patrimonio de la unidad de convivencia la vivienda o alojamiento que constituya su residencia habitual, salvo en el caso de una vivienda en propiedad cuyo valor exceda de 600.000 euros, en los términos que se regulen reglamentariamente, si bien, en todo caso, a efectos de determinar si el bien es de extraordinario valor deberá tenerse en cuenta el precio medio de la vivienda usada, determinado mediante la aplicación de los indicadores oficiales en los términos que se establezcan reglamentariamente.

3.- Era berean, ondarearen baloraziotik kanpo geratuko da familiaren ostilamendua, salbu eta hartan 120.000 eurotik gorako balioko ondasunak badaude».

3.- Así mismo, quedará exceptuado de la valoración del patrimonio el ajuar familiar, salvo que en el mismo existan bienes con valor superior a 120.000 euros».

Hogeigarren artikulua.- 59. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigésimo.- Se da nueva redacción al artículo 59:

«59. artikulua.- Eskabidea.

«Artículo 59.- Solicitud.

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria, lege honetan zuzenbidezko prestazio ekonomiko gisa erregulatuak, jaso ahal izateko, interesatuak eskabidea egin beharko du lehenago, Eusko Jaurlaritzari zuzenduta, eta erroldatuta dagoen eta benetan bizi den udalerriari dagokion Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoan aurkeztuko du. Bulego horretan, izapideak egiteko behar dituen informazio eta orientabide guztiak emango zaizkio eskatzaileari.

1.- El acceso a la renta de garantía de ingresos y a la prestación complementaria de vivienda, reguladas en la presente Ley como prestaciones económicas de derecho, se realizará previa solicitud de la persona interesada dirigida al Gobierno Vasco, y presentada ante la oficina de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que corresponda al municipio en el que tenga su empadronamiento y residencia efectiva, la cual facilitará a la persona solicitante cuanta información y orientación sea necesaria para la tramitación.

2.- Gizarte-larrialdietarako laguntzak jaso ahal izateko, interesatuak eskabidea egin beharko du erroldatuta dagoen eta benetan bizi den udalerriko udalari zuzenduta, eta dagokion gizarte-zerbitzuetan aurkeztuko du. Zerbitzu horietan, izapideak egiteko behar dituen informazio eta orientabide guztiak emango zaizkio eskatzaileari.

2.- El acceso a ayudas de emergencia social se realizará previa solicitud de la persona interesada dirigida al ayuntamiento del municipio en el que tenga su empadronamiento y residencia efectiva, y presentada ante los servicios sociales correspondientes, quienes facilitarán a la persona solicitante cuanta información y orientación sea necesaria para la tramitación.

3.- Eskaerarekin batera, beharrezko diren agiriak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek, lege honetan eta berau garatzeko arauetan ezarritako eskakizunak betetzen dituztela justifikatzeko.

3.- La solicitud o las solicitudes deberán ir acompañadas de la documentación necesaria para justificar el cumplimiento de los requisitos que en cada caso se hubieran establecido en la presente Ley y en sus normas de desarrollo.

Ez da beharrezkoa izango Administrazioaren esku dagoen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskuratu dezakeen dokumentazioa eranstea, eta ondorioz, beste administrazio eta entitate publiko batzuei eskatu ahal izango dizkie ezinbesteko diren datu eta txosten guztiak. Hori guztia betiere errespetatuz izaera pertsonaleko datuak babesteko legediko datu-kalitatearen printzipioa».

No será necesario acompañar aquella documentación que obre en poder de la Administración y a la que pueda accederse directamente por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, pudiendo a estos efectos pedir cuantos datos e informes sean imprescindibles a otras administraciones o entidades públicas. Todo ello respetando el principio de calidad de datos de la legislación protectora de los datos de carácter personal».

Hogeita batgarren artikulua.- 60. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimoprimero.- Se da nueva redacción al artículo 60:

«60. artikulua.- Tramitazioa.

«Artículo 60.- Instrucción.

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo etxebizitzako prestazio osagarriaren espedienteak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izapidetuko ditu. Hark egiaztatuko du aurkeztutako eskabidearen edukia, eta alde horretatik, beharrezko datu eta txostenak eskatu ahal izango dizkie beste administrazio batzuei edo entitate publiko zein pribatuei, edo eskatzaileari berari.

1.- La instrucción del expediente de renta de garantía de ingresos o de prestación complementaria de vivienda se realizará por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, quien comprobará el contenido de la solicitud presentada, pudiendo a estos efectos pedir cuantos datos e informes sean necesarios a otras administraciones o entidades públicas y privadas o a la propia persona solicitante.

Aurreko paragrafoan aipatutako datuak eta txostenak izan beharko dira, soilik, ezinbestekotzat jotzen direnak eskatzaileak lege honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzeko. Hori guztia betiere errespetatuz izaera pertsonaleko datuak babesteko legediko datu-kalitatearen printzipioa.

Los datos e informes a los que alude el párrafo anterior deberán limitarse a aquellos que resulten imprescindibles para la comprobación del cumplimiento por parte de la persona solicitante de los requisitos establecidos en la presente Ley. Todo ello respetando el principio de calidad de datos de la legislación protectora de los datos de carácter personal.

2.- Ahal den guztietan, ahalegina egingo da aldi berean tramitatzeko etxebizitzako prestazio osagarria eta prestazio horrek osatzen duen diru-sarrerak bermatzeko errenta.

2.- Siempre que resulte posible, se tratará de que la instrucción correspondiente a la prestación complementaria de vivienda sea simultánea a la instrucción del expediente de renta de garantía de ingresos a la que complementa.

Aldi berean tramitatzerik egongo ez balitz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekonomia administratiboaren printzipioa aplikatze aldera, diru-sarrerak bermatzeko errenta tramitatzerakoan aurkeztutako agirietara eta egindako egiaztapenetara joko du, eta etxebizitzako prestazio osagarria emateari buruzko dokumentazio espezifikoa baino ez du eskatuko.

Si no pudiera tramitarse de forma simultánea, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en aplicación del principio de economía administrativa, recurrirá a la documentación presentada y a las verificaciones realizadas en el marco de la tramitación de la renta de garantía de ingresos, exigiendo únicamente la documentación específica relativa a la concesión de la prestación complementaria de vivienda.

3.- Diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak hiru hilabetero emango dio informazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, etxebizitza arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari etxebizitzako prestazio osagarria jasotzen duten pertsonei buruz, Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza-politikek kontuan izan dezaten, bere jarduketa guztietan, etxebizitzako prestazio osagarria jasotzen duten pertsonek sarrera-lehentasuna dutela.

3.- El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos e inclusión social remitirá trimestralmente, a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, información sobre las personas perceptoras de la prestación complementaria de vivienda al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de vivienda, para que las políticas de vivienda del Gobierno Vasco tengan en cuenta el acceso preferente de las personas perceptoras del complemento de vivienda en todas sus actuaciones.

4.- Gizarte-larrialdietarako laguntzen espedientearen tramitazioa eskabidea egin den udalerriko udalak egingo du. Udalak egiaztatu egingo du aurkeztutako eskabidearen edukia, eta hartarako beharrezko datu eta txostenak eskatu ahalko dizkie beste administrazio edo entitate publiko eta pribatu batzuei, edo eskatzaileari berari. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak kontrol, jarraipen eta ikuskapeneko jarduketak egin beharko ditu geroago.

