Boletin Oficial del País Vasco

219. zk., 2010eko azaroaren 15a, astelehena

N.º 219, lunes 15 de noviembre de 2010


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Herrizaingo Saila
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Justizia eta Herri Administrazio Saila
Kultura Saila
Interior
Educación, Universidades e Investigación
Justicia y Administración Pública
Cultura
5372
5372

297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

DECRETO 297/2010, de 9 de noviembre, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak bere 6. artikuluan xedatzen du euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, ofiziala dela autonomia erkidegoan gaztelaniarekin batera, eta herritarrek bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea dutela.

El Estatuto de Autonomía de Euskadi establece en su artículo 6 que el euskera, lengua propia del pueblo vasco, tiene el carácter de lengua oficial en la Comunidad Autónoma junto con el castellano, y que todos sus habitantes tienen el derecho a conocer y usar ambas lenguas.

Halaber, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak euskara eta gaztelaniaren erabilera arautzen du Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-esparruan.

Asimismo, la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, básica de normalización del uso del Euskera, regula el uso del euskera y castellano en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Arau oinarri horiekin, denboran zehar euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri ugari sortu dira, esparru zehatzetan aplikatzekoak, eta ondorioa da bide ezberdinak daudela euskararen jakite-maila egiaztatzeko.

Con tal fundamento normativo, se han ido creando con el paso del tiempo diversos títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, aplicables en ámbitos específicos, y dando como resultado la existencia de vías diferentes para acreditar los conocimientos de euskera.

Egiaztapen sistemen aniztasun hori kontuan hartuta apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoak, araubide bat ezarri zuen, otsailaren 24ko 48/2009 Dekretuaren bitartez osatu zena, honek lehenengoa aldatu baitzuen hezkuntza arloko zenbait titulu eta ziurtagiri jasotzeko.

Teniendo en cuenta tal dispersión de sistemas de acreditación, el Decreto 64/2008, de 8 de abril, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y adecuación de los mismos al Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, estableció una regulación que fue completada mediante el Decreto 48/2009, de 24 de febrero, el cual modificó el primero para recoger determinados títulos y certificados del sector educativo.

Dekretu honen bidez baliokidetze sisteman sartzen dira, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuarekin parekatu, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiri batzuk, aipatutako bi dekretuetan jasotzen ez direnak.

Mediante el presente Decreto, se busca incluir en el sistema de convalidaciones y equiparar con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas determinados títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera que no aparecen contemplados en los dos decretos citados.

Horrela, Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) jasotzen da alde batetik, Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntza-eskakizunak sortu eta arautzen dituen apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuan arautua. Aipatutako 64/2008 Dekretuak bere azken xedapenetako lehenengoan aurreikusten zuen jada agiri hau baliokidetze sisteman sartuko zela.

Así, por un lado se recoge el perfil Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), regulado en el Decreto 66/2005, de 5 de abril, por el que se crean y regulan los perfiles lingüísticos del personal laboral educativo no docente de Educación Especial. El citado Decreto 64/2008, ya preveía en su Disposición Final Primera la posterior inclusión de este perfil en el sistema de convalidaciones.

Bestalde, Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak bere jarduteko lurralde eremuan proben antolaketa eta Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) ziurtagiria emateko ardura bere gain hartu duela aintzat hartuta, ziurtagiriaren hizkuntza gaitasunaren deskribatzaileak ezarrita, dekretuko 3.3 artikuluko titulu eta ziurtagiriekin geldituko da baliokidetuta.

Por otra parte, teniendo en cuenta que la entidad de Iparralde Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque ha asumido la organización de pruebas y emisión del certificado Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) en su ámbito territorial de actuación, una vez implantados los descriptores de competencia lingüística de dicho certificado, queda convalidado con los títulos y certificados del artículo 3.3 del Decreto.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Aretoak apirilaren 14an emandako 260/2010 epaiaren aurrean, honek hizkuntza-eskola ofizialetan egindako ikasketen egiaztapen titulazioei buruz 48/2009 Dekretuan jasotako xedapen batzuk baliogabetu baitzituen, beharrezkoa da aipatutako epaiarekin bat datorren titulazio horien arauketa berria prestatzea.

Asimismo, como consecuencia de la Sentencia 260/2010 de 14 de abril, emitida por la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, que declaró la nulidad de determinadas previsiones contenidas en el Decreto 48/2009 referentes a las titulaciones acreditativas de estudios realizados en las Escuelas Oficiales de Idiomas, es necesario proceder a elaborar una nueva regulación de tales titulaciones, que sea acorde con los términos de la sentencia mencionada.

Orobat, aipatutako titulu eta ziurtagiriak jasoko dituen eta lehengo epaiari erantzungo dion arau berria egin behar denez, egoera baliatuko da euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak baliokidetzeari buruzko araudia erregularizatu eta argitzeko, arau bakarrean sartuz dagokion arauketa, eta apirilaren 8ko 64/2008 Dekretua zein otsailaren 24ko 48/2009 Dekretua indargabetuz.

Igualmente, dada la necesidad de elaborar una nueva norma que dé cabida a los títulos y certificados citados, y responda a la referida sentencia, se aprovechará la situación para regularizar y aclarar la normativa relativa a la convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, incluyendo en una única norma la regulación al respecto, y derogando el Decreto 64/2008, de 8 de abril, y el Decreto 48/2009, de 24 de febrero.

Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Herrizaingoko sailburuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Osasun eta Kontsumoko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 9ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, a propuesta del Consejero de Interior, de la Consejera de Educación, Universidades e Investigación, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, del Consejero de Sanidad y Consumo, y de la Consejera de Cultura, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 9 de noviembre de 2010,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. artikulua.- Dekretu honen helburua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzea, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzea da.

Artículo 1.- El objeto del presente Decreto consiste en establecer convalidaciones entre los títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y su equiparación con los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

2. artikulua.- Dekretu honen I. eranskinean, Europako Kontseiluak 2001. urtean onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren 1. koadroa (Erreferentzi maila bateratuak: eskala orokorra), 2. koadroa (Erreferentzi maila bateratuak: auto-ebaluazio eskalak) eta 3. koadroa (Erreferentzi maila bateratuak: ahozko hizkuntzaren alderdi kualitatiboak) jasotzen dira.

