Lehendakaritza

11. Lanbide Heziketako IV. Euskal Plana.

IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

Lanbide-heziketa funtsezkoa da herrialde baten lehiakortasunean, eta, horrenbestez, gobernu-politiken plangintza estrategikoaren barruan kokatu behar da.

Krisi ekonomikoaren larritasunaren ondorioz, munduko ekonomiaren etorkizuna ezin daiteke aurreikusi. Euskadik suspertzeko bidea hartu eta bide horri eutsi diezaion, funtsezkoa da giza kapitala eta haren enplegagarritasuna indartzea, pertsonen gaitasunak eta jakintzak hobetuz. Eta hori guztia, lanbide-profilak eta profil horiek lortzeko prestakuntza produkzio-sektoreen benetako eskarira ahalik eta gehien egokituz, krisitik ateratzeko, enpresek gero eta lehiakide gehiagorekin eta gero eta lehiakide hoberekin borrokatu beharko dutelako, askotan prezio lehiakorragoak dituztenak. Lehia hori dela-eta, besteek baino hobeto jardun beharko dugu hemendik aurrera, edo beste era batera behintzat.

Zehatz-mehatz ez dakigu zer esparru berri sortuko den etorkizun gutxi gorabehera hurbilean, behin egungo krisia amaitutakoan, baina uste izatekoa da sakoneko eraldaketak gertatuko direla, eta, horien eraginez, egungo gauzetako asko birpentsatu beharko ditugu, baita gure produkzio-eredua neurri handi batean eraldatu ere. Jokaleku horretan, balioa sortzeari eustea ezinbestekoa izango da gure enpresen lehiakortasuna bermatzeko, eta hazteko eta enplegua eta gizarte-ongizatea sortu eta mantentzeko aukera berriak zabaltzeko.

Gaur egun, ordea, gauzak ezustean ari dira aurrera egiten, oso azkar; izan ere, ekonomiaren garapenak eta produkzio-sektoreen bilakaerak eragiten dute gure enpresek irekia eta lehia handikoa den lehiakortasun-eremuan borrokan jardun, sendotu eta biziraun behar izatea. Enplegagarritasunak, halaber, gero eta profesionaltasun korapilatsuagoa eskatzen du, pertsonei gero eta prestakuntza-maila handiagoak eskatzen zaizkien neurrian.

Atzeman daitezkeen eraldaketen arabera, gizarte-eredu desberdina sortuko da, eta egituretan sakoneko aldaketak gertatuko dira, konplexutasuna eta zalantza nagusi izango diren oreka berri baten esparruan. Pertsonek zeresan handia dute eraldaketa-prozesu horretan. Izan ere, pertsonak dira jakintza, sormena eta talentua dituztenak eta garatzen dituztenak, eta pertsonak dira, halaber, etorkizunean beharrezkoak izango diren bide berritzaileak neurri handiagoan edo txikiagoan jorratuko dituztenak.

Poliki-poliki biztanleria zahartzen ari denez, belaunaldi-errelebuaren erronkari heldu behar zaio, eta horrek ezinbesteko egiten du errelebu hori prestakuntza egokiarekin egitea ahalbidetuko duten giza baliabideak eskura edukitzea. Ildo horretan, lanbide-heziketaren bitartez lanesku kualifikatuaren urritasuna arintzea batetik, eta enpresen (bereziki ETEen) eta lanbide heziketako zentroen artean proiektu ekonomikoak egitea bestetik, ezinbestekoak izango dira hemendik aurrera.

Gure gizartea osatzen duten pertsonen prestakuntzari ere eskainiko zaio arreta, pertsonen adina edozein izanik ere. Horrek guztientzat pentsatutako prestakuntza eskatzen du, jakintzaren parametro zabaletatik abiatuta, prestakuntza hori erakargarri eta eraginkor egiteko beharrezko elementuak bilduko dituena.

Gertatzen ari diren gizarte-aldaketak, enplegu bat lortzeko arazoak, lan-merkatuaren beharrezko berregituraketa, berrikuntza teknologikoen aurrerapena, produkzio-prozesuen antolamendu eta kudeaketa modu berrien bidezko automatizazio gero eta handiagoa, lanbide-eremu berrien agerpena eta teknika eta ekipamenduen eraldaketa azkarra direla-eta, produkzio-sektoreak lanbide-heziketaren sakoneko aldaketak eskatzen ari dira.