4.- La instrucción del expediente de ayudas de emergencia social se realizará por el ayuntamiento del municipio en el que se haya presentado la solicitud, quien comprobará el contenido de la solicitud presentada, pudiendo a estos efectos pedir cuantos datos e informes sean necesarios a otras administraciones o entidades públicas y privadas o a la propia persona solicitante, sin perjuicio de las demás actuaciones de control, seguimiento e inspección que deberá desarrollar posteriormente el Gobierno Vasco.

Aurreko paragrafoan aipatutako datuak eta txostenak izango dira, soilik, eskatzaileak lege honetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela egiaztatzeko ezinbestekotzat jotzen direnak. Hori guztia betiere errespetatuz izaera pertsonaleko datuak babesteko legediko datu-kalitatearen printzipioa».

Los datos e informes a los que alude el párrafo anterior deberán limitarse a aquellos que resulten imprescindibles para la comprobación del cumplimiento por parte de la persona solicitante de los requisitos establecidos en la presente Ley. Todo ello respetando el principio de calidad de datos de la legislación protectora de los datos de carácter personal».

Hogeita bigarren artikulua.- 61. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimosegundo.- Se da nueva redacción al artículo 61:

«61. artikulua.- Baliabide eta prestazio ekonomikoak egiaztatzea.

«Artículo 61.- Comprobación de los recursos y prestaciones de contenido económico.

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako prestazio osagarriaren kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko du eskatzailearen eta haren bizikidetza-unitateko kideen eskubide izan daitezkeen izaera ekonomikoko baliabide eta prestazio sozialak oso-osorik baliatu edo eskatu direla. Gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan, egiaztapen hori eskabidea aurkeztu den udalerriko udalak egingo du.

1.- En el caso de las solicitudes de renta de garantía de ingresos o de prestación complementaria de vivienda, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo comprobará que los recursos y prestaciones sociales de contenido económico a los que pudieran tener derecho la persona solicitante o los miembros de su unidad de convivencia se hubieran ejercido o solicitado íntegramente. En el caso de las solicitudes de ayudas de emergencia social, esta comprobación corresponderá al ayuntamiento del municipio en el que se haya presentado la solicitud.

2.- Baldin eta eskatzailea edo haren bizikidetza-unitateko kideak izaera ekonomikoko eskubide batzuen hartzekodun badira eta ez badituzte baliatu edo eskatu, mantenu-eskubidea barne ezkontzako bizikidetza egiazki bukatu dela egiaztatzen den kasuetan, orduan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-sarrerak bermatzeko errenta edo etxebizitzako prestazio osagarria eskatu denean, edo udalak gizarte-larrialdietarako laguntza eskatu denean, eskatzaileari eskatuko diote ezen, espedientearen instrukzioa amaitu aurretik, bere eskubideak baliatu edo eskatu ditzala indarrean dauden legeetan ezarritakoaren arabera.

2.- En el caso de que la persona solicitante o los miembros de su unidad de convivencia fueran acreedores de derechos de carácter económico que no se hubiesen ejercido o solicitado, inclusive el derecho de alimentos en aquellos casos en los que se constate el cese efectivo de la convivencia conyugal, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, cuando se trate de una solicitud de renta de garantía de ingresos o de prestación complementaria de vivienda, o el ayuntamiento correspondiente, cuando se trate de una solicitud de ayudas de emergencia social, instará a la persona solicitante para que, con carácter previo a la finalización de la instrucción del expediente, se ejerzan o soliciten sus derechos de conformidad con lo dispuesto en la legislación vigente.

Prestazioetako edozeinen titularrek obligazio berbera izango dute, baldin eta eskubide horiek prestazioa eman eta gero sortuak direnean.

La misma obligación recaerá sobre las personas titulares de cualquiera de las prestaciones cuando tales derechos nazcan con posterioridad a la concesión de estas últimas.

3.- Eskatzaileak ez badu betetzen aurreko paragrafoan aipatutako obligazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-sarrerak bermatzeko errenta edo etxebizitzako prestazio osagarria eskatu denean, edo udalak gizarte-larrialdietarako laguntza eskatu denean, espedientea berrikusi, aldatu, bertan behera utzi edo artxibatu egingo dute».

3.- En caso de incumplimiento de la obligación señalada en el apartado anterior por parte de la persona solicitante, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, cuando se trate de una solicitud de renta de garantía de ingresos o de prestación complementaria de vivienda, o el ayuntamiento correspondiente, cuando se trate de una solicitud de ayudas de emergencia social, procederán a la revisión, modificación, suspensión o archivo del expediente».

Hogeita hirugarren artikulua.- 62. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimotercero.- Se da nueva redacción al artículo 62:

«62. artikulua.- Ebazpena, ebazteko epea eta administrazioaren isiltasuna.

«Artículo 62.- Resolución, plazo para resolver y silencio administrativo

1.- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzako prestazio osagarriaren kasuan, eskabidea onartzeko edo ukatzeko ebazpena ematea Eusko Jaurlaritzari dagokio, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eta gizarte-larrialdietako laguntzen kasuan, eskabidea egin zaion udalerriko udalari.

1.- La resolución de concesión o denegación corresponderá, en el caso de la renta de garantía de ingresos y de la prestación complementaria de vivienda, al Gobierno Vasco, a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, y en el caso de las ayudas de emergencia social, al ayuntamiento del municipio de solicitud.

2.- Ebazpena emateko organo eskudunak prestazioa onartzeko edo ukatzeko ebazpena gehienez ere bi hilabeteko epean emango du, dagokion eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita. Epea amaitzen bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskatutakoa diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako prestazio osagarria badira, eman egin direla ulertuko da, eta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatu badira, berriz, ukatu egin direla.

2.- El órgano competente para resolver dictará la resolución de concesión o de denegación en un plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de presentación de la solicitud correspondiente. Transcurrido dicho plazo sin que hubiera recaído resolución expresa, en el caso de la renta de garantía de ingresos y de la prestación complementaria de vivienda las prestaciones se entenderán concedidas, en el caso de las ayudas de emergencia social la prestación se entenderá denegada.

3.- Aurreko paragrafoan aipatutako epeak eten egingo dira baldin eta eskatzaileari egotzi dakiokeen arrazoiren batengatik prozedura eteten bada».

3.- Los plazos citados en el apartado anterior quedarán interrumpidos cuando el procedimiento se paralice por causa imputable a la persona solicitante».

Hogeita laugarren artikulua.- III. tituluko I. kapituluko izenburuari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimocuarto.- Se da nueva redacción al título del Capítulo I del Título III:

«I. KAPITULUA

«CAPÍTULO I.

GIZARTERATZE AKTIBORAKO HITZARMENAK»

CONVENIOS DE INCLUSIÓN ACTIVA»

Hogeita bosgarren artikulua.- 65. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimoquinto.- Se da nueva redacción al artículo 65:

«65. artikulua.- Definizioa eta ezaugarriak.

«Artículo 65.- Definición y naturaleza.