Artículo 2.- En el anexo I del presente Decreto se recogen el Cuadro 1 (Niveles comunes de referencia: escala global), el Cuadro 2 (Niveles comunes de referencia: cuadro de autoevaluación), y el Cuadro 3 (Niveles comunes de referencia: aspectos cualitativos del uso de la lengua hablada) correspondientes al Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, aprobado por el Consejo de Europa en el año 2001.

I. eranskinak biltzen ditu, orokorrean, dekretu honetako 3. eta 5. artikuluetan jasotako euskararen jakite-maila egiaztatzeko titulu eta ziurtagiriak lortzeko probekin lotutako ezagutzen azalpena eta bestelako kontuak.

El anexo I contiene con carácter general la descripción de los conocimientos y aspectos relacionados con las pruebas para la obtención de los títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera recogidos en los artículos 3 y 5 del presente Decreto.

3. artikulua.- Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten ondorengo titulu eta ziurtagiriak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen dira:

Artículo 3.- Los siguientes títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera se equiparan con los niveles B-1, B-2, C-1 y C-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas aprobado por el Consejo de Europa:

1.- Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

1.- Los siguientes títulos y certificados se equiparan con el nivel B-1 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, y quedan convalidados entre sí:

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 1. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 1 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), recogido en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Kultura Sailak emandako 1. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

- El certificado de primer nivel emitido por el Departamento de Cultura (convocatorias del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-HABE), regulado en la Orden de 6 de agosto de 2003, de la Consejera de Cultura, por la que se determina el sistema de acreditación de los diferentes niveles de conocimiento del euskera que establece el currículo básico para la enseñanza del euskera a adultos.

- Osakidetzako 1. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 1 de Osakidetza-Servicio vasco de salud, regulado en el Decreto 67/2003, de 18 de marzo, de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza-Servicio vasco de salud, y en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.- Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

2.- Los siguientes títulos y certificados se equiparan con el nivel B-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, y quedan convalidados entre sí:

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 2. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 2 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), recogido en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Kultura Sailak emandako 2. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

- El certificado de segundo nivel emitido por el Departamento de Cultura (convocatorias del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-HABE), regulado en la Orden de 6 de agosto de 2003, de la Consejera de Cultura, por la que se determina el sistema de acreditación de los diferentes niveles de conocimiento del euskera que establece el currículo básico para la enseñanza del euskera a adultos.

- Osakidetzako 2. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 2 de Osakidetza-Servicio vasco de salud, regulado en el Decreto 67/2003, de 18 de marzo, de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza-Servicio vasco de salud, y en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 1 de la Ertzaintza, regulado en el Decreto 30/1998, de 24 de febrero, por el que se regula el proceso de normalización del euskera en la Ertzaintza.

- Irakaspostuen 1. hizkuntza-eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.

- El perfil lingüístico 1 de los puestos de trabajo docentes, regulado en el Decreto 47/1993, de 9 de marzo, por el que se establecen criterios para la determinación de los perfiles lingüísticos y las fechas de preceptividad en los puestos de trabajo docentes.

3.- Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

3.- Los siguientes títulos y certificados se equiparan con el nivel C-1 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, y quedan convalidados entre sí:

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 3. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 3 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), recogido en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Kultura Sailak emandako 3. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

- El certificado de tercer nivel emitido por el Departamento de Cultura (convocatorias del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-HABE), regulado en la Orden de 6 de agosto de 2003, de la Consejera de Cultura, por la que se determina el sistema de acreditación de los diferentes niveles de conocimiento del euskera que establece el currículo básico para la enseñanza del euskera a adultos.

- Osakidetzako 3. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 3 de Osakidetza-Servicio vasco de salud, regulado en el Decreto 67/2003, de 18 de marzo, de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza-Servicio vasco de salud, y en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 2 de la Ertzaintza, regulado en el Decreto 30/1998, de 24 de febrero, por el que se regula el proceso de normalización del euskera en la Ertzaintza.

- Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 1982ko apirilaren 22ko Aginduaren bidez sortua, eta bere baliokideak Euskararen Gaitasun Agiriaren eta irakaspostuetarako Hizkuntza-eskakizunen baliokidetzak finkatu, eguneratu eta berresten dituen urriaren 6ko 263/1998 Dekretuaren arabera.

- El certificado Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), creado mediante Orden del Departamento de Educación del Gobierno Vasco de 22 de abril de 1982, y sus equivalentes conforme al Decreto 263/1998, de 6 de octubre, por el que se establecen, actualizan y ratifican las equivalencias del EGA y los perfiles lingüísticos del profesorado.

- Euskaltzaindiaren D agiria.

- El certificado D de Euskaltzaindia.

- Irakaspostuen 2. hizkuntza-eskakizuna, irakaspostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun egunak zehazteko irizpideak finkatzen dituen martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuan arautua.

- El perfil lingüístico 2 de los puestos de trabajo docentes, regulado en el Decreto 47/1993, de 9 de marzo, por el que se establecen criterios para la determinación de los perfiles lingüísticos y las fechas de preceptividad en los puestos de trabajo docentes.

4.- Titulu eta ziurtagiri hauek Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-2 mailarekin egongo dira parekatuta, eta elkarren baliokideak izango dira:

4.- Los siguientes títulos y certificados se equiparan con el nivel C-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, y quedan convalidados entre sí:

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE) emandako 4. hizkuntza-eskakizuna, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 4 emitido por el Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), recogido en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

- Kultura Sailak emandako 4. mailako ziurtagiria (HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen deialdiak), Helduen Euskalduntzearen oinarrizko curriculumean ezarritako euskararen jakite-maila egiaztatzeko sistema zehaztu zuen Kulturako sailburuaren 2003ko abuztuaren 6ko Aginduan jasoa.

- El certificado de cuarto nivel emitido por el Departamento de Cultura (convocatorias del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos-HABE), regulado en la Orden de 6 de agosto de 2003, de la Consejera de Cultura, por la que se determina el sistema de acreditación de los diferentes niveles de conocimiento del euskera que establece el currículo básico para la enseñanza del euskera a adultos.