Europako Batzordeak aurkeztu duen azken azterlanaren arabera, 2020. urterako Europako biztanleria aktibo landunaren ehuneko 15ek bakarrik egon ahalko du prestakuntzarik gabe. Datu hori Euskadira ekarri eta gure egungo produkzio-sarea eta haren etorkizuneko garapena aztertzen badugu, zera ondoriozta dezakegu, gure kasuan, prestakuntzarik gabeko biztanleria aktibo landuna, gehienez ere ehuneko hamar izango dela. Horrek esan nahi du Euskadin lanpostuen ehuneko 90ean kualifikatutako edo oso ongi kualifikatutako pertsonak beharko direla.

Aurrekariak

Euskadin, lanbide-heziketaren erreferentziak dira, batetik, estatuko eta autonomia-erkidegoko araudiak, indarreko legezkotasunaren eremuan arautzen dutenak, eta, bestetik, 1997. urteaz geroztik Eusko Jaurlaritzak onartu dituen programak; azken horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

- Lanbidez Lanbide Heziketako Euskal Plana.

-2004-2007rako Lanbide Heziketako II Plana.

-2011-2014rako Lanbide Heziketako III Plana

Nolanahi ere, euskal lanbide-heziketak aldaketa eta transformazio handiak behar ditu oraingo eta etorkizuneko erronkei erantzun ahal izateko, eta horregatik arauzko esparrua eta plan eta neurrien esparrua zabaltzen eta eguneratzen jarraitu behar da etengabe.

Horregatik, elkarrizketaren, adostasunaren eta akordioaren bitartez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren esparruan plan bat egingo da, “LH Euskadi 2015” agenda estrategikoan ezarritako puntu guztiak garatuko dituena.

Saila

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Esku hartzen duten sailak

  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila 
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Gizarte-eragileek Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren bitartez parte hartuko dute, horixe baita erakundeek eta gizarteak alor horretan parte hartzeko duten organoa.

Eraginak

Araudian eragina

Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren esparruan egingo da Plana, Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duen otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren 2.a artikuluan ezarritakoaren arabera.

Antolamenduan eragina

Antolamenduan ez du inolako eraginik.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Planaren eragin finantzarioa zuzenean lotzen zaie sail sustatzailearen eta planaren ekimenak egikaritzean inplikatutako gainerako sailen ohiko aurrekontuei. Horrek ez du galarazten, nolanahi ere, ezohiko finantziazio batera jotzeko aukera.

Beste jardueretan eragina

Planean zehaztuko diren helburu eta neurrietako batzuk Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin partekatuko dira.

Erakunde harremanetan eragina

Ez dago aurreikusita beste erakunde batzuek parte hartzea.

Plana gauzatzeko aurreikusitako epea

2014 - 2016
ELABORAZIO fASEAK

Lortutako faseak

FaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
1. fasea: Oinarrizko lerro estrategiko eta ekonomikoak prestatzea2014/01/012014/04/01Amaituta
2. fasea: Lankidetza: Koordinazio Zuzendaritza edo Ekonomia eta Aurrekontu Sailburuordetza2014/01/012014/09/15Amaituta
3. fasea: Plana prestatzea2014/04/012014/09/15Amaituta
4. fasea: Txostenak egitea2014/09/152014/10/09Amaituta
5. fasea: Gobernu Kontseiluak plana onartzea2014/10/102014/11/25Amaituta
EBALUAZIOA

Ebaluatzeko moduak

Planak lehentasuna eman nahi dio planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko prozesuari, gure ustez jardun hori ezinbesteko edukia delako plangintza-prozesu orotan.

Aurreikuspenen arabera, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak bere gain hartuko ditu planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko eginkizunak. Gainera, planaren garapena etengabe ebaluatzeko dinamika ezarri nahi da, planaren jardun-ardatz nagusietan oinarrituta, eta horretarako aldian behingo ebaluazio-mekanismoak prestatu dira, bi une jakinetan gauzatu nahi direnak:

            - Tarteko ebaluazioa. 2015. urtearen bukaera aldera.

            - Azken edo expost ebaluazioa. Plana bukatu ondoren, 2016an zehar.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2015/12/31

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2016/12/31
Azken aldaketa::2015/01/12