1.- Lege honen ondorioetarako, gizarteratze aktiborako hitzarmenak definitzen dira programa-dokumentu gisa, zeinetan parte-hartzaileek ezartzen baitituzte izaera sozial edota laboraleko ekintza espezifiko batzuk, beharrezkoak direnak titularra eta bizikidetza-unitateko gainerako kideak baztertuta geratzeko arriskutik edo baztertuta egotetik prebenitzeko eta horiek errazago laneratzeko eta gizarteratzeko.

1.- A los efectos de la presente Ley, los convenios de inclusión activa se definirán como documentos-programa en los que las partes intervinientes establecen las acciones específicas de carácter social y/o laboral necesarias para prevenir el riesgo o la situación de exclusión de la persona titular y del conjunto de los miembros de la unidad de convivencia y para facilitar su inclusión social y laboral.

2.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenak dira dokumentu batzuk zeinek diseinatzen baitute gizarteratze-prozesu edo -ibilbide pertsonalizatu bat, titularraren edo, hala badagokio, haren bizikidetza-unitateko beste kide batzuen beharrizanetara egokitua, eta zeinek eragiten baitie parte-hartzaileei konpromiso bat obligazioak dakartzana.

2.- Los convenios de inclusión activa son documentos que diseñan un proceso o itinerario de inclusión personalizado, adaptado a las necesidades de la persona titular y, en su caso, de otros miembros de su unidad de convivencia, y que generan para las partes intervinientes un compromiso del que se derivan obligaciones.

3.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenek lanpostu bat lortu ahal izatera edo lan-egoera hobetu ahal izatera bideratutako egintzak jasoko dituzte, erregelamenduz ezarritakoaren arabera; egintza horiek, bereziki, prestakuntza aurrekoak, prestakuntzakoak, lana topatzekoak eta lan-bitartekaritzakoak izango dira.

3.- Los convenios de inclusión activa incluirán acciones encaminadas a permitir el acceso a un puesto de trabajo o a la mejora de la situación laboral en los términos que se determinen reglamentariamente, en particular acciones preformativas, formativas, de búsqueda de empleo e intermediación laboral.

4.- Baldin eta titularrak edo haren bizikidetza-unitateko beste kide batzuek, laneratzera zuzendutako jarduketez gain, behar badituzte gizarteratzera zuzendutako jarduketa batzuk, gizarte, etxebizitza, osasun edo hezkuntzako zerbitzuen sistemek artatu beharrekoak, edo baldin eta bideragarria ez bada pertsona horiek epe motz eta ertainean parte hartzea laneratzera zuzenean bideratutako jardueretan, kasu horietan gizarteratze aktiborako hitzarmenaren edukietan sartuko da ezen titularrak konpromisoa hartzen duela sistema batzuek eta besteek diseinatutako gizarteratze-jarduketak betetzeko».

4.- En los casos en que la persona titular u otros miembros de su unidad de convivencia requieran, además de actuaciones orientadas a la inclusión laboral, actuaciones orientadas a la inclusión social que deban ser atendidas por los sistemas de servicios sociales, vivienda, sanidad o educación, o en los casos en los que no sea viable su participación, a corto o medio plazo, en actividades directamente orientadas a la inclusión laboral, el convenio de inclusión activa integrará en sus contenidos el compromiso por parte de la persona titular de cumplir las actuaciones de inclusión social que los distintos sistemas diseñen».

Hogeita seigarren artikulua.- 66. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimosexto.- Se da nueva redacción al artículo 66:

«66. artikulua.- Esku hartzen duten aldeak.

«Artículo 66.- Partes intervinientes.

1.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenetan esku hartuko duten aldeak dira, alde batetik, Eusko Jaurlaritza Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, dagokien kasuetan udalen gizarte-zerbitzuekin lankidetzan eta haien iritzia kontuan harturik, eta bestetik, bazterketako arriskuan edo egoeran izateagatik hitzarmen horien hartzaile izan daitezkeen pertsonak.

1.- Las partes intervinientes en los convenios de inclusión activa serán, por un lado, el Gobierno Vasco, a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en colaboración, en su caso, con los servicios sociales municipales y teniendo en cuenta su opinión, y por otro, las personas que por encontrarse en riesgo o situación de exclusión sean susceptibles de ser destinatarias de dichos convenios.

2.- Honako hauekin sinatuko dira gizarteratze aktiborako hitzarmenak:

2.- Se suscribirán convenios de inclusión activa con:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, jasotzeko eskabidea egiten eta hartarako eskakizunak betetzen dituzten pertsonekin, baldin eta titularra edo haren bizikidetza-unitateko kideren bat lan egiteko adinean badago eta ezintasun iraunkor absolutuko, baliaezintasun handiko edo kotizazio gabeko baliaezintasuneko pentsioa jasotzen ez badu.

a) las personas que soliciten y cumplan los requisitos de acceso a la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, cuando la persona titular o alguno de los miembros de su unidad de convivencia se encuentren en edad de trabajar, salvo que sean beneficiarias de pensiones de incapacidad permanente absoluta, gran invalidez o invalidez no contributiva.

b) Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitateren titular edo onuradun izan ez arren, laneratzera zuzendutako esku-hartze edo jarduketa espezifikoren bat behar dutenekin, baldin eta hala eskatzen badute. Kasu honetan, onuraduna langabezia-prestazio baten titularrak edo inolako diru-prestaziorik jasotzen ez dutenak izan daitezke.

b) las personas que, sin ser titulares o beneficiarias de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, requieran una intervención o actuación específica orientada a su inclusión laboral y así lo soliciten, pudiendo en este caso tratarse de personas titulares de una prestación de desempleo o de personas que no acceden a ningún tipo de prestación económica.

3.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bizikidetza-unitateko beste kide batzuk ere sartu ahal izango ditu gizarteratze aktiborako hitzarmenean jasotzaile gisa, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz beharrezkoa bada».

3.- En el marco de un convenio de inclusión activa, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá incluir como destinatarios del mismo a otros miembros de la unidad de convivencia cuando, a juicio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, sea necesario».

Hogeita zazpigarren artikulua.- 67. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimoséptimo.- Se da nueva redacción al artículo 67:

«67. artikulua.- Prozedura hastea.

«Artículo 67.- Inicio del procedimiento.

1.- Gizarteratze aktiborako hitzarmen bat egiteko eta sinatzeko prozesua ofizioz hasiko da 66.2 artikuluaren a) idatz-zatian jasotako kasu guztietan.

1.- El procedimiento de elaboración y suscripción de un convenio de inclusión activa se iniciará de oficio para los casos contemplados en el apartado a) del artículo 66.2.

2.- Lege honetako 66.2 artikuluaren b) idatz-zatiko kasuan dauden pertsonek, laneratzeko laguntza espezifikoa behar badute, gizarteratze aktiborako hitzarmen bat egiteko eskatu ahal izango dute eta eskabidea aurkeztu erroldatuta dauden eta benetan bizi diren udalerriari dagokion Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoan. Eskabidearekin batera, lege honetan eta berau garatzeko arauetan kasu bakoitzerako ezartzen diren eskakizunak betetzen direla justifikatzeko beharreko diren agirian aurkeztu beharko dira».

