Lehendakaritza

Lehendakaritza: Erakundea · Lehendakari - Aurreko Lehendakaria: José Antonio Ardanza

Retrato de José Antonio Ardanza

José Antonio Ardanza

1985ean Eusko Legebiltzarrak Jose Antonio Ardanza izendatu zuen lehendakari. Haren agintaldia 1999ra arte luzatu zen hainbat legegintzalditan. Garaikoetxea lehendakariak autogobernua garatzeko ekin zion bideari jarraitu zion Ardanza lehendakariak: alde batetik, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatu eta herrialdea eratu; eta beste aldetik, euskal autogobernua osorik betetzeko eskatu.

Ardanza lehendakaria gogotik ahalegindu zen Euskadi baketzen eta ETAren terrorismoa salatzen. Lan horretan, alderdi guztien adostasuna lortu zuen Ajuria Eneako Ituna izenez ezagutzen dena izenpetzeko. Itun horren helburuak herrialdea politikoki normalizatzea eta indarkeria errotik ateratzea ziren. Haren agintaldian Euskadik modernizatze handia izan zuen; horrek garapen ekonomiko eta soziala bultzatu zuen eta euskal gizartearen ondasun eta ongizate maila Europako herrialdeen parera jaso zuen.

Azken eguneratzea: 2012/06/29