- Osakidetzako 4. hizkuntza-eskakizuna, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan jasoa.

- El perfil lingüístico 4 de Osakidetza-Servicio vasco de salud, regulado en el Decreto 67/2003, de 18 de marzo, de Normalización del Uso del Euskera en Osakidetza-Servicio vasco de salud, y en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4. artikulua.- Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako euskara ikasketak aurreko artikuluan jasotako euskararen jakite-maila egiaztatzeko titulu eta ziurtagiriekin daude baliokidetuta, baina ez alderantziz, era honetan:

Artículo 4.- Los estudios de euskera realizados en Escuelas Oficiales de Idiomas quedan convalidados con los títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera recogidos en el artículo anterior, pero no en sentido contrario, de la forma siguiente:

1.- Dekretu honetako 3.1 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

1.- Quedan convalidados con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.1 del presente Decreto:

- Hizkuntza-eskola ofizialetako euskal ikasketen 3. maila gaindituta izatea (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

- Tener superado el tercer curso de euskera en las Escuelas Oficiales de Idiomas (Plan de Estudios Antiguo, conforme al Real Decreto 47/1992, de 24 de enero).

- Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Tarteko Maila, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa.

- Nivel Intermedio, acreditativo de estudios realizados en Escuelas Oficiales de Idiomas, regulado en el Real Decreto 1629/2006, de 29 de diciembre, por el que se fijan los aspectos básicos del currículo de las enseñanzas de idiomas de régimen especial.

2.- Dekretu honetako 3.2 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

2.- Quedan convalidados con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.2 del presente Decreto:

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako euskal ikasketen 4. maila gaindituta izatea (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

- Tener superado el cuarto curso de euskera en las Escuelas Oficiales de Idiomas (Plan de Estudios Antiguo, conforme al Real Decreto 47/1992, de 24 de enero).

- Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen Maila Aurreratua, araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzako curriculumaren alderdi oinarrizkoak finkatzen dituen abenduaren 29ko 1629/2006 Errege Dekretuan jasoa.

- Certificado de Nivel Avanzado, acreditativo de estudios realizados en Escuelas Oficiales de Idiomas, regulado en el Real Decreto 1629/2006 de 29 de diciembre, por el que se fijan los aspectos básicos del currículo de las enseñanzas de idiomas de régimen especial.

3.- Dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin baliokidetuta daude:

3.- Quedan convalidados con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.3 del presente Decreto:

- Hizkuntza Eskola Ofizialetako 5. maila edo euskal gaitasun maila (Antzinako Ikasketa Plana, urtarrilaren 24ko 47/1992 Errege Dekretuaren araberakoa).

- El Certificado de Aptitud o 5.º curso de las Escuelas Oficiales de Idiomas (Plan de Estudios Antiguo, conforme al Real Decreto 47/1992, de 24 de enero).

- Euskal Autonomia Erkidegoko Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituen menderatze operatibo eraginkorreko Gaitasun Maila (C1) (otsailaren 24ko 46/2009 Dekretua, araubide bereziko hizkuntzen ikasketak eta ikasketa horien oinarrizko, tarteko, aurreratu eta gaitasun mailetako curriculuma ezartzen dituena), eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekin bat Hizkuntza Eskola Ofizialetan egindako ikasketak egiaztatzen dituzten bestelako ziurtagiriak.

- El Certificado de Nivel de Aptitud (C1), nivel de dominio operativo eficaz, acreditativo de estudios realizados en Escuelas Oficiales de Idiomas de la Comunidad Autónoma de Euskadi (Decreto 46/2009, de 24 de febrero, por el que se dispone la implantación de las enseñanzas de idiomas de régimen especial en la Comunidad Autónoma del País Vasco y se establece el currículo de los niveles Básico, Intermedio, Avanzado y Aptitud de dichas enseñanzas), y otros certificados acreditativos de estudios realizados en Escuelas Oficiales de Idiomas conforme al nivel C-1 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

5. artikulua.- Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleen hizkuntza-eskakizunak sortu eta arautzen dituen apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuan arautua, dekretu honetako 3.2 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin dago baliokidetuta, baina ez alderantziz, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren B-2 mailarekin dago parekatuta.

Artículo 5.- El perfil Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA), regulado en el Decreto 66/2005, de 5 de abril, por el que se crean y regulan los perfiles lingüísticos del personal laboral educativo no docente de Educación Especial, queda convalidado con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.2 del presente Decreto, pero no en sentido contrario, y equiparado con el nivel B-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

Dekretu honetan Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 edo C-2 mailekin parekatutako euskararen jakite-maila egiaztatzeko titulu eta ziurtagiriak dituztenek ez dute Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) lortu beharko, betekizun hau duten lanpostuak betetzeko.

Los poseedores de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera equiparados en el presente Decreto con los niveles C-1 o C-2 del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, estarán exentos de la obligación de acreditar el Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) para ocupar plazas en que éste sea exigido.

6. artikulua.- Dekretu honetako 3. eta 5. artikuluetan jasotako titulu eta ziurtagiriak eskuratzeko probak egokituko dira, horietako bakoitza parekatuta dagoen Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailarekin bat egiteko, eta horretarako aintzat hartuko dira dekretu honen I. eranskinean zehaztutako trebetasunak.

Artículo 6.- Las pruebas destinadas a la obtención de los títulos y certificados recogidos en los artículos 3 y 5 del presente Decreto se adaptarán al nivel del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas con el que cada uno de ellos está equiparado, y para ello se tendrán en cuenta las capacidades referidas en el anexo I de este Decreto.

Halaber, euskararen jakite-maila egiaztatzeko titulu edo ziurtagiri berririk sortuko balitz, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura ekarriz egin beharko da.

Asimismo, en caso de que se creen nuevos títulos o certificados acreditativos de conocimientos de euskera, se deberán adecuar al Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas aprobado por el Consejo de Europa.

7. artikulua.- 1.- Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak, hizkuntza politikan eskumena duen sailari atxikiak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagiriak eskuratzeko probak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren mailetara egokitzeko neurriak koordinatu eta gainbegiratuko ditu.