2.- Las personas cuyo caso esté contemplado en el apartado b) del artículo 66.2 y que requieran apoyos específicos orientados a su inclusión laboral podrán solicitar la elaboración de un convenio de inclusión activa, presentando la solicitud ante la oficina de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo que corresponda a su municipio de empadronamiento y residencia efectiva. La solicitud deberá ir acompañada de la documentación necesaria para justificar el cumplimiento de los requisitos que en cada caso se hubieran establecido en la presente Ley y en sus normas de desarrollo».

Hogeita zortzigarren artikulua.- 68. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimoctavo.- Se da nueva redacción al artículo 68:

«68. artikulua.- Beharrizanen diagnostikoa eta gizarteratze aktiborako hitzarmena egitea

«Artículo 68.- Diagnóstico de necesidades y elaboración del convenio de inclusión activa.

1.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diagnostikoa egingo du gizarteratze aktiborako hitzarmenen jasotzaile izango diren pertsonen eta, hala badagokio, haien bizikidetza-unitatean sartutako kideen laneratze-beharrizanei buruz.

1.- Lanbide-Servicio Vasco de Empleo elaborará el diagnóstico relativo a las necesidades de inclusión laboral de las personas que sean destinatarias de los convenios de inclusión activa y, en su caso, de los miembros integrados en su unidad de convivencia.

2.- Aurreko paragrafoan aipatutako diagnostikoan oinarrituta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion gizarteratze aktiborako hitzarmena diseinatuko du, modu pertsonalizatuan, non zehaztuko baitira esku hartzen duten aldeek laneratzeari begira hartzen dituzten konpromiso guztiak.

2.- Sobre la base del diagnóstico referido en el apartado anterior, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo diseñará, de forma personalizada, la correspondiente propuesta de convenio de inclusión activa, en la que se explicitará el conjunto de compromisos de las partes intervinientes para la inclusión laboral.

3.- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egokituko zaio gizarteratze aktiborako hitzarmenaren proposamena egitea, hitzarmena sinatu aurretik haren edukia negoziatzea, bertan jasotako ekintzak koordinatzea eta bere aplikazioaren jarraipena egitea.

3.- La elaboración de la propuesta de convenio de inclusión activa, la negociación de su contenido con carácter previo a la suscripción, la coordinación de las acciones incluidas en el mismo y el seguimiento de su aplicación corresponderá a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

4.- Lege honetako 65.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren iritziz titularrak edo haren bizikidetza-unitateko beste kideren batek laneratzeko jarduketez gain, gizarte, etxebizitza edo hezkuntzako zerbitzuek eman beharreko gizarteratze-jarduketak eskatzen baditu, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak berariaz jasoko du gizarteratze aktiborako hitzarmenean titularrak sistema desberdinek diseinatutako gizarteratze-jarduketak betetzeko konpromisoa hartzen duela eta jarduketa horietarako eskubidea duela.

4.- En los casos previstos en el artículo 65.2, en los que, a juicio de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, la persona titular u otros miembros de su unidad de convivencia requieran, además de actuaciones orientadas a la inclusión laboral, actuaciones orientadas a la inclusión social que deban ser atendidas por los sistemas de servicios sociales, vivienda, sanidad o educación, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo incluirá entre los contenidos del convenio de inclusión activa el compromiso por parte de la persona titular de cumplir las actuaciones de inclusión social que los distintos sistemas diseñen y su derecho a las mismas.

5.- Bere jarraipen-funtzioak betetze aldera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileak koordinatu ahal izango dira beste jarduketa-eremu batzuetako profesionalekin, bereziki gizarte, osasun, hezkuntza eta etxebizitzako zerbitzuetakoekin, bai diagnostiko eta orientazio kontuetan, bai esku-hartzeari dagokionez. Era berean, ekimen sozialeko entitateen partaidetza ere eduki ahal izango dute».

5.- Para el ejercicio de sus funciones de seguimiento, el personal de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo podrá coordinarse con profesionales de otros ámbitos de actuación, en particular de servicios sociales, educación, salud y vivienda, tanto en materia de diagnóstico y orientación como en materia de intervención. Asimismo, podrá contar con la participación de las entidades de iniciativa social».

Hogeita bederatzigarren artikulua.- 69. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo vigesimonoveno.- Se da nueva redacción al artículo 69:

«69. artikulua.- Esku hartzen duten aldeen betebeharrak.

«Artículo 69.- Obligaciones de las partes intervinientes.

1.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenetan esku hartzen duten aldeek obligazio hauek izango dituzte:

1.- Serán obligaciones de las partes intervinientes en los convenios de inclusión activa:

a) Hitzartu diren jarduketak garatzeko posibilitatean eragina izan dezaketen gertatutako aldaketak jakinaraztea.

a) Comunicar los cambios sobrevenidos que incidieran en la posibilidad de desarrollar las actuaciones comprometidas.

b) Sinatutako gizarteratze aktiborako hitzarmenaren gaitik eta helburutik ondorioztatzen diren jarduketa guztiak egitea.

b) Realizar todas aquellas actuaciones que se deriven del objeto y finalidad del convenio de inclusión activa suscrito.

c) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokionez, bere oinarrizko betebeharra izango da momentu bakoitzean zerbitzu irisgarri eta egokituen eskaintza bermatu ahal izatea, hitzarmenean maila konkretu eta indibidualean negoziatutako eta sinatutako konpromisoak bete ahal izateko. Horretarako, beharrezkoak diren baliabideak ziurtatuko dira, bai giza baliabideak eta baita tresneriari dagokionez ere.

c) En cuanto a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, su obligación principal será poder garantizar una oferta de servicios accesibles y adaptados en cada momento, para poder cumplir con los compromisos al nivel concreto e individual negociado y firmado en el convenio. Para ello, se asegurarán los recursos tanto humanos como materiales que sean necesarios.

2.- Nolanahi ere, eta gizarteratze aktiborako hitzarmena sinatzean hartutako konpromisoak gorabehera, konpromiso horiek garatzeak ezin izango du inoiz oztopatu ez hitzarmenaren hartzaileek enplegu bat lortzea, ezta hitzarmenean aurreikusi gabeko prestakuntza-prozesuren batean sartzea ere, nahiz eta halakorik gertatuz gero hitzarmena berrikusi beharko den.

2.- En todo caso, y con independencia de los compromisos que pudieran haberse suscrito mediante la firma del convenio de inclusión activa, el desarrollo de los mismos en ningún caso constituirá un obstáculo para el acceso de las personas destinatarias de dicho convenio a un empleo o a un proceso de formación no previsto en el mismo, llevándose a efecto la correspondiente revisión del convenio.

3.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenetan jasotako jarduketak eta esku-hartzeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak antolatu eta abiaraziko ditu. Horretarako, bere programa eta zerbitzuez gain, beste administrazio publiko batzuek eta erakunde publiko zein pribatuek laneratzeari begira garatutako programak eta zerbitzuak ere erabili ahal izango ditu. 65.4 artikuluan aipatutako kasuei dagokienez, gizarteratzera bideratutako jarduketak beste sistema batzuetan kokatuta badaude, sistema horiei dagokie jarduketok garatzea».

