Lehendakaritza

Lehendakaritza: Antolamendua · Eusko Jaurlaritzaren Lehendakari- hautaketa

Jaurlaritzaren Lehendakari- hautaketa

Lehendakariaren hautaketarako osoko bilkura

  1. EAJ-PNVren hautagaia, Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari berri izendatu zuten Eusko Legebiltzarrean 2012ko abenduaren 13an egindako izendatze eztabaidaren ostean.
  2. Iñigo Urkullu EAEko Lehendakari berria da jada, EAJ-PNVko 27 legebiltzarkideek emandako botoei esker, eta horrela gehiengo sinple nahikoa lortuz bigarren bozketan. EH Bilduko hautagaiak, Laura Mintegik, bere alderdiko 21 legebiltzarkideen botoa lortu zuen. Gainerako alderdiei dagokionez, lehenengo bozketan gertatu bezala, PSE (16), el PP (11) y UPyD (1) abstenitu ziren.
  3. Bozketa inbestidura-eztabaidaren ondoren izan da eta legebiltzarkideek zutik eta hitzez bozkatu dute.
  4. Lehendakari berri izendatu dutenean, Iñigo Urkulluk Patxi Lopez kargua uzten zuen Lehendakariaren zoriona jaso du, baita Eusko Legebiltzarra osatzen duten gainontzeko kideena ere.

Iñigo Urkulluren hitzaldia (MP3, 1,8 MB.)

Karguaz jabetzea Gernikan

Toma de posesión de Iñigo Urkullu

Iñigo Urkullu elegido Lehendakari

Euskal erakunde nagusien (Eusko Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Aldundiak eta udaletxeak), alderdi politikoen eta euskal gizartearen ordezkari asko biltzen zuen gonbidatu talde handi baten aurrean, Iñigo Urkulluk Lehendakari karguaren promesa egin du euskaraz eta gazteleraz Gernikako Estatutuaren ale baten aurrean. Hauek izan dira bere hitzak:

Apal-apalik, Jaungoikoaren eta gizartearen aurrean, Eusko lur gainean zutik eta Gernikako haritzaren azpian, asaben gomutaz, herri ordezkari zareten zuen aurrean, nire agintea zintzo beteko dudala zin dagit.

— Iñigo Urkullu

Lehendakari hautatua eta Lucía Arieta-Araunabeña bere emaztea Gernikako Juntetxera iritsi direnean hasi da ekitaldia. Bertan Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidenteak hartu ditu. Gernikara joan diren gonbidatuak (horien artean zegoen, besteak beste, Cristóbal Montoro Ogasun ministroa, gobernu zentrala ordezkatzen, baita zenbait Administrazio Publikoetako ordezkariak ere) agurtu ostean, Iñigo Urkullu hemiziklo barrura joan da, eta bertan Lehendakari karguaren promesa egin du euskaraz eta gaztelerak. Hauek izan dira bere hitzak:

Jabetu egiten naiz Euskal Herriko Jaurlaritzaren Lehendakari karguaz eta neure gain hartzen dut kargu hori eta baita lurralde honi dagokionez Estatuaren ordezkari arrunta izatea ere eta Koroari leialtasuna erakutsiz eta Konstituzioari, Gernikako Autonomia Estatutuari eta indarrean dauden gainontzeko legeei errespetua gordez beteko dut nire lana.

— Iñigo Urkullu

Kargu hartze bukatzeko ohorezko aurreskua egin dute, oboe batek jotako musikarekin. Ostean, "Gernikako Arbola" eta "Gora ta Gora" euskal ereserkia ere interpretatu dituzte.

Azken eguneratzea: 2013/01/04