Artículo 7.- 1.- La Comisión de Seguimiento de Convalidaciones, adscrita al departamento competente en materia de política lingüística, coordinará y supervisará las medidas para que las pruebas destinadas a la obtención de los títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera se adecuen a los niveles del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak etorkizunari begirako egokitzapenen jarraipena egingo du. Honetarako, titulu eta ziurtagiri ezberdinen baliozkotze-ikerketa egingo du, egindako aldaketak eta egokitzapenak Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren irizpideekin alderatzeko.

La Comisión de Seguimiento de Convalidaciones realizará un seguimiento de las adaptaciones de cara al futuro. Para ello, efectuará un análisis de validación de los diferentes títulos y certificados, y comparará las modificaciones y adaptaciones realizadas con los criterios del Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas.

2.- Baliokidetzen Jarraipen Batzordea honako hauek osatuko dute:

2.- La Comisión de Seguimiento de Convalidaciones estará integrada por los siguientes miembros:

- Presidentea: Hizkuntza Politikarako sailburuordea, edo berak eskuordetzen duena.

- Presidente: Viceconsejero o Viceconsejera de Política Lingüística, o persona en quien delegue.

- Funtzio publiko gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

- Una persona en representación del departamento competente en materia de función pública, con rango de Viceconsejero o Viceconsejera, o persona en quien delegue.

- Osasun gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

- Una persona en representación del departamento competente en materia de sanidad, con rango de Viceconsejero o Viceconsejera, o persona en quien delegue.

- Herrizaingo gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

- Una persona en representación del departamento competente en materia de interior, con rango de Viceconsejero o Viceconsejera, o persona en quien delegue.

- Hezkuntza gaietan eskumena duen sailaren ordezkari bat, sailburuorde maila duena, edo berak eskuordetzen duena.

- Una persona en representación del departamento competente en materia de educación, con rango de Viceconsejero o Viceconsejera, o persona en quien delegue.

- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko (HABE) zuzendari nagusia, edo berak eskuordetzen duena, ahotsa izango duena baina botorik ez.

- El Director o la Directora General del Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos (HABE), o persona en quien delegue, quien actuará con voz pero sin voto.

- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) zuzendaria, ahotsa izango duena baina botorik ez.

- El Director o la Directora del Instituto Vasco de Administración Pública (IVAP), o persona en quien delegue, quien actuará con voz pero sin voto.

3.- Baliokidetzen Jarraipen Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzerakoan, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izan dadila sustatuko da.

3.- A la hora de nombrar a las personas integrantes de la Comisión de Seguimiento de Convalidaciones se promoverá la presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada.

4.- Idazkari lana Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatzen duen pertsonak beteko du, ez da Baliokidetzen Jarraipen Batzordeko kidea izango, eta ahotsa izango du baina botorik ez.

4.- El cargo de Secretario o Secretaria será ejercido por quien designe la persona titular de la Viceconsejería de Política Lingüística, no siendo miembro de la Comisión de Seguimiento de Convalidaciones, y actuando con voz pero sin voto.

5.- Baliokidetzen Jarraipen Batzordeak adituen laguntza eskatu eta jaso ahal izango du.

5.- La Comisión de Seguimiento de Convalidaciones podrá solicitar y recibir el apoyo de expertos.

6.- Artikulu honetan aurreikusten ez den guztiari dagokionez, Baliokidetzen Jarraipen Batzordearen jardunean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. tituluko II. kapituluan ezarritakoari eutsiko zaio.

6.- En lo no previsto en este artículo, en el funcionamiento de la Comisión de Seguimiento de Convalidaciones se cumplirá lo dispuesto en el Capítulo II del Título II de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak ematen duen Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) (urriaren 30eko 1535/1985 Foru-Aginduaz sortua, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren C-1 mailarekiko bere parekotasuna ekainaren 22ko 102/2009 Foru Arauan ezarria), dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin dago baliokidetuta.

Primera.--El certificado Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), que concede el Departamento de Educación del Gobierno de Navarra (creado mediante Orden Foral 1535/1985, de 30 de octubre, y cuya equivalencia con el nivel C-1 del MEC se establece en la Orden Foral 102/2009, de 22 de junio) queda convalidado con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.3 de este Decreto.

Bigarrena.- Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque erakundeak emandako Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) dekretu honetako 3.3 artikuluan jasotako titulu eta ziurtagiriekin dago baliokidetuta.

Segunda.- -El certificado Euskararen Gaitasun Agiria (EGA), emitido por la entidad de Iparralde Euskararen Erakunde Publikoa-Office Public de la Langue Basque queda convalidado con los títulos y certificados recogidos en el artículo 3.3 de este Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.- Dekretu honen 3., 4. eta 5. artikuluetan jasotako titulu eta ziurtagiriak eskuratu dituztenei, bertan zehaztutako baliokidetzak eta parekotasunak aitortzen zaizkie.

Primera.- Se reconoce a quienes han obtenido los títulos y certificados recogidos en los artículos 3, 4 y 5 del presente Decreto, las convalidaciones y equiparaciones establecidas en los mismos.

Bigarrena.- Balio mugagabea izango dute 2008ko apirilaren 16an indarrean zeuden 1. hizkuntza-eskakizunaren egiaztapenek, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan arautua.

Segunda.- Tendrán validez por tiempo indefinido las acreditaciones del perfil lingüístico 1 regulado en el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que se encontraran vigentes a 16 de abril de 2008.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

DISPOSICIONES DEROGATORIAS

Lehenengoa.- Indarrik gabe gelditzen dira apirilaren 8ko 64/2008 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa, eta aldatu zuen otsailaren 24ko 48/2009 Dekretua.

Primera.- Quedan derogados el Decreto 64/2008, de 8 de abril, de convalidación de títulos y certificados acreditativos de conocimientos de euskera, y adecuación de los mismos al Marco Común Europeo de Referencia para las Lenguas, así como el Decreto de modificación 48/2009, de 24 de febrero.