3.- Las actuaciones e intervenciones incluidas en los convenios de inclusión activa se articularán y pondrán en marcha desde Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, quien podrá combinar para ello sus propios programas y servicios con los programas y servicios orientados a la inclusión laboral desarrollados por otras administraciones públicas y entidades públicas y privadas. En los casos contemplados en el artículo 65.4, el desarrollo de las actuaciones orientadas a la inclusión social enmarcadas en otros sistemas corresponderá a dichos sistemas».

Hogeita hamargarren artikulua.- 69 bis artikulu berria sortzen da:

Artículo trigésimo.- Se crea un nuevo artículo 69 bis:

«69 bis artikulua.- Berrikuspena, aldaketa eta aldi bateko etendura

«Artículo 69 bis.- Revisión, modificación y suspensión temporal.

1.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenean hilero ebaluazio bat egingo da. Ebaluazio horren arabera, edo alderdiek, haietako batek eskatuta, adosten dutenean, edo ezinbesteko zirkunstantziek aginduta, aldatu gabe edo bere aplikazioa eten gabe berrikusiko da gizarteratze aktiborako hitzarmenaren edukia.

1.- Se efectuará una evaluación cada dos meses en el convenio de inclusión activa. En función de dicha evaluación, o por acuerdo de las partes intervinientes previa solicitud de cualquiera de las mismas, o por circunstancias de fuerza mayor, se revisará sin modificarse el contenido del convenio de inclusión activa o suspenderse su aplicación.

2.- Ezinezkoa denean titularrak gizarteratze aktiborako hitzarmena betetzea, eten egingo da aldi baterako hitzarmenak eragindako konpromisoak betetzeko derrigortasuna, harik eta ezintasun-egoera desagertu edo aldatu arte».

2.- En situaciones en las que sea imposible el cumplimiento del convenio de inclusión activa por parte de la persona titular, se suspenderá de forma temporal la obligatoriedad del cumplimiento de los compromisos derivados del mismo, hasta tanto desaparezca o se modifique la situación de imposibilidad».

Hogeita hamaikagarren artikulua.- 70. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimoprimero.- Se da nueva redacción al artículo 70:

«70. artikulua.- Ebazpena, ebazteko epea eta Administrazioaren isiltasuna.

«Artículo 70.- Resolución, plazo para resolver y silencio administrativo.

1.- Eusko Jaurlaritzak emango du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, gizarteratze aktiborako hitzarmena sinatzea edo ez sinatzea erabakitzen duen ebazpena.

1.- La resolución por la cual se acuerde suscribir o no el convenio de inclusión activa corresponderá al Gobierno Vasco, a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

2.- Ebazpena emateko eskumena duen organoak bi hilabeteko gehienezko epean eman eta jakinaraziko du ukatze-ebazpena, edo sinatuko du dagokion hitzarmena, epe hori eskabidea dagokion erregistroan sartu den egunetik kontatzen hasita.

2.- El órgano competente para resolver dictará y notificará la resolución denegatoria o suscribirá el correspondiente convenio en el plazo máximo de dos meses, desde la fecha en que la solicitud haya tenido entrada en el registro correspondiente.

3.- Aurreko paragrafoan aipatzen den epea amaituta, ez baldin bada luzamenduzko berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, edo ez baldin bada gizarteratze aktiborako hitzarmena sinatu, soilik onuradunaren ardurapekoak ez diren kausengatik, emandakotzat joko da hitzarmen-eskaera.

3.- Al vencimiento del plazo señalado en el párrafo anterior sin que se haya dictado ni notificado resolución de moratoria expresa o sin que se haya suscrito el convenio de inclusión activa, por causas que no sean responsabilidad exclusiva del beneficiario, se entenderá concedida la solicitud de convenio.

Aurreko paragrafoan aipatzen den epea amaituta, ez baldin bada luzamenduzko berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi, edo ez baldin bada gizarterartze aktiborako hitzarmena sinatu, soilik onuradunaren erantzukizunagatik, hitzarmen-eskaera ukatutzat joko da».

Al vencimiento del plazo señalado en el párrafo anterior sin que se haya dictado ni notificado resolución de moratoria expresa o sin que se haya suscrito el convenio de inclusión activa, por exclusiva responsabilidad del beneficiario, se entenderá denegada la solicitud de convenio».

Hogeita hamabigarren artikulua.- 75. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimosegundo.- Se da nueva redacción al artículo 75:

«75. artikulua.- Gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko esku-hartze motak.

«Artículo 75.- Tipos de intervención orientados a la inclusión social y laboral.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren barruan, baztertuta geratzeko arriskuan edo baztertuta daudenak gizarteratzeko eta laneratzeko, beharrezkoa da, batetik, programak, zerbitzuak edo zentroak ezartzea enpleguaren arloan, laneratzeko jarduerak antolatu ahal izateko gizarteratze aktiborako hitzarmenen esparruan, eta bestetik, programak, zerbitzuak edo zentroak ezartzea gizarte-babesaren beste arlo batzuetan, bereziki gizarte-zerbitzuetan, osasun-zerbitzuetan, hezkuntza-sisteman eta etxebizitza-zerbitzuetan».

En el marco del Sistema Vasco de Garantía de Ingresos e Inclusión Social, el objetivo de inclusión social y laboral de las personas que se encuentran en riesgo o situación de exclusión requerirá el establecimiento de programas, servicios o centros del ámbito del empleo, que permitan articular actuaciones orientadas a la inclusión laboral en el marco de los convenios de inclusión activa, así como el establecimiento de programas, servicios o centros en otros ámbitos de la protección social, en particular en los servicios sociales, los servicios de salud, el sistema educativo y los servicios de vivienda».

Hogeita hamahirugarren artikulua.- 85. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimotercero.- Se da nueva redacción al artículo 85:

«85. artikulua.- Xedapen orokorrak.

«Artículo 85.- Disposiciones generales.

1.- Eusko Jaurlaritzaren eskumena da diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokionez lege honetan eta berau garatzeko arauetan ezartzen zaizkion arau-garapena eta zuzeneko ekintza.

1.- Es competencia del Gobierno Vasco el desarrollo normativo y la acción directa que en materia de garantía de ingresos y de inclusión social se le atribuya en la presente Ley y en su normativa de desarrollo.

Lege honen ondorioetarako, zuzeneko ekintzatzat jotzen da, lege honetan Eusko Jaurlaritzari esleitzen zaizkion gauzatze-ahalez gain, beren interes orokorra dela-eta, beren izaera eta ezaugarriak direla-eta, edo izan dezaketen erabiltzaile-kopurua dela-eta, edo autonomia-erkidego mailan ematen direlako lor daitezkeen eskala-ekonomiak direla-eta Euskal Autonomia Erkidego osoan modu bateratuan eman behar diren programa, prestazio eta zerbitzuen gauzatze-eskumena edukitzea.

A los efectos de la presente Ley, se entiende por acción directa, además de las potestades ejecutivas atribuidas al Gobierno Vasco en la presente Ley, la competencia de ejecución respecto de aquellos programas, prestaciones y servicios que, por su interés general, por su naturaleza y características, o por el número de potenciales personas usuarias o por las economías de escala susceptibles de obtenerse por su prestación a nivel autonómico, tengan que ser prestados con carácter unitario en todo el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Eskakizunak betetzen direla arrazoitu egin beharko da eta hala adierazi Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen nahitaezko eta aldeko txostena jaso ondoren.

La concurrencia de tales requisitos tendrá que ser motivada y declarada por decreto del Gobierno Vasco, previo informe preceptivo y favorable de la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social.

2.- Udalei dagokie diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko arauak gauzatzea, lege honetan eta berau garatzeko araudian ezarritakoaren arabera».

2.- Corresponde a los ayuntamientos la ejecución de las normas de garantía de ingresos e inclusión social, de acuerdo a lo dispuesto en la presente Ley y en su normativa de desarrollo».

Hogeita hamalaugarren artikulua.- 86. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimocuarto.- Se da nueva redacción al artículo 86:

«86. artikulua.- Eusko Jaurlaritzaren eskumenak.

«Artículo 86.- Competencias del Gobierno Vasco.

1.- Eusko Jaurlaritzari dagokio, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen esparruan eskuduna den sailaren bitartez, ondorengo eginkizun hauek gauzatzea:

1.- Corresponde al Gobierno Vasco, a través del departamento competente en materia de garantía de ingresos e inclusión social, el ejercicio de las siguientes funciones:

a) Lege hau garatzeko arauak egitea eta onartzea.

a) La elaboración y aprobación de las normas de desarrollo de la presente Ley.

b) Sistemaren prestazioak jasotzen dituzten pertsonen lan-aktibazioa.

b) La activación laboral de las personas perceptoras de las prestaciones del sistema.

c) Gizarteratzeko Euskal Plana gauzatzeko behar beste baliabide eta bitarteko prestatzea oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-aurreproiektuan urtero sartuko diren sailen programen bidez.

c) La instrumentación con carácter general de los recursos y medios suficientes para la ejecución del Plan Vasco para la Inclusión Social mediante los programas departamentales a incluir anualmente en el anteproyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

d) Diagnostikoa egiteko eta esku-hartze planifikatu eta pertsonalizatua egiteko baliabide tekniko komunak diseinatzea eta ezartzea, gainerako euskal administrazioekin koordinaturik eta lankidetzan.

d) El diseño y la implantación, en cooperación y coordinación con las demás administraciones vascas, de los instrumentos técnicos comunes de diagnóstico e intervención planificada y personalizada.

e) Lege honetan gizarteratzera eta laneratzera zuzendutako prestazio ekonomikoei eta gainerako baliabideei buruz estatistikak planifikatzea eta diseinatzea, baita estatistika horiek egitea eta mantentzea ere, estatistika-arauen arabera eta gainerako euskal administrazioekin koordinaturik eta lankidetzan.

e) La planificación y el diseño de las estadísticas relativas a las prestaciones económicas y demás instrumentos orientados a la inclusión laboral y social previstos en la presente Ley, así como la elaboración y el mantenimiento de las mismas, de acuerdo con la normativa estadística y en coordinación y cooperación con las demás administraciones vascas.

f) Lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan ezarritakoaren arabera Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzakoak diren programak, prestazioak eta zerbitzuak gauzatzea.

f) La ejecución de los programas, prestaciones y servicios incluidos en la acción directa del Gobierno Vasco en la presente Ley y en sus normas de desarrollo.

g) Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta etxebizitzako prestazio osagarria jasotzeko eskabideak hartzea.

g) La recepción de las solicitudes de renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, y de la prestación complementaria de vivienda.

h) Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitateri eta etxebizitzako prestazio osagarriari buruzko espedienteak tramitatzea; diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, eta etxebizitzako prestazio osagarria onartzea, ukatzea, berrikustea, aldatzea, etetea eta azkentzea.

h) La instrucción de los expedientes relativos a la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, y de la prestación complementaria de vivienda; el reconocimiento, denegación, revisión, modificación, suspensión y extinción de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, y de la prestación complementaria de vivienda.

i) Diru-sarrerak bermatzeko errenta, edozein modalitatetan, edo etxebizitzako prestazio osagarria hilero ordaintzea.

i) La realización del pago mensual de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, y de la prestación complementaria de vivienda.

j) Gizarteratze aktiborako hitzarmenak egitea, proposatzea, negoziatzea eta sinatzea.

j) La elaboración, propuesta, negociación y suscripción de los convenios de inclusión activa.

k) Gizarte-larrialdietarako laguntzak ikuskatzea.

k) La inspección de las ayudas de emergencia social.

l) Gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuen inplementazioa ebaluatzea. Ebaluazio horren barruan, Eusko Jaurlaritzak banakako kasuak berrikusi ahalko ditu egokitzat jotzen duenean, eta, horrela, bere eskumen-mailan lege honetan aurreikusitako prestazio ekonomikoen eta programen titularrak eta hartzaileak kontrolatzeko eginkizuna bete ahalko du.

l) La evaluación de la implementación de los procesos de inclusión laboral y social. Podrá, en el marco de dicha evaluación, proceder a la revisión de casos individuales cuando lo estime pertinente, y realizar así una función de control de las personas titulares y destinatarias de las prestaciones económicas y de los programas previstos en esta ley en su nivel competencial.

m) Gizarteratzeko esku-hartze eta jarduketa komunitarioak sustatzea, prestatzea eta garatzea, udalekin eta mankomunitateekin batera.

m) La promoción, elaboración y desarrollo de intervenciones y actuaciones de carácter comunitario para la inclusión, en colaboración con los ayuntamientos y mancomunidades.

n) Gizarteratzeko Sail arteko Batzordea abian jartzea, eta haren lanen garapena bultzatzea.

n) La puesta en marcha de la Comisión Interdepartamental para la Inclusión Social e impulso al desarrollo de sus trabajos.

ñ) Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordea eratzea.

ñ) La constitución de la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social.

o) Gizarteratzeko Euskal Kontseilua eratzea.

o) La constitución del Consejo Vasco para la Inclusión Social.

p) Gizarteratze Aktiborako Euskal Plana onartzea eta plan hori Eusko Legebiltzarrari bidaltzea komunikazio gisa, eztabaidatu dezan.

p) La aprobación del Plan Vasco para la Inclusión Activa y su elevación al Parlamento Vasco como comunicación para su debate.

q) Bere eskumenen barruan, zehapen-ahala gauzatzea, lege honetan eta berau garatzen duten arauetan jasotako eran.

q) El ejercicio de la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia, en los términos recogidos en la presente Ley y en las normas que la desarrollan.

r) Diru-sarrerak bermatzeko errentaren edozein modalitateren titular eta onuradunen jarraipen etengabea eta kontrola egitea, baita etxebizitza-gastuetarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen titular eta onuradunena ere.

r) El seguimiento continuado y el ejercicio de una función de control de las personas titulares y beneficiarias de la renta de garantía de ingresos, en cualquiera de sus modalidades, así como de la prestación complementaria de vivienda y de las ayudas de emergencia social.

s) Bere eskumenen barruan, zehapen-ahala gauzatzea, lege honetan eta lege hau garatuko duten arauetan jasotako eran.

s) El ejercicio de la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia, en los términos recogidos en la presente Ley y normas que la desarrollen.

t) Euskal administrazioen artean bideraketa- eta koordinazio-protokoloak ezarri eta egitea, gizarteratzeko eta laneratzeko beharrak dituzten pertsonei erantzun arin eta azkarra emateko.

t) El establecimiento y elaboración de protocolos de derivación y de coordinación entre las distintas administraciones vascas, para dar ágil y rápida respuesta a situaciones de personas con necesidades de inclusión social y laboral.