Bigarrena.- Indargabetuta gelditzen dira, maila berekoak edo beheragokoak izanda, dekretu honekin bat ez datozen xedapenak.

Segunda.- Quedan derogadas aquellas disposiciones de igual o inferior rango que se opongan a lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Sail edo erakunde bakoitzak bere euskara tituluen eta ziurtagirien erregistroa duenez gero, beharrezko pausoak emango dira erregistro horiek modu bateragarrian jaso ahal izateko eta herri-erakundeek erraz kontsultatu ahal izateko. Edozein kasutan ere, euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratu honen kudeaketa hizkuntza politikaren eskumena duen sailaren ardura izango da.

Primera.- Teniendo en cuenta que cada Departamento u Organismo dispone de su propio registro de títulos y certificados de euskera, se adoptarán las medidas destinadas a que esos registros se puedan recoger de forma uniforme, y sean de fácil consulta por los organismos públicos. La responsabilidad de gestionar el registro unificado de títulos y certificados de euskera recaerá en el departamento competente en materia de política lingüística.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretua aldatzen da, bere eranskin gisa erantsiz dekretu honetako II. eranskinaren edukia.

Segunda.- Se modifica el Decreto 86/1997, de 15 de abril, por el que se regula el proceso de normalización del uso del euskera en las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, incorporando como anexo el contenido del anexo II del presente Decreto.

Hirugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Tercera.- El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 9an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, 9 de de noviembre de 2010.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingoko sailburua,

El Consejero de Interior,

RODOLFO ARES TABOADA.

RODOLFO ARES TABOADA.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

La Consejera de Educación, Universidades e Investigación,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

La Consejera de Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.

IDOIA MENDIA CUEVA.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

El Consejero de Sanidad y Consumo,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Kulturako sailburua,

La Consejera de Cultura,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.

I. ERANSKINA

ANEXO I

Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua

Marco Común Europeo de Referencia para las lenguas: aprendizaje, enseñanza, evaluación

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)

II. ERANSKINA

ANEXO II

Eskakizun bakoitzeko hizkuntza-gaitasunen azalpena.

Descripción de las competencias lingüísticas de cada perfil.

1. Hizkuntza-eskakizuna.

Perfil Lingüístico 1.

Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea bere ohiko den ahozko nahiz idatzizko edozein testuren ideia nagusia ulertzeko gai izango da, ñabardurez konturatzen ez bada ere.

El titular del puesto de trabajo al que le corresponde este perfil lingüístico podrá comprender el núcleo central de cualquier texto oral o escrito habitual en su puesto de trabajo, aun cuando no capte los matices.

Gai izango da, halaber, elkarrizketa batean oinarrizko mailan hitz egiteko, eredu-bildumak eta zerbitzu-oharrak ulertzeko, agiriak sailkatzeko, zerrendak egiaztatzeko, eskuliburuak edo dossierrak kontsultatzeko, e.a.

Será capaz de participar en una conversación de modo elemental, comprender formularios, notas de servicio, clasificar documentos, verificar listas, consultar un manual o un dossier, etc.

Bere lanean ohiko diren hizkuntz alorreko ekintzei ahoz nahiz idatziz erantzuteko adinako oinarrizko gaitasuna izango du.

Poseerá, tanto oralmente como por escrito, una capacidad elemental pero suficiente para responder en aquellas actividades lingüísticas más frecuentes en su trabajo.

Ahoz zein idatziz egoera mugatu eta apal, lagunarteko eta arruntetara egokituko den gaitasun komunikatibo eta funtzionala izango du, sarritan eredu-itxura duten esamoldeak erabiliz.

Tendrá tanto oralmente como por escrito una competencia comunicativo-funcional que se adaptará a situaciones lingüísticas restrictivas sencillas, familiares y rutinarias, produciendo muchas veces enunciados que imitan un modelo.

Ahoz zein idatziz huts gramatikalak egin ahal izango ditu.

Podrá cometer tanto oralmente como por escrito errores gramaticales.

Ahoz zein idatziz bestetan baino segurtasunik eza handiagoa agertuko du euskara lehen hizkuntza duten pertsonen aurrean.

Se mostrará tanto oralmente como por escrito más inseguro de lo habitual con las personas que tengan el euskera como L1.

Beraz, gai izango da bisitariak leku eta pertsona egokiengana bidaltzeko, lankideei informazio sinplea eman eta eskatzeko, telefonoz zita bat egiteko, elkarrizketarako ordua zehazteko, bilera-eguna jartzeko, materiala agintzeko, mezu laburrak idazteko, eredu-bilduma nahiz galde-sorta betetzeko, material eskariak idazteko, e.a.

En definitiva, será capaz de remitir a las visitas al lugar y persona adecuados, dar y solicitar información sencilla a los compañeros de trabajo, telefonear para concertar una cita, indicar la hora de una entrevista, fijar una reunión, encargar material, escribir mensajes cortos, cumplimentar un formulario o cuestionario, redactar pedidos de material, etc.

Lehen hizkuntza euskara duenak duen erraztasunez ulertzeko gai izango da, nahiz eta hark baino erraztasun txikiagoa izan berak hitz egiteko.

Podrá comprender los textos orales emitidos con una fluidez semejante a la de las personas para las que el euskera sea la L1 aunque la fluidez verbal de aquellas será menor a la de estas últimas.

Fonema guztiak behar bezala bereziko ditu nahiz eta gaztelaniaren eragina izan ahoskatzerakoan (erritmoan, azentuan, doinuan).

Distinguirá adecuadamente todos los fonemas, aunque su pronunciación (ritmo, acento y entonación) pueda estar influenciada por el castellano.

Ahoz batuaz zein gehien erabiltzen diren euskalkietan esandakoa ulertu beharko du, bai eta batuaz idatziriko testuak ere.

Comprenderá los textos orales en los que se elija la variedad estándar (o las dialectales más frecuentes), así como los textos escritos expresados en la variedad estándar.

Ahoz zein idatziz, modu apalean komunikatuko da, normalean esaldi errazak erabiliz.

Podrá comunicarse tanto oralmente como por escrito de una manera sencilla, normalmente a través de frases simples.

Hizkuntza-ezagupen zabala izan arren, idatzizko testuetan lehen hizkuntza euskara duenak ohiz egiten dituenak baino huts morfosintaktiko eta ortografiko gehiago egingo ditu; hutsak ugariagoak izango dira lanean ohikoak ez diren gaiak erabiltzean.

Tendrá un dominio básico de la gramática, aunque cometa más errores morfosintácticos, y ortográficos, en el caso de la expresión escrita, que los habituales en una persona para quien el euskera sea la Ll; los errores gramaticales serán más frecuentes cuando trate temas no habituales en su trabajo.

Hizkuntzaren adierazmolde erabilienak era mugatuan erabiliko ditu.

Hará un uso limitado de las expresiones idiomáticas más frecuentes.

Bere lanean hiztegi aberatsa erabiliko du, idazterakoan hiztegia erabili behar badu ere.

Tendrá un buen conocimiento del léxico habitual en su ámbito de trabajo y usará el diccionario cuando se exprese por escrito.

Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan gaztelaniaren eragina izango du; halere, ez du zailtasun handirik izango mezua ulertzeko.

Tendrá interferencias del castellano a nivel fonológico, ortográfico, morfosintáctico, léxico y semántico, si bien éstas no impedirán la captación del mensaje.

Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetara egokitutako erregistro eta hizkuntz formak erabiliko ditu. Halere, onartu egingo zaio lehen hizkuntza euskara dutenen hizkuntza aberastasunez ez erabiltzea. Zailtasun handiagoak izango ditu mugatuak eta ohikoak ez diren egoeretan.

Se expresará oralmente y por escrito eligiendo el registro o las formas lingüísticas adecuadas a las situaciones restrictivas habituales en su trabajo. Se aceptará que no sea capaz de utilizar dichas expresiones con la riqueza propia de una persona para quien el euskera sea la L1. Las dificultades serán mayores en las situaciones no restrictivas ni habituales.

Hitz egitean zein idaztean, bere lanean ohikoen diren egoeretara egokitutako oinarrizko hizkuntz formak, jasoak zein lagunartekoak, era egokian aukeratuko ditu.

Empleará adecuadamente, tanto oralmente como por escrito, las formas lingüísticas básicas de carácter formal o coloquial utilizadas en las situaciones habituales de su trabajo.

Ondo igarriko ditu, ahozko zein idatzizko testuan, bere lanean ohikoen diren egoeretan eta, batez ere, egoera mugatuetan izan daitezkeen ohiko erregistro-aldaketak.

Identificará, tanto oralmente como por escrito, los cambios de registro habituales en su ámbito de trabajo, sobre todo aquellos que sean más frecuentes en las situaciones restrictivas.

Ahozko zein idatzizko testuinguruaren arabera, agerian ez dagoen informazioa atera egingo du, baita ezezagunak izanik testuaren arabera uler daitezkeen hitzen esanahia ere, batik bat, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuetan erabiltzen direnean.

Será capaz de inferir tanto oralmente como por escrito, a partir del contexto, la información que no aparece, necesariamente, de forma explícita, así como el significado de las palabras que previamente se desconocían, sobre todo cuando se den en las situaciones restrictivas más habituales de su trabajo.

Bere ahozko zein idatzizko hizkuntz gaitasunera egokituko ditu hizkuntz beharrizanak, bereziki bere lanean ohikoen diren egoera mugatuen ondorioz sortutakoak. Aurreko horrek, besteak beste, mezuaren edukia ezagutzen dituen hitz eta egituretara egokitu behar izatea ekarriko du, baita, errepikapena, berriro formulatu behar izatea, autozuzenketa egitea eta ulertu ez den informazioa eskatzea ere.

Adecuará las necesidades comunicativas, sobre todo las derivadas de las situaciones restrictivas más habituales de su trabajo, al nivel de su competencia lingüística, tanto oral como escrita; ello supondrá, entre otras cosas, la capacidad de adaptar el contenido del mensaje al vocabulario y estructuras que le sean más familiares, así como la necesidad de repetición, reformulación, autocorrección y de requerir la información no entendida.

Ahozko zein idatzizko testuinguruetan izan daitezkeen gai-aldaketak antzemango ditu, batez ere, bere lanean ohikoen diren egoera mugatuei dagozkienean.

Identificará, tanto a nivel oral como por escrito, los momentos en los que se produzca un cambio de tema, sobre todo, en las situaciones restrictivas más habituales de su trabajo.

Joera nagusiak bigarren mailakoetatik bereiziko ditu ahozko zein idatzizko testuinguruetan, ideien arteko loturak zehaztuz.

Diferenciará, tanto oralmente como por escrito, las ideas principales de las secundarias, y establecerá la relación existente entre las mismas.

Ahoz zein idatziz zailtasunak izango ditu gaiaz aldatzeko.

Poseerá algunas dificultades para pasar de un tema a otro tanto al nivel oral como al escrito.

Lotura-elementuak oinarrizko mailan erabiliko ditu, ahoz zein idatziz eta arazoak izango ditu arrazoinamendu nahiz eztabaida luzeetan parte hartzeko.

Hará, tanto a nivel oral como escrito, un uso elemental de los elementos conectivos, teniendo dificultades para expresar un razonamiento extenso o para participar en discusiones prolongadas.

2. Hizkuntza-eskakizuna.

Perfil Lingüístico 2.

Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da edozein komunikabideren bitartez informazioa eskatu eta emateko, nahiz eta aurrez aurreko elkarrizketetan hobeto moldatu; talde-bilera eta eztabaidetan parte hartzeko, informazioa eta iritzia emanez; aginduak eta azalpenak emateko; lankide batekin iritziak komentatzeko; bere atalari, bilera bati, hitzaldi bati buruzko informazioa emateko.

El titular del puesto de trabajo al que le corresponde este perfil lingüístico será capaz de solicitar y dar información a través de cualquier medio de comunicación, si bien como mejor se desenvuelve es en la entrevista cara a cara; así mismo ser capaz de participar en reuniones y discusiones de grupo informando y dando opiniones, dar instrucciones y explicaciones, intercambiar con otro trabajador sus puntos de vista, informar sobre su sección, sobre una reunión o sobre una conferencia.

Gai izango da, halaber, bisitariekin eta kontsultagileekin hitz egiteko; telefonoa hartzeko; ama-hizkuntza euskara dutenek esandakoaren ideia nagusia ulertzeko, berbaren bat ez ulertzearren ideia galdu gabe; aginduak burutzeko; lan-bilera edo bilkuretan esandakoa ulertzeko; eskuliburu edo dossier bat kontsultatzeko; bere lanean ohikoen diren gaiei buruzko oinarrizko informazioa ateratzeko; memorandumak eta gutunak ulertzeko e.a.

Será capaz de atender visitas y consultas, atender al teléfono, entender el sentido general de lo expresado por quienes tengan el euskera como Ll, sin bloquearse por no comprender alguna palabra, llevar a cabo instrucciones, comprender lo hablado en reuniones o sesiones de trabajo ordinarias, entender notas de servicio, consultar un manual o un dossier, extraer la información básica sobre temas habituales en su trabajo, comprender memorandums y cartas, etc.

Ahoz parte hartu ahal izango du bere lanarekin zerikusia duten hizkuntz ekintza ugarietan.

Podrá tomar parte a nivel oral en una amplia gama de actividades lingüísticas relacionadas con su trabajo.

Laneko hizkuntz egoera mugatu gabekoetara egokitzeko ahozko adierazgaitasuna izango du; horrek, euskara luzaroan erabili behar izatea dakar.

Tendrá a nivel oral una competencia comunicativo-funcional capaz de adaptarse a las situaciones lingüísticas no restrictivas relacionadas con su trabajo y que exigen una prolongada utilización del euskera.

Gauza izango da bere lanarekin zerikusia duten gaiei buruzko bere ideietatik garrantzizkoena eta iritziak ahoz azaltzeko, nahiz eta eztabaida batean horiek defendatzeko eragozpen handiagoak izan, ñabardurak egitean zein gai berezituei buruz hitz egitean zalantza gehiago izan, eta gramatikazko hutsak egin.

Será capaz de expresar oralmente lo esencial de sus ideas y opiniones sobre temas generales relacionados con su trabajo, aunque le cueste más defenderlas en una discusión, aumente su nivel de vacilación a la hora de expresar los matices o de hablar sobre temas específicos y cometa errores gramaticales.

Ama-hizkuntza euskara dutenen erraztasun berdintsua edukiko du.

Tendrá una fluidez verbal cercana a la de las personas para las que el euskera sea la L1.

Fonema guztiak bereiziko ditu, eta ama-hizkuntza euskara dutenen ebakera (erritmo, azentu eta ahoskera) bera edukiko du.

Distinguirá adecuadamente todos los fonemas, y tendrá una pronunciación (ritmo, acento y entonación) semejante a la de las personas para las que el euskera sea la L1.

Mintzatzean esaldi konplexuak erabil ditzake eta bereziki ama-hizkuntza euskara dutenen maila morfosintaktikoa edukiko du.

Podrá comunicarse oralmente con un nivel de complejidad, fundamentalmente morfosintáctico, semejante al de las personas que tengan el euskera como L1.

Hizkuntz ezagupen zabala izango du, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzarekiko kontrola konszientea izango denik; izan ere, gramatikazko hutsak egin ditzake. Hutsak nabarmenagoak izango dira idatzian ahozkoan baino, baita bere lanean ohiko ez diren gaiei buruzko azalpenetan ere.

Tendrá un dominio completo de la gramática que no se traducirá siempre en un control consciente de la misma, pudiendo cometer algunos errores; estos errores serán más frecuentes cuando se exprese por escrito que cuando lo haga oralmente, así como cuando trate temas no habituales en su trabajo.

Hizkuntzaren ohiko esamoldeak erabiliko ditu.

Hará uso de las expresiones idiomáticas más frecuentes.

Hobeto menderatuko du euskara ahoz idatziz baino, eta aurretik aipatutako mailetan gaztelaniaren eragin gutxi izango du.

Tendrá un mejor dominio del euskera cuando se exprese oralmente que cuando lo haga por escrito, y se le apreciarán pocas interferencias del castellano a los niveles ya citados.

Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi ere egokituko zaien erregistro eta hizkuntz formak erabiliz mintzatuko da.

Se expresará oralmente eligiendo el registro o las formas lingüísticas que se adecuen de manera apropiada a una variada gama de situaciones y temas no restrictivos habituales en su trabajo.

Mintzatzean entzulearen hizkuntz gaitasunera egokituko du bere adierazgaitasuna; azken horrek garrantzi handia izango du, batez ere, entzulearen euskararen ezagupena 1. hizkuntza-eskakizunerako zehaztutakoa baldin bada.

Adecuará su nivel de competencia comunicativo-funcional de carácter oral al de la competencia lingüística del receptor; esta destreza será importante, sobre todo, cuando el receptor tenga un dominio del euskera semejante al descrito en el Perfil 1.

Bere lanean ohiko diren gaiei dagokienean, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereiziko ditu mintzatzean, eta ideion arteko lotura zehaztuko, era berean.

Diferenciará a nivel oral las ideas principales de las secundarias en una variada gama de situaciones habituales de su trabajo, y establecerá la relación existente entre las mismas.

Ama-hizkuntza euskara dutenen mailan erabiliko ditu juntagailu eta elementu kohesiboak, eta ez du arazorik izango azalpen luzea eman, gaiaz erraz aldatu edo eztabaida luzeetan parte hartzeko.

Utilizará a nivel oral los elementos conectivos y cohesivos de modo semejante a las personas que tengan el euskera como Ll, no teniendo dificultades para exponer un razonamiento extenso, ni para cambiar de tema con facilidad, ni para participar en discusiones prolongadas.

3. Hizkuntza-eskakizuna.

Perfil Lingüístico 3.

Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da era guztietako eskutitzak, barne-idazkiak, memorandumak, laburpenak, administrazio-espedienteak, e.a. idazteko.

El titular del puesto de trabajo al que le corresponde este perfil lingüístico será capaz de escribir todo tipo de cartas, documentos internos, memorandums, resúmenes, expedientes administrativos, etc.

Oinarrizko ikasketak euskaraz egin dituen pertsona batek duen erraztasun berdintsua izango du idaztean.

Tendrá una fluidez escrita cercana a la de las personas que hayan cursado la enseñanza básica en euskera.

Gramatikaren ezagupen erabatekoa eta konszientea izango du.

Tendrá un dominio completo y consciente de la gramática.

Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailan ez du ia gaztelaniaren eraginik izango.

Tendrá pocas interferencias del castellano a nivel fonológico, ortográfico, morfosintáctico, léxico y semántico.

Bere laneko egoera eta gaiari ez ezik, beste edozein egoera eta gairi egokitutako hizkuntz formak behar bezala erabiliko ditu, ahoz zein idatziz.

Empleará correctamente, tanto oral como por escrito, las formas lingüísticas que se adecuen de manera más apropiada a una variada gama de situaciones y temas no restrictivos habituales en su trabajo.

Bere laneko egoera eta gairi egokitutako erregistro-aldaketak bereizi egingo ditu, bai ahozko testuinguruan bai idatzizkoan.

Identificará, tanto oralmente como por escrito, los cambios de registro utilizados en una variada gama de situaciones habituales de su trabajo.

4. Hizkuntza-eskakizuna.

Perfil Lingüístico 4.

Hizkuntza-eskakizun hau dagokion lanpostuaren jabea gai izango da egitarauei buruzko zehaztapenak aditzeko, bere lanarekin zerikusia duten egitarauei, jarduerei eta hainbat sailen politikari buruzko zehaztapenak ulertzeko; aditu bati eskatutako txostena ulertzeko. Era berean, gai izango da ikerketa-txostenak, artikuluak, egitarau politikoak, aldizkari berezituak zein lege baten edukia ulertzeko, eta idazki baten punturik interesgarrienak, hutsak nahiz aldaketak jasota geldi daitezen anotazioak egiteko.

El titular del puesto de trabajo al que le corresponde este perfil lingüístico será capaz de captar los detalles sobre los programas, las actuaciones o la política de los diversos departamentos relacionados con su trabajo, entender la información solicitada a un especialista. Así mismo será capaz de leer un informe de investigación, un artículo, un programa político, revistas especializadas o el texto de una Ley y de realizar anotaciones para indicar los puntos de interés, las deficiencias o las modificaciones relativas a un escrito,.etc.

Bere lanarekin zerikusia duen edozein hizkuntz ekintzetan jariotasunez egingo ditu azalpenak mintzatzean zein idaztean, eta zuzentasun-, aberastasun-, zehaztasun- eta jatortasun-maila altua izango du.

Se expresará, tanto oralmente como por escrito, con soltura en cualquier actividad lingüística relacionada con su trabajo, teniendo un alto nivel de corrección, variedad, precisión y propiedad.

Mintzatzean zein idaztean esaldi konplexuak sortzeko eta erabiltzeko erraztasuna izango du, eta lanarekin zerikusia duten gaiei ez ezik, bestelako gai berezituei buruz erraztasunez hitz egin edo idatziko du.

Tendrá facilidad, tanto oralmente como por escrito, para la improvisación y la utilización de estructuras lingüísticas complejas, sintiéndose cómodo al tratar cualquier tema relacionado con su trabajo, incluso aquéllos de carácter especializado.

Informazioa eman, elkarrizketak egin, hizkuntza azalpen luzeak emateko erabili, txostenak, artikuluak, egitasmoak, memoriak, aginduak, berbaldiak, e.a. idatzi ahal izango ditu, baita laneko eztabaidetan parte hartu ere.

Podrá informar, realizar entrevistas, hacer un uso prolongado del idioma, redactar informes, artículos, proyectos, memorias, instrucciones, discursos, etc. así como participar en discusiones de trabajo.

Goi-mailako ikasketak euskaraz egin dituztenek behar duten beste denbora beharko dute haien idatzizko testuak eta ahozko jardunak ulertzeko.

Requerirá un tiempo semejante al de las personas que hayan realizado la enseñanza superior en euskera para comprender los textos escritos, y los orales emitidos por aquéllas.

Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pareko jariotasuna izango du.

Tendrá una fluidez verbal semejante a la de las personas que hayan realizado la enseñanza superior en euskera.

Goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen pare idatzi ahal izango du, elementu morfosintaktiko konplexuak erabiliz.

Podrá comunicarse por escrito de manera semejante a la de las personas que hayan cursado formación superior en euskera, utilizando elementos morfosintácticos complejos.

Gramatika bikainki ezagutuko du, eta ahoz zein idatziz gramatikazko huts gutxi egingo ditu.

Tendrá un conocimiento completo de la gramática, cometiendo muy pocos errores gramaticales tanto oralmente como por escrito.

Hizkuntzaren adierazmoldeak aberastasunez erabiliko ditu.

Hará un uso rico de las expresiones idiomáticas.

Lexikoaren ezagupen zabala izango du, goi-mailako irakaskuntza euskaraz egin dutenen parekoa. Era berean, bere lanarekin zerikusia duten gai berezituen lexikoa menderatuko du, eta ez du ia hiztegiaren beharrik izango.

Tendrá un buen dominio del léxico, semejante al de las personas que hayan cursado la enseñanza superior en euskera; dominará también el léxico correspondiente a los temas especializados relacionados con su trabajo, y apenas necesitará usar el diccionario.

Fonologia-, ortografia-, morfosintaxi-, lexiko- eta semantika-mailako gaztelerarekiko independentzi maila handia izango du.

Tendrá un alto grado de independencia del castellano a nivel fonológico, ortográfico, morfosintáctico, léxico y semántico.

Bere laneko edozein egoeratan ohikoak diren hizkuntz formetan era jasoaz hitz egin eta idatziko du, eta oso erregistro berezitua erabiltzeagatik nabarmenduko da.

Se expresará, oralmente y por escrito, con un alto grado de adecuación con respecto a cualesquiera de las situaciones relacionadas con su trabajo, caracterizándose por la utilización de un registro muy especializado.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común