2.- Eusko Jaurlaritzak, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen esparruan eskuduna den sailaren bitartez, Gizarteratze Aktiboko Euskal Plana bost urterik behin ebaluatuko du, eta ebaluazio hori Eusko Legebiltzarrari helaraziko dio».

2.- El Gobierno Vasco, a través del departamento competente en materia de garantía de ingresos e inclusión social, elaborará quinquenalmente una evaluación del Plan Vasco de Inclusión Activa, para su elevación al Parlamento Vasco».

Hogeita hamabosgarren artikulua.- 87. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimoquinto.- Se da nueva redacción al artículo 87:

«87. artikulua.- Foru-aldundien eskumenak.

«Artículo 87.- Competencias de las diputaciones forales.

Lurralde historiko bakoitzeko foru-aldundiari dagozkio ondorengo eginkizunak, gizarteratze-arloan dituen eskumenen eremuaren barruan:

Corresponde a la diputación foral de cada territorio histórico en el ámbito de sus competencias de inclusión social:

a) Gizarteratze Aktiborako Euskal Plana gauzatzean onartzen diren gizarteratzeko foru-programak prestatzea eta garatzea.

a) La elaboración y el desarrollo de los programas forales de inclusión social que se aprueben en ejecución del Plan Vasco para la Inclusión Activa.

b) Foru-departamentuak koordinatzea, gizarteratze- eta laneratze-beharrizanei gizarte-babesaren arlo desberdinetan erantzuna eman diezaieketen zerbitzu eta zentroen sarea diseinatzeko eta garatzeko».

b) La coordinación entre los distintos departamentos forales para el diseño y desarrollo de la red de servicios y centros susceptibles de dar respuesta a las necesidades de inclusión social y laboral en los diferentes ámbitos de la protección social».

Hogeita hamaseigarren artikulua.- 88. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimosexto.- Se da nueva redacción al artículo 88:

«88. artikulua.- Udalen eskumenak.

«Artículo 88.- Competencias de los ayuntamientos.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie ondorengo eginkizun hauek betetzea:

Corresponde a los ayuntamientos de la Comunidad Autónoma de Euskadi la realización de las siguientes funciones:

a) Hala badagokio, Gizarteratze Aktiborako Euskal Plana gauzatzeko onartzen diren gizarteratzeko udal-egitarauak prestatzea eta garatzea.

a) En su caso, la elaboración, aprobación y desarrollo de programas municipales para la inclusión social en ejecución del Plan Vasco de Inclusión Activa.

b) Udal-departamentuak koordinatzea, gizarteratze- eta laneratze-beharrizanei gizarte-babesaren arlo desberdinetan erantzuna eman diezaieketen zerbitzu eta zentroen sarea diseinatzeko eta garatzeko.

b) La coordinación entre los distintos departamentos municipales para el diseño y desarrollo de la red de servicios y centros susceptibles de dar respuesta a las necesidades de inclusión social en los diferentes ámbitos de la protección social.

c) Gizarteratzeko esku-hartze eta jarduera komunitarioak sustatzea, prestatzea eta garatzea.

c) La promoción, elaboración y desarrollo de intervenciones y actuaciones de carácter comunitario para la inclusión.

d) Gizarte-larrialdietarako laguntzen eskabideak jasotzea eta tramitatzea eta laguntza horiek onartzea eta ukatzea eta, hala badagokio, dagozkien ordainketak egitea.

d) La recepción de las solicitudes, la instrucción, el reconocimiento y la denegación de las ayudas de emergencia social y, en su caso, la realización de los pagos correspondientes a dichas ayudas.

e) Bere eskumenen esparruan, gizarte-larrialdietarako diru-laguntzen titularrei eta onuradunei segimendu jarraitua eta kontrola egitea.

e) En el ámbito de sus competencias, el seguimiento continuado y el control de las personas titulares y beneficiarias de las ayudas económicas de emergencia social.

f) Bere eskumenen barruan, zehapen-ahala gauzatzea, lege honetan eta berau garatzen duten arauetan jasotako eran».

f) El ejercicio de la potestad sancionadora en el ámbito de su competencia, en los términos recogidos en la presente Ley y en las normas que la desarrollen».

Hogeita hamazazpigarren artikulua.- 92. artikuluari idazketa berria ematen zaio:

Artículo trigesimoséptimo.- Se da nueva redacción al artículo 92:

«92. artikulua.- Finantzen arloko lankidetza.

«Artículo 92.- Colaboración financiera.

1.- Euskal administrazio publikoen beren arteko eta beste entitate publiko batzuekiko elkarlana lankidetza-hitzarmenez bitartez edo indarreko legedian araututako beste edozein moduren bitartez bideratuko da, elkarlan hori ezarritako helburuak betetzera baldintzatzeko eta kasuan-kasuan egokitzat jotzen diren finantza-kontroleko neurrietara atxikitzeko.

1.- La colaboración de las administraciones públicas vascas entre sí y con otras entidades públicas se instrumentará a través de convenios de colaboración o de cualquiera de las fórmulas reguladas en la legislación vigente, al objeto de condicionarla al cumplimiento de los objetivos establecidos y de sujetarla a las medidas de control financiero que se estimen pertinentes en cada caso.

2.- Gizarteratze aktiborako hitzarmenen esparruan antolatzen diren programak, zerbitzuak edo zentroak zerbitzu horiek erregulatzen dituen araudi espezifikoan aurreikusitakoaren arabera finantzatuko dira».

2.- Los programas, servicios o centros que se articulen en el marco de los convenios de inclusión activa serán financiados de conformidad con lo previsto en la normativa específica reguladora de dichos servicios».

Hogeita hemezortzigarren artikulua.- 101. artikuluari d) letra gehitzen zaio. Hona hemen testua:

Artículo trigesimoctavo.- Se añade la letra d) al artículo 101, con el siguiente tenor:

«d) Titularraren ohiko bizilekuari dagokion aldaketa oro ez jakinaraztea, erregelamenduz ezarriko den epean, lege honetan erregulatzen diren prestazioei dagokienez».

«d) No comunicar, en el plazo que se establezca reglamentariamente, cualquier cambio relativo al domicilio de residencia habitual de la persona titular, en relación a las prestaciones que se regulan en esta Ley».

Hogeita hemeretzigarren artikulua.- 102 artikuluko d), e), f), g) eta h) letrak sortzen dira.

Artículo trigesimonoveno.- Se crean las letras d), e), f), g) y h) en el artículo 102.

«d) Prestazio ekonomikoa ez aplikatzea bizikidetza-unitateko kideen oinarrizko beharrizanak estaltzeko eta, bere kasuan, kide horien gizarteratze- edota laneratze-prozesuak dakartzan gastuak estaltzeko.

«d) No aplicar la prestación económica a la cobertura de necesidades básicas de todos los miembros de la unidad de convivencia y, en su caso, a la cobertura de gastos derivados de su proceso de inclusión social y/o laboral.

e) Eskale ibiltzea, edo bizikidetza-unitateko beste kide batzuk eskale ibiltzen uztea edo ibiltzera behartzea.

e) Practicar la mendicidad, permitirla o forzar a su práctica a otros miembros de la unidad de convivencia.

f) Modu bidegabean edo kopuru bidegabean jasotako prestazioen zenbatekoa ez itzultzea.

f) No reintegrar el importe de las prestaciones indebidamente percibidas o percibidas en cuantía indebida.

g) Jasotako prestazioak ez erabiltzea eman diren helbururako.

g) No aplicar las prestaciones recibidas a la finalidad para la que se hubieran otorgado.

h) Ez jakinaraztea, erregelamenduz ezarriko den epean, gertaturiko egitate batzuk, lege honetan xedatutakoaren arabera bertan araututako prestazioetarako eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea ekar dezaketenak».

h) No comunicar, en el plazo que se establezca reglamentariamente, los hechos sobrevenidos que, de conformidad con lo dispuesto en la presente Ley, pudieran dar lugar a la modificación, suspensión o extinción del derecho a las prestaciones que se regulan en ella».

Berrogeigarren artikulua.- Aldatu egiten da legearen bosgarren xedapen gehigarria:

Artículo cuadragésimo.- Se modifica la disposición adicional quinta de la Ley:

«Administrazioak azkarrago jardun dezan, Osasun eta Kontsumo Sailak hilero jarriko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku lege honetan araututako prestazio ekonomikoen titularren eta onuradunen identifikazio-datuak, jaiotza-data eta heriotza-data».

«A los efectos de agilidad administrativa, el Departamento de Sanidad y Consumo facilitará a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, con carácter mensual, los datos de identificación, fecha de nacimiento y fecha de fallecimiento de las personas titulares y beneficiarias de las prestaciones económicas reguladas en la presente Ley».

Berrogeita batgarren artikulua.- Azken xedapenetatik hirugarrena kentzen da.

Artículo cuadragesimoprimero.- Se suprime la disposición final tercera.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Prozeduren erregimen iragankorra.

Primera.- Régimen transitorio de los procedimientos.

1.- Lege hau aplikatuko zaie indarrean sartzen denetik aurrera hasitako prozedurei.

1.- La presente Ley será de aplicación a los procedimientos iniciados a partir de su entrada en vigor.

Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako prozedurek aurreko araudia izango dute jarraibide ondorio guztietarako.

Los procedimientos iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley se regirán a todos los efectos por la normativa anterior.

2.- Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako prozeduretan, honela jokatuko da:

2.- En relación a los procedimientos iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente Ley, se procederá del siguiente modo:

a) Udalak espedientea hasi bai baina ebazpen-proposamenik egin ez badu dagokion foru-aldundira bidaltzeko, kasu horietan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ebatziko du espedientea.

a) Los expedientes iniciados por los ayuntamientos en los que no hubiera sido formulada propuesta de resolución para su traslado a la diputación foral correspondiente, serán resueltos por Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

b) Espedientea bidali bazaio dagokion foru-aldundiari ebazpena emateko, aldundiak ebatziko du eta ondoren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko du bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

b) Los expedientes que ya hubieran sido trasladados a la diputación foral correspondiente para su resolución, serán resueltos por el citado ente foral y posteriormente trasladados a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo en los términos contemplados en la disposición transitoria segunda.

Bigarrena.- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzako prestazio osagarriaren eta gizarteratze aktiborako hitzarmenen espedienteak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bidaltzea.

Segunda.- Traslado de expedientes de renta de garantía de ingresos, prestación complementaria de vivienda y convenios de inclusión activa a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

1.- Lege hau indarrean sartu, eta bi hilabeteko epean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bidaliko dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren, etxebizitzako prestazio osagarriaren eta gizarteratze aktiborako hitzarmenen espediente ebatzi guztiak.

1.- En el plazo de dos meses desde la entrada en vigor de la presente Ley se dará traslado a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo de todos los expedientes resueltos de renta de garantía de ingresos, prestación complementaria de vivienda y convenios de inclusión activa.

2.- Lehenengo xedapen iragankorraren 2. paragrafoko a) idatz-zatian aipatzen diren espedienteak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bidali beharko dituzte udalek hark ebatzi ditzan. Horretarako epea hamabost egunekoa izango da, lege hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita.

2.- Los expedientes a los que se refiere el apartado a) del párrafo 2 de la disposición transitoria primera deberán ser remitidos por los ayuntamientos a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el plazo máximo de quince días desde la entrada en vigor de la presente Ley, para su resolución por el citado ente.

3.- Lehenengo xedapen iragankorraren 2. paragrafoko b) idatz-zatian aipatzen diren espedienteak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura bidali beharko dituzte foru-aldundiek. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, ebazten direnetik kontatzen hasita.

3.- Los expedientes contemplados en el apartado b) del párrafo 2 de la disposición transitoria primera serán trasladados por la diputación foral correspondiente a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en el plazo máximo de dos meses desde la resolución de los mismos.

XEDAPEN GEHIGARRIA.- Gizarteratze-hitzarmenen eta Gizarteratzeko Euskal Planaren aipamenak.

DISPOSICIÓN ADICIONAL.- Referencias a los convenios de inclusión y al Plan Vasco de Inclusión Social.

Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean gizarteratze-hitzarmen esaten denean, gizarteratze aktiborako hitzarmen esaten dela ulertuko da. Era berean, Gizarteratzeko Euskal Plana esaten denean, Gizarteratze Aktiborako Euskal Plana esaten dela ulertuko da.

Todas las referencias a los convenios de inclusión realizadas en la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y la Inclusión Social, deberán entenderse referidas a los convenios de inclusión activa. De la misma forma, las referencias al Plan Vasco de Inclusión Social deberán entenderse referidas al Plan Vasco de Inclusión Activa.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Erregelamendu bidezko garapena.

Primera.- Desarrollo reglamentario.

Lege hau onetsi ondorengo hamabi hilabeteko epean, lege hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak eman beharko ditu Eusko Jaurlaritzak.

En el plazo de los doce meses siguientes a la aprobación de esta ley, el Gobierno Vasco deberá dictar todas las disposiciones necesarias para su desarrollo y aplicación.

Bigarrena.- Aurrekontuak aldatzea.

Segunda.- Modificaciones presupuestarias.

Gaitasuna ematen zaio Eusko Jaurlaritzari aurrekontu-gaietan eskumena duen sailaren bitartez lege honetan xedatutakoa betetzeko behar diren aurrekontu-aldaketa eta -aurreikuspen guztiak egiteko.

Se habilita al Gobierno Vasco para realizar, a través de su departamento competente en materia de presupuestos, cuantas previsiones y, en su caso, modificaciones presupuestarias sean necesarias para dar cumplimiento a lo dispuesto en la presente Ley.

Hirugarrena.- Indarrean jartzea.

Tercera.- Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean Lege hau.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla

Vitoria-Gasteiz, 2011ko azaroaren 28a.

Vitoria-Gasteiz, a 28 de noviembre de 2